Jose Inazio Basterretxea Polo
KULTURA-ANIZTASUNA
ETA
GIZARTE-KOMUNIKAZIOA
Udako Euskal Unibertsitatea
Bilbo, 2002
© Udako Euskal Unibertsitatea
© Jose Inazio Basterretxea Polo
ISBN: 84-8438-026-2
Lege-gordailua: BI-1630-02
Inprimategia: RGM, Bilbo
Azalaren diseinua: Iñigo Ordozgoiti
Hizkuntza-zuzenketen arduraduna: Jose Ramon Etxebarria Bilbao
Banatzaileak: UEU. Erribera 14, 1. D BILBO telf. 946790546 Faxa. 944793039
Helbide elektronikoa: argitalpenak@ueu.org
www.ueu.org
Zabaltzen: Portuetxe, 88 20018 DONOSTIA
«Liburu hau Hezkuntza, Unibertsitate eta
Ikerketa Sailaren laguntzaz argitaratu da»
Jose eta Mertxe,
esker onez eta begirunez
Aurkibidea
BERBAURREA: KULTURA-ANIZTASUNA ETA KOMUNIKAZIOA . . . 11
Kulturak, komunikazioak eta gizarteak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 12
Kontsumoa, kultura-inperialismoaren giltzarria. Kultura nazionalak.
Globalizazioa eta hizkuntza minoritarioen egoera. Hizkuntza eta gizar-
tea. Hizkuntzen aintzatespena.
Liburuaren atalak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 26
1. KOMUNIKAZIOA ZIENTZIA ETA SISTEMA MODURA . . . . . . . . . . . 29
1.1. Ordezkapena, bera da giltza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 31
1.2. Giza komunikazioa, harremana eta informazioa. . . . . . . . . . . . . . . . . . 38
Roman Jakobson, giza komunikazioaren paradigma.
1.3. Gizarte-komunikazioa: informazioa eta masa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 42
Shannon, teknologia komunikatiboak. Scheflen, orkestra komunikati-
boa. Gebner, pertzeptzioa eta intentzioa. Schramm, elkarreragina me-
zuen artean. Maletzke, interpretazio indibidualizatuaren indarra. Westley
eta Mac Lean, eragin-sareak amaierarik ez. Teoriak, zenbat buru hain-
bat aburu.
1.4. Informazioa eta gaur egungo mundua. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 52
Gizarte-komunikazioa prozesu soziala da. Informazio kontzeptuaren
oinarrizko adierak: operazionala, semantiko-kognitiboa eta instituzionala.
1.5. Gizarte-komunikazioaren berbaldia: egiazkotasuna eta itxura . . . . . . 55
1.6. Egiazkotasuna eta justizia. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 61
Adierazpen-askatasuna eta norbanakoaren ohorea. Pertsonaia publi-
koei buruzko informazioa. Norbanakoei buruzko informazioa. Gizarte-
-komunikazioan, errealitatea barik, errealitateak.
1.7. Hedabideak gizartearen eratzaile . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 65
Albisteen errituala. Hedabidea ez da gizartearen ispilua. Kulturak, ko-
munikazioaren jario. Komunikatzaileak, kultura berriaren sortzaile.
Nora goaz?
1.8. Komunikazioaren ikerkuntza: apologia eta kritika . . . . . . . . . . . . . . 70
Ekoizpen- eta interpretazio-ereduak. Hedabideen ereduak. Gizarte-
-komunikazioa: egitatea barik, ilusioa. Apologia, kritika, enpirismoa eta
nihilismoa.
2. GIZA KOMUNIKAZIOAREN EZAUGARRIAK . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 77
2.1. Zeinu primitiboa eta zeinu konplexua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 81
Keinua eta ahotsa komunikazio primitiboan. Eredu zaharrak bizirik.
2.2. Ahozkotasuna, pentsamendua eta kultura. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 87
Hizkuntza, arrazonamendua eta ezagutza. Lengoaia eta ezagutza.
Komunikazioaren ulermena. Kodeketa eta deskodeketa berba-komuni-
kazioan.
2.3. Idazkera, informazioa finkatzeko tresna . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 97
Irudia eta piktograma idazkeraren oinarrian. Protoidazkera, idazkera-
-sistema zaharrak. Hieroglifikoa. Idazkera logografikoa. Idazkera fone-
tikoa. Euskarri eramangarriak.
2.4. Mezu konplexuaren eta aurreratuaren azterketa: seinaleak
eta indizioak. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 107
Komunikazio linguistikoaren faseak eta zeinu linguistikoa. Berba-
sistema lotuak, denotazioa eta konnotazioa. Berba-komunikazioaren
helburua, hizkuntzaren funtzioak.
3. GIZARTE-KOMUNIKAZIOAREN EZAUGARRIAK . . . . . . . . . . . . . . . 117
3.1. Informazioaren eta komunikazioaren garapena . . . . . . . . . . . . . . . . . . 119
Hedabide idatziak, agerkundea eta garapena. Zinema, teknologia eta
masak. Telekomunikazioak hedabideen garapenean. Informazioaren
gizartea.
3.2. Gizarte-komunikazioaren funtzioak. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 138
Funtzio soziala, masa-komunikazioan eta informazio publikoan. Masa-
-komunikazioaren pragmatika soziala. Komunikazioaren helburuak.
3.3. Ulertarazle kolektiboa: interpretazio-eredu mediatikoa . . . . . . . . . . . . 148
Interpretazioa. Interpretazio-eredua komunikazio publikoan. Ulertarazle
kolektiboa eta komunikazio publikoa.
8 Kultura-aniztasuna eta gizarte-komunikazioa
4. KULTURA-ANIZTASUNA ETA KULTURARTEKO KOMUNIKAZIOA 155
4.1. Herria eta mundua gizarte aurreratuan. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 158
Komunikazio-enpresen kontzentrazioa. Kultura-aniztasunaren aurrean,
zenbat buru hainbat aburu. Kultura, hiru ertzeko poliedroa.
4.2. Boterea, demokrazia eta kultura-aniztasuna . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 165
Kultura-inperialismoa, boterearen esku ikusezina. Hedabideen jarduna
kultura-inperialismoaren mesedetan.
4.3. Kulturarteko komunikazioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 171
Kulturen arteko komunikazioa, hurbilketa epistemologikoa. Pertsonen
arteko komunikazioa. Komunikazio mediatuaren ezaugarriak.
Integrazioa eta errespetua kulturarteko komunikazioan. Minoriak eta
bazterkeria.
4.4. Kriptobazterkeria mediatikoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 192
Bazterkeria boteretik. Kriptobazterkeria linguistikoaren adibide
paradigmatiko bat: Euskal Herria.
5. GIZARTE-KOMUNIKAZIOA ETA GU. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 201
5.1. Diskurtso mediatikoaren irakurketa kritikoa. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 203
Albistearen egitura hirukoitza: tematikoa, formala eta estilistikoa.
Diskurtsoaren analisi kritikoa, ondorioen aurrerapena.
5.2. Ikus-entzunezkoen makrodiskurtsoa, telebistaren jarduna. . . . . . . . . . 222
Telebista, espazio semiotikoa. Telebista-diskurtsoaren bereizgarriak.
Hizkuntzaren funtzioak makrodiskurtsoan. Telebista espektakulua da.
5.3. Publizitatearen diskurtsoa: filosofiak eta ereduak . . . . . . . . . . . . . . . . 230
Kontsumo-balioen sistema. Publizitatearen filosofiak. Joera bi, mundu
bi publizitatean.
6. INFORMAZIOA ETA DESINFORMAZIOA GIZARTE-
-KOMUNIKAZIOAN . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 239
6.1. Albistea, errealaren narrazio modura eta erreminta politiko modura . 247
Informazioa boterea da. Desinformazioa, ziria sartzeko borondatea.
Gezurra hedabideetan.
6.2. Gezurra eta albistegintza: funtzionamendua eta prozedurak . . . . . . . . 251
Albistea bera propaganda denean. Duinak eta ezduinak albisteetan.
Informazioaren globaltasuna, desinformazioaren bideratzaile.
Aurkibidea 9
6.3. Pertsuasioa eta propaganda . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 258
Estrategia psikodinamikoa. Estrategia soziokulturala. Adieraziaren
ekoizpena. Isiltasunaren espirala.
6.4. Testuaren manipulazioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 268
Gezurra komunikazioaren paradigman. Gezurraren prozedurak:
ezabaketa, eratxikitura eta desitxuraketa.
6.5. Gerra-egoera eta desinformazioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 275
6.6. Eskandalu mediatikoa eta desinformazioa. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 278
Hedabideak eta eskandalua. Eskandalu irekien egitura. Eskandalu
politikoaren izaera hirukoitza: sexua, finantza eta boterea.
7. GIZARTE-KOMUNIKAZIOAREN TEORIA ARAU-EMAILEAK . . . . . 285
7.1. Araubideen bila: integrazioa eta kohesioa. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 287
7.2. Teoriak gizarte-komunikazioaz. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 290
Aginte-teoria. Prentsa-askatasunaren teoria. Gizarte-erantzukizunaren
teoria.Teoria sobietarra hedabideetan. Teoria desarrollista. Teoria demo-
kratiko-partehartzailea.
7.3. Komunikazio publikoa presiopean . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 297
Boterearen bideak prentsaren kontrolean. Estilo-liburuak eta kontrola.
8. EPILOGOA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 307
8.1. Umearen zentzuna, etxean entzuna . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 307
Giza komunikazioa garatu. Gizarte-komunikazioa birpentsatu. Kultura-
-aniztasuna eta komunikazioa txikitasunetik.
9. BIBLIOGRAFIA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 317
10 Kultura-aniztasuna eta gizarte-komunikazioa
Berbaurrea: kultura-aniztasuna eta komunikazioa
Lagun batek kontatu zidan. Uda batez, Bilboko egunkari batean
lanean ziharduela (orduka zebilen, erdi-kontratatu edo erdi-bekadun
--horixe baita profesioan hasteko erritu iniziatiko mingarria--), mutil
gazte bat kontratatu zuten kultura-kronikak idazteko, beste kazetariren
baten ordez aritzeko, nonbait. Kontratatu berria, Santanderrekoa izaki,
erdalduna bai, baina euskalduna nekez. Halakoren batean
prentsaurreko batera bidali zuten, eta itzuleran haserre zetorren.
Asaldaturik zetorrenez, zer gertatu ote zitzaion galdetuta,
bat-batean esan zuen:
-- Ez dute, ba, prentsaurreko oso-osoa euskaraz eman! Eta liburua
bera ere ez da, ba, euskara hutsean!
Nioenez, euskararik ez zuen ulertzen. Eta berton lan egiteaz gain,
hizkuntza minoritarioaren elebakartasuna mingarria zitzaion;
maioritarioaren elebakartasunaz ez zen pronuntziatu.
Kontuak kontu, Bilboko egunkaria kronika barik gelditu zen.
Egunkari horretako irakurleek ezin izan zuten prentsaurrekoan aurkeztu
zen liburuari buruzko albisterik irakurri. Idazle bat balizko bezeroekiko
inkomunikaziora kondenatu zuten, beste behin ere.
Kultura-aniztasuna eta gizarte-komunikazioa uztartu gura ditu liburu honek.
Komunikazioaren eta Informazioaren Oinarriak deitutako irakasgaian eskola-
-liburu moduan erabilia izateko pentsatua izan da. Liburuaren edukia bat dator
eskola-orduetako edukiarekin, ikaste-materialarekin. Liburuak jomuga duen ira-
kasgaia Gizarte- eta Komunikazio-zientzietako Fakultateko komunikazio-sailetako
lehen mailan eskaintzen da lizentziatura desberdinetan: kazetaritzan, ikus-entzu-
nezkoetan, publizitatean eta harreman publikoetan.
Gizakien ahalmen esklusiboa izan ez arren, komunikazioa gizakiak bere
harreman indibidualak zein kolektiboak garatzeko eta bideratzeko beharrezkoa
duen tresna kognitiboa eta azaltzailea da. Kognitiboa, zeren mundua ulertzeko ba-
lio baitio. Azaltzailea, zeren ulertu duen munduari buruzko diskurtsoa eraikitzeko
balio baitio.
Komunikatu, makinak ere komunikatzen dira beren artean. Komunikatu, era
guztietako animaliak ere komunikatzen dira, bai euren espeziekideakaz baita
besteetakoekin ere.
Hala ere, irakasgai honetan arduratzen gaituztenak gizakia eta bere komuni-
kazio-estrategiak dira. Gizakiak arduratzen gaitu bere mundu indibidualean eta
sozialean; hartara, esparru hurbileko komunikazio-ereduak eta handika egindako
komunikazio-motak dira arduratzen gaituztenak, eta irakasgaiaren jarduna gidatzen
dituzten kontzeptu nagusiak dira horiek.
Komunikazioaz gain, eskuartean duzun liburuak kulturaz ere badihardu.
Baina, bai komunikazioaren kasuan eta baita kulturarenean ere, abiapuntu nagusia
da aniztasunaren prismatik ikusi behar dituztela komunikazioa zein kultura, nola
komunikatzaile profesionalek hala ikasleek eurek ere; eta, beraz, egokiagoa dela
kulturei eta komunikazio-ereduei buruz --mugatu pluralean-- hitz egitea; zeren
gizakiek eta gizarteek komunikazio-esparru nahiz kultura-eredu askotarikoak sortu
eta sortzen baitituzte historiaren soka luze geldiezinean. Norbaitek liburu honetan
aniztasunaren izenean txikiari egin ohi zaion integratzeko eskariaren isla bilatu
gura baldin badu, erratuta dabil; izan ere, aurkitzekotan, handiak txikiari zor dion
errespetu-beharra aurkituko du, aniztasunaren izenean.
Eskuartean duzun liburuak kulturez eta komunikazio-ereduez pentsarazi nahi
dizu; eta, bide batez, karrerarako sarrera orokor moduko bat eskaini, geroagoko
irakasgai berrien aintzinsolas moduan, oinarri-jartze moduko ahalegin baten antzera.
KULTURAK, KOMUNIKAZIOAK ETA GIZARTEAK
Gizarte modernoen gorakada soziala modu egokian ulertu ahal izateko, beharrez-
koa da garaian garaiko hedabideen garapena eta inpaktua aztertzea, analizatzea.
Hedabideen izaera mediatikoa aldakorra izan da historiaren joanean, egokitu egin
delarik garaian garaiko beharrizanetara; eta egokitze jarduera horren bitartez, bere
isla utzi du gizartean bertan. Baina komunikazioaren garapenean zerbait komun
ikusten baldin badugu, lehen begiratu arinean besterik ez bada ere, honako hau da:
garapenak garapen, medioek konpromiso estua eduki dutela mundu modernoko
helburu eta era desberdineko erakundeakaz. Hedabideen aldaketa oso loturik egon
da instituzioen aldaketekin.
Hedabideen gorakada geldiezinak --hedabideek gizarte publikoan jokatu
duten eginkizun gero eta garrantzitsuagoak-- gizarte-harreman garatuagoak
sortzen lagundu izan du, etengabe. Denboraren joanean, nola besteekiko harrema-
nak bideratzen hala norberaren buruarekikoak zehazten lagundu izan dute hedabi-
deek.
Gizarte guztietan --ez dirudi salbuespenik dagoenik-- gizakiek oinarri
sinbolikoko edukiak eta informazioak sortu, ekoitzi eta elkartrukatzen dituzte;
gizakiaren keinuek, berba-lengoaiak edo egungo sare digitalek eduki sinbolikoak
sortu, gorde eta igortzeko sistema desberdin eta osagarriak dira. Gizarte-harrema-
netan, sinboloen elkartrukatzea elkarbizitzarako oinarri komunikatibo zentrala da.
12 Kultura-aniztasuna eta gizarte-komunikazioa
Hedabideek euren isla propioa eduki dute eta badute gaur egun ere harreman
komunikatibo horietan, eduki sinbolikoen elkartrukatze-lan horietan, hain zuzen
ere.
Harreman sinbolikoaren esparru unibertsalizatuan, globalizazioari buruzko
eztabaida modan den honetan, norberaren herriaren bide kognitibo eta azaltzaile
propioen aldeko apustua inoiz baino beharrezkoa izan daiteke. Nazioek eta herriek
desagertu behar ote dute batasun supraestatalen izenean? Ez ote dira bateragarriak
handiak eta txikiak? Globalizazioa zerbait baldin bada, indar ekonomiko itzela da,
munduak orain arte ezagutu duenik eta ikaragarriena. Asko hitz egiten da, gaur
egun, esate baterako, Europako Batasunaz; aitzitik, batasun hori, ezer baino lehen,
batasun ekonomikoa da, politika- eta gizarte-gaiak bigarren mailara eraman dira.
Baina, batasun ekonomiko horrek ez ote du ekarriko batasun kulturalerako preten-
tsiorik?
XXI. mendearen atarietan, globalizazio-prozesuek dinamika berriztatzaileak
jarri dituzte abian munduan: ekonomiaren eskakizunek bultzatuta, esate baterako,
jende-mugikortasun handiagoa dago gaur egun inoiz baino; hedabide erraldoien
funtzionamendu-sistema dela eta, inoiz baino irudi-elkartruke handiagoa dago;
argitalpen tradizionalen edo digitalen bidez, inoiz baino ideia-trukaketa handirako
bidea dago gizarte aurretuetan... Merkatu ekonomia globalizatuak eta ziberes-
pazioak mundu aberatsaren barneko mugak ezabatu ditu, mundu pobrearekiko
kanpokoak berrindartu baditu ere.
Bai hitz potoloa eta egun-egunekoa, globalizazioa. Komunikazioaz dihardu-
gula, globalizazioa deitu ohi zaio komunikazioaren beraren nazioartekotzeari.
Baina, eta data bat jarri gura izanez gero, non kokatuko genuke horren jaiotza?
Autore bat baino gehiago da 1492. urtean ezarriko zukeena, orduantxe hasi baitzen
indarrez kolonialismoaren atzaparkada Mundu Berrian; eta globalizazioak berak
ere badu konkistaren zantzua bere baitan. Zergatik ez jarri, ordea, jaiotze-agiri
horretan data zaharragorik? Esate baterako: Kristauen Gurutzadetan, Egiptoko
Inperioan edo Gizateriaren migrazio-garai zaharragoetan.
Izan ere, data-jartzearen kontuetan, beti egin daiteke atzerago. Egin dezagun
guk, bada, aurrerago! Komunikazio masiboaren nazioartekotze modernoa, XX.
mendean jar dezakegu; izan ere, lehen mundu-gerrak ekarri baitzuen gure artera
komunikazioa handika eta lau haizetara egiteko joera berria, propagandarekin
lotuta, gerra-arma legez. Eta XX. mende horretan, azken hamarkada izan da
benetan globalizazioaren eztabaida piztu duena. Globalizazioa eta lokalismoa,
hitzetik hortzera, mende zaharraren azken urteetan hasi gara erabiltzen. Glo-
balizazioa berniz berdintzaile moduan ulertu izan dugu; lokalismoa, aldiz, distira
propioaren erreibindikazio moduan. Uholde berdintzailea eta irla autonomoa, horra
globalismoaren eta lokalismoaren irudiak.
Berbaurrea: kultura-aniztasuna eta komunikazioa 13
Mendearen amaierako neoliberalismo ekonomikoak bere atzaparrak erantsi
dizkio komunikazioaren munduari inoizko eta indarrik handienarekin. Neolibe-
ralismo ekonomikoak ez du politikagintza demokratikoagoa ekarri, ezta komuni-
kazioa modu demokratikoagoan praktikatzeko aukerarik ere. Hedabide-industrien
produkzio-lerroek, funtzionamenduak eta giza egiturak argi gorria piztu dute gure
artean: izan ere, boterea gero eta kontzentratuago dago eta botere horrek oso
nortasun eta ezaugarri bereziak ditu: hedabide-industrien boterea zuria, matxista,
kapitalista eta bortxazalea da. Ekonomiak eredu sozialak eta kulturalak ezarri ditu.
Nondik hurbiltzen gatzaizkion, ardura txikikoa da: globalizazioak zibilizazio
berria eraikitzen dihardu munduaren lau bazterretan --ohiturak, balioak, bizi-
moduak eta pentsatzeko erak globalizazioaren eraginaren menpe daude--.
Globalizazioak nora garamatzakeen ez dago argi. Globalizazioaren aurrean,
apokaliptikoak legez, integratuak ere badaude. Globalizazioaren aurrean dena beltz
edo dena zuri ikusten duten asko eta asko daude. Egon badaude, bestalde,
grisarekin esperimentatu gura luketenak.
Inperialismoaren aurpegi kultural-mediatikoa besterik ez da globalizazioa
askorentzat. Kultura eta pentsamendu bakarra lirateke ondoriorik nabarmenenak
eite horretako globalizazioaren testuinguruan. Kultura eta hizkuntza txikien ames-
kaiztoa da globalizazioa kritiko apokaliptikoentzat, hain zuzen ere.
Munduan harreman kulturalak eta linguistikoak beste era batera ulertzeko
bidea izan daiteke globalizazioa beste askorentzat. Teknologia komunikatibo
berriek aparteko aupada eman diezaiekete minorizatutako herriei, kulturei eta
hiztunei. Integratuak baikor dira globalizazioaren aurrean.
Ikusten denez, adostasunik ez dago gure bizimodua goitik behera baldin-
tzatzen duen globalizazioaren inguruko hausnarketan. Baina bizirik gaude, ardura
baitugu!
Informazioaren globalizazio-urrats modernoetan lehen bat aipatzekotan, be-
rri-agentzia transnazionalen jardunean aurki dezakegu, paradigmatikoenen artean.
Izan ere, 1840ko azken urteetan, telegrafo mekanikoaren abantailaz profitaturik,
Europako gobernu asko eta asko munduaren konkista informatiborantz abiatu
ziren. Finantza-informazioaren mesedetan eraikitako komunikazio-egitura telegra-
fikoak mundua txiki bihurtu zuen, bazterrak oro hurbildu zituen. Finantzak poli-
tikari zabaldu zizkion ateak, eta XIX. mendea amaitu orduko, nazioarteko komu-
nikazioa modu estentsiboan ulertzeko baldintzak mahai gainean ziren.
Zinemak ere urrats garrantzitsuak eman zituen nazioarteko komunikazioaren
hedapenean. Zinematografoak irudien bidezko komunikazioa nazioartekotu zuen.
XX. mendearen lehen urteetan, Pathé eta Méliès etxeak ziren irudi-esportatzailerik
handienak eta indartsuenak.
14 Kultura-aniztasuna eta gizarte-komunikazioa
Baina nazioartekotzerako bidean emandako urratsik handiena Estatu Batuek
egin zuten lehen mundu-gerra zela eta. 1914. urtean, munduan erakutsi ziren film
guztietatik %85 Estatu Batuen diruaz ekoitzi ziren.
Nazioarteko informazioaren merkaturatze-lanetan, irratigintzak berak ere
urrats garrantzitsuak eman zituen: beti ere enpresa handien esku (United Fruit
Company, Westinghouse, General Electric, AT&T...).
Hedabideen garapen globalizatzaile horretan, lehen mundua --herri abera-
tsak-- baino ez dago inplikaturik lehen mailako aktore moduan. Informazioaren
munduratzean enpresa kapitalistak, enpresa mendebaldarrak, zurien enpresak
daude inplikaturik. Garabidean dauden herriak, herri atzeratuak, Hegoko herriak,
koloniak, herri gutxituak... horiek guztiak komunikazioaren eztanda aberasletik at
bizi dira. Komunikazioa aberatsen altxorra da. Pobreak aipatuak dira, baina ez dira
aipatzaileak: komunikazioaren objektu izan daitezke, baina ez dira subjektu
komunikatzaile.
1900. urtearen itzulian abiatutako informazioaren merkaturatze mundialaren
ezaugarri horiek bizirik diraute hein handi-handi batean gure egunotan ere. Joera
ez da aldatu: boteretsua da komunikazioaren egilea, eta menperatua da komunika-
zioaren eroslea. Boteretsuak sortzen eta komertzializatzen du informazioa; menpe-
ratua da komunikazio-eredu horren produktua.
Kontsumoa, kultura-inperialismoaren giltzarria
Mende zaharreko hirurogeita hamarreko urteetan izan zen; enpresa asko eta
asko jardun zuten euren produktuak nola etxe barruan hala munduko lau bazte-
rretan komertzializatzen. Esperientzia ez zen erabat berria izan, baina urte horietan
izan zen inoizkorik eta eztandarik haundienetako bat estatu-mugak gainditzeko
ahalegin komertzialean nahiz enpresarialean. Denon ezagunak dira Colgate, Ford,
Coca-Cola... Ez ziren hirurogeita hamarreko urteetan mugak gainditzen hasi,
baina, beste asko legez, munduko pastela zatitu guran ahalegin berezian sartu ziren
orduan.
Enpresen nazioarteko mugimendu erraldoi horrek bere urratsa utzi zuen
industria tradizionalean eta zerbitzuetakoetan, eta, autore askoren ustez, arloren bat
aipatzekotan, publizitatean eduki zuen pisua da azpimarkagarrienena. Jar dezagun
adibide bat: Estatu Batuetako hamar publizitate-agentziarik handienetakoak
kontuan hartuta, beren herrialdean baino hamar aldiz gehiago fakturatu zuten
atzerrian hirurogeita hamarreko urte horietan.
Hedabideak, gainerako enpresa guztiak bezala, gero eta pastel-zati handiagoa
gura izan dute, eta halaxe nahi dute gaur egun ere. Horren arabera, asko eta asko
izan dira enpresen arteko lehiak besteen pastel-zatiak jateko, merkatu-kuotak
bereganatzeko, beste ororen gainetik. Gauzak horrela, hedabide-enpresak bortitzak
Berbaurrea: kultura-aniztasuna eta komunikazioa 15
izan dira finantza-ikuspuntutik begiratuta konpetentzia ezabatzean; baina ez hortik
begiratuta bakarrik, izan ere, oso izan baitira bortitzak euren edukiak haizeratze-
rakoan.
Edukiak merkaturatzean, enpresa mediatikoak ez dira bakarrik egon: go-
bernuek lagundu izan baitiete behin baino gehiagotan enpresa kulturalei edukien,
hizkuntzen eta ideologien zabalkuntzan. Esate baterako, Estatu Batuetako NBC
telebista-kateak bertako Defentsa Departamentuarekin zituen harreman kontrak-
tualak, katearen hedapena nazioartera zabaltzeko. Kontratu horien arabera, NBC
kateak enpresaren jardueretarako infraegitura bermatzen zuen atzerrian; euren
aldetik, militarrek aukera paregabea zeukaten edukietan beren interes estrategikoak
ezartzeko. Globalizazio kulturalaren eta interes militarren bateratzearen adibide bat
baino ez da hori.
Harreman ekonomikoetan, garrantzi handikoa da jakitea jarioaren noranzkoa,
edo, gure aditz paradigmaren jokoan adierazita, nork nori zer saltzen dion ikustea.
Hirurogeita hamarreko urte horietan, esate baterako, kontuan hartuta 50 estatutako
datuak, ikusi ahal izan da ezen munduan esportatutako telebistarako programazio-
-ordu guztietatik %40k jatorri estatubatuarra zutela; Estatu Batuek, aldiz, euren
telebista-programaziorako %2 baino ez zuten inportatu, epe horretan. Argia da,
beraz, jarioaren nondik-norakoa; duela zenbait hamarkadatatik honako kultura-
-hegemonia estatubatuarraren aurrean gaude.
Kultura-inperialismoaz dihardugunean, irudiez, ideiez eta gurariez --ideolo-
giaz, alegia-- eta kontsumogaiez --produktuez--dihardugu. Batetik, inperialismo
mediatikoa estatu dominatzaileek estatu menperatuei egiten dieten teknologia-
transferentzia da: prentsa-makinak, zabalkunde-sistemak, emisoretarako tresneria,
satelite-alokairua, zinema-proiektoreak... Bestetik, inperialismo mediatikoan
enpresa mediatikoen antolamenduan estatu dominatzaileek estatu menperatuei
errutina laboralak, finantziazio-ereduak eta komertzializazio-esparruak ezartzen
dizkiete. Azkenik, inperialismo mediatikoak kalitate-irizpideak ere ezartzen ditu:
zer den onargarria eta zer ez. Inperialismo mediatikoak profesionalen prestakuntza
kontrolatzen du. Inperialismo mediatikoak edukiak eta ideologiak interbenitzen
ditu.
Hedabideen funtzionamendu arautua eta arautzailea dela medio, munduak
inoiz ezagutu ez duen menpekotasun kulturalik handiena eta zabalduena pairatzen
du globalizazioaren eskutik. Zeintzuk dira kultura-menpekotasun horren oinarriak?
Kultura-menpekotasuna prozesu multzo bat da, zeinaren bitartez gizarte bat sartua
baita --presioa, faszinazioa, indarra edo korrupzioa dela medio-- mundu osoko
sistema modernoaren barruan, halako moldez non gizarte horren agintari-klasea
eramana eta bultzatua baita zentro dominatzailearen egiturekin edo balioekin bat
egin ohi duten erakunde sozialak sortzera eta horiek gidatzera.
16 Kultura-aniztasuna eta gizarte-komunikazioa
Media-merkatuen nazioartekotzean, herririk gehienen barne-kontsumoa
inportazioari dago lotuta eta inportatutako ekoizpen mediatikoen kontsumoaren
inguruan sortzen diren egitura komertzialetan eta ideologikoetan inportazioaren
morrontza gero eta nabarmenagoa da.
Kultura-menpekotasunak arrisku zibil ugari dakartza. Kultura-inperialismoak
diskurtso nazionalista dakar, hori ekoizlearen nazioaren diskurtso legez ulertuta
(AEBetako ekoiztetxeen eduki mediatikoak oso patriotikoak izan ohi dira,
Washingtonekin leial --Etxe Zuriarekiko nazionalista--). Kultura-menpekotasunak
ekoizpen-ereduen inportazioa dakar, eta azken horrek baldintzatu egiten du
edozein herriren bilakaera autonomoa.
Garabidean diren herriek --munduan gehienak, egia esan, nahiz eta indar-
tsuenak ez diren, jakina-- mundu garatuan aurkitu behar dituzte bai teknologia
baita produkzio-irizpidea ere. Masa-komunikazioaren esparruan garabidean
dauden herriek Mendebaldean aurkitu ohi dituzte tresneria komunikatiboa eta
eduki mediatikoa. Paradoxikoa bada ere, Hirugarren Munduak oso gutxi erosten
dio Hirugarren Munduari; nahiago du Lehen Munduaren faszinazioa, nahiago du
haren inperialismoa liluragarria.
Eta zer gertatzen da herrialde garatuetako minoria etnikoekin, sozialekin, lin-
guistikoekin eta kulturalekin? Antzeko zerbait. Aspaldikoa da Lehen Munduan
Hirugarrena ere badagoela dioen leloa. Mundu garatuko minorien diskurtsoak,
sarritan, inportazioaren isla dira; ez beti, jakina. Salbuespenak badaude, egon;
baina, hein handi batean, minoriari faszinanteagoa iruditzen zaio inportatutakoa.
Salbuespena ere badago: hots, informazio lokalari gagozkiola, ekoizpen kultural
propio batzuei gagozkiela eta abar. Eta hor, baita hor ere, galdera airean dago: zein
teknologiaz, ekoizpen-ereduz eta ideologiaz sortzen dira produktu mediatiko
horiek, eremu txikikoak diren horiek? Ez al dira multinazionalek ekoitzitakoen
antzekoak? Kolorea aldatu eta kito, agian? Ez beti, zorionez. Bai askotan, tamalez.
De facto, inperialismo kulturala ez da bakarrik Hirugarren Mundua asolatzen
duen arazoa; etxean, Europan ere korapiloa nahasia da. Europan handika bakar
batzuek baino ez dute saltzen (Reuter, AP, Eurovisión...) eta erosi beste guztiek.
Onenean ere, hain iturri gutxitatik edan beharrak gauza onik ezin ekarri,
estandarizazioa helburu nagusitzat dutenentzat salbu. Egia esan, telebista-kateak
inoiz baino gehiago dira gure inguruan; hala ere, zaila suertatzen da maiz ezer
desberdinik aurkitzea, zappingak ez baitu barietatea ahalbidetzen, ez beti behintzat.
De facto, kultura berdintzailerako deia gero eta ozenagoa da gure etxe-atarian.
Gure esku dago atea zabaltzea, bai eta noraino sartzen uzten diogun ere.
Gauzak horretara, badirudi globalizazioa izan daitekeela gizarte-zientzien
paradigma berria. Globalizazioa, azken finean, europar-estatubatuar kulturaren
hedapena da; hedapen horretan, beste batzuen artean, eredu kulturalak, enpresa-
rialak eta linguistikoak nabarmendu daitezke. Komunismoaren erorketak ateak
Berbaurrea: kultura-aniztasuna eta komunikazioa 17
zabaldu dizkio globalizazioaren diskurtso berriari, europarrak eta estatubatuarrak
indartsu ari dira Nazioarteko Ordena Barria lau bazterretan ezartzen. Neoliberalis-
moaren ideologiak eta praxiak lau bazterrak kutsatu ditu. Mendebaldar ereduak
mundua itsatsi du, inoiz ez bezain modu indartsuan.
Guri dagokigunez, komunikazioaren esparrutik begiratuta, globalizazioaren
paisaje teknologikoari eta finantzieroari hedabideena gehitu behar diegu. Izan ere,
medioetako produkzio-bideak eta ereduak gero eta kontzentratuago agertzen zaiz-
kigu europar-estatubatuar paradigmaren baitan. Komunikazio-enpresa erraldoiak
gero eta handiagoak dira; egia da gero eta enpresa txiki gehiago ere badaudela,
baina erraldoien indarra gero eta nabarmenagoa da merkatu handian; eta, bestalde,
txiki horiek gero eta menpekotasun-zor handiagoa diete handiei. Komunikazio-
-enpresa erraldoiek gero eta gehiago ekoizten dute. Komunikazio-enpresa
erraldoiek gero eta kultura homogenizatuagoa uzten dute kontsumitzaileen esku.
Komunikazio-enpresa erraldoiek, beraz, munduan kontsumitzen diren irudi
gehienak sortzen dituzte. Eta irudi horiek Mendebaldea dira, nola besteentzat hala
mendebaldarrentzat ere.
Satelite bidezko komunikazioak estatu-mugak gainditzeko aparteko bidea
eman du. Telebista-kontsumoa kultura-jario etengabea da jada munduaren lau
bazterretan. Satelite bidezko telebista-kontsumoa inoizkorik eta handiena da gaur
egun, eta hor jarioa noranzko bakarrekoa da, salbuespenak salbuespen.
Telebistaren kasuan erraz ikusten dugu enpresa-kontzentrazioa eta jario
komunikatiboen noranzko-bakartasuna. Antzeko zerbait gertatzen ari da liburuen
produkzioan, musikaren produkzioan eta zinemaren produkzioan. Aisiarako
ekoizten den produktu kulturala, mediatikoa da gehienbat: transnazionalek egina,
munduko lau bazterretan batera kontsumitzen dena.
10-30 bilioi dolar bitarteko salmentak dituzte News Corporation, Time
Warner, Disney-ABC, Viacom eta TCI etxeek. Komunikazioaren esparru guztiak
kontrolatzen dituzte. Ez dira bakarrak munduan, ez dira munduak kontsumitzen
duenaren ekoizle bakarrak. Handiegiak dira, beste barik. Salmenta-tasa horien
azpitik dabiltza Canal +, Prisa, Globo eta Televisa bezalakoak; baina handiak dira
gure txikitasunaren aurrean.
Herri gutxituentzako erronka handia da ekoiztetxe erraldoiek abian jarri
dutena; hor dago eta eutsi egin behar.
Kultura nazionalak
Kultura eta nazioa hurbil dauden kontzeptu zeharo desberdinak dira. Hurbil
daude, horrela daudelako maiz; alegia, kulturari buruz hitz egiten dugunean, nola
herri handietan hala txikietan, sarritan nazioaren kontzeptua dugu buruan: bai hura
goraipatzeko bai hura baztertzeko. Kultura beti lotu ohi da lurralde bateko biztan-
18 Kultura-aniztasuna eta gizarte-komunikazioa
leek dituzten ohiturekin, hizkuntzarekin, bizimodu jakinekin, erlijio-azturekin eta
abar. Horregatik, lurraldeaz dihardugula, berehala datoz burura nazioa eta estatua.
Nortasun kulturalei buruz jarduterakoan, sarritan datoz burura nazio-
-subiranotasuna eta lurraldetasun-subiranotasuna bezalako kontzeptuak. Ez baitago
kultura nazionalik eraikitzerik, lurraldetasun ezaguturik gabe.
Arazoa izaten da, jakina, kultura nazionala eta kultura estatala batu egiten
direnean; edo nazioa eta estatua nahasten direnean; edo lurraldea, nazioa, estatua,
hizkuntza eta kultura identifikatzen direnean. Kultura nazionala bada zerbait, baina
era berean ezer ez da; izan ere, izatekotan, kultura nazionala konstrukzio bat da:
kultura bera eraiki egiten delako denboraren poderioz eta, zer esanik ez, lurraldea
bera ere eraiki ez eze, zenbait kasutan, babestu egin behar izaten delako arerioen
erasoetatik. Nazio-nortasunak eta kultura-nortasunak, hartara, eraikiak dira; ez dira
berezkoak. Kulturen eraikuntza- eta desegituraketa-lan horietan funtsezko giltzak
dira giza eta gizarte-komunikazioa.
Kulturaz, nazioaz eta estatuaz dihardugula, aztura eta errealitate desberdinak
ditugu gure ingurumari geopolitikoan:
a. Estaturik gabeko nazioak: beste batzuen artean Euskal Herria eta Eskozia
Europan, eta Québec Amerikan.
b. Naziorik gabeko estatuak: Taiwanen kasua aipagarrienen artean.
c. Estatu nazioanitzak: Britainia Handia, Errusia, Espainia, kasurako.
d. Naziobakarreko estatuak: Japonia, antza.
e. Estatuek banatutako nazioak: Ipar eta Hego Korea.
f. Nazioak konpartitzen dituzten estatuak: irlandarren kasua, Irlandan eta
Britainia Handian.
Estatuen eta nazioen arteko harremanei dagokienez, beraz, zabala da kasuis-
tika. Euren kulturari mesedegarri izango zaien komunikazio-sistema propioa gura
izaten dute Estatuek eta Nazioek. Goiko zerrendako lehen kasua hartuz gero, esate
baterako, hor agertuko lirateke estaturik gabeko nazioaren beraren kultura
(gutxitua, seguru asko) eta estatuan nagusi den elitearen kulturaren jarioa (seguru
asko, zapaltzailea lehenarekiko). Baina ez hori bakarrik, kultura transnazionalen
kasu askotarikoa ere kontuan hartu beharko litzateke; esan gura baita, gutxienez,
hedabide erraldoien jardun kultural transfronterizoa eta lurraldean arrotzak diren
minoriek ekarritako kultura-jarduna ere hor daudela. Beraz, zilegia litzaiguke hitz
egitea estatua eraiki ez duen lurralde bateko biztanleria historikoaren kultura
zapalduaz, lurralde horren gainean eraiki den estatuak ezarritako kultura-ildoaz,
aipatutako kultura bi horien arteko hibridazioaz sor daitekeen berriaz, hedabideek
kanpotik ekar dezaketenaz, horrek aurreko hirurekiko meztizajean sor dezakeenaz,
Berbaurrea: kultura-aniztasuna eta komunikazioa 19
talde migratzaileek lekarketenaz. Giza eta gizarte-komunikazio sistema konplexua
ari gara marrazten. Baina, izatez, gauzak horrelaxe daude korapilaturik.
Eta, horri guztiari beste premisa bat gehiago erantsi ahal diogu: kulturaren
maila. Bestela esanda, kultura kultua edo jasoa, kultura herrikoia edo kultura
masifikatua azter ditzakegu. Goiko adibideari segituta: zein da estaturik gabeko
nazio baten kultura zapalduan kultura kultua? Eta, kasu horretan bertan, kultura
popularra edo herrikoia? Ba ote du kasu horretako kultura zapalduak kultura
masiborik sortzerik eta hedatzerik? Non gelditzen da kultura nazionala?
Kulturan, lurraldetze-prozesuak garrantzitsuak dira. Estaturik gabeko nazioak
ez du lurralderik. Baina estaturik gabeko gizarteak lurralde fisikoen gainetik
lurralde geolinguistikoa sortzen asma dezake, beharbada. Hedabideetan fisikoak
eta kartografikoak ez diren lurraldeak eta lurraldetasun-sentipenak sor daitezke.
Har dezagun Euskal Herriaren kasua. Euskal Herriak --zazpi probintziak
osatutako kolektibitate moduan ulertuta-- lurralde ezaguturik gabeko herria da.
Euskal Herria estaturik gabeko herria da, nazioarteak ezagututako mugarik gabe-
koa. Inexistentzia kartografikoaren lekukoa da Euskal Herria: zein da bere mapa?
Baina Euskal Herrian euskaraz egiten den kulturak --babesa eskain
diezaiokeen lurralde administratibo komunik ez badu ere, fisikoki nazio-muga
ezaguturik ez badu ere-- fikziozko eta sentipenen bidezko lurraldea eraikitzen du
euskaldunen artean. Euskaldungoa hiztun-kolektibo bat da, zerbaiten parte delako
ideia gero eta modu argiagoan garatzen ari dena; besteak beste, euskara hutsez ari
diren hedabideei esker, muga guztien gainetik. Teknologia komunikatibo berriei
esker, esate baterako, Ameriketako euskaldunek euskarazko produktu kulturala
kontsumi dezakete, Euskal Herriko mugetatik at, eta balizko Euskal Herri batean
senti daitezke. Muga kartografikorik egon ez arren, muga kulturalaren moduko bat
ezar daiteke, kontzientzia kolektiboan baino ez bada ere.
Era berean, Euskal Herrian bizi direnek, bestela gura baldin badute, ez dute
zertan euskarazko kultura kontsumitu Euskal Herrian bizitzeko (ez bakarrik gazte-
lania eta frantsesa hor daudelako, ezpada arabieraz ere bizi daitezkeelako Euskal
Herrian bertan, Herri Arabiarretako hedabide erraldoien jaurtipen kulturalei esker
--eta, horrela, beste kolektibo batzuk ingelesez, errusieraz, nahiz italieraz bizi
daitezke, hizkuntza horiek ofizialtzat dituzten estatuetan fisikoki bizi gabe--).
Bai panorama nahasia! Denbora- eta espazio-mugak hautsita, hedabideek
izaera-marka berriak errepresentatzeko muga berriak sortzen dituzte.
Beraz, lurralde geolinguistikoak eta geokulturalak egon badaude. Kasuistika
zabala da. Gure kasu hurbilean, euskarak badu bere espazio geolinguistiko eta
kulturala, lurralde fisiko-administratiboetatik at. Urrunera joan barik, euskarak
badu espazio bat Espainian eta Frantzian: Nafarroako Foru Erkidegoan, Pirinio
20 Kultura-aniztasuna eta gizarte-komunikazioa
Atlantikoetan eta Euskal Autonomia Erkidegoan; baina urrunera ere jo dezake
euskarak: itsasoaz bestaldera, Alemaniara, Palestinara... Gaztelaniak badu bere
espazio geolinguistikoa; eta frantsesak, eta ingelesak...
Horren guztiaren gainetik, nazio-estatuak oso interesaturik daude kultura
nazionaletan, kultura nazionalek etekin ekonomikoak eta ideologikoak sortzen
dituztelako. Kultura-industriak diru asko eta asko mugitzen du munduaren lau
bazterretan. Kultura nazionalek batasun politikoa sortzen laguntzen dute, baita ha-
lakorik ez dagoen herrietan ere (hots, ez batasun politikorik, ez batasun kulturalik
edo linguistikorik ez dagoen herrietan).
Argi dagoena, bestalde, hurrengoa da, hots: kulturen arteko gatazkan,
kulturen babesak mesede egiten diola kultura txikiei edo minorizatuei; kulturaren
liberaltasunak, aldiz, indartsuei dagie mesede. Egungo koiunturak bigarrenari
zabaldu dizkio ateak. Lehenak (txikiak eta minorizatuak) ezin dira lokartu amaraun
berdintzailearen aurrean. Biderik ba ote da erasoei aurre egiteko? Izatekotan, asko-
tarikoak beharko dute izan bide alternatibo horiek.
Globalizazioa eta hizkuntza minoritarioen egoera
Europan, hizkuntza gutxietsitzat jotzen direnen arazoa ez da berria; eta, are
gehiago, arazoak bere horretan segituko duela dirudi, zeren Europar Batasunaren
eraikuntzak ez baititu beharrezkoak diren irtenbideak planteatu, ez sintomatologia
zehazteko unean, ezta aterabideak proposatzekoan ere. Hizkuntza gutxietsitzat
ditugun horiek 40 milioi europarren kognizio- eta komunikazio-sistemak dira.
Hainbeste jenderi dagokion arazoak ez du ahanztura merezi, ez hiztunen aldetik
ezta erakundeenetik ere.
1992. urtean eman zuen ezagutzera Europako Kontseiluak "Europako
hizkuntza gutxituen edo lurraldekoen gutuna". Europako estatuek ez dute jarrera
bera izan gutunaren aurrean. Batzuek bere egin dute gutuna, beste batzuek
izenpetu ere ez dute egin. Hizkuntzen arteko talka ez da bakarrik linguistikoa;
politikoa ere bada. Eta horrexek justifikatzen du handiek erakusten duten
prepotentzia soziolinguistikoa.
Estatu-hizkuntzak dira bizimodu lasaia eta argia dutenak. Besteak, kasurik
gehienetan periferikoak direnak, horiexek daude mehatxupean. Estatu-aparatuak
estatu-hizkuntza gura du. Errazkeria administratiboagatik? Bai. Ez horregatik
bakarrik, ordea. Estatu-hizkuntza ezarri gura izatean, Estatuak estandarizazio pu-
blikoa errebindikatzen du (estandarizazio kulturala, ekonomikoa, soziala eta
politikoa).
Berbaurrea: kultura-aniztasuna eta komunikazioa 21
Hizkuntza eta gizartea
Jakina denez, hizkuntza diskurtsoa da. Talde bateko kideek elkarren artean
komunikatzeko beharrezkoa duten sistema da hizkuntza. Egunerokotasuna ira-
kurtzeko erreminta ere bada hizkuntza, kognizioaren eta ezagutuaren izendapena-
ren oinarria, hain zuzen ere.
Horretan, hizkuntza guztiak berdinak dira. Hizkuntzek munduaren kognizioa
eta komunikazioa ahalbidetzen dute. Horretan dira berdinak, eta horretan bakarrik.
Arazoa estatusa da. Hizkuntza batzuek estatus bat dute gizartean eta beste batzuek
beste bat; eta, horretan, jada, hizkuntzak ez dira berdinak.
Hizkuntza gutxietsiak eta hobetsiak daude gure inguruan. Ez munduaren
kognizioa eta komunikazio-funtzioak bete ezin ditzaketelako, ezpada gizarteak
berak edo botereek eurek jarrera oso desberdinak dituztelako hizkuntzen erabil-
penarekiko: hizkuntza batzuk hobesten dira eta beste batzuk gutxiesten. Hizkun-
tzek asko baldintzatzen dituzte giza komunikazioa eta gizarte-komunikazioa.
Hizkuntza gutxietsiei dagokienez, eredu eta maila desberdinetakoak ditugu
geure inguruan:
* Lurraldez erratutako hizkuntzak
Esan gura baita, Estatu batean hobetsiak dira baina, beste batean, gutxietsiak.
Arazo nagusia muga-arazoa da. Alde batekoek estatu-hizkuntza darabilte, eta beste
aldekoek ez. Estatuak --administrazioak-- ez die begi bertsuekin begiratzen
estatu-hizkuntzei eta periferikoei.
Historiaren kausaz eta, inoiz, erlijioaren kausaz, hiztun-talde bat besteren
hiztun-lurraldean geratzen da. Beharbada, talde horrek bat egiten du nagusi den
hiztun-taldeak beretzat dauzkan ezaugarri erlijiosoekin eta politikoekin; baina,
bere berezko hizkuntza eta taldea bera --hizkuntza horren hiztun-kolektibo
moduan-- baztertuak dira eguneroko bizitzan.
Gertatzen ari dena ondokoa da, alegia, estatu bateko herritarrak diren arren,
beste estatu bateko estatu-hizkuntzaren hiztunak direla. Beste batzuen artean, kasu
horretan daude Errumaniako hungariarrak, Danimarkako aleman-hiztunak,
Moldaviako errusiera-hiztunak...
* Lurraldez erratutako dialektoak
Goiko egoeraren parekoaren aurrean gaude. Kasu honetan, lurraldez erratu
dena ez da estatu-hizkuntza, haren dialekto bat baizik. Kasu honetan, hiztun
baztertuak darabilen hizkera ez da auzokoa den estatu bateko hizkuntza ofiziala
--estandarizatua eta hobetsia--, ezpada horren aldagai bat: dialekto bat, azken
finean. Kasu bat aipatzearren, gogora daitezke Alsazia frantziarreko aleman-
22 Kultura-aniztasuna eta gizarte-komunikazioa
hiztunak, zeintzuek alemanera-estandarizatua barik horren aldagai bat --dialekto
bat-- erabiltzen baitute.
* Administrazio-lurralde finkaturik gabeko hizkuntzak
Kasu honetan, hiztunak darabilen hizkerak ez du lurralde ezaguturik,
aintzatetsirik. Hizkuntza transfronterizoak dira horiek. Hizkuntza bera da mugaz
alde bietan, baina ez batean ez bestean ez da estatu-hizkuntza. Beste askoren
artean, egoera horixe bera ezagutzen dugu euskaldunek, katalanek eta Piamonteko
probentzal-hiztunek.
* Eremu urriko hizkuntzak
Berez, eremu urriko hizkuntzak estatu-hizkuntza ez direnak edo gehientsue-
nak dira. Hala ere, atal honetara ekarri gura izan dira, familia linguistiko berekoak
izanik, onarpen ofizialik ez duten estatu-hizkuntzen kide diren horiek, zeintzuek
lurralde eta eremu txikietan erabiltzen baitira. Frantziako kasua paradigmatikoa da.
XIX. mendera bitartean, oc deritzen hizkuntzak bat baino gehiago izan dira gaur
egungo Errepublika frantziarraren lur-eremu zabaletan, batez ere hegoaldean.
Baina frantses moderno eta ofizialaren sorkuntzan, estatu-hizkuntza moduan his-
toriara igaro den frantsesaren sorkuntzan oïl hizkuntza gailendu zitzaion oc hiz-
kuntzari. Erraztasun administratiboaren izenean, garai bateko oc hizkuntza denak
denominazio bakarrean menpe bildu dira: okzitaniera; baina ez dute ezelako
onarpen ofizialik. Batetik, horien existentzia dudatan jartzen da. Bestetik, horien
erabilpena arautegi administratiboaren eremutik aparte jartzen da. Kontua da,
estatu-hizkuntza ofizialaren familia linguistiko berekoak izanik, txokoratuak direla
eta ez-aintzatetsiak, eremu urrian bizitzera kondenatuak.
* Toki-hizkuntzak
Eremu txikiagoko hizkuntzak. Adibidez, veneziera, zeina Ipar Italiako eremu
txikiko hizkuntzen artekoa baita, eta oso izakera lokalista baitu. Esate baterako, oïl
eta oc hizkuntzen auzokoa den frankoprobentzala (Lyon, Savoia eta Daufinatuan
hitz egiten dena). Normalean, hizkuntza horiek ez dute inoiz ezagutu estandariza-
zio-prozesu arrakastatsurik, ezta onarpen ofizialik ere, mundu modernoan.
* Hizkuntza isolatuak
Isolatuak ikuspuntu linguistikotik begiraturik, eta erabiltzaileen kokapen
geografikoagatik. Euskara bera da talde honetako lehen azpitaldekoa, bere hizkun-
tza-familia non duen ezagutzen ez duen horietakoa baita. Bigarren azpitaldekoak
dira Alpe mendikatearen hegoaldean gelditutako aleman-hiztunak, Tirol hegoal-
dean, edo Aostako haraneko walser-hiztunak.
Berbaurrea: kultura-aniztasuna eta komunikazioa 23
Ikusten denez, eremu urriko hizkuntza-motak bat baino gehiago dira. Goiko
sailkapena ez da itxia, gainera. Hizkuntza batek baino gehiagok aurki dezake bere
lekua sailkapeneko atal batean nahiz bestean. Baina hizkuntza horiek guztiek
ezaugarri komun bat dute: arrazoi desberdinak direla medio, aintzatetsiak ez izatea,
batzuk lurraldez erratu direlako dira baztertuak, beste batzuk familiatik aparte
gelditu direlako, beste batzuk familia linguistikoak berak txokoratu dituelako,
beste batzuk hiztun-kopuru txikikoak direlako... Kontuak kontu, hizkuntzen sail-
kapen horrek argi uzten duenik baldin bada, ondoko hau da: gaur egungo mundu
modernoan, Europa honetan, hizkuntzen harremanen piramidean badira batzuk
--piramidearen goialdean kokatu direnak-- estatu-estatusa eskuratu ahal izan
dutenak --beraz, aintzatetsiak izan direnak, estandarizatuak izan direnak, adminis-
trazioaren eta komunikazioaren nahiz hezkuntzaren esparru guztietara aupatuak
izan direnak--; eta, badira beste batzuk --beheragoko estatusaren jabe direnak--
eremu urriko hizkuntzak direnak --hizkuntza hauen kasuan, arrazoi linguistikoak
eta soziolinguistiko desberdinak daude txokoraketaren oinarrian--; eta, azkenik,
badira toki-hizkuntzak --piramidearen oinarri-oinarrian daudenak--, eremu urri-
-urrikoak direnak, apenas herri apur batzuetan erabiliak direnak, eta administra-
zioek erabat ahaztuta dituztenak.
Hizkuntza kode politiko moduan
Hizkuntza arma politiko indartsua da. Modu argian, XVI. mendetik aurrera
hasten gara ikusten hizkuntza kode politiko moduan. Alegia, komunikatzeko eta
kultura sortu eta ezartzeko baliagarria izateaz gain, hizkuntzak eginkizun berria
hartzen du modernitatearen bidean: tresna politikoa izatearen ezaugarri soziala.
Erreformaren ostean hasi ziren Europako Potentziak beren lurraldeak armaz
bezala administrazioaren bidez eraikitzen eta babesten. Eta horretarako, ezpataz
gain, hizkuntzaren beharra ere bazuten ahaltsuek. Ildo horretatik, inprentak
letretara hurbildu zuen boterea.
Estatu-administrazioak, edozeinek, beharrezkoa duen arma da hizkuntza,
--arma diskurtsiboa eta ideologikoa-- ezpatak ondoan beharrezkoa duena, jakina.
Erreformaren garai haietan, latina atzean utzi, eta estatu-administrazio bakoitzak
bere hizkuntza propioa --bakarra, normalean-- aupatu zuen bizitza publikoaren
eremu guztietara: unibertsitatera, legedira, armadara...
Estatu-administrazioaren esparru guztietara heldutako hizkuntzak izan ziren,
gure artean, alemaniera, ingelesa, gaztelania, frantsesa, italiera eta portugesera;
neerlandera eta Eskandinaviako hizkuntzak nahiz poloniera modu
korapilatsuagoan ailegatu ziren estatu-egituretara.
Dibertsitate kulturalak eta linguistikoak alde batera utzita, estaturik gehienek
elebakartasunaren aldeko apustua egin izan dute normalean. Heterogeneotasun
24 Kultura-aniztasuna eta gizarte-komunikazioa
guztien gainetik, administrazioak beti ahalegindu dira herritar guztiak estandariza-
zioaren bidetik eramaten.
Gaur egun, XXI. mendean, gure inguruan, hiru estatu baizik ez dira ofizialki
eleanitzak: Belgika, Luxenburgo eta Suitza. Beste kontu bat da Estatu batzuetan
beste hizkuntza batzuk toleratuak izatea ala ez administrazio partikularizatuetan.
Espainian, esate baterako, gaztelania da hizkuntza ofizial bakarra; beste kontu bat
da, adibidez, katalaniera koofiziala izatea Katalunian edo euskara berezko hizkun-
tza izatea Euskal Autonomia Erkidegoan; baina Espainia, estatu moduan, elebaka-
rra da: gaztelaniaz hitz egiten da.
Kontu nagusia da, hizkuntza, kognizio- eta komunikazio-kode izateaz gain,
kode politikoa ere badela. Hortik dator horretaz hain luze hitz egin beharra kultura-
-aniztasunari eta gizarte-komunikazioari buruzko liburu honetan.
Hizkuntza eta lekukotasun soziala
Batzuetan, hizkuntzei buruz hitz egitean, ahaztu egiten dira hiztunak. Nor-
malean, hizkuntzei buruz egiten da berba, ez hiztunei buruz. Hizkuntzak ikergai
moduan ikusi ohi dira sarritan, baina irakurketa hori hankamotza da, baldin eta
irakurketa pragmatikorik egiten ez bada: alegia, eta hiztunei buruz zer?
Hizkuntza, ez dezagun ahantz, hiztun-taldeen sortzaile da --jakina--; baina
baita hiztun-talde horien biziraupena berma dezakeen euskarri soziala ere. Hartara,
hizkuntza sortzailea eta birsortzailea da: taldea sortzen laguntzen du, eta taldearen
biziraupena bermatzen du.
Zeren, zerk ezaugarritzen du talde bat? Batez ere, taldea osatzearen sentsazio
sozializatuak; bestela esanda, talde bat daukagu, osagaiek multzo bateratua osatzen
dutela uste duten unean. Taldetasun-sentsazioa eraikitzeko hizkuntza tresna garran-
tzitsua da; ez da bakarra, ordea. Taldekideek espazio habitagarri propioa behar
dute: lurralde bat. Taldeak, azkenik, subjektu kognitibo gisa identifikatu behar du
bere burua, bai eta expresibo gisa ere. Horietan guztietan, hizkuntza aparteko
tresna da. Eta tresna hori politikoa da.
Diskurtso publiko ofizialari esker, bere bide propioari ekin gura dion taldeari
bere taldekotasuna tradizioarekin uztartzen zaionean --era guztiatako berezkotasu-
nak azturen mailara eramaten zaizkionean, eta izaera propioa folklorearen espa-
rrura hurbiltzen zaionean-- subjektutasun publikoa ari zaio usurpatzen, eta, bide
batez, menpekotasun administratibo zehatz eta jakin baten kidea izatera konde-
natzen.
Hizkuntzen aintzatespena
Hizkuntzek, ofizialek eta ez-ofizialek, aintzatespenaren beharra dute, pertso-
nen tresna komunikatibo diren heinean --hiztun-taldeen kode-linguistiko diren
Berbaurrea: kultura-aniztasuna eta komunikazioa 25
heinean--. Pertsona guztiak legearen eta administrazioaren aurrean berdinak
baldin badira, logikoa da horien hizkuntzak ere aintzakotzat hartuak izatea eta
berdintasun-egoera batean kokatzea, administrazioetatik eta botereetatik hiztunen
artean maila diferenteak sortzea bilatzen ez baldin bada --modu zuzenean nahiz
zeharka--, behintzat.
Aintzatespenak bikoitza behar du izan. Batetik, aintzatespen sentikorra, hots,
kognizioaren esparrukoa. Ildo horretatik begiratuta, hizkuntzaren aintzatespen
ofizialak onartzen du ezen dena delako hizkuntza horrek munduaren ikuskera
ahalbidetzen duela gizatalde jakin batean. Esan nahi baita, hizkuntzari, edozeini,
modu publiko eta ofizial batez onartzen zaio hiztunentzat kognizio-bide propiorik
eta berezkorik garrantzitsuena izatea; eta, hartara, balio kognitibo eta kultural hori
bestelako konnotazioez estaltzea --adibidez, konnotazio arrazistaz estaltzea (nahiz
nahastea edo zikintzea)-- hiztunei iruzur soziala eta intelektuala egitea da. Era
berean, hizkuntzak aintzatespen errazionala behar du. Hizkuntza ez da bakarrik
izan dena eta gaur egun dena. Hizkuntzak ere badu etorkizunerako proiekzioa.
Etorkizunari begiratzen dion proiekzio horrek hizkuntzaren garapen sistematikoa
eskatzen du. Adibide hurbil bat jartzeko: euskarak ez du bere leku soziala
bertsolaritzan bakarrik behar, CD-ROMetan ere bai baizik. Kontzeptu naturalista
bat erabiltzearren, kontserbazionismoa ez da nahikoa hizkuntzen mundu honetan.
Harago joan behar da.
LIBURUAREN ATALAK
Gizakia, gizartea, kultura, hedabideak eta boterea komunikazioaren ikuspuntutik
analizatzea da liburuaren helburu nagusia. Lau hilabeteko ikas-jarduna kontuan
izanik, zazpi atal nagusitan biribildu da ikas-materialaren multzo nagusia, atal
horietako bakoitzari hamabosten bat eguneko ikas-epea eskaintzeko asmoarekin.
Hona hemen gai nagusien oinarrizko azalpenak.
* Lehen gaia: Komunikazioa, zientzia eta sistema modura.
Atal honetan ikastaldirako kontzeptu nagusiak izango direnen deskribapena
egin da. Komunikazioa aztertzeko eta ulertzeko gaur egungo ikertzaileek garatu
dituzten oinarrizko paradigmen azalpenak betetzen ditu lehen ataleko orririk
gehienak: ikasleak komunikazioa giza harreman moduan definiturik aurkituko du,
eta informazioa harreman hori bideratzen laguntzen duen erreminta gisa azalduko
zaio. Era berean, komunikazioa eta kultura eskutik lotuta datozen kontzeptuak
direla azaltzen da. Testuinguru horretan, komunikazioaren egiazkotasuna eta itxura
aztertuko dira.
26 Kultura-aniztasuna eta gizarte-komunikazioa
* Bigarren gaia: Giza komunikazioaren hastapenak.
Giza komunikazioaren garapena azaltzen da hor. Seinaleen bidezko komuni-
kazioa, berbaren bidezko komunikazioa eta komunikazio idatziaren lehen urratsak
aurkituko ditu ikasleak. Era berean, lengoaien eta pentsamenduaren arteko loturaz
dihardugu liburuaren pasarte horretan.
* Hirugarren gaia: Gizarte-komunikazioaren ezaugarriak.
Komunikazio hurbiletik handika egiten den komunikaziora egiten da jauzi
atal honetan. Komunikazio publikoaren garapena da aztergai hirugarren atal nagusi
honetan. Era berean, gizarte-komunikazioaren funtzioak, interpretazio-ereduak eta
ulertarazle kolektiboen figura analizatzen dira.
* Laugarren gaia: Kultura-aniztasuna eta kulturarteko komunikazioa.
Globalizatutako munduan kulturak inoiz baino hurbilago daude, hedabideen
jarduna munduaren lau bazterretara zabaltzen delako. Baina, horrek ez du berma-
tzen elkarren arteko ezagutza inoizkorik eta onena izatea. Zer funtzio bete behar
lukete hedabideek munduaren hiperkonexio mediatuaren testuinguruan, errentaga-
rritasun ekonomikoaren izenean kulturak zanpatuak izan ez daitezen? Zer konpro-
miso hartu beharko lukete komunikazioaren profesionalek mundu hiperkonektatu
honetan? Nola arautu talde maioritarioen eta talde minoritarioen harreman
kulturalak eta linguistikoak inperialismo enpresarialak gidatutako globalizazio
mediatuaren garaian?
* Bosgarren gaia: Gizarte-komunikazioa eta gu.
Hedabideen jardunaren azterketa egitea du helburu nagusi atal honek. Horre-
tarako, hiru arlo desberdin eta osagarritan jarri da arreta: batetik, prentsa-diskur-
tsoaren irakurketa arrunten eta estereotipatuen kritika egiten da; bestetik, ikus-
-entzunezkoen jarduna analizatzen da betaurreko konformagaitzekin; eta, azkenik,
publizitatearen diskurtsoak gordetzen dituen filosofien mundua arakatzen da.
* Seigarren gaia: Informazioa eta desinformazioa gizarte-komunikazioan.
Hiru epigrafe nagusi planteatzen dira atal honetan: a) albistea, nola errealaren
narrazio hala erreminta politiko gisa; b) gezurra eta albistegintza: funtzionamendua
eta prozedurak; c) gerra-egoera eta desinformazioa.
* Zazpigarren gaia: Gizarte-komunikazioaren teoria arauemaileak.
Hedabideek gizarte-kontrola sendotu ala gutxitu egiten ote dute? Hainbat
teoria daude horretaz, eta atal honetan korronte nagusiei egiten zaie errepasoa.
Berbaurrea: kultura-aniztasuna eta komunikazioa 27
1. Komunikazioa zientzia eta sistema modura
Lehen gai honek helburu bikoitza du: batetik, ikaslea giza
komunikazioaren paradigma nagusira hurbiltzea; eta, bestetik,
gizarte-komunikazioaren funtzionamendua ulertzeko eta azal-
tzeko autore desberdinek egindako hausnarketak eta ekarpenak
azaltzea eta alderatzea, konparatzea.
Atal honetan, kontzeptu nagusiak hauexek dira: ordezka-
pena, informazioa, komunikazioa eta gizartea.
1.1. Ordezkapena, bera da giltza
1.2. Giza komunikazioa: harremana eta informazioa
1.3. Gizarte-komunikazioa: informazioa eta masa
1.4. Informazioa eta gaur egungo mundua
1.5. Gizarte-komunikazioaren berbaldia: egiazkotasuna eta itxura
1.6. Egiazkotasuna eta Justizia
1.7. Hedabideak gizartearen eratzaile
1.8. Komunikazioaren ikerkuntza: apologia eta kritika
1.1. ORDEZKAPENA, BERA DA GILTZA
Oinarrian, komunikazioak izate anitzeko egitateak ordezkatzen dituzten zeinuen
bitartez funtzionatzen du. Komunikazio berbak gogora ekartzen digu, gehienetan,
pertsonek elkarri esangurak igortzearen prozesua. Prozesu hori ez da bakarrik
berba-lotura, zeren komunikazio-prozesuan gizakiak era askotako seinaleak eta
indizeak baitarabiltza esangurak igortzeko eta trukatzeko; gure artean, hala ere,
ohikoena, berbaren bidez gauzatzen den hori da komunikazioa. Zizeronek maisuki
zioenez: «vocabula sunt notae rerum» (`berbak gauzen zeinu dira').
Komunikazioan, mundua zeinu bilakatzen da.
Egitateen gainean eraikitzen den ordezkapenaren ideia zabala da komunika-
zioaren testuinguruan. Zizeronena baino modernoagoa den hausnarketa batean,
komunikazioaren eta sinboloen arteko harremanaz jardutean, Norbert Elias
autoreak honelaxe dio: elearen bidez, gizakiak nola era guztietako objektuak hala
funtzioak eta imajinazioak ordezkatzen ditu.
Hartara, berbak existentzia erreala duena eta ametsezkoa den irudikapena
ordezkatzen ditu. Jakina, izena duena bada, esan ohi dugu euskaldunok, baina
izena duen horrek existentzia objektibagarria eta funtzionala edo fikziozkoa izan
ditzake. Mahaia esaten dugunean, objektu erreala ordezkatu ohi dugu --norma-
lean, lau hankaren gainean horizontala den gainazala erakusten duen altzaria--;
etorri diogunean, gizakiak egin dezakeen funtzioa dugu gogoan --leku batetik
besterainoko desplazamendua bat ohi dena--; bihar esatean, oraindino jaiotzeke
dagoena daukagu gogoan --denboraren neurketa kronologikoan, oraindik ikuski-
zun dena, existentziarik ez duena, ikusgaia ez duena; baina hor dago, nola gure
buruan hala besteenetan--.
Ordezkapenaren ideia garrantzitsua da komunikazioaren funtsa eta oinarria
behar bezala ulertzeko. Sarritan pentsatu dugu izena duena egon badagoela,
ikusten duguna egon badagoela, edo entzuten duguna egon badagoela. Baina beti
ez da horrela izaten. Batzuetan benetan dena da ikusten duguna, beste batzuetan,
ZERBAIT
BESTE
ZERBAITEN
komunikazioaren ORDEZ
giltza
Komunikazioa zientzia eta sistema modura 31
ostera, denaren zati bat, eta, inoiz, ez dagoena ere ikusten dugu (horra hor, esate
baterako, animazio-irudia, irudi digitala).
Zelan ordezkatu izan ditu gizakiak bere munduak? Komunikazioaren histo-
riak gizateriaren historia dakarkigu gogora eta komunikazioaren garapena gizate-
riaren garapenari dago lotuta. Komunikazioaren era eta ereduak kontuan hartuz,
ordezkapen komunikatiboaren historia nagusia honako epe hauetan bil dezakegu:
· Berbaren aurreko komunikazioaren aroa.
· Ahozko komunikazioaren aroa.
· Idazkeraren aroa.
· Aro elektronikoa eta aro zibernetikoa.
Berbaren aurreko komunikazioaren aroak aurre-hominidoen garaietara gara-
matza. Berbaren aurreko komunikazioaren oinarrietan ugaztunen arteko harreman
informatibo primitiboa aurkitzen dugu: berehalako ekintzakaz, espeziearen
ugalketagaz eta eguneroko bizitza-beharrizanakaz lotutako informazio-trukaketa.
Keinuak, jauziak, gorputz-mugimenduak, orroak eta zantzoak dira seinale
informatzaileak giza komunikazioaren aro primitiboan.
Ahozko komunikazioaren aroan, komunikazioaren oinarria berba da, hitza,
elea. Gizakiak bere lehen asentamenduak abian jarri ditu eta bizitza urbanoak
kultura ekarri du. Berbak keinuari laguntzen dio harreman informatiboan eta
garapen sozialean. Berbak, hitzak, eleak zehaztasuna ekarri du giza harreman
komunikatibora.
Idazkeraren aroak ahozko harreman informatibo zuzena --emozioz beterikoa
eta aurrez-aurrekoa, pertsonala-- aldatu du; idazkerak inpertsonal eta abstraktu
bihurtu du informazio-trukaketa. Hori dela eta, idazkerak ateak zabaldu dizkio ha-
rreman informatibo masiboari, espazio- eta denbora-mugak hautsi ditu; interloku-
toreek ez dute zertan aurrez aurre egon, eta nola informazioaren igorleak hala
haren hartzaileak ez dute zertan denbora sinkroniko bera konpartitu.
Aro elektronikoak eta zibernetikoak eremu komunikatibo berriak ireki ditu
gizaterian. Komunikazioak berriro egin ditu bere sentimenak oro; informazioaren
igorpenak mintzatu eta ikoniko bilakatu dira. Telegrafoak inauguratu du aro berria;
gerora etorri dira zinema, irratia, telefonoa, telebista... Jada, elektrizitateari esker,
komunikazioaren oralitatea, paralengoaia, kinesia, irudia eta elea batera igor
daitezke berehalako batean munduaren edozein bazterretara. Aro zibernetikoak
sareartean integratu gaitu; gaur egun, haren menpekoak dira giza harreman
komunikatiboak oro: bai pribatuak --lagunen arteko gutunak, pertsonen arteko ha-
rremanak, sexua, aisia, hobbyak, jolasa, jokoa...-- eta bai publikoak ere --prentsa-
ren bidezkoak, ikus-entzunezkoak, zuntzaren bidezkoak...--.
32 Kultura-aniztasuna eta gizarte-komunikazioa
Ikus dezagun zabalxeago arestian esandakoa. Komunitate primitiboan, lanaren
banaketa oraindik bermatu barik zegoenean, gizakiaren zeregin nagusia naturak
berak eskaintzen zituen produktuez baliaturik bizimodua aurkitzea zenean, komu-
nikazioaren beharrak oso ziren oinarri-oinarrizkoak. Komunikazioa gauzatzeko,
paralengoaiaz eta kinesiaz gain, objektu errealak erabili ei zituen gizaki primiti-
boak, hasiera hartan ekintzak adierazteko ahaleginean. Gerora etorri bide ziren
informazio-marrazkiak, oinarri ikonodunak lehenik, eta abstratuagoak gero. Gora-
goko fase batean, komunikazioak abstrakzioan irabazi zuen heinean, ideograma
agertu zen komunitate primitiboetan; ideograman marrazkiak ideia eta sentimen-
dua adierazten zituen. Fase fonetikoak itxi zuen ibilbide primitibotzat har geneza-
keen hori; horretan, azkenean, zeinuak soinua errepresentatzen ikasi zuen.
Mundu esklabistan, gizarte-klaseak indarrean zeuden jada, eta lanaren
banaketa gorengo maila batera heldu zen. Gizarte-mota horretan, agintari-klaseak
produkzio-bideez jabetzeaz gain, komunikazio-bideez ere jabetu ziren. Komuni-
kazioa, informazioa, kultura eta pentsamendua, beraz, esku gutxi batzuetan biltzen
ziren. Klase batzuentzat eskulana eta beste batzuentzat hitza, pentsamendua; horra
hor lanaren banaketa.
Feudalismoan, jauntxoek euren probetxurako klase xeheak gazteluaren
inguruan biltzen zituztenean, paradoxikoa dirudien arren, komunikazio publikoa
inkomunikazio soziala zen, hots, komunikazioak inkomunikatu egiten zituen klase
desberdinak. Hitza eta objektua ziren komunikatzeko zeinu nagusiak; hitza eta
objektua, hala ere, botere bakar biren esku zeuden: elizaren eta koroaren esku.
Komunikazio publikoa norabide bakarrekoa zela eta, komunikazioa agindu bihurtu
zen. Klase agintariek etengabe komunikatzen zuten, xeheek ezin zuten hori egin.
Giza taldeen arteko harreman komunikatibo publikoan haustura zegoen.
Kapitalismoan, gizakien arteko harremanak produkzio-harreman bilakatu
zirenean, komunikazioak helburu unibertsala bereganatu zuen, garaiko egitura
ekonomikoek mundua merkatu bihurtu baitzuten. Zeregin merkantilak informazio-
-trukaketa modernoa eskatzen zuen. Zeregin merkantilak eta munduaren merkanti-
lizatze-joerek informazioa merkantzia bilakatzea lortu zuten, truke-baliorako mer-
kantzia bihurtzea. Ekoizpen industriala eta salmenta merkantila bermatuko zituen
harremana bilakatu zen komunikazioa.
Gizarte modernoan, komunikazioa, gaur egun ulertzen dugun moduan
ulertuta, lanaren banaketaren kontzeptuagaz lotuta dator hasieratik bertatik.
XVIII. mendearen azkenaldian, 1723-1790 bitartean bizi izan zen Adan Smith-ek
formulatu zuen lehenengoz zentzu modernoko komunikazioa zer zen, modu
teorikoan. Komunikazioak, formulazio horretan, fabrika barruko lan kolektiboa
antolatzen laguntzen duena da, eta baita espazio ekonomikoak egituratzen dituena
ere. Lanaren banaketak bere helburu ekonomikoak bermatzeko --hots, ekoizpenak
Komunikazioa zientzia eta sistema modura 33
aurrera ateratzeko--, beharrezkotzat jo zen prozesuan esku hartzen zutenen arteko
komunikazioa XVIII. mendearen azkenaldian.
Pixka bat beranduago, 1760-1825 bitartean bizi izan zen Claude Henri de
Saint Simon-ek hauxe argitaratu zuen: «gizartea sare moduko bat da, organismo
bat da eta giza gorputzari odolagaz gertatzen zaionaren antzera gertatzen zaio
gizarte industrialari diru-zirkulazioagaz; gizartearen barruko komunikazioan
diruak betetzen du, odolak giza organismoan betetzen duen funtzioa: zirkulazioa
bermatzea, atal diferenteen arteko harremana». Harremana garapenaren isla
bilakatu zen, beraz.
Ikusten denez, gizakiaren funtzionamenduagaz, fabriken produkzio-sistema-
gaz eta gizartearen antolamenduagaz erlazionatu zen komunikazioa XVIII. men-
dean; komunikazioa harremana dela dioen ideia ez da berria. XIX. mendean, ko-
munikazioa garapenaren ideiagaz erlazionatu zen: 1798-1847 bitartean bizi izan
zen Auguste Comte-k azaldutakoaren arabera, gizartearen garapena ahalbidetzen
duen organismo kolektiboaren funtzionamendua bermatzen duen osagaia da
komunikazioa.
XIX. mendeak, komunikazioaren gaineko formulazio berriak ekartzeaz gain,
beste zerbait berri ekarri zuen komunikazioaren mundura: komunikazioa bera
industria bihurtzea; hartara, harremana eta garapena industria egin ziren; mundu
zibilizatuan indarrean ezarritako industrializazio bortitzaren beharretara makurtu
zen komunikazioa. Industriaren eta gizartearen funtzionamendurako ezinbesteko
gailu izateari utzi gabe, komunikazioak eginkizun berri bat eskuratu zuen: dirua
egitea, dirua sortzea, produktu industriala izatea.
Industrializazioak zabaldutako bideak zirela eta, kontraesanak zirela medio,
XIX. mendea oso emankorra izan zen diskurtso idealistetan eta teoria utopikoetan.
Sozialismoak, anarkismoak eta soziologia modernoak bizitza komunitario berria-
ren promesa deszentralizatzaileak aireratu zituzten lau bazterretara; gero, haizeak
hautsak harrotu, eta estali egin ditu amets horiek.
Testuinguru garatzaile batetik begiratuta, XX. mendeak ekarpen bikoitza egin
du komunikazioaren munduan: komunikazioaren beraren ikerketa zientifikoa eta
komunikazioaren beraren presentzia sozial erabatekoa bizitza kolektiboaren
esparru guzti-guztietan.
Lehen ekarpen modernoari buruz, komunikazioaren beraren ikerketaz alegia,
esan dezagun ezen komunikazio publikoari eta industrializatuari buruzko lehen
analisi sakon eta zientifiko serioek 1910. urtean ikusi zutela argia: hain zuzen ere,
Chicago-ko eskola enpirikoak komunikazioariKultura-aniztasuna eta gizarte-komunikazioa