1. Kapitalismoa eta industrializatze-prozesuak,
1850etik 1940ra bitartean
Alejandro Arizkun
XIX. mendearen erdialdeko urteetatik hasi eta Bigarren Mundu Gerrara bitarteko
urteek egin zuten garai luzean, ekonomian ez ezik gizartean eta politikan ere
eragina izan zuten aldaketa sakonak gertatu ziren Euskal Herrian. Aldaketa horien
gako nagusia funtzionamendu kapitalistaren moduak orokortzea izan zen; horren
erakusgarri garrantzitsuena, merkatuak funtzionamendu ekonomikoaren tresna
erregulatzaile gisa hartu zuen eginkizun nagusia da.
Horrek ez du esan nahi fase hori baino lehenago merkatuak gidatutako
portaera ekonomikorik existitzen ez zenik. Argi dago XVII. eta XVIII. mendee-
tako merkatari handiek logika horrekin funtzionatzen zutela; baina portaera horiek
gutxi batzuenak ziren. Horrez gain, Antzinako Erregimenean Koroaren erakundeek
ez zituzten haiek errazten, gehiago babestu nahi baitzituzten juridikoki pribilegia-
tuta zeudenen soberakin ekonomikoa eta ohore eta duintasun pertsonalaren ba-
lioak; alegia, lanean saiatzea eta etekinak lortzea baino gehiago. Egia da ezen,
Euskal Herriko eremu zabaletan bost mende lehenago kaparetasun kolektiboa oro-
kortu izanak eta auzo-egiturak indartu izanak balio horiek lausoago egin zituztela,
Gaztelan edo Frantzian gertatzen zenarekin alderatuz; egia da, bestalde, indar
txikiagoarekin bada ere, XIX. mendera arte haiek izan zirela balio nagusiak.
Horrek ez du esan nahi, ezta ere, funtzionamendu-modu batzuen ordez
besteak ezartzea laster eta era absolutuan gertatu zenik: izan ere, prozesu luze eta
ez-osoa izan zen, eta prozesu horrek aukera eman zuen denbora luzean merka-
tuarekin lotura gutxi zuten jarduera ekonomiko batzuekin bizitzen jarraitzeko; egia
da, bestalde, modu kapitalista berriak zabaldu egin zirela eta zabalkunde horretan
erakunde liberal berrien laguntza izan zutela. Erakunde horiek xedapen berriak
eman zituzten merkatua errazteko eta haren funtzionamendu-arauak zehazteko,
jabetzaren eskubideak definitzeari dagokionez bereziki. Araubide-aldaketa hori
jabetzaren gaineko ideia liberaletan oinarritu zen (jabetza libre, absolutu eta
indibiduala), baina haren aplikazio praktikorako zenbait baldintza jarri zituzten
tokian tokiko botereek, zeinek printzipio horiek beren berehalako interesen arabera
mailakatu eta egokitu zituzten. Hartara ulertuko dugu, esate baterako, herri-jabe-
tzek irautea, egoera txarrean zeuden lur landatuen hedatzea interes gutxikoa izaten
zelako batez ere.
Banakako funtzionamendua eta etekinen bilatzea gero eta gehiago sartu ziren,
modu erabakigarrian, portaera ekonomiko gehienetan, eta pixkanaka bazter utzara-
zi zituzten nobleziaren eta kleroaren abantaila juridikoetan oinarritutako jarduera
eta, Antzinako Erregimeneko auzo-komunitateen modu kolektibo bereizgarriak;
modu kolektibo horiek, XVIII. mendean asko aldatu arren, nagusi ziren, artean ere,
herrialdearen zati handienean.
Aldaketa horien eragin ikusgarriena ondasun eta zerbitzuen produkzioan suer-
taturiko hazkundean nabarmendu zen, hain zuzen ere garapen ekonomiko gisa hartu
zena; haren erakusgarririk handiena industrializazioa izan zen. Industrializazioa
lurralde jakin batzuetan --lehenbizi Bilbo inguruan eta gero Gipuzkoako alderdi
jakin batzuetan-- oso lokalizaturik bazegoen ere, Hego Euskal Herriko lurralde
osoa hartu zuen; hartara, oso industrializaturik ez zeuden alderdiak elikagaietan eta
prozesu horretarako behar zen lan-eskua ematen espezializatu zen lurraldea.
Bestalde, Ipar Euskal Herria Frantziako lurralde industrializatuetatik urrun
geratu zen, eta XIX. mendearen erdialdetik aurrera Frantziaren eta Espainiaren
arteko mugaren bitartez bereizita, eta Estatuko babes-politiken orokortzearen
ondorioz, desegituratze sozialeko prozesu luzea eta gaur arte iraun duen beheraldi
ekonomikoa jasan behar izan zituen.
Ondasun eta zerbitzu gehiago eskura izateak aukera eman zuen biztanleen
kopuruak gora egiteko eta euskaldunen bizitza materialaren kalitatea hobetzeko;
baina, aldi berean, ezin ahantz daitezkeen alderdi negatibo zenbait ere ekarri
zituen: lurraldeen arteko eta gizarte barruko ezberdintasunak areagotzea eta
gizartearen eta naturaren arteko erlazio desorekatu eta suntsikorra.
Ondoko orrialdeetan aztertuko dugu, era orokorrean bada ere, bilakaera eko-
nomikoaren eta sozialaren prozesu kontraesanezko prozesu hori.
1.1. EUSKAL HERRIAREN ETA HAREN LURRALDEAREN EKONO-
MIAREN ESPEZIALIZATZEA, ANTZINAKO ERREGIMENAREN
BUKAERA ALDEAN
Gizarteak nekazaritza-produkzioan espezializaturik egon dira beren izateak iraun
duen denbora gehienean. Oinarrizko beharrizanei erantzuteak eta behar ziren
elikagaien bilatzeak mendeetan egindako ahalegin gehienak eraman zituzten, harik
eta nekazaritzaren arloko produktibitatean gertaturiko hazkundeak bidea eman
zuen arte. Horrela, gero eta denbora gehiago liberatu zen bestelako produkzio-jar-
dueretan aritzeko. Horrek, gizartearen arlo guztiak ukitu zituen prozesu konplexu
baten ondorioz, planetako alde batzuen industrializazioa ekarri zuen.
16 Euskal Herriko Ekonomia
XVIII. mendearen bukaeran eta XIX. mendearen hasieran, euskal gizarteek
ere espezializazio handia erakusten zuten nekazaritza- eta abeltzaintza-jardueretan;
leku batzuetan, ordea, nekazaritzarako baldintza txarrak zirela medio, bestelako
jarduera osagarri batzuk hasi ziren, arrantza, merkataritza eta burdingintza kasu,
haiek bidea ematen baitzieten baliabideak ugaltzeko eta populazioaren hazkundeari
oinarri emateko: hazkunde horri, bestela, ezin izanen zitzaion eutsi.
Orografiak, eguraldiak eta zoruaren osaketak markatzen dituzte nekazaritza-
rako baldintzak. Euskal Herriaren zati handi bat mendiz beterik dago (1.1. mapa).
Bizkaia eta Gipuzkoa Kantauriko mendikatearen ekialdeko azken muturrak dira, eta
haietan, beraz, mendiak lurralde osoa hartzen du, itsasora heldu arte, trantsizioko
lurralderik apenas eduki gabe. Mendikate horrek, halaber, Arabako iparraldea
hartzen du. Nafarroako iparraldea eta Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeetako he-
goaldea Pirinioetako mendebaldeko muturrean kokaturik daude. Baldintza orogra-
fiko kaxkar horiekin batera, zoruaren osaeran ageri den buztin gehiegiak lurrak
zuzentzeko aldikako laboreak egitera behartzen ditu nekazariak, uren drainatzea
errazteko, kareztadura erabiliz horretarako.
Baserriaren auto-hornikuntzarako joerak berekin ekarri zuen --XX. mendean
ongi sarturik egon arte-- zerealak eta garia bera ere nahiko modu orokorrean
lantzea, nahiz eta etekin oso eskasak lortu, zertarako-eta elikagai horiek erosteko
beharrean ez egoteko.
Nafarroako erdialdean eta Arabako ordokian zerealak lantzeko baldintza
egokiak daude, eta hegoaldeko eremuetan, ureztaketarako baldintza onengatik eta
eguzkiari esker, egoki landu daitezke barazkiak, ardo-mahatsak eta olibondoak.
Ingurumen-baldintza horiekin, mendialdeko herriek nekazaritzaren sektoreko
produkzio-jarduerari pixkanaka utzi eta abeltzaintzara jotzen hasi ziren, hain zuzen
ere jarduera hori, estentsiboagoa eta produkzio gutxiagokoa izanik, ingurumenari
hobeki egokitzen zaiolako.
1800. urtearen inguruan, Euskal Herriko nekazaritzari buruzko mapak garia
erakusten digu lurralde osoan, Nafarroako eta Arabako hegoaldeko erdian gara-
garrarekin eta oloarekin batera, ardoaz eta olioaz gainera. Mendialdean, berriz,
artoarekin eta abereekin batera aurkituko dugu garia: ukuiluetako behi-aziendak
nagusi dira Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroako mendebaldeko mendialdean; ardi-
-aziendak, berriz, nagusi dira Nafarroako ekialdeko mendialdean. Bestalde, Ipar
Euskal Herriko lurralde txikian, abereekin batera, ardogintza eta zerealen produk-
zioa dira aipatzekoak Donapaleu inguruko lautadetan.
Nekazaritzaren arloko muga horiek oso azkar motelaraziko zituzten Euskal
Herriko zati handienaren populazioaren hazkundea, bestelako produkzioetara jo
izan ez balitz, tokian tokiko espezializazio-prozesu bati eta jarduera jakin batzuen
merkaturatzeari esker. Espezializatze horrek, sistema osoaren produktibitatea
Kapitalismoa eta industrializatze-prozesuak, 1850etik 1940ra bitartean 17
handitzeko aukera eman bazuen ere, tentsio handiagoa ekarri zuen, eskura zeuden
natur baliabideen eta gizarteak baliabide haien jabetza hartzeko prozesuaren artean.
Itsasaldeko lekuetan, intereseko baliabide osagarri bat aurkitu zuten alturako
arrantzan. Bakailaoa gazituta kontserbatzeko tekniken garapenak ate bat zabaldu
zuen arrain hori penintsulan barna merkaturatuz diru-iturri garrantzitsu bat lortzeko.
Baso eta ur-emari gutxiko baina jaiste azkarreko ur-laster ugari izateak ere
abantaila nabarmenak ematen zituzten zenbait produktu industrial ekoizteko.
1.1. mapa. Euskal Herria
Iturria: Euskal Herriko Atlasa: http://www.geocities.com/Heartland/Hills/6265/indexhtml
XVI. mendean zehar, espainiar Koroaren ontzigintzak Espainiako Levante al-
deko egurra agortu zuen, hura baitzen ontzigintza horren leku tradizionala. Ondoko
mendeetan, euskal basoetan topatu zuten ontzi-lan horietarako behar zen egurra,
eta bertan ezarri zen ontzigintza.
Hori bai, manufakturen arloan, burdinaren jarduerak jarduera osagarri
moduan nabarmendu ziren. Bilbo ondoan burdina oso egokiko meatokiak egotea,
leku aberatsak eta osaera oso oneko mineralarekin, une hartan baliagarri ziren
teknikekin metal hori lortzeko baldintzekin batera, horiek guztiek aukera eman
zuten, egurrarekin eta ur-lasterrekin batera, burdinolak hedatzen joateko.
Burdinola horiek energia hidraulikoa erabiltzen zuten burdina goria kolpatuko
zuten mailuak mugiarazteko eta egur-ikatzaren erreketan airea sarrarazteko sutegi-
-hauspoei eragiteko; izan ere, egur-ikatza erre behar baitzen minerala eta metala
leuntzeko. Burdinola bakoitzean jende gutxi aritzen zen, baina jarduera horrek jar-
duera osagarri ugari ekartzen zituen berekin; esate baterako, arbolak botatzea, ika-
tza prestatzea eta minerala, burdina eta ikatza garraiatzea. Zeregin horietan Biz-
18 Euskal Herriko Ekonomia
kaiko eta Gipuzkoako jende ugari aritzen zen, lanaldi osoan nahiz nekazaritza-jar-
duerako lanen osagarri.
Meategien kokapenak --Bilboko ibaitik hurbil baitzeuden-- aukera ematen
zuen minerala ontziratu eta kostu txikiekin garraiatzeko; horrek berekin ekarriko
zuen beste burdinola batzuk sortzea, ez bakarrik Bizkaian, baizik eta Gipuzkoan eta
Nafarroako ipar-mendebaldean ere bai. Azken horietan, hala batean nola bestean,
burdin meategiak zeuzkaten arren, minerala Bizkaiko mineralarekin nahastu behar
izaten zuten, burdina egokia lortzeko.
Burdina hori Europako herrialde askotara eta Amerikako kolonietara esporta-
tzen zen, eta bera izan zen euskal ekonomia nazioarteko truke-sarean sartu zuena;
sare horrek bidea emanen zigun elikagai eta oinarrizko ondasun nahiko erosteko.
Hala eta guztiz ere, XVIII. mendean, eredu horrek agortzeko sintoma batzuk era-
kusten zituen. Basoetako mozketek aise gainditzen zuten birlandaketaren erritmoa,
eta, horren ondorioz, basoak bukatzen hasi ziren, eta egurra lortzeko leku egokiak
geroago eta urrunago zeuden, eta ustiatzen gaitzagoak ziren. Hori dela eta, ikatz
begetala --egur-ikatza, alegia-- garestitu egin zen, eta gainera Suediako eta Bri-
tainia Handiko burdinek lehia egiten zuten; azkenik, euskal burdina bazterturik
geratu zen merkatu haietan.
Nafarroako ipar-mendebaldeko mendialdean burdin lanetan --Bizkaiak eta
Gipuzkoak bezalaxe-- jarduera osagarri bat aurkitu zuten arren, horren garrantzia
txikia zen herrialdea osorik hartuta. Jarduera horretan aritzen zirenak gutxiago
ziren, Somorrostroko meategietatik urrunegi zeudelako, eta gainera burdinolak he-
rrialdeko alderdi txiki batean zeuden kokaturik. Hala eta guztiz ere, Nafarroa bere
produkzioaren beste esportazio-lerro batzuengatik zen azpimarratzekoa. 1786an,
Nafarroako esportazioen %80 artileak eta ardoak egiten zuten. Mendialdeko ardi-
-aziendek artile-zatarra sortzen zuten, bere gordinean Ipar Euskal Herriko ehun-
lantegietara esportatzen zena; Nafarroako hegoaldeko ardoa, ordea, Gaztelara eta,
batez ere, Gipuzkoara esportatzen zen. Bere aldetik, Arabako ardoa Bizkaira
esportatzen zen.
Antzinako erregimenean Euskal Herrian azpimarratzekoa zen beste jarduera
bat merkataritza zen. Kokapen geografikoak zenbait abantaila eskaintzen zituen
bide horretarako. Kantauriko mendikatearen ekialdeko muturrean egoteak berekin
zekarren barnealdeko lautadarako mendi-sarbideak baxuagoak izatea, mendebalde-
rago zeuden beste batzuk baino; hori zela eta, pasatzen errazagoak ziren, egokia-
goak.
Gaztelako salgaiak Europarako nahiz Amerikako kolonietarako ontziratzeaz
gain, Bilboko Portua izan zen Burgos eta Medinan kontzentraturiko artile gehiena
kontinenteko beste herrialde batzuetara eramatea bideratu zuena; eta gauza bera
gertatu zen Gaztelako irinarekin edo Errioxako ardoarekin, Amerikara bidean maiz
askotan Bilbon ontziratu baitziren. Gasteizkoa zen Burgostik Bilbora joateko bide-
Kapitalismoa eta industrializatze-prozesuak, 1850etik 1940ra bitartean 19
rik errazena, eta merkatu-gaien trafiko horretaz onura handiak eskuratu zituen Ara-
bako hiriburuak. Egia da Burgostik Santander dagoela hurbilago Bilbo baino, eta
lehia historiko bat izan dela horrengatik; baina egia da, halaber, XIX. mendean
Gaztelako ubidea eraiki zen arte, Bilbok baldintza hobeak eskaintzen zituela.
Donostia, bere aldetik, merkataritza-hiri modura nabarmendu zen, lehentasu-
na emanez Amerikarekiko merkataritzari; halaber, koloniekiko merkatu jakin ba-
tzuk monopolizatzen zituzten konpainia pribilegiatuetako baten egoitza izan zen:
Caracasko Errege-Konpainia Gipuzkoarra.
Baionakoa Amerikatik eta Europako iparraldeko herrialdeetatik zetozen
merkatu-gaien sarbideko portua zen; neurri askoz ere txikiago batean, tokiko neka-
zaritza- eta abeltzaintza-arloetako soberakin txikiak esportatzeko ere baliatzen zen.
Aldi berean, Europako eta kolonietako merkatu-gaiak Gaztelara bideratzeko
zubia zen Nafarroa. 1786an, Nafarroako kanpoko merkataritzari buruzko datu
ofizialek datu itxuraz harrigarri bat erakusten zuten: esportazioek zazpi mila errea-
leko kopurua gainditzen zuten ozta-ozta; inportazioek, ordea, hamalau mila erreal
baino gehiago egiten zuten. Desoreka horren erantzuna kontrabandoa zen, espor-
tazio gehienak Gaztelari eginiko salmenta klandestinoak baitziren; beraz, ez ziren
datu horietan agertzen. Inportazioen %75 gai kolonialek (kakaoa, azukrea, kanela,
piperbeltza) eta ehunek egiten zuten; haietako gehienak Gaztelako goi-lautada
aldera igarotzen ziren.
Nafarroa --eta era paraleloan Araba ere-- guztiz egokia zen, bere kokapen
geografikoarengatik eta kanpoko merkataritzaren erregulazioarengatik, egoera
pribilegiatua zuten Frantziaren eta Gaztelaren arteko merkataritza trafikoan zubi-
-lanak egiteko. Bestalde, euskal kaietara iristen ziren merkatu-gai amerikarrek bide
egokia aurkitzen zuten Gaztelara iristeko. Nafarroako biztanleentzat libre zen
merkatu-gaiak sartzea; merkatu-gaiak ateratzeko, ordea, %5 ordaindu behar izaten
zuten zerga modura, nahiz eta produktu nagusietan --ardoan eta artilean-- desgra-
bazio handiak egon. Gaztelan merkatu-gaiak sartzeko, berriz, %15 ordaindu behar
zen. Aldi berean, nafarrek Araba, Gipuzkoa eta Bizkaitik eta Frantziatik zergarik
ordaindu gabe atera zitzaketen merkatu-gaiak. Hori guztia dela eta, kolonialak eta
ehunak zergarik ordaindu gabe irits zitezkeen Ebroko aduanetaraino: hortik aurre-
ra, zaintzen nahiko zaila zen muga-lerroa legez kanpo zeharkatzea besterik ez zen
falta negozio ederra egiteko.
Laburbilduz, nekazaritzaren sektorearen garrantzia handia zen XIX. mendea-
ren hasieran Euskal Herri osoan, baina beste sektore osagarri batzuk --bereziki
Gipuzkoan eta batez ere Bizkaian kontzentratuta zeudenak-- asko garatu ziren.
Gaur egungo Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldeetan, XVIII. mendean, barne-
-produktu gordinak sektoreen arabera erakusten zuen banaketari buruzko zenbait
estimazio errealitate horien adierazgarri egokiak izan daitezke, gutxi gorabehera-
koak izanda ere (ikus 1.1. irudia).
20 Euskal Herriko Ekonomia
1.1. irudia. XVIII. mendeko Barne-Produktu Gordinaren banaketa
Iturria: Gonzalez Portilla (1989)
Bizkaiak zuen dibertsifikazio handiena produkzioan; bertan, siderurgiako
produktuak lehen sektore osoko produkzioa gainditzen zuen. Urrunago Gipuzkoa
zegoen, non nekazaritzaren sektoreak produkzioaren ia erdia hartzen baitzuen,
nahiz eta siderurgiaren sektorea ere garrantzitsua zen. Araban, ordea, nekazaritzak
egiten zuen produkzioaren bostetik lau.
Ipar Euskal Herrian abeltzaintza-jarduerak nagusitasun handia hartu zuen;
nekazaritzak indar gutxiago zuen; azkenik, zerbitzuek ere garrantzi handia zuten.
Nafarroan Arabakoaren antzeko egoera zegoen, nahiz eta mendialdean abeltzain-
tza-jarduera nagusi izan eta burdin lanen presentzia txiki bat egon.
1.2. XIX. MENDEKO ERAKUNDE-ALDAKETA LIBERALAK. SISTEMA
FISKALA ETA ADUANAK
Iraultza liberal izenaz ezagutzen denak Euskal Herrian ekarri zituen erakunde-
-aldaketak Frantzian eta Espainian gertatu zirenen antzekoak izan ziren, lerro na-
gusietan behintzat. Hala ere, bi zehaztapen egin behar dira horri buruz: lehena,
Hego Euskal Herrian, erakunde administratibo eta politiko berriek forma berezia
hartu zuten, tradizio foralaren eta karlistaden emaitzaren konbinazioaren ondorioz;
bigarrena, gai askoren azterketa egiteko, interes txikiagoa dute legeetan egin ziren
aldaketa handiek eta garrantzi handiagoa du erreforma horiek lurralde-eremuetan
nola eta noraino aplikatu ziren ezagutzeak. Hori dela eta, prozesuak Euskal Herrian
izan zituen berezitasunak ezagutu behar dira, bai erakunde berriei dagokienez, bai
erreforma handien aplikazioari dagokionez ere: jabetzaren aldaketa, produktuen
merkatuei buruzko erregulazioa eta faktore eta sistema fiskalak.
Estatu liberal berriaren bereizgarriak ziren lurraldeetako erakunde politikoek
--diputazio probintzialek eta gobernadore zibilek-- leku erosoa bilatu zuten Euskal
Herrian, egokitzapen berezi batzuekin, eta oso eragin berezia izan zuten Nafarroa-
ko aurreko funtzionamenduan.
% 0
%20
%40
%60
%80
%100
Bizkaia Gipuzkoa Araba
Zerbitzuak
Altzairugintza
Besteindustriabatzuk
Abeltzaintzaetaarrantza
Nekazaritza
Kapitalismoa eta industrializatze-prozesuak, 1850etik 1940ra bitartean 21
1512tik aurrera Nafarroa Gaztelako erresuman sartu zuten, baina bere baitan
erakunde propio batzuei eutsi zien: erregeak izendaturiko erregeordea, erregearen
ahalmenak eskuordeturik zituena; Nafarroako Errege-Kontseilua --erregeak
izendatua hau ere eta eginkizun judizialak zituena--, batzuetan gobernu- eta lege-
gintza-eginkizunetan aritzen bazen ere; gorte estamentalak, hiru besoek osatuta-
koak (Elizaren besoa, Iruñeko apezpikua eta monasterio nagusietako abadeak
biltzen zituena; beso militarra, erregeak pribilegio hori emandako zaldunak biltzen
zituena; eta unibertsitateetako besoa, erregeak izendapen hori emandako hiribildu
eta hirietako kideek osatzen zutena). Gorteek kexuak eta ohartarazpenak aurkezten
zizkioten erregeordeari, eta, batez ere, "dohaintza" izenaz ezagutzen zena onesten
zuten. Hala ere, Gorteak gero eta gutxiago biltzen ziren, denbora pasatu ahala.
Gorteen bilkuren arteko tarteetan Diputazioa zegoen, Gorteek berek hautatua;
Diputazioa Gorteen eskuordea zen, erresumako legeak, foruak, usadioak eta
ohiturak zaintzeko eta bereziki dohaintzak banatu eta kobratzeko.
Erreforma liberalak --haren atal zentrala, Nafarroan, Foruak Aldatzeko Le-
gea izan zen, 1841ekoa-- erakunde horiek desagerrarazi eta Nafarroa Espainiako
monarkiako beste probintzia baten moduan hartu zuen. Hala eta guztiz ere, erakun-
de berri bat jarri zen abian, Nafarroako antolamendu politiko eta administratiboari
izaera berezia eman ziona: Foru-Diputazioa. Erakunde horrek antzinako erregi-
meneko erakundeetako baten izena gorde bazuen ere, berria zen, hura hautatzeko
sistemarengatik eta zeuzkan eskumenengatik ere. Diputazioa zazpi diputatuk
osatuta zegoen, merindade bakoitzak bana hautatuta eta Iruñeak eta Lizarrak beste
bana hautatuta; errolda bidezko sufragioaz hautatzen ziren diputatuak. Diputazioa-
ren eskumenak gainerako probintzietako diputazioenez bestelakoak ziren: herrien
eta probintziaren jabegoen produktuak administratzen zituen, soldadutzara joateko
sistema betetzeko baliabideez baliatzen zen, eta Diputazioak berak bakarrik
antolatutako zerga-sistemaren gestioaz arduratzen zen.
"Bakea eta foruak" programak --moderatu espainiarren eta Nafarroako oli-
garkia liberalaren artean abian jarri zenak-- bidea eman zien oligarkei zergak
kontrolatzeko eta une hartako gizarte espainiarraren eraldaketa liberalak eskuratu
ahal izateko. Akordio horren ondoriozko sistema fiskala giltzarria izan zen; hori
dela eta, arreta berezia eskainiko diogu atal honetan.
Antzinako erregimeneko sistema fiskala denboran zehar egituratzen joan zen,
eta XIX. mendearen hasieran, hazten zihoan defizitak itota, porrot eginda zegoen.
Nafarroako zerga-bilketak bi hartzaile nagusi zituen: Errege-Ogasunak --justizia
egiteagatik kobratzen zuenak-- ondaretik onurak jasotzen zituen eta aduanetan
zergak biltzen zituen; Foru-Ogasunak, ordea, kontsumoaren, tabakoaren eta txo-
kolatearen estankoen eta artilearen ustiakuntzaren gaineko zergak jasotzen zituen.
Bere aldetik, Foru-Ogasunak defentsako gastuei eta bideak eraikitzeko gastuei egi-
ten zien aurre. Konbentzioaren Gerrak --1793 eta 1795 bitartean-- eta Gerra Na-
poleonikoak --1808 eta 1814 bitartean-- larriagotu egin zuten bideak eraikitzeko
22 Euskal Herriko Ekonomia
ezarritako zergak aski ez izateagatik 1780tik hazten joandako defizita. Egoera ho-
rri konponbidea emateko, zorpetzea hautatu zen; baina hautu horrek arazoa larria-
gotu baizik ez zuen egin, korrituen eta kapitalaren ordainketa gehitu behar izan
baitzitzaien ohiko gastuei.
Sistemaren nahikotasuna bermatzeko asmoz, 1841eko legearen ondoko erre-
formek aldaketa sakonak sartu zituzten, Estatuko sistema fiskalaren aldean ezber-
dintasun handiekin. Nafarroako sistema fiskala Món y Santillán-en Ogasunaren
erreformatik kanpo geratu zen.
Modu eskematikoan bada ere, hona hemen sistema berria zer zen: urteko
kupo finkoa koroari ordaintzeko ezartzen zen kontribuzio zuzena, hitzarmen eko-
nomikoan zehazten zena; kulturarako eta kleroarentzako zerga; eta tabakoaren,
bolboraren eta sufrearen gaineko zergak. Gainera, Diputazioak bestelako zeharkako
zergak ezar zitzakeen. Foru-Kontribuzioak --izen hori eman zitzaion kupoa or-
daintzeko zergari-- Nafarroan bildutakoaren erdia baino gehiago egiten zuen, eta
kapitazio-sistemaren bitartez banatzen zen, ez inolaz ere aberastasunaren sistema
proportzionalari egokituta.
Sistema fiskal horren onurarik handiena jaso zuena burgesia izan zen, bi
aldetatik zerga gutxiago ordaintzea lortu zuelako: zerga-sistema bereziaren ondo-
rioz zama fiskal gutxiago zuen, eta, gainera, zama horren banaketa erregresiboa
zen, zeharkako zergetan edo kaptazioan oinarritzen baitzen.
Nafarroan gertatutakoaz bestera, Hego Euskal Herriko gainerako lurraldeetan,
jatorri eta ibilbide bereziak izan zituen antzinako erakundeak Espainiako Estatuko
legedi zentralista berriari egokitzeko prozesuak. Antzinako Erregimenean, foru-
-diputazioak eta foru-batzarrak zeuden, baina ez bestelako erakunderik, Nafarroan
bezala. Lehen Karlistada bukatu zenean, ez zen Nafarroakoaren antzeko akordiorik
sinatu liberalen eta gobernu zentralaren artean, eta garai isabelinoan erakunde haiek
eta Estatu liberalaren berezko figurak --gobernadorea eta diputazio probintziala--
batera bizi izan ziren. Hirugarren karlistadaren ondoren, Foruak Deuseztatzeko Le-
gea onetsi zen (1876-VII-21), homogeneizatzeko helburuarekin, eta desagerrarazi
egin ziren erakunde haiek; bi urte beranduago, ordea, 1878-II-28ko Errege-
-Dekretuan araututako hitzarmen ekonomikoa sinatu zen. Abiapuntua eta ibilbidea
ezberdinak izanda ere, emaitza oso antzekoa izan zen Hego Euskal Herriko lau
probintzietan: zergak biltzeko eskumenek eta Estatuarekin negoziaturiko kupo bat
ordaindu behar izateak bere horretan iraun zuten.
Ondorio garrantzitsuak eduki zituen erreforma fiskalaren beste alderdi bat,
aduanen lekualdatzea izan zen. Gorago azaldu dugun bezala, antzinako erregi-
menean aduanak zeuden Gaztelako eta Aragoiko mugetan merkatu-gaiak espor-
tatzeko, baina Frantziatik edo Araba, Gipuzkoa eta Bizkaitik inportatzeko, ez zen
zergarik ordaindu behar izaten. Egoera horrek kontrabandoa areagotu zuen, Fran-
tziako eta Ameriketako merkatu-gaiak Gaztelan sartuz, haiek Nafarroak eta
Kapitalismoa eta industrializatze-prozesuak, 1850etik 1940ra bitartean 23
Arabak zamarik ordaindu gabe inportatu ondoren. Kontrabando hori egotearen eta
aduana-sistema garestiaren ondorioz --diru-sarrerek ez baitzuten muga zaintzeko
kostuak ordaintzeko adina ere--, koroak ahaleginak egin zituen, lortu gabe, aduana
horiek lekuz aldatzeko, XVIII. mendeko une ezberdinetan. Gorteek uko egin
zioten sistematikoki haiek aldarazteari, hain zuzen ere saio guztietan. Hala ere,
lehenbiziko saioetan aurkako jarrera sistematikoa izan bazen ere, aduanak lekuz
aldatzearen aldeko sektore batzuk nabarmentzen hasi ziren. Kontrabandoaren
aurkako zaintza areagotzeak eta aduanetako zergak handitzeak lekualdatzearen
aldeko defentsa egitera bultzatu zituzten zerealen arloko interesdunak, noblezia
lurjabea eta Ebroko erriberako herriak, hain zuzen ere beren merkatua Gaztela
aldera zabaltzeko; status-quoaren defentsa, berriz, Nafarroako mendialdeko herriek
--artilea Frantziara esportatzen zutenak--, herrialdeko kontsumitzaileek
--Frantziako produktu ugari erabiltzen zituztenak-- eta, noski, kontrabandoaren
onurak hartzen zituzten merkatariek egiten zuten. Lehenbiziko karlistadaren ondo-
ren, aduanen aldaketa finkatu zen: Pirinioetan eta itsasoan jarri ziren, Ebro aldeko
aduanak desagertuta. Aduanen lekualdatze horrek eragin berezia izan zuen Ipar
Euskal Herrian, Hegoaldearekiko merkataritza-trafikoa garestitu baitzen: hartara,
antzinako merkataritza-korronte garrantzitsu batzuk gutxitzen-gutxitzen joan ziren,
leku sinboliko bat baizik ez izateraino, hain zuzen ere XIX. mendearen bukaera
aldeko politika estatal protekzionisten ondorioz.
Alde ekonomikotik, hona hemen erreforma liberalaren azken helburuak:
produkzio-faktoreen eskuratzean eta erabileran merkatuko mekanismoak sartzea,
eta merkatugaien elkartrukerako oztopoak deuseztatzea. Jakina den bezala, Espai-
niako monarkiaren lurraldeetan, prozesu horrek gorabehera handiak izan zituen
XIX. mendearen lehenbiziko erdialdean, hain zuzen ere 1837tik aurrera lege-erre-
formak finkatu ahal izateko. Nafarroa ez zen prozesu horretatik kanpo geratu zeren,
bereziki 1841eko Foruen Aldaketari buruzko Legetik aurrera, horrek Nafarroa Es-
tatuaren legedi orokorraren mende uzten baitzuen; hala ere, diputazio jaioberriaren
gainean izan zuen kontrolak aukera eman zion Nafarroako oligarkiari, prozesua
bere interesen arabera egokitzeko.
Ipar Euskal Herrian egituren eraldaketa-prozesua oso bestelakoa izan zen, ze-
ren Frantziako Iraultzaren eta Estatu liberal frantsesaren agerpenak eta finkatzeak
abiarazitako eraldaketa liberalekin lotuta egon baitzen. Frantzian erakundeen alda-
ketaren muturreko izaerak Antzinako Erregimenak berezko zituen erakundeak aka-
batu zituen, bi mende lehenagotik arrastaka ekarritako homogeneizatze-prozesu
bat jasan ondoren. Bestalde, jaiotzen ari zen Estatu frantsesaren zentralismo go-
gorrak ahuldade bikoitza eragin zion Ipar Euskal Herriari, etapa berriaren bereiz-
garri zen hazkunde ekonomikoan fruiturik lortu ahal izateko: izan ere, lurralde hori
urrun zegoen erabaki politikoak hartzen ziren gunetik (Paris) eta artikulazio ekono-
mikoaren guneetatik (Frantziako iparraldea); gainera, Hego Euskal Herritik isola-
turik zegoen, eta ez zuen erakunde propiorik erabaki autonomoak hartu ahal izateko.
24 Euskal Herriko Ekonomia
1.3. ONDASUNEN PRODUKZIOA, 1850-1940: KOSTALDEAREN INDUS-
TRIALIZAZIOA.
Hona hemen XIX. mendeko Europako gizarteen ezaugarri nahiko orokor bat, Eus-
kal Herriak ere bizi izan zuena: ordura arte tamainarengatik eta jarraitutasunarenga-
tik ezagutu ez ziren produkzio- eta populazio-hazkunde orokorrak ekarriko zituzten
industrializazio-prozesuak. Egia da hazkunde industriala abiatzeko uneak eta errit-
moak ezberdinak izan zirela toki bakoitzean, baina egia da, halaber, hazkunde in-
dustrialik izan ez zuten aldeetan ere industria zuten aldeek eragina izan zutela; eta
batzuetan integrazioa ere gertatu zen. Aurreko mendeetan, leku berriak hartuz eta
lurraldeak inbadituz burututako nekazaritzaren-hazkundearen aldean, industriaren
hazkundeak ez zuen ia lurrik behar, eta horrenbestez, ez zen lurraldeetan barrena
hedatu; aitzitik, leku jakin batzuetan kontzentratzeko joera izan zuen. Leku horiek,
betiere, produkzio-faktore batzuk eta merkatuak behar zituzten inguruan zeuden, eta
horregatik eraldaketa izugarriak bizi izan zituzten industriaren eraginez. Produk-
zioaren hazkunde orokor hartarako lehen hurbilketa bat bideratzen zuen aldagaia
populazioa zen, aldi berean produkzio-faktore bat zena, eta haren bilakaerak, neurri
batean, produktua bera eta produkzioaren hartzailea azaltzeko balio zuen.
Euskal Herriko populazioa asko hazi zen orain aztergai dugun mende
horretan. Biztanleen kopurua ia bikoiztu egin zen, eta hurbileko herrialdeekin
alderaketa eginez erraz egiazta daiteke ikuspegi espantsibo hori (ikus 1.2. irudia).
Euskal Herriko populazioa Mendebaldeko Europa bezainbeste hazi zen1, eta Fran-
tziakoa eta Espainiakoa baino gehiago ere hazi zen; egia da, bestalde, hazkunde
geldoko lehenbiziko aldi bat gertatu zela 1851 eta 1881. urteen bitartean, eta gero
hazkunde azkarreko beste aldi bat izan zela 1881 eta 1931. urteen bitartean.
Gainera, populazio-hazkunde horiek azeleratuz joan ziren denbora pasatu ahala.
1.2. irudia. Euskal Herriko biztanleriaren bilakaera, 1851-1931.
Oinarria 1881 = 100.
Iturria: Estimazio propioak, Espainiako Erroldak eta Laborde-ren lana
(1994) oinarri harturik. 1881. urteko populazioa hartu da kasu guztietan
erreferentzia modura.
60
80
100
120
140
160
180
1851 1861 1871 1881 1891 1901 1911 1921 1931
Frantzia
EspainiakoEstatua
EuskalHerria
Mendebaldeko Europa
Kapitalismoa eta industrializatze-prozesuak, 1850etik 1940ra bitartean 25
1. Gaur egungo ondoko herrialdeak hartzen ditu: Irlanda, Britainia Handia, Holanda, Belgika,
Luxemburgo, Frantzia, Portugal, Espainia, Italia, Grezia, Suitza, Alemania, Danimarka, Suedia,
Noruega, Finlandia eta Islandia.
Baina, espero zitekeen bezala, lurralde guztiek ez zuten bilakaera bera izan.
Hain zuzen ere, 1.3. irudiak erakusten duen bezala, Bizkaiak garrantzi demografiko
handia hartu zuen; Gipuzkoak ere bai, nahiz eta neurri txikiagoan; Nafarroak, Ara-
bak eta Ipar Euskal Herriak, ordea, garrantzia galdu zuten, herri osoaren aldera.
Lurralde horiek oso balantze demografiko pobrea erakusten dute garai horretan.
Arabak XIX. mendearen bigarren erdian populazioa galdu zuen, zenbaki absolu-
tuetan, eta hazkunde motel bati ekin zion XX. mendean. Nafarroan, garai berean,
lehenik halako geraldi bat eta gero hazkunde mugatu bat gertatu ziren. Ipar Euskal
Herrian, berriz, XIX. mendeko geraldiaren ondoren, hazkunde txiki bat gertatu zen
XX. mendean; hori, hala ere, II. Mundu Gerraren garaian eten zen. Aztergai dugun
garai osoan zehar, Araba %10 hazi zen, Nafarroa %17 eta Ipar Euskal Herria %23;
Gipuzkoako biztanle-kopurua bikoiztu eta Bizkaikoa hirukoiztu egin ziren, ordea.
Ipar Euskal Herriko kasuaren bereizgarriena, betiere, barruko biztanle-hustea eta
kostaldeko kontzentrazioa izan ziren.
1.3. irudia. Euskal populazioaren bilakaera (ehunekotan).
Iturria: Estimazio propioak, Laborde-ren lana oinarri harturik (1994)
1.4. irudia. Ipar Euskal Herriko populazioaren banaketaren bilakaera.
Iturriak: Euskal Herria: Carreras (1985); Espainia: Carreras (1989) eta Frantzia: Mitchell (1998)
% 0
% 1 0
% 2 0
% 3 0
% 4 0
% 5 0
% 6 0
% 7 0
% 8 0
% 9 0
%100
1851 1866 1876 1901 1911 1931 1936
Kostaldea
Barnealdea
% 0
%10
%20
%30
%40
%50
%60
%70
%80
%90
%100
1851 1861 1871 1881 1891 1901 1911 1921 1931 1941 1951 1961 1971 1981 1991
Ipar
EskalHerria
Bizkaia
Nafarroa
Gipuzkoa
Araba
26 Euskal Herriko Ekonomia
Migrazio-mugimenduek garrantzi handia izan zuten ezberdintasun horiek
azaltzeko: Gipuzkoak eta Bizkaiak emigrazioa erakarri zuten bitartean, Nafarroak,
Arabak eta Ipar Euskal Herriak populazioa galdu zuten. Azken horietako biztanleak
Euskal Herriko eremu industrializatuetara eta Ameriketara joan ziren.
Euskal Herrian siderurgia izan zen aldaketa industrialaren sektore protago-
nista. Mende asko lehenagotik, burdinaren lantzeak leku garrantzitsua izana zuen
herri honetan. Ikatz begetala egiteko beharrezkoa den egurra erruz edukitzeak,
burdin meategiak egoteak, behar den energia mekanikoa emateko ur-laster ugari
egoteak eta produkziorako bestelako alternatibak bilatzera bultzatzen zuen neka-
zaritzaren pobreziak, horiek guztiek burdinolak ezartzea sustatu zuten. Instalazio
txikiak ziren, langile gutxi batzuekin eta lurraldean oso banatuak, betiere mugi-
mendurako behar ziren ur-lasterrak zeuden lekuetan. Ikatza zenbateraino zen esku-
ragarria, horren araberako produkzioa eta tamaina zuten burdinolek. Produkzioaren
zati handi bat esportatu egiten zen, baina basoen suntsitzeak ikatza garestiago
jartzea ekarri zuen; horrek prezioak igoarazi eta kanpoko merkatuak mugatu
zituen, jardueran krisi nabarmena eraginez XVIII. mendearen bukaera aldean.
Krisi horretatik ateratzeko, berrikuntza tekniko bat egin behar izan zen, labe
garaien eta harri-ikatzaren laguntzarekin. Horrek denbora dezente behar izan zuen,
neurri handi batean ezegonkortasun instituzionalaren eta sozialaren ondorioz;
ezegonkortasun horien adibiderik nabarmenena bi karlistadak izan ziren.
Siderurgiaren industriak abantailak zituen ikatz-meategien ondoan kokatuz
gero, produkzioan burdina baino askoz ere ikatz gehiago erabili behar baitzen;
hartara, beraz, garraio-kostuak gutxitzen ziren. Hala eta guztiz ere, Asturiasek
horretan zituen abantailak gorabehera, inguruabar batzuk zirela medio, Bizkaia
Asturias gainditzera iritsi zen mendearen azken bi hamarkadetan.
Bizkaiko burdin produkzioa berritzeko ahaleginak zenbait urte lehenagokoak
ziren. 1844an, lehenbiziko labe garaia jarri zen Bilbotik hurbil; horren ondoren,
beste batzuk ezarri ziren ibai bazterretan. Hala eta guztiz ere, XIX. mendeko hiru-
rogeita hamarreko hamarkadan batera gertatu ziren abantaila batzuk zirela kausa,
Bizkaiko siderurgiak hazkunde handia bizi izan zuen mendearen bukaeran. Hona
hemen abantaliak: burdin meategietako eta beste jarduera batzuetako ustiakuntza
intentsiboaren ondoriozko kapital-metaketa, burdinaren arloko tradizioak sorrara-
zitako merkataritza-ohitura, prestakuntzak eta bideek bere horretan irautea, Euro-
pako burdin eskarien handitzea eta ikatzaren garestitzeak ekarritako arazoaren
konponketa, etab.
Bizkaiko burdin mineralak fosforo gutxi edukitzeak eta aztarnategiak itsaso-
tik hurbil egoteak Europako enpresa siderurgikoak erakarri zituen, bereziki
britainiarrak, mineral hori beharrezkoa baitzitzaien altzairua ekoizteko prozedura
aurreratuenerako, Bessemer prozedurarako hain zuzen. Burdinaren fabrikazioak
kapitalak erakarri eta siderurgia Bilboko ibaiaren inguruan kontzentratu zen.
Kapitalismoa eta industrializatze-prozesuak, 1850etik 1940ra bitartean 27
Kokez funtzionatzen zuten labe garaiek inbertsio handiak behar zituzten, eta
horrek tamaina handiko enpresak jartzea ekarri zuen.
1878tik aurrera, Bizkaiko produkzio siderurgikoaren igoera izugarria izan
zen, ia hamar aldiz handitu baitzen hamar urtetan; urte hartan Espainiako Estatuko
burdina kolatuaren %26 egitetik 1888an %82 egitera igaro zen. Produkzioaren zati
handiena esportatu egiten zen.
Laurogeita hamarreko hamarkadan, Europako eskariak behera jo zuen, krisi
ekonomikoaren ondorioz batetik, eta altzairua produzitzeko Thomas-Martin proze-
dura agertu zelako, bestetik; izan ere, prozedura horrek ez zuen fosfororik gabeko
burdin minerala behar, eta harrezkero Europako meategi asko errentagarri bihurtu
zituen. Euskal Herriko burdinaren Europako merkatua, ordea, asko mugatu zen, eta
euskaldunek barneko merkatuari begiratu zioten. Horren ondorioz, enpresa-jarduera
are gehiago kontzentratu zen.
Bere aldetik, Gipuzkoak Bizkaikoaz oso bestelako bilakaera industrialeko
eredua izan zuen. Mendearen erdialdetik aurrera, kontsumoko ondasunen indus-
triak sortu ziren bertan; bereziki azpimarratzekoa da paperaren produkzioa, ehune-
na, metalezko transformatuena (armak) eta elikagaien produkzioa (txokolatea,
garagardoa...). Enpresa txikiak ziren, baina oso dinamikoak; lurralde osoan hedatu-
ta zeuden, ibai bazterretan, ikatza inportatzeko ur-korronteak edo itsasaldea apro-
betxatuz. Halaber, tokian tokiko halako espezializazio bat sortu zen; Tolosa
inguruan paperak hartu zuen garrantzi handiena; ehunak Bergaran; armek Eibarren
eta inguruko herrietan, eta elikagaiek Donostiako aldean.
Baina hazkunderik handiena mendearen azken laurdenean gertatu zen,
aurreko hazkundea finkatuz eta produkzioa bestelako jarduera batzuetara bide-
ratuz; esate baterako, lantegietako mekanizazio-prozesurako behar zen burdina,
Arrasateko sarrailagintza bezalako metalezko transformatuen dibertsifikazioa,
turbinen produkzioa, Pasai Antxoko lurrin-makinak eta prentsa hidraulikoak edo
Oñatiko burdin manufaktura txikien fabrikazioa.
Hazkunde hori finantzatzeko kapitalak merkataritzaren metaketatik zetozen
neurri handi batean, Gipuzkoako jarduera tradizionala baitzen. Kapital horiek erraz
bideratu ahal izan ziren, enpresen tamainak ez baitzuen inbertsio unitario handirik
eskatzen; horrez gain, kanpotik --bereziki Frantziatik-- etorritako enpresarien
laguntza ere izan zen, mekanismo hori izaki, bestalde, zuzenean etortzen ez ziren
aurrerapen teknikoak eta antolamenduzkoak ekartzeko bide egokia.
Oinarri industrial horren gainera, Bizkaiko kapitalak etorri ziren mendearen
azken urteetan, eta are gehiago zabaldu zuten ordura arte abian zen industria.
Laurogeita hamarreko hamarkadan burdinaren esportazioan gertaturiko krisiak
--beste arrazoi batzuen artean, une hartako aldaketa teknikoek garrantzi berezia
28 Euskal Herriko Ekonomia
izan zuten horretan-- aldaketa sakonak ekarriko zituen euskal industriaren norabi-
dean.
1890etik aurrera burdinaren produkzio-prozedura berri batzuk hedatzeak
--esate baterako, Siemens-Martin prozedura, fosforoa zuten mineralak erabiltzea
bideratzen zuena-- Bizkaiko mineralaren abantaila handiena deuseztatu zuen.
Gainera, oztopo protekzionisten orokortzeak Europako merkatu tradizionalak kendu
zizkion euskal burdinari. Bereziki larria izan zen 1887an Italiak ezarritako aran-
tzela, herrialde hark hartzen baitzuen esportaturiko euskal burdinaren %70.
Horren emaitza izan zen euskal siderurgia Espainiako merkatura orientatzea.
Merkatu hori, alabaina, txikia zen, ekonomia nahikoa atzeraturik zegoelako; baina
arantzel protekzionista batzuk zeuden, sektore burges nagusien eta jabeen artean
Errestaurazioaren garaian sinaturiko akordio handiaren ondorioz; horrek "Espai-
niako kapitalismoaren bide nazionalista" izenaz ezagutzen dena zabaldu zuen.
Siderurgiaren industriak merkatua banatzeko enpresa-akordioetan oinarrituriko
politika oligopolistiko bati ekin zion, produkzioa dibertsifikatuz eskariei erantzu-
teko, eta halako kontzentrazio horizontal bat eginez. Kostuak gutxituz merkatuak
zabaltzeko, berrikuntza teknikoaren bideari eta espezializazioari uko egin eta
dibertsifikazioaren alde egin zen; bide horrek kostu gero eta handiagoak ekarriko
zituen, baina bazegoen horretarako aukera, monopolizazioaren eta kanpoko babe-
saren ondorioz ezarritako prezio altuak zirela eta.
Hala ere, hori ez zen oztopo izan industria hazteko, nahiz eta Espainiako
merkatuaren mugetatik atera ezinik utzi zuen.
Industriaren hazkunde garrantzitsu horrek energiaren kontsumo gero eta
handiagoa eskatzen zuen, eta hondakin gero eta gehiago sortzen zituen. Energia,
nagusiki, ikatz mineralaren bidetik lortu zen, ikatz begetalak --era tradizionalean
lortua-- ez baitzuen biderik ematen gertatu zenaren tamainako hazkundea bidera-
tzeko. Egoera horretan, edozein preziotan lorturiko etekinaren logikak eta garai
hartako sentsibilitate sozialaren faltak --baliabideak xahutu ere egiten ziren--
eskuragarri zeuden baliabideak izugarri suntsitzeko moduko hazkunde-eredu bat
ekarri zuten. Bestalde, horri gehitu behar zaizkio hondakin solido eta likidoak eta
gas-hondakinak mugarik gabe isurtzeak naturan eragiten zituen ondorio negati-
boak; ondorio horiek deigarriago suertatu ziren Bilboko ibaian, izugarri kontzen-
tratu baitziren han; baina industria zegoen leku guztietan gertatu ziren.
Produkzio industrialaren indizeak denboran zehar izan zuen bilakaerak
--siderurgiaren garrantzi handia barne-- zabalkunde industriala nahiz krisia gerta-
tu zireneko uneak azaltzen dizkigu, eta aukera ematen digu hemengo datuak hurbi-
leko beste esperientzia batzuekin alderatzeko.
Kapitalismoa eta industrializatze-prozesuak, 1850etik 1940ra bitartean 29
Bilakaera horretan, sei etapa azpimarratu behar ditugu:
1. XIX. mendearen erdialdeko urteetan euskal industriak izan zuen ibilera
zalantzatia.
2. Laurogeiko hamarkadako industrializazioaren une gorena; zalantza bat
geratzen zaigu: ea 1875-80 urteetako hazkundea ez ote zen izan gehiago
indizea eraikitzeko prozeduraren ondorioa.
3. XX. mendearen hasieratik 1916ra bitarteko moteltzea, azterturiko birbi-
deratzearen ondorioz.
4. 1916tik 1923ra bitarteko atzera-egitea, gerra-egoerarekin eta gerraren
ondorengo krisiarekin lotu behar dena.
5. Hogeiko hamarkadako zabalkunde nabarmena, hazkunde ekonomiko
orokorrari eta Primo de Rivera-ren diktadura garaiko herri-lanen politikari
lotu behar zaiena.
6. Hurrengo hamarkadako moteltzea, hogeita hamarreko hamarkadako
krisiarekin lotu behar dena.
Alderaketa eginez, ondokoak dira azpimarratzekoak: lehenbiziko industriali-
zazio-uholdearen erritmo handia eta Frantziako industriaren profilaren antzekota-
sun handiagoa izatea Espainiako industriarena baino, Lehen Mundu Gerratik
aurrera (ikus 1.5. irudia).
1.5. irudia. Euskal Herria, Frantzia eta Espainiako Industria-Produkzioaren
indizeen bilakaera, 1842-1935. Oinarria 1935 = 100
Iturria: Grupo de Estudios de Historia Rural (1991).
Beren aldetik, Araba eta Nafarroa industriaren hazkunde haietatik urrun egon
ziren, eta hazkunde industrialeko prozesu haren nekazaritza-arloko periferiaren
eginkizuna bete zuten. Elikagaiak eta emigrazioaren bidezko lan-eskua eman
zituzten. Hala ere, hango industria urte haietan hazi eta eraldatu zen, bereziki XX.
mendearen hasieratik aurrera.
0
20
40
60
80
100
120
140
160
EH
F
E
30 Euskal Herriko Ekonomia
Hain zuzen, XIX. mendearen azken laurdenean, irinaren sektorearen berri-
kuntza teknikoa hasia zen, sistema austrohungariarrarekin2 --Nafarroan, 1927an,
era horretako 52 industria zeuden--; ardogintzaren "industrializazioa" garatu zen,
ardandegi profesionalak sortuz; Beran eta Araian burdinaren produkzioa berriztatu
zen. Industria berriak ere sortu ziren: Tuterako (1899), Marcillako (1899), Cortes-
ko (1920), Iruñeko (1927) eta Gasteizko azukre-fabrikak; Portland zementu-
-fabrika (1903), Olaztin; Iruñeko superfosfatoen fabrikazioa Navarra de Abonos
Químicos konpainian (1908) edo Lodosako Sociedad Navarra de Industrias ize-
nekoan (1916); Nafarroako erriberako kontserben sektorearen indartzea; Gasteizko
enpresa mekanikoak, La Metalúrgica kasu (1903), edo Heraclio Fournier naipe-
-fabrikaren handitzea (1888). Halaber, Ipar Euskal Herrian, industria tradizionala-
ren moteltzea eta nekazaritza-arloko espezializazioa --barnealdean-- eta zerbi-
tzuetakoa --kostaldean-- ez ziren bateraezinak izan jarduera berri batzuen hasie-
rarekin: oinetakoen fabrikazioa Maulen (1850) eta Hazparnen (1895) --krisian
sartuko zen hogeita hamarreko hamarkadan--, eta XIX. mendearen bukaera alde-
ko erauzketa jarduera batzuk. Garrantzi handiagoa izan zuten Adur aldeko burdi-
nolek: Landetako lurraldean egonik ere, eragin handia izan zuten Baionako aldean.
1881ean ezarri ziren, eta lingoteak, altzairua eta ijetziak ekoizten zituzten; ikatza
Ingalaterratik inportatzen zuten eta burdin minerala, berriz, Bizkaitik. Haien
garrantziaz ohartarazteko, esan behar da 1900ean Bizkaiko labe garaiek baino bi
aldi eta erdiz gutxiago produzitzen zutela.
Bestalde, nekazaritzak eraldaketa handiak izan zituen, hazkunde industria-
larekin batera; elikagaiez hornitu zuen herrialdeko biztanle-kopuru gero eta han-
diagoa. Alorren hedapen arin bat gertatu zen, Nafarroan batez ere, eta lurreko lane-
tan aldaketa batzuk gertatu ziren: zerealek gora eta mahastiek behera egin zuten,
eta erremolatxa bezalako labore berriak sartu ziren (1.6. irudia).
1.6. irudia. Hego Euskal Herriko nekazaritza-produkzioa, 1890-1935.
Oinarria: 1890 = 100
Iturria: Kalkulu propioak, Grupo de Estudios de Historia Rural izenekoaren lanetan oinarriturik (1991).
0
100
200
300
400
500
600
Lekakiak
Zituak
Mostoa
Kapitalismoa eta industrializatze-prozesuak, 1850etik 1940ra bitartean 31
2. Errotarri tradizionalen ordez, sistema horrek metalezko zilindro-bikoteak erabiltzen zituen;
sistema horrek produkzioa areagotzeko eta kalitate hobeko irina ekoizteko aukera ematen zuen.
Bizkaian hazi zen gehien landutako lurraren kopurua, bikoiztu egin baitzen,
populazioaren hazkundearen parean egoteko ahaleginetan; Hego Euskal Herri
osoarekin alderatuta, ordea, garrantzi txikia izan zuen hazkunde horrek, %4
izatetik %8 izatera iragan baitzen. Arabak lehengo proportzioei eutsi zien, zerbait
hazita ere, eta Gipuzkoa herenera jaitsi zen, abeltzaintza arloko espezializazioaren
ondorioz. Nafarroak, ordea, %32 egin zuen gora, eta horrek Gipuzkoako atzera
egitea berdintzeko eta Hego Euskal Herrian landutako lurren kopuruak pixka
batean gora egiteko balio izan zuen. Izan ere, Nafarroak, garai hartan, euskal lur
landuen %60 edo %70 inguru biltzen zituen.
XIX. mendearen bukaera aldeko filoxeraren krisiak gogor zigortu zuen maha-
tsondoen laborea Araban eta Nafarroan, ekoizle handienak baitziren; eta produk-
zioak porrot egin zuen. Krisialdiaren unerik txarrenean, Arabako mahastiak 1898an
baino hamabi aldiz gutxiago izan ziren eta Nafarroakoak zazpi aldiz gutxiago. Ge-
roko onera egiteak Araban herena eta Nafarroan erdia baizik ez zuen errekuperatu.
Lekadunetarako azalerak lehengoari eutsi zion, eta zerealak izan ziren
hazkundearen protagonista nagusiak. Haiek lantzeko azalera %40 baino gehiago
hazi zen. Arabako eta Bizkaiko igoerek Gipuzkoako erorialdia berdintzeko balio
izan zuten: Nafarroako 80.000 hektareako hazkundeak Hego Euskal Herri osoko
hazkundea irudikatu zuen.
Ardo-produkzioaren bilakaeraren zati handiena azaltzeko, landutako lur
azaleren tamainan izaniko aldaketetara jo behar da.
Nekazaritza-arloko hazkundea, gainera, lurrak ematen zituen etekinek zertxo-
bait gora egitearen ondorioz gertatu zen, hain zuzen ere mekanizazioari esker, lan-
daketa-sistemetan eginiko aldaketei esker, ongarrien erabilerari esker eta labore
berriak sartu izanari esker (1.7. irudia).
1.7. irudia. Hego Euskal Herriko nekazaritzaren errentagarritasuna.
Iturria: Grupo de Estudios de Historia Rural (1991)
0
5
10
15
20
25
30
35
7.
Zit uak
Most oa
32 Euskal Herriko Ekonomia
Hego Euskal Herriko nekazaritza-arloko produktorerik handiena Nafarroa izan
zen: lur-azaleren kopuruarengatik eta labakien gora egitearen ondorioz, elikagaien
produktore handi gisa finkatu zen. 1890 eta 1935. urteen bitartean, Nafarroak Hego
Euskal Herriko nekazaritzaren sektoreko produkzioaren ehuneko handi bat produ-
zitu zuen: gariaren %74; artoaren %31; lekadunen %49; erremolatxaren %70; ardi-
-azienden %69; behi-azienden %25; txerri-azienden %44, eta zaldi-azienden %54.
Landatutako lur-azalerak, gainera, 1900 eta 1935. urteen bitartean 75.000 hekta-
reatan egin zuen gora Nafarroan, Hego Euskal Herri osoan 20.000 hektareatan hazi
zen bitartean.
Hori dela eta, Nafarroa Euskal Herriko nekazaritza-produktorerik handiena
bihurtu zen, eta, ikusiko dugun bezala, elikagai asko herrialdeko eremu indus-
trialetara esportatu zituen, abian zen industrializazioak gora egitearen ondorioz
populazioak ere gora egin baitzuen leku horietan. Industrializazio-prozesu bateko
nekazaritza-periferiaren izate hori Arabak eta Gipuzkoa eta Bizkaiko zenbait es-
kualdek ere bete zuten, bereziki lekadunen eta behikien produkzioan espezializaturik.
Ipar Euskal Herriari buruz horrenbesteko informazio kuantitatiborik ez
dagoenez, ezin dugu antzeko azterketa bat egin, baina Bigarren Mundu Gerrara
arte izan zuen bilakaeraren gaineko ezaugarri kualitatibo batzuk aipa daitezke.
Alderdirik aipagarriena eraldaketen egonkortasuna eta geldotasuna izan ziren,
halako moduan non XX. mendearen hirurogeita hamarreko hamarkadan XVIII.
mendeari buruz aipatzen genuen espezializazio-irudi horrek bere horretan irauten
baitzuen, neurri handi batean. Egia da, bestalde, mekanizazio-prozesuak eta onga-
rrien erabilerak ere gora egin zutela, baita erritmo txikian. Lur-zati txikietan pro-
duktu tradizionalak lantzeak eta lurralde komunak aprobetxatuz aurrera eraman-
dako abeltzaintza-produkzio estentsiboek nagusi izaten jarraitzen zuten mendearen
lehenbiziko herenean. Pultsu demografikoaren faltak --emigrazioaren ondorioz--
eta zonaldearen isolamendu ekonomikoak ez zituzten aldaketak erraztu, Hego
Euskal Herrian gertatu zenaz bestera.
1.4. MERKATUEN ZABALTZEA ETA BARNEKO ESPEZIALIZAZIOA,
1850-1940 BITARTEAN
Hazkunde industrialarekin eta nekazaritzaren arloko hazkundearekin batera,
Euskal Herriaren barneko merkataritza-harremanak ere areagotu ziren, Euskal
Herriak kanpoan zituen merkataritza-harremanak bezalaxe. Itsasontziz gauzaturiko
merkataritza-harremanek gora egin zuten nabarmen, eta burdinaren, lingotearen eta
beste burdinen esportazioaren eta ikatzaren inportazioaren protagonista bihurtu
ziren itsas garraioak. 1892an, Bilbon matrikulaturiko flotaren bolumenak Espainia-
koaren %43 egiten zuen, eta aise gainditzen zuen Bartzelonako portuarena. Aipatu
dugun bezala, siderurgiaren arloko lehen industrializazioko merkataritzaren oina-
rria kanpoko merkatua izan zen. Hala eta guztiz ere, XIX. mendearen bigarren er-
Kapitalismoa eta industrializatze-prozesuak, 1850etik 1940ra bitartean 33
diaren berritasunik handiena trenbidearen eraikuntza izan zen, barneko merkatuen
artikulazioa erraztu baitzuen.
Hego Euskal Herrian eragina zuen trenbide-linea handia Madril-Paris linea
izan zen. Haren azken tarteak Miranda de Ebro, Gasteiz, Donostia eta Irun lotu zi-
tuen; Nafarroan, Olaztin eta Altsasun eragin zuen linea horrek. Gainera, Tutera-Mi-
randa-Bilbo linea ere eraiki zen. Bestalde, Altsasu-Iruñea-Castejón linea ere eraiki
zen; azken hori aurreko beste lineekin batzen zen, ibilbidearen hasieran eta bukae-
ran, eta Nafarroako hegoaldea konektatzen zuen. Linea handi horiek 1864rako bu-
katu ziren. Trenbidearen hedapena mendearen bukaerara arte jarraitu zuen, Nerbioi
ibaiaren ezkerraldeko meategietako trenbideekin, eta bide estuko trenbideekin,
hain zuzen ere Bilbo-Santander, La Robla eta Donostia-Hendaia lineekin. Gainera,
Urolako trenbidea egin zen, Zumaia eta Zumarraga artean.
Aurrerago, XX. mendean, Nafarroak bat egin zuen zabalpen horrekin, bide
estuko aurrekoen linea osagarri batzuk egin baitziren bertan:
1. Irati (Iruñea-Agoitz-Zangoza)
2. Plazaola (Iruñea-Andoain)
3. Bidasoako trenbideak (Elizondo-Irun)
4. Tutera-Tarazona
5. Cortes-Borja
6. Anglo-Vasco-Navarro izenekoa (Lizarra-Gasteiz-Bergara-Oñati)
Esan dezakegu Euskal Herriko trenbidearen eraikuntza Madril eta Paris
lotzeko asmo logikoaz eginiko linea handi baten ondorioz gertatu zela, eta gero
proiektu partzial osagarri batzuek ordura arte bete gabeko beharrizan batzuk
betetzeko eginkizuna izan zutela.
Horren guztiaren logikak --Euskal Herriaren barneko garraioa artikulatzea
izan ez arren-- eragin integratzaileak izan zituen, eta barneko merkataritza-
harremanak areagotu zituen, kostu erlatibo handia izan bazuen ere.
Merkatu-gaien trenbidezko trafikoak nabarmen egin zuen gora, hiru halako,
1879 eta 1930. urteen bitartean. Espezializazio erlatiboko prozesu bat gertatu zen,
orduan: Araba eta Nafarroa nekazaritza-produktuez hornitzeko eremu gisa finkatu
ziren bitartean, Gipuzkoa eta, batez ere, Bizkaia, elikagaien hartzaile eta produktu
industrialen saltzaile gisa finkatu ziren.
34 Euskal Herriko Ekonomia
1.2. mapa. Hego Euskal Herriko trenbideak
Azter dezagun orain, xehetasun gehiagorekin, herrialde bakoitzaren espeziali-
zazioa.
Aipatu dugun bezala, Bilboko portua --eta neurri txikiagoan Donostiako eta
Pasaiako portuak ere-- itsaso bidezko merkatu-gai ugariren sarbidea eta aterabidea
izan zen, bai nazioarteko merkataritzan, bai penintsulako beste portu batzuekiko
kabotajeko merkataritzan ere.
Bilboko espezializazio industrial tradizionalak --oinarrizko siderurgiak--
portuan aurkitu zuen merkaturatzerako bide nagusia, bai mineral eta metalen sal-
mentari begira, bai ikatza erosteari begira ere. Baina trenbidea intereseko osagarria
izan zen Leongo ikatza sartzeko eta oinarrizko burdinak penintsulako beste gune
batzuetara bidaltzeko ere. Gainera, asko hazten ari zen populazio bati eusteko be-
har ziren elikagaien parte handi bat trenbidez sartzen zen: Gaztelako iparraldetik,
Arabatik eta Nafarroatik sartzen ziren gari eta irinak, Arabako Errioxako ardoak
eta Nafarroako Erriberako kontserba begetalak.
Bestalde, Gipuzkoak bere ehunak, makineria, papera eta abar esportatzen
zituen penintsulako beste leku batzuetara, eta elikagaiak --zerealak eta ardoak--
inportatzen zituen Araba eta Nafarroatik; azken herrialde horrek garrantzi erlatibo
handiagoa izan zuen, Bizkaiarekin trenbide-lotura hobeak zeuzkalako.
Bitartean, Arabak eta Nafarroak elikagaiak esportatzen zituzten, eta haien
merkatu onenak Gipuzkoa eta Bizkaia ziren; lehenbiziko biek produktu manufak-
turatuak erosten zituzten herrialde horietan, nahiz eta erosteko ahalmen eskasa
eduki eta kostaldeko herrialdeetako produkzio industrialaren zati txiki bat baizik
erosi ez. Izan ere, Gipuzkoako eta Bizkaiko XIX. mendeko eta XX. mendeko
esportazio-merkatuak penintsulako beste leku batzuetan zeuden.
Kapitalismoa eta industrializatze-prozesuak, 1850etik 1940ra bitartean 35
Nafarroako kasuan, espezializazio hori gehiago zehazteko bidea eskaintzen
duen azterlan bat badugu. Hona hemen, laburbildurik, lan horri buruzko xehetasun
batzuk:
XIX. mendean trenbideko trafikoa txikia zen, azpimarratzekoa izanik ondasun
manufakturatuen inportazioa eta Frantziara --Irun bitartez-- egiten zen ardo-
-esportazioa, filoxeraren krisialdiak sorturiko abaguneaz baliaturik.
XX. mendeko hogeiko hamarkadan, trafikoa sei halako egin zen, eta haren
osaketak Nafarroako ekonomian gertaturiko aldaketak eta probintziez kanpoko
merkatu bateko haren integrazioa erakusten ditu. Esportazioaren zatirik handiena
Olaztin eginiko zementuak egiten zuen; azpimarratzekoa da, halaber, elikagaien
salmenta --garia, irina, ardoa, azukrea eta erremolatxa--. Inportazioen artean,
ikatz minerala da azpimarratzekoa, azukre-fabriketan eta zementu-fabrikan asko
kontsumitzen baitzen; halaber, Lodosan superfosfatoak egiteko lehengaiak aipatu
behar dira.
Merkataritza-harremanen gora-egite horrek integrazio ekonomiko askoz ere
handiagoa ekarri zien Arabari eta Nafarroari Bizkaiko eta Gipuzkoako industriali-
zazioaren inguruko esparru ekonomikoan; esparru horretakoak ziren, halaber,
Errioxako eta Gaztelako iparraldea, kostaldeko eremu industrializatuetan baitzuten
horiek ere beren produktuetarako merkaturik handiena.
Lau herrialdeen arteko integrazio ekonomiko handiagoa gorabehera, haien
bilakaera ekonomikoa Estatu Espainiarreko logika ekonomiko orokorrean inte-
graturik zegoen. XX. mendearen hasieratik aurrera, Espainiako gobernuek politika
gero eta biziagoa egin zuten ekonomiaren abian esku hartzeko, hain zuzen ere
Espainiako merkatua eta inbertsio-arloak kapital espainiarraren esku uzteko eta
Estatuan okerren zeuden produkzio-sektoreak --besteak beste, siderurgiarena--
sustatzeko. Euskal enpresa siderurgikoek, aldi berean, beren interes ekonomikoak
Espainiako leku ezberdinetaraino zabaldu zituzten, batez ere meategien, elektrizi-
tatearen eta bankuen arloetan. Hartara, Euskal Herriko sektore industrial handienen
logika ekonomikoa Espainiako merkatuari eta Estatu Espainiarreko erabaki eko-
nomikoei lotuta jarri zen geroago eta gehiago; baina beren biztanleentzako elika-
gai-hornidurak behar zituzten, eta Arabatik eta batez ere Nafarroatik eskuratu
zituzten horiek.
Bitartean, Ipar Euskal Herrian, espezializazio-prozesuak jarduera tradizio-
nalen atzerakada handia eta desegituraketa-ondorio handiak izanen zituen sektore
aktibo baten --turismoaren-- hazkunde nabarmena ekarriko zituen.
Jada XIX. mendearen erdialdetik aurrera, Biarritzen, aristokraziari eta elite
ekonomikoei zuzendutako turismo-zerbitzuen multzo garrantzitsu bat osatzen hasi
zen, dinamismo handiarekin. Biarritzeko populazioaren hazkunde handia sektore
horren indarraren erakusgarri egokia da. Jada XX. mendean, turismoa kostaldeko
36 Euskal Herriko Ekonomia
beste herri batzuetara hedatu zen, eta Frantziako leku askotako jendea --eta neurri
txikiagoan Europako beste herrialde batzuetako jendea ere-- erakarri zuen. Dina-
mika ekonomiko horrek populazioaren bilakaerari buruzko datu orokorrek ezkuta-
tzen duten errealitate bat erakusten du: desegituraketa sozial bat, zeren pertsonen
kopuruaren egonkortasunaren atzetik --hazkunde txikiekin bada ere-- Ipar Euskal
Herriko barnealdeko biztanle asko Ameriketara joatea baitzegoen, kostaldeko
populazioaren hazkundea beste lurralde batzuetatik etorritako pertsonekin gertatu
zelako.
Aldi berean, Ipar Euskal Herriko funtzionamendu ekonomikoa Frantziako Es-
tatuak emandako xedapenez araututa zegoen, eta haren botereko eta eragin ekono-
mikoko zentroekiko urruntasunak ez zuen inolaz ere errazten herrialde horren jar-
dueraren sustapen dinamikoa.
BIBLIOGRAFIA
Arizkun Cela, A. (1991): El tráfico ferroviario de Navarra, 1879-1930, UPNA,
Dep. Economía, [documento de trabajo 9104].
Carreras, A. (1985): "La producción industrial catalana y vasca, 1844-1935. Ele-
mentos para una comparación", in Zenbaiten artean, Industrialización y
naciona-lismo. Análisis comparativos, U. Autònoma de Barcelona,
Bartzelona.
Carreras, A. (koord.) (1989): Estadísticas históricas de España. Siglos XIX y XX,
Fundación Banco Exterior, Madril.
Castells, L. (1987): La modernización y dinámica política en la sociedad
guipuzcoana de la Restauración, 1876-1915, Siglo XXI, Madril.
Gonzalez Portilla, M. (1978): La formación de la sociedad capitalista en el país
vasco (1876-1913), L. Haranburu, Donostia.
Grupo de Estudios de Historia Rural (1991): Estadísticas históricas de la
producción agraria española, 1859-1935, Ministerio de Agricultura, Pesca
y Alimentación, Madril.
Laborde, P. (1994): Pays Basque. Économie et société en mutation, Elkar, Baiona.
Mitchell, B. R. (1992): International Historical Statistics, 1758-1993, Macmillan,
Londres.
Rivera Blanco, A. (1985): Situación y comportamiento de la clase obrera en
Vitoria (1900-1915), UPV, Bilbo.
Zenbaiten artean (1988): La industrialización en el Norte de España, Crítica,
Bartzelona.
Zenbaiten artean (1994): Cien años de historia. Navarra, siglo XIX, Iruñea.
Zenbaiten artean (1995): Ferrocarriles y Desarrollo. Red y mercados en el País
vasco, 1856-1914, UPV, Bilbo.
Zenbaiten artean (2001): Historia Económica regional de España. Siglos XIX y
XX, Crítica, Bartzelona.
Kapitalismoa eta industrializatze-prozesuak, 1850etik 1940ra bitartean 37

Euskal Herriko ekonomia