Fernando Mijangos Ugarte
USAINAK ETA
PERFUMEAK:
LITERATURATIK
KIMIKARA
Udako Euskal Unibertsitatea
Bilbo, 2001
© Udako Euskal Unibertsitatea
© Fernando Mijangos Ugarte
ISBN: 84-8438-022-X
Lege-gordailua: BI-3030-01
Inprimategia: RGM, Bilbo
Azalaren diseinua: Iñigo Ordozgoiti
Maketatzaileak: Jon Lejarreta, Nekane Intxaurtza
Argazkiak: Mikel Martinez, Jon Lejarreta, Koldo Salazar, Elhuyar,
Fernando Mijangos
Hizkuntza-zuzenketen arduraduna: Jose Ramon Etxebarria Bilbao
Banatzaileak: UEU. Erribera 14, 1. D BILBO telf. 94-6790546
Helbide elektronikoa: argitalpenak@ueu.org
www.ueu.org
Zabaltzen: Portuetxe, 88 20018 DONOSTIA
Lore, landare zein piztitzarrek
dotore zuten antzina,
nagusituak ziren orduan
sudurra eta zeregina.
Alkimiatik nahas gozoak
kimikaren jakin-mina;
Usainak bezain ugaritsuak,
koloretako lurrina.
Irakurleak aurkituko du
liburu honetan grina.
Txetxu Pardo
Eskerrak emanez
Liburu gehienetan, guztietan ez esatearren, autoreak eskerrak eman ohi dizkie
liburua idazten lagundu diotenei. Eskertze hori, nire kasuan, erritua edo ohitura
baino gehiago, nahitaezko ekintza dela esan behar dut, lagunen laguntzarik gabe
sekula ez bainintzateke gai izango liburua amaitzeko.
Buruan izan nituen perfumeen magiei buruzko ideiak eta azalpenak liburuan
idatzita daudenekin elkartzen ditudanean, harritu egiten naiz nola aberastu diren
konturatzean. Lagunek emandako laguntzarekin osatu ahal izan dut liburua: liburu
biribil samarra, nahiko orekatua, denetarik daukana baina deus ere ez sobera,
hasieratik amaitu arte erraz irakurtzekoa.
Eskerrak ematen hasi orduko, Udako Euskal Unibertsitatea datorkit burura.
Iruñean antolaturiko hainbat ekitaldi, ideiak azaltzeko eta eztabaidatzeko abagune
ezin aproposagoa izan dira. Bertan egon zareten Kimika Sailekoei, eskerrik asko,
batez ere Araitz Uskolari eta Edorta Martinez de Marigortari, zuek egindako
iradokizun teknikoak oso baliotsuak izan baitira.
Jon Lejarreta beti egon da nire ondoan, itzala balitz bezala; liburuaren
maketazio eder hau baino gehiago egin du, orduak eta orduak nire ondoan Inter-
net-eko arlo birtuala etengabe arakatzen eta, sarri, zerbait interesgarri topatzen. Ia
haserretu egin behar izan nintzen liburu honi "the end" muga jartzeko. Lortu
diagu, Jon!
Urrea baino gehiago babesten dudan lehenengo zirriborroan J. C. Odriozolak,
Txankarrek, gorriz egindako euskara-zuzenketak ikusi nituenean, lotsatu egin
nintzen, hain zuzenketa sakon eta gogorra izan baitzen. Orrien kolore nagusiak
nire aurpegiaren kolorea islatzen zuen. Mila esker Txankar, hain zuzen ere
ulergaitza zen zirriborroa ulergarri egiteagatik. Asko ikasi dut zurekin.
Argazkiek izugarrizko garrantzia dute liburu honetan. Perfumeen argazkiak
lortu ahal izateko Bilboko El Corte Ingles dendak emandako erraztasunak, eta
bertako saltokian zeuden marka ospetsuek (Atkinson, Boucheron, Cacharel,
Cartier, Chanel, Dior, Gal, Gaultier, Givenchy, Guerlain, Laroche, Lancôme,
Lauder, Loewe, Molinard, Myrurgia, Oscar de la Renta, Patou, Picasso, Puig,
Rabanne, Ricci, Roger & Gallet, Van Cleef, Yves Saint-Laurent) beren argazkiren
bat edo beste liburuan ipini ahal izateko agertu duten esku-zabaltasuna eskertu
behar ditut bihotzez. Argazki teknikoagoak Zientzia Fakultateko Kimika Saileko
irakaslekide askok musutruk utzi dizkidate, liburua hornitu ahal izateko. Eskerrik
asko. Gauza bera Elhuyar Elkartekoei, inolako arazorik gabe argazkiak utzi
dizkigutelako.
Perfumeen gainean zein esentzia-olioetan egindako kromatografiak, Zientzia
Fakultateko kromatografoan eginak dira. Arlo honetan zein talde funtzionalak,
egitura kimikoa eta usaina deritzon atalean Kimika Organikoa Saileko irakasleak
--bereziki Esther Lete, Nuria Sotomayor eta Javier Martínez irakasleak-- eman-
dako laguntza eta eztabaidak eskertzekoak dira. Mila esker.
Liburu hau argitaratu baino lehen UEUkoei eman nien. Han agertu ziren
Nekane Intxaurtza eta Jose Ramon Etxebarria maketazioaren kontuekin,
euskararen orrazketa eta zuzenketekin eta azken ikutuak ematen. Mila esker bioi.
Eta zer esan etxekoei buruz? Marisol, Ainhoa eta Leire, zuek --marinelek
ekaitza pairatzen duten bezalaxe-- nire berbontzikeria jaso eta bihotzeko
kontseiluak ematean, liburuaren noraeza bideratzen lagundu didazue. Ekaitzaren
ostean barealdia dator, diotenez, eta etxean bare gaudela hainbat perfume dastatu
ahal ditugu elkarrekin.
Amaitzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak liburu hau argitaratzeko UEUri eman-
dako dirulaguntza ere eskertu nahi dut.
Liburu honetan irakurle zorrotzak aurkituko dituen akatsak egilearen erruz
--eta ez beste inoren erruz-- azaldu direla esan behar dut. Horien berri eman nahi
izango bazenigu, eskertu egingo genizuke, benetan.
8 Usainak eta perfumeak
Aurkibidea
SARRERA............................................................................. 13
PERFUMEAREN HISTORIA ETA ISTORIOAK ............... 17
PER FUMUM.............................................................................................. 18
Aztarnak ................................................................................................ 18
Aldaketen kronologia ............................................................................ 20
Historia garaikidea................................................................................. 21
Beira ...................................................................................................... 26
ISTORIOAK................................................................................................ 28
Merkataritza........................................................................................... 28
Bitxikeriak............................................................................................. 30
Hamar onenak........................................................................................ 31
USAINA ETA FISIOLOGIA ................................................ 35
USAIMENA................................................................................................ 36
Zertarako balio du usaimenak?.............................................................. 36
Kimio-hartzea animaliengan ................................................................. 38
Usaimenaren mekanismoa..................................................................... 39
USAINA...................................................................................................... 44
Teoriak................................................................................................... 45
Feromonak............................................................................................. 46
Usaina eta gizakia.................................................................................. 48
LABORATEGI-TEKNIKAK ................................................ 51
ERAUZKETA GAUZATZEKOAK............................................................ 52
Zapalketa ............................................................................................... 52
Exudazioa .............................................................................................. 52
Distilazioa.............................................................................................. 53
Beratzea................................................................................................. 54
Disolbatzaile hegazkorrez egindakoak.................................................. 55
IDENTIFIKAZIO-TEKNIKAK.................................................................. 58
Gas-kromatografia eta masa-espektrometroa........................................ 58
Kromatografia........................................................................................ 60
Masa-espektroskopia............................................................................. 63
Saio batzuen adibideak.......................................................................... 64
TALDE FUNTZIONALAK, EGITURA KIMIKOA
ETA USAINA........................................................................ 71
USAINAK ETA TALDE FUNTZIONALAK............................................. 72
Kimika organikoaren oinarria................................................................ 72
Kimika eta usaina .................................................................................. 76
Esentzia-olioetan dauden konposatu nagusiak ...................................... 79
Terpenoak .............................................................................................. 82
PERFUMEAK ETA MODAK .............................................. 85
ZER DIRA PERFUMEAK?........................................................................ 86
Lehengai usaindunak............................................................................. 86
Olioak .................................................................................................... 89
IKASKETAK PERFUMEGINTZAN ......................................................... 92
Usaimenaren heziketa............................................................................ 93
PERFUMEAK ETA HERRIAK.................................................................. 98
10 Usainak eta perfumeak
JOSTUNAK ETA PERFUMEGINTZA...................................................... 104
Izendatze alfabetikoa............................................................................. 104
PERFUMEEN SAILKAPENA ............................................. 117
NOLA DESKRIBATU PERFUMEAREN ESTILOA? .............................. 118
Familiaka eginiko sailkapena ................................................................ 122
Alfabetoaren araberako sailkapena........................................................ 128
PERFUMEGINTZAREN EGOERA EUSKAL HERRIAN 139
EUSKAL HERRIA ..................................................................................... 140
Ingurune fisikoa..................................................................................... 140
Klima..................................................................................................... 142
Nekazaritza............................................................................................ 143
IBILBIDE USAINDUNA IRUÑEAN ZEHAR.......................................... 146
ERANSKINAK ..................................................................... 151
Liburuak/CD-ROMak ........................................................................... 153
Museoak ............................................................................................... 155
WWW orriak ......................................................................................... 156
Aurkibidea 11
Sarrera
Liburuxka honen helburuak, usain, perfume eta usaimenaren arlora hurbiltzeko
urrats bat ematea izan nahi du. Gai hauei buruzko bibliografia --beste hizkun-
tzetan-- zabala bada ere, euskaraz urria da. Gehienetan, gaia eleberrien esparruan
jorratzen da, alde ludikoa/kulturala/historikoa azpimarratuz. Gainera, sarritan
perfumegileek perfumea artelantzat hartzen dute, batzuetan alkimistek garatutako
formula ezkutuekin lotuta, eta besteetan usain berria asmatzea prozesu artisti-
ko/intuitibo modura ulertuta. Dena dela, liburu horien irakurketa oso laket suertatu
ohi da, sekula dastatu gabeko arlo berri bat iradokitzen baitute; gainera, irakurketare-
kin batera usain berri batzuk deskribatzeko unean dauden zailtasunaz jabetzen gara.
Usaina nonahi presente dagoela entzuten dugu maiz. Nolabait esateagatik,
gauza guztiek daukate usaina, berau gozoagoa, finagoa edota batzuetan
kirasdunagoa izan arren. Gizakiok, izen-deiturak edukitzeaz gain, usain propioa
jariatzen dugu, sarritan aldakorra dena; ez da berdin goizeko gorputzaren usaina
edo urduri zaudenekoa.
Usaina bera deskribatzeko, hiztegi-gabezia nabarmena dugu hizkuntza
guztietan, eta sarritan usainaren deskribapena baino zehatzago den usainaren
jatorria edota beste ezaugarriren bat erabili ohi da horretarako; esate baterako, esne
errearen usaina sukaldean. Ezin dugu errazki usaina bera deskribatu, baina nolakoa
da usain hori? Ostera, erreferentzia hori ematean zerbait "piztu" da burmuinean eta
iraganean usaindutako esne errea gogoratu dugu. Horrelako bitxikeriak dauzka
usaimenak.
Ikusmen edo entzumenarekin konparatuz, usaimena apurtxo bat arbuiatuta
dago, bigarren mailako detektagailua balitz bezala. Entzuten ditugun musikak eta
berbak musika-noten arabera sailkatzen dira; hots, fisikari batek esan dezakeenez,
uhinen arabera. Ikusten ditugu koloreak, eta horiek argiaren arabera kokatzen dira;
hau da, berriro ere, uhinen arabera. Oso ohitura arrunta da entzumena eta ikusmena
lantzea; baina nola egin usaimena lantzeko? Pentsatu al duzue inoiz gela batera
sartu eta bertako pertsonak eta gauzak usaintzea?
Perfumegileek badakite perfume on bat egiteko beharrezkoak direla lehengai
usaindun asko eta onak, denak ondo nahastuta beren proportzio egokietan, zeren,
bestela, itogarria izan baitaiteke perfume hori. Are gehiago, lehengai usaindun
asko eta onak eduki arren, horrek ez du esan nahi edozein konbinazio ona izango
denik, musika-noten konbinazioaz batzuetan musika sortu barik zarata sortzen den
bezalaxe, edo sukaldaritzan lehengai fresko eta onak eduki arren jaki eskasa presta
daitekeen bezala, edo kolore desberdinez osatutako polikromismo guztiak maisu-
lan ez diren bezalaxe.
Liburu batzuetan, neurofisiologiaren ikuspuntutik aztertu ohi da perfume
berrien sorrera, hau da, usain berrien sorrera; horietan, substantzia naturalek jaria-
turiko molekula organikoen eta sudurreko ileen neuronen arteko elkarrekintzaz
aritzen dira. Gai berbera landu daiteke beste ikuspuntu desberdin batetik,
ikuspuntu kimiko-fisikotik alegia. Ikuspuntu horren arabera, oro har, molekulen
egitura kimikoa, bere talde funtzionalen ezaugarriak, bapore-presioak,
hegazkortasuna eta abar aztertzen dira.
Perfume eta usainari buruzko liburuxka honetan hainbat ikuspegitako infor-
mazio zabala eta orokorra idatzi nahi izan da, gai edota ideia batzuk sakontasun
zientifikoaz aztertuta egon arren. Horrela, bere edukia gaika banatu da, sarritan
izenburuak edukiaren ideia kualitatiboa atera ahal izateko adierazle egokia izaten
baitira. Gai guztiak irakurri ondoren irakurlea usainak eta perfumeak osatzen duten
arlo liluragarriaz txundituta geratuko delakoan nago, erabat erakargarria baita. Ez
da batere harrokeria, egileari gertatutako egia biribilaren egiaztapena baizik.
Autorearen ezaugarri batzuk idazten ohi dira liburuetan, bere prestakuntza
egokia azpimarrazteko. Gure kasuan, perfume eta usainaren zaletasuna egunez
egun eraikitzen ari dela esan behar da. Jatorriren bat aipatzeagatik, P. Süskind-ek
idatzitako Das Parfum (`Perfumea') izeneko eleberria, edota UEUk argitaraturiko
Etxean egiteko perfumeri produktuak liburua aipatuko ditugu. Azken liburu horren
inguruan sortutako mintegiak, hitzaldiak eta ikastaroak autorearentzako oinarri
egokiak izan dira. Zer esanik ez, Udako Euskal Unibertsitateko hainbat ikaslerekin
urteetan zehar gauzaturiko mintegi zientifikoak --horrelakoetan bapore-presioak
eta kimika organikoa landu direlarik-- ere hartu behar dira kontuan. Eta azkenez,
bibliografiaren usaina ere aitortu behar da, zeren edozein arterekiko zaletasuna
ekinez garatzen baita; hau da, heziketa-prozesu luze baten ondorioz sortzen da.
14 Usainak eta perfumeak
Perfumearen historia eta istorioak
Perfumea, segur aski, latinezko per fumum
hitzetik dator, hau da, "kearen bidez". Izan ere,
"ke" delako hori sudurretik sartzean eta
pituitarian kokaturik dauden neuronen kontra
talka egitean, seinale elektriko bat iristen da
burmuineraino. Berak sortu ahal dituen seina-
le primario guztien integrazioari usaina deri-
tzogu. Horregatik da hain pertsonala.
Perfume batean dauden lehengai usaindunak,
segur aski, Naturari lapurtutako esentzia-
-olioetatik ateratako konposatu kimikoez
osatuta egongo dira. Betidanik egon omen da
ilusio hori, hain zuen ere, Naturak berak sor-
tzen dituen usain gozo guztiak ontziratu nahi
izatekoa, beraien iheskortasuna harrapatu
nahian, usaina iraunkorra izan dadin, nahiz
eta lorearentzat sasoi biologikoa ez izan. Ho-
rretan hainbat laborategi-teknika esperimenta-
lek --esate baterako, distilazioak edo "enfleu-
rage" delakoak-- izugarrizko laguntza eman
dute perfumegileen lanak erraztuz eta aukera
gehiago eskainiz.
Lehengai usaindun onak proportzio egokietan
nahastu behar dira eta horretan datza perfu-
megileen artea.
18 Usainak eta perfumeak
1324-1258) edo lehenagokoa den
Sit-Hather-ren hilobian (K. a.
2200), bertako esentziak guztiz
lurrinduta egon arren. Antzinako
Egipton perfumeak intsentsu
moduan erabiltzen ziren hilda-
koak enbaltsamatzeko. Ontzieta-
ko hondarrak teknika modernoe-
kin (gas-kromatografia, espek-
troskopia...) arakatu dira, eta ber-
tako hondarrak animalien gan-
tzez osatuta daudela ikusi da.
Dirudienez, egiptoarrak ez ziren
lore-perfumetan oso trebeak.
Beste kulturen aipamenak egi-
teagatik, Txinan perfumeak eta
gorputz-olioak K. a. 300 urte in-
guruan ezagunak zirela esan ohi
da, eta segur asko data hori baino
askoz lehenago ere izan zitezkeen
ezagunak. Japoniara K. ondoren-
go 538. urtean pasatu omen zen
batez ere intsentsuaren erreketa.
Aipagarria da, bestalde, XI. men-
dean usaimena lantzeko egiten
ziren intsentsu-erreketaren lehia-
ketak.
Greziarrek perfumegintzan izan-
dako eragina, artean, filosofian
edo zientzian izan zutenaren
modukoa da. Hots, Theo-
phratus-ek (K. a. 372-287) lan-
dareen historia deskribatzean,
gaur egungo "enfleurage" izene-
ko teknika moduko prozedura
azaldu zuen jadanik. Espartako
AZTARNAK
Perfumearen historia eta den-
boran zehar jasandako aldaketak
azaltzeak luze joko luke. Hala
ere, bere garrantzia azpimarratu
ahal izateko, data eta aipamen
batzuk egingo ditugu. Esan
denez, perfume hitza latinezko
"per fumum" hitzetik dator, eta
era honetan egiten zitzaizkien
eskaerak jainkoei. Eskaerak oso
bidaia luzea egin behar izan
zuenez, garraiatzeko bitartekari
onena kea izan zitekeelakoan
erabili omen ziren. Gaur egungo
intsentsuaren erreketa, beraz,
ohitura horren aztarna izan
daiteke.
Perfumeak deskribatzen zireneko
lehenengo idazkiak K. aurretiko
176. urtekoak dira. Hala ere,
Egiptoko piramideetan usain "za-
harragoa" daukaten ontzi batzuk
aurkitu dira, esate baterako
Ramses II.aren tenploan (K. a.
Per fumum
Aintzinako kulturetan eta gaurko erlijioetan aztarna modura
mantenduriko ohitura batzuk, Jainkoei egindako eskaintzak, eskaerak
eta errituak kearen bidez --per fumum, alegia-- egin ohi zituzten; eta
gaur egun ere horrela egiten dituzte.
Perfume hitza
latinezko per
fumum hitzetik
dator, `kearen
bidez' alegia
Perfumearen historia eta istorioak 19
Gurutzadetan (XI-XIII. mendee-
tan) Ekialdearekiko topaketa
gertatu zen; bertako espeziak eta
perfumeak agerian jarri ziren, eta
Veneziako portuaren bidez Italia-
ren eta Ekialdeko herrialdeen ar-
teko harremanak hasi ziren. Gaz-
telak Granada eskuratu ondoren,
bertan bizitzen geratu ziren mai-
ruek perfumearen teknika garatu
zuten, eta Amerikatik ekarritako
lehengai berriekin, usain berriak
asmatu zituzten. Oso perfume
gogorrak erabili omen ziren Gaz-
telako kortean, hala nola anbar
grisa eta algalia eskularruetan,
etab.
Gaztelako erresumaren ospeak
Frantziako muga gainditu zuen,
eta Narbona bezalako herrietan
esentzia-olioen merkatu berria
azaldu zen. Francisco I.aren mo-
rroia zen Francisco de Escobar
izenekoa perfumegile ospetsua
izan zen.
kulturan ez zegoen leku handirik
perfumeekin ibiltzeko, baina
aipatzekoa da gimnasioetan gi-
zonek olioa erabiltzearen kontra
Socrates-ek ( K. a. 469-389) izan
zuen jarrera.
Erromatar inperioan egiptoar eta
greziatarren eragina nabarmena
izan zen, nahiz erromatarrek per-
fumeari bultzada eta bilakaera
propio eta intentsua eman. Kul-
tura hartan perfumea nonahi era-
bili zen, erritu, jai eta etxeetan.
Perfumegileek gaur egun erabil-
tzen duten hizkerako hitz ugari
latinetik datoz.
Kultura arabiarra oso garran-
tzitsua izan da arlo honetan. Hitz
askok --hala nola aljebra alki-
mia, alanbikea eta alkohola hi-
tzek--, horixe adierazten dute.
Alkimista arabiarrek distilazio-
-teknika erabiltzen zuten. Esate
baterako, Avizena fisikariak
esentzia-olioak lortzen zituen
baporean egindako distilazio
baten bidez.
Anbar
bezalako
espeziak
erabiltzen
dira
finkatzaile
modura
Antzina
perfumeak
gordetzeko
erabilitako
beirazko
ontziak
20 Usainak eta perfumeak
rrengo aldaketa nabarmena XIX.
mendean etorri zen, hain zuzen
ere, lore eta pomaden erabilpena
eta, halaber, esentzia-olioen
aukera zabalagoa eta egokiagoa
ekarri zuena.
Hemeretzigarren mende bukae-
ran eta hogeigarren mende hasie-
ran produktu kimiko isolatu ge-
hiago erabiltzen hasi ziren;
pauso hori gaurko perfumegintza
modernoaren hasieratzat har dai-
teke: bertan material naturalak
sintetikoki lortutakoekin artisti-
koki nahasten hasi ziren. Segur
asko, Urrezko Aroa izan daiteke
garai hori. Esate baterako, 1896.
urtean "Le parfum ideal" agertu
zen, lehengai naturalak eta sinte-
tikoak bateratuta.
ALDAKETEN
KRONOLOGIA
Perfumegintzako lehenengo alda-
keta garrantzitsu eta kualitatiboak
gertatu ziren, alde batetik esen-
tzia-olioen ugaritasuna zabaltzen
ari zelako, eta bestetik alkohola
disolbatzaile modura erabiltzen
hasi zelako. Kronologia txiki bat
egin daiteke garapen horri dago-
kionez:
1100. urte inguruan, Italian,
alkoholaren lehenengo disti-
lazioa egin zen eta 1370.ean
alkoholetan egindako lehe-
nengo perfumea agertu zen,
"Hungariako ura" deiturikoa,
alegia.
1500-1607. urteen tartean
esentzia-olio askoren distila-
zioari buruzko bibliografia-
-erreferentzia ugari daude.
1710. urtean "Eau de Colog-
ne" deituriko perfumea sortu
zuten.
1796-1843. urteen tartean ba-
porean egindako distilazioak
zein distilazio zatikatuak era-
biltzen ziren, hutsean eginda-
koak urriagoak izanik.
1830-1850. urteen tartean kon-
posatu kimikoen formulazioa
finkatzen hasi zen eta aldehi-
doen ikerkuntza abiatu zen.
Data hauetatik aurrera perfume-
-industriaren bilakaera, --eta,
beraz, usainarena eta esentzia-
-olioarena-- ikusgarria izandaeta
zailtasun asko daude kronolo-
giaren laburpena egiteko.
Perfumegintzako lehenengo iraul-
tza alkoholarena izan zen, eta hu-
Alanbikeari
esker
esentzia-olioak
eskura daitezke
Eau de Cologne,
segur aski
perfume
zaharrenetarikoa
eta imitazio
gehien izan
duena
Perfumearen historia eta istorioak 21
tzuen sorrera ere ekarri zuen,
hala nola Lantier (1795) Roure-
-Bertrand-Dupont (1820), Sozio
(1840), Payan-Bertrand (1854).
Bestetik, kimika organikoaren
hastapentzat jo daitekeen garaia
ere izan behar da kontuan; kimi-
kariek esentzia-olioen kromato-
grafiak eta molekula berrien sin-
tesiak ezagutzera eman zituzten
etengabe (ikus hurrengo orrial-
deko taulak).
Paris izan zen Grasse haraneko
isla eta dirdira. Jean Marie Fa-
rina-k, Eau de Cologne deituriko
koloniaren ontzi ugari saltzen
zituen Frantziako kortean. Honi
gehitu behar dizkiogu beste izen
ahaztezinak, gaur egun guztiz
ezagunak direnak, horien artean
Guerlain. Pierre-Francois Pascal
Guerlain-ek --mediku kimikaria
zen bera-- perfume-denda bat
zabaldu zuen Parisen 1828an, eta
besteak beste Eau de Cologne
Imperiale saltzen zuen bertan.
Eugenia enperatrizak, hornitzaile
ofizialaren izendapena eman
zion, hain izan zen ospetsua.
Kimikari horren seme-alabek
"Bere usainak ez du inolako
lorerik gogorarazten", esan omen
zuten. Geroago amil salizilatoa-
ren notak, metil iononen
usainak... etorri ziren.
Laugarren etapaz edo aldaketaz
hitz egin ahal izango balitz,
Chanel 5 perfumearen agerpena
aukeratuko genuke, hain zuzen
ere, bere aldehido usainaz gain,
bere aurkezpen-eragatik: ontzia,
etiketa, propaganda...; eta hori
guztia oso ondo aukeratuta.
Hortik aurrera aldaketa txiki
batzuk ia etengabe agertuz doaz;
esate baterako, perfume berdeak,
non fruitu eta belarra sartuta
dauden.
HISTORIA
GARAIKIDEA
Hemeretzigarren mendean dena
zegoen prest perfumegintzari
izugarrizko bultzada emateko.
Alde batetik, Grasse bailara
dugu, landare-jatorria zeukaten
esentzia-olioak bertan landatu
eta distilatu egiten zirelako,
batez ere ospe handiko jazminak
laranjondoak eta arrosondoak.
Beste aldetik, Perfumegileen
Estatutuak sortzea aipatu behar
da; horrek lantegi indartsu ba-
Grasse harana,
perfume-etxe
ospetsu
askoren
jaioterria
Chanel nº 5
delakoak
perfumegintzan
urrezko aroa
zabaldu zuen
22 Usainak eta perfumeak
URTEA KONPOSATUA
1833/34 Aldehido Zinnamikoa
1840 Borneola
1842 Anetola
1844 Metil salizilatoa
1861 Aldehido fenilazetikoa
1866 Benzaldehidoa
1868 Koumarinoa
1869 Heliotropinoa
1872 Zitronelala
1874 Zitronelala
1876 Aldehido fenilazetikoa
1877 Bainilina (Gaiakola)
1877 Anis aldehidoa (Anetola)
1878 Alfa Terpineola
1880 Kinoleinak
1885 Alfa Terpineola
1885 Kinoleinak
1888/91 Musketa anbarduna, xileneduna
1889 Zitronelala
1891 Rhodinola
1893 Rhodinola
1898 Musketa zetonaduna
1898 Iononak
1898 Metil antranilatoa
1898 Amil salizilatoa
1900 Metil heptinkarbonatoa
1900 Metil octinkarbonatoa
1903 Alkohol feniletilikoa
1903 Metil nonilazetiko aldehidoa
1903 Gantz-aldehidoak: C8 ... C12
Beheko zerrenda honetan azken 150 urteetan usainarekin zerikusirik
daukaten konposatu organikoen aurkikuntza adierazten da. Zerrenda
honetan ez daude aurkitutako konposatu organiko guztiak (adierazi
denez, milioika ezagutzen baitira) perfumegintzan garrantzi handiena
daukatenak baizik. Esan denez, konposatu kimiko isolatu hauen
aurkikuntzak alkimiatik gaur egungo zientziara eraman du kimika.
KONPOSATU ORGANIKOEN
Perfumearen historia eta istorioak 23
Zerrenda honetan gauza batzuk azpimarratu nahi ditugu; alde batetik,
adierazitako urtea zehatz-mehatz kokatzea oso zaila da kasu batzuetan.
Bestetik, aurkikuntza norbaiti esleitzea ere ez da kasu batzuetan erraza
izan, XI. mendekoen kasuan batez ere.
AURKITZAILEA
DUMAS eta PELIGOT
PELOUZE
CAHOURS
CAHOURS
CANNIZARO
LAUTH eta GRIMAUX
PERKIN
FITTIG eta MIELK
GLADSTONE
WRIGHT
RADZISZEWSKI
REIMER
TIEMANN eta HERZFELD
TILDEN
SKRAUP
WALLACH
DOBNER eta MILLER
BAUR
DODGE
ECKART
BARBIER eta BOUVEAULT
BAUR eta THURGAU
TIEMANN eta KRUGER
ERDMANN
DARZENS
MOUREU eta DELANGE
MOUREU eta DEIANGE
BOUVEAULT eta BLANC
DARZENS
BLAISE
AURKIKUNTZEN KRONOLOGIA
24 Usainak eta perfumeak
URTEA KONPOSATUA
1908 Hidroxizitronelala
1908 Gamma Undekalaktona
1912/14 Gantz-aldehidoak: C8 ... C12
1913 Farnesola
1919 Aldehido ziklamena
1919 Linalola (industria-sintesia)
1921 Aldehido ziklamena
1923 Farnesola
1923 Nerolidola
1923 Aldehido alfa amilzinamikoa
1926 Exaltona
1927 Anbretolidoa
1928 Zibetona
1928 Exaltolidoa
1933 Jasmona
1933 Exaltona
1935 Anbretolidoa
1947 Ironak
1947 Exaltona
1949 Ambroxa
1953 Linalola (industria-sintesia)
1957 Arrosa oxidoa
1957/59 Linalola (industria-laborapen )
1959/60 Cis-hexen 3 -ol 1 eta deribatuak
1962 Metil dihidrojasmonatoa
1965 Metil dihidrojasmonatoa
1970 Damaskonak (alfa eta beta)
1970 Damaszetona (alfa)
1974 Kalonoa
1980 Damaskonak (alfa eta beta)
1982/83 Damaszetona (alfa)
KONPOSATU ORGANIKOEN
Perfumearen historia eta istorioak 25
AURKITZAILEA
CHUIT
JUKOV eta SCHESTAKOW
SABATIER eta MAILHE
KERSCHBAUM
BLANC
RUZICKA eta FORNASIR
Sté GIVAUDAN
RUZICKA
RUZICKA
LESECH Sté DESCOLLONGES
RUZICKA
KERSCHBAUM
RUZICKA eta laguntzaileak
FIRMENICH Elkartea
RUZICKA eta PFEIFFER
ZIEGLER
RUZICKA eta STOLL
NAVES eta RUZICKA
STOLL
FIRMENICH Elkartea
CAROLL eta KIMEL
FIRMENICH / DRAGOCO Elkarteak
HOFFMANN LA ROCHE Elkartea
BEDOUKIAN
DEMOLE
FIRMENICH Elkartea
DEMOLE
DEMOLE
PFIZER
FIRMENICH Elkartea
FIRMENICH Elkartea
AURKIKUNTZEN KRONOLOGIA
26 Usainak eta perfumeak
solido, garden (nahiz koloreztatu
ahal izan) eta hauskorra da,
silizez osatua gehienbat. Egon-
kortzaileak eta beste zenbait gai
ere gainera dakizkioke. Boroa
gehitzen bada, tenperatura altuak
pairatzeko gai diren boro silika-
tozko beira gogorrak (Pyrex ize-
nekoak) lortzen dira. Bestalde,
sukarrizko beirak beruna du eta
bereziki egokia da lantzeko.
Beirak egitura amorfoa duenez,
ez du urtze-puntu zehatzik eta
egoera solidotik likidora iraga-
tean ore bihurtzen da lehenik;
tenperatura igo ahala, orearen
biskositatea txikiagotu egiten da,
erabat likidotu arte. Ore-fasean
dagoela, erraz lantzen da molde
egokietan, eta hoztean zurrundu
egiten da, ore-fasean hartutako
forma mantenduz, baina. Tekni-
ka askoren bidez eman dakioke
forma; teknika arruntenak, mol-
deaketa eta puzketa dira.
XX. mendean beiragileek arreta
berezia jarri zuten beiraren era-
bileran perfumeak ontziratzeko,
eta baita beiraren beraren tanke-
ran eta itxuran ere; horren ondo-
rioz, perfumegile ospetsuenek
mende horren amaieran beste
perfume berri bat sortu zuten,
gaur egun lore-perfumeen artean
adibide moduan sarri aipatzen
dena, Jicky izenekoa alegia.
Hemeretzigarren mendearen bu-
kaeran frantziar perfumegintzak
20.000 langile baino gehiago
zeuzkan lanean eta perfumeek
orduan zeukaten arrakastaren
adierazle ona izan daiteke 1900.
urtean Parisen antolaturiko Era-
kusketa Unibertsala. Aipaturiko
gertakizun eta izenekin hogeiga-
rren mendean sartuko gara.
BEIRA
Likido organikoak eta bertan
disolbaturik dauden esentzia-
-olioak ontziratzeko materialik
onena beira da, zalantzarik gabe.
Izan ere, bestelako ontziak egite-
ko erabiltzen diren metalek edo
plastikoek, konposatu organikoe-
kin erreakziona dezaketenez,
azpiproduktu ezegokiak ekoitz
ditzakete. Kimikariek beti esan
izan dute beira oso material gel-
doa dela.
Ezaguna denez, beira substantzia
Perfumeak
ontziratzeko
material onena,
zalantzarik gabe,
beira da
Guerlain da
hamar perfume
onenen artean bi
dauzkan bakarra
Perfumearen historia eta istorioak 27
meak, sintetikoki lortzen ari
ziren konposatu kimiko berriekin
aberastu ziren. Horrela, esan ahal
dugu perfume modernoen artean
Francois Coty-k 1905ean sortu-
tako L´Origan perfumea aitzin-
darienetarikoa izan zela. Urte ba-
tzuk geroxeago, 1917an, usain-
-familia bati izena eman zion
perfumea sortu zuen, Chypre
deiturikoa. Dena dela, Ernest
Beaux-ek Gabrielle Chanel-i
1921ean sortu zion Chanel Nº 5
perfumearekin aldehido kimi-
koen erabilera zabaldu zen, eta
ordutik aurrera etengabe sartzen
ari dira molekula kimiko berriak
perfume modernoetan.
sarri beiragile ospetsuenekin ba-
tera eskaintzen zituzten perfume
eta usain berriak. Beiragile ospe-
tsu haiek (Lalique, Baccarat) eta
beiratokiek (Bohemia, Murano,
Frantzia) sortzen zuten artela-
neko ontzietan perfumeen ari-
mak gorde ahal izan dira geldo
eta iraunkorki. Liraintasun hark
bikaintasuna lortu du XX. men-
dean, grafitiak, irudia, iragarkiak
eta diseinua direla medio.
Zaila da perfume ospetsu batzuen
beirazko ontziei buruz hitz egitea
argazkirik erabili gabe. Dena de-
la, Baccarat-ek Mitsouko, Shali-
mar edo Coque d'or bezalako
perfume ospetsuen ontzi izugarri
politak eman zizkion Guerlain
perfumegileari. Brosse beirato-
kiak Chanel Nº 5 perfumeari es-
kainitako ontzi eratsua eta Arpè-
ge usain bereziarentzat Jeanne
Lanvin-ek sortutakoa eta are bere-
ziagoa den beira biribil beltza ere
aipatzekoak dira. Lalique beira-
gileak Coty perfumegileari eman
zizkion bere ontzi finenak.
XX. mendearen hasieran perfu-
Brosse beiragileak
sortu zuen Chanel
nº 5 famatuaren
ontzi berezia
Baccaret-ek
Mitsouko eta
L'Heure bleue
ontziak sortu
zizkion
Guerlain-i
Lalique
beiragileak
ontzi finenak
eman zizkion
Coty-ri
28 Usainak eta perfumeak
Fragantzia loredunak ere sortu
dira, eta 1935ean Jean Patou-k
merkataratu zuen inoiz sortu den
perfume garestiena, Joy izene-
koa, oraindik ere salgai dagoena.
Bigarren munduko gerraren os-
tean perfumegintzak beste zabal-
kuntza emankor bat izan zuen.
Txipredun perfumeetan aldake-
tak garatu ziren Femme (Rochas
1944) perfumean. L'air du Temps
perfume loredun ospetsua Nina
Ricci-k (1947) plazaratu zuen.
50eko hamarkadan frantziar per-
fumegintza pilpilean zegoen, eta
zeregin horietan ari ziren Poiret,
Chanel, Worth, Lanvin, Patou eta
jostun-etxe mirestuenak ere.
Edmond Roudnitska-k hediona
deituriko molekula berriak erabi-
li zituen gizonezkoentzako Eau
Sauvage perfumean. Urte horie-
tan gizonentzako perfumeak hasi
ziren fabrikatzen. Azken urteotan
MERKATARITZA
Perfume klasikoetan aurreko
mendean eta 1930era arte erabi-
litako lehengai usaindunen %85
produktu naturalak ziren, eta
beste %15 sintetikoak izan zitez-
keen. Gaur egungo perfume mo-
dernoetan, salbuespenak sal-
buespen, proportzioa alderan-
tzizkoa da, hots, %90 gutxienez
produktu kimiko sintetikoak izan
daitezke.
Hogeita hamarreko hamarkada-
ko urteetan larrudun deituriko
fragantziak sortu ziren; fragan-
tzia horiek larruaren usaina go-
gorarazten dute nota loredun
batzuez lagunduta. Adibidez,
Scandal (Lanvin) edo Cuir de
Russie (Chanel).
Istorioak
Ba al dago perfume bakarrik? Gizonezkoa eta emakumezkoa bereiz
ote daitezke? Perfume bera goizean eta gauean? Horrelako galdera
tipikoak topiko bihurtu dira.
Gaur egun
perfumegintza
industria kimikoa
baino zerbait
gehiago da
Joy izeneko
perfumea 1930.
hamarkadako
krisi sakonean
Patou-k sorturiko
perfumea, inoizko
garestiena
Perfumearen historia eta istorioak 29
izanik. Gaur egun, segur asko,
hiru perfumegile ospetsu hauek
erabiltzen dute Grasseko jazmin
ospetsua: Chanel-ek, Guerlain-ek
eta Patou-k.
Urtero-urtero perfume berriak
agertzen dira. Amerikako Estatu
Batuetan ehunen bat izan daitez-
ke, baina Frantzian eta Europan
askoz gehiago. Bitxikeriaren bat
aipatzeagatik, esan ahal dugu
ezen pertsonako perfume gehien
gastatzen den herrian, Saudi
Arabian alegia, litro bat urtekoa
dela neurria; Japonian ostera,
askoz gutxiago gastatzen da.
Guztiz kalibratua eta neurtua den
kimikan, %75-95 mailan diluituta
dagoen alkohol etilikoan disol-
baturiko olio-nahastari deritzo
fragantzia. Perfume batean esen-
tzien kontzentrazioa pisutan %22
baino altuagoa da: Eau de Parfum
delakoarena %15-22 tartean ko-
katurik dago, Eau de Toilette de-
lakoarena %8-15ean, eta dilui-
tuena den Eau de Cologne dela-
koak %5 baino gutxiago dauka.
nazioarteko merkatua bi protago-
nistaren arteko lehian oinarrituta
dago: Pariskoa eta Amerikako
Estatu Batuetatik datorrena (Cal-
vin Klein, besteak beste).
Iazko munduko fakturazioa 2,4
bilioi pezeta inguruan ibili zen;
Espainian 100.000 milioi pezeta
inguruan kalkulatu da. Beraz,
usain berrien sorreran barik, per-
fumegintza marketingean oina-
rritutako azoka dela esan daiteke,
bertan ametsak, asmoak eta abar
salgai egonik. Merkatu horretan
esentzia-olioen salneurri batzuk
aipatuko ditugu, zertan ari garen
argitzeko asmoz.
Esate baterako, Grasse herrian
Joseph Mul-ek dauzkan 5 hek-
tareetan lortzen duen arrosa-
-esentzia absolutuaren kilo ba-
koitzeko 1,2 miloi pezeta esku-
ratzen du erraz. Marokoko kilo
bat arrosa-esentzia, ostera,
195.000 pezetatan dabil. Gauza
bera gertatzen da jazminarekin;
1975ean Grassen ia 185 kg ab-
solutu lortu ziren; orain 1996an
27 kg soilik lortu dira, salneurria
kiloko 4 milioi pezeta ingurukoa
Arrosa-petaloen
kantitate
izugarri handia
behar da kilo
bat esentzia-olio
eskuratzeko
Grasseko
jasmin fina
perfumegile
ospetsuenek
soilik
erabiltzen dute
30 Usainak eta perfumeak
Perfume baten usaina hartzeko
ez da komenigarria lainoztagailu
batek zipriztindutako tantak
eskumuturretan jartzea eta segi-
dan sudurra bertara zuzentzea;
besteak beste usaimena ito egin-
go genukeelako, eta, bestetik,
larruak usaina ondo xurgatzen
duelako. Ordu askotarako izango
genuke froga-usain hori.
Ostera, aintzinatik etorri zaigu
perfume batean dagoen usaina-
ren eboluzioa antzemateko pro-
zedura ezaguna: zapi fin batean
zipristinak --gutxi-- bota, eta
hori astintzea. Lehenengo astin-
tzeak usain hegazkorrenak kan-
BITXIKERIAK
Usainak duen garrantzia uka-
ezina da. Presente egoteko eremu
berriak irabazi ditu gainera, gaur
egungo produktu kosmetiko
gehienak usaindunak baitira.
Iraganean geratu dira "mundrun-
-xanpua" deiturikoak, eta gaur
egun xanpuak, xaboia, hortzo-
reak eta kosmetikoak usain finez
apaintzen dira.
Detergenteek, lixibek, giro-ego-
kitzaileek eta abarrek ere bada-
kite garbitasunaren usaina eta
mendiko usain freskagarria zer
diren; hola diote, behintzat.
Goiz-goizetik lepoan, bularrean
eta eskumuturretan esentzia-
-olioen tanta batzuk jartzea ira-
ganeko kontua omen da, iraun-
korki eta sakonki irauten dute-
lako. Gizonak nahiago omen du
bizarra kendu eta gero usain
freskagarria erabiltzea, "after
shave" delakoan sartuta. Esan
ohi da gizonek ez dutela beren
gorputza perfumatu behar; baina
gure gizartean kontrakoa froga-
tzen da. Gero eta gehiago dira gi-
zonezkoentzako perfumeak, eta
horra hor egunkariak esaten
duena.
Gero eta gehiago
dira
gizonezkoentzako
perfumeak
Usainak eremu
berriak irabazi
ditu eta produktu
kosmetiko zein
garbitzaile
gehienak
usaindunak dira
Usainaren
eboluzioa
antzemateko,
ikastaroetan
ariketa bereziak
egiten dira
Perfumearen historia eta istorioak 31
Perfumeak eskuratutako garran-
tziaz jabetzeko, etxean dauz-
kagun perfume-ontziak besterik
ez dugu ikusi behar. Gabonak
iristen direnean, telebistak ira-
garkiak eskaintzen dizkigu eten-
gabe, perfumeari esker ustezko
abenturak gerta dakizkigukeela-
koan.
HAMAR ONENAK
Agian mereziko luke perfumeen
zerrenda bat ipintzea, zenbat
dauden ikusi ahal izateko; hori
egitean eta dauden zerrenden
artean, Comité Français du
Perfum edo CFP delakoak
1998an argitaraturiko perfumeen
sailkapena aukeratu dugu geure
helburua betetzeko; sailkapen
hori jatorrizko hizkuntzaz ikus
daiteke hurrengo gai batean. Esan
behar da, bestalde, perfumeak
jatorrizko izenekin ezagunak
direla sarri.
poratuko ditu, guk usain berdeak
eta txinpartatsuak hauteman eta
dastatu ahal izateko moduan.
Atsenalditxoa hartu eta gero, za-
pia astinduko dugu berriz, perfu-
mearen gorputza osatzen duten
erdiko notak, --doinu hori-
-gorriak-- loreak eta fruituak
balira bezalaxe antzeman ahal
izateko. Azkenik, gehien irauten
duten oinarrizko usainak suma-
tuko ditugu --doinu baxuak, fin-
katzaileak--, perfumeari osota-
suna ematen diotenak.
Perfumearen bilakaera ez da
guztiz berdin antzematen pertso-
naz pertsona, norberak bere
larrua baitu, emozio-egoerak
barruko kimio-harrera aldatzen
baitu, eta azken finean kulturak
berak ere parte hartzen baitu.
Japoniarrentzat europarrek ditu-
gun usainen aukerak guztiz astu-
nak dira, beraientzat euriaren
usaina baita onena. Arabiarren
zaletasunez egile honek ez du
esperientziarik, baina per capita
diru gehien gastatzen duen he-
rrialdea da Arabia.
Perfumeari
esker gerta
daitezkeen
ustezko
abenturak dira
iragarkien
propaganda
Usainaren
eboluzioan
hiru nota
bereiz daitezke
32 Usainak eta perfumeak
Sailkapen hau alfabetoaren ara-
bera egin ahal izateaz gain, ge-
nealogiazko hurrenkeraren arabe-
ra ere egin daiteke, edo perfume-
gileek sortutakoen arabera edo
usain deskribatzaileen arabera.
Sailkapen batzuk Interneten ikus
daitezke ondoko helbidean:
( h t t p : / / n s s . u n i v -
lyon1.fr/O&O/classification
_des_parfums).
Guztion buruan dabilen kezka
bat da, dela konposizio edo
usainagatik, dela salmentagatik,
dauden perfumeen artean onenak
zein diren jakin nahi izatea.
Ona izango litzateke, gure ustez,
liburu, artikulu eta perfumegi-
leen artean sarri aipatzen diren
hamar onenetarikoen zerrenda,
beraien argazkiak eta usainen
ezaugarriak ematea, nahiz sailka-
pen hori erabat subjektiboa dela
azpimarratu behar den; halaber,
sailkapen hori egiten duenaren
arabera, beste perfume batzuk
ager daitezke, era berean. Azken
finean horretan datza perfume
eta usainen magia.
Hona hemen gure aukera:
L'Heure Bleue, Guerlain
Shalimar, Guerlain
No 5, Chanel
Arpège, Lanvin
Joy, Patou
Femme, Rochas
Miss Dior, Dior
L'Air du Temps, Nina Ricci
Opium, Yves Saint-Laurent
Trésor, Lancôme.
L´Heure bleue
Guerlain
Arpège
Lanvin
Joy
Patou
Perfumeen artean
dauden hamar
onenen zerrenda
subjektiboa da.
Perfumearen historia eta istorioak 33
No 5
Chanel
Shalimar
Guerlain
Miss Dior
Dior
Trésor
Lancôme
Opium
Yves Sain-Laurent
Femme
Rochas
L´Air du Temps
Nina Ricci
Usaina eta fisiologia
Usainak, bizidunek eta gauza askok partikula
eran askatzen dituzten substantziez osatuta
egoten dira. Partikula horiek aireak edo urak
eraman ohi ditu, eta, sarritan, usaimen-
-organo batera heldu, honen elementu har-
tzaileak estimulatu eta usain-sentipena sortzen
dute.
Usaina hartzeko elementuak substantzia
horrekiko sentikorrak ez badira, edo heldu-
tako partikulen kopurua gutxieneko kopurua
baino txikiagoa bada, ez da usain-sentipenik
sortzen. Gainera, badaude partikularik aska-
tzen ez duten eta usain-sentipenik sortzen ez
duten substantziak: beira, metalak, harriak...
Eskuarki partikula usaindunak karbono,
hidrogeno, oxigeno, nitrogeno eta sufrez
osatuta egoten dira eta molekula organikoak
izaten dira. Pisu molekular txikia izaten du-
tenez, oso arinak eta hegazkorrak izaten dira,
eta sudurreko mukia zeharkatu eta gero...
36 Usainak eta perfumeak
runetik informazio garrantzitsua
geureganatzeko gai gara.
Gure errealitatean deskribatzen
diren bost sentimenen artean,
(ukimena, ikusmena, dastamena,
usaimena eta entzumena) segur
aski usaimena da gutxien ikertu
eta sistematizatu dena. Esate ba-
terako, ikusmenari dagokionez,
koloreak arte modura daude ga-
ratuta: oinarrizko kolore batzue-
tan deskonposatuta, kolore ba-
koitzari uhin-luzera bat dagokio
eta, beraz, energia jakina. Fisika-
ren ikuspuntutik aztertuta, kolo-
rea eta uhin-luzera baliokidetzat
har daitezke. Gauza bera esan
genezake entzumena deskriba-
tzean, hots, musika-notari bibra-
zio bat dagokio, eta, beraz, fre-
kuentzia eta energia bat. Deskri-
bapen fisikoa nahiko zehatza
daukagu. Dastamenari dagokio-
nez, lau oinarrizko zapore propo-
satu dira: gazia, gozoa, garratza
eta mingotsa.
Usaimenak --eta, beraz, usai-
nak-- garatu eta landu gabe dirau
oraingoz, sarritan ez baitago
identifikazio zuzenik. Hona he-
men galdera bi zer adierazi nahi
dugun biribiltzeko: Nola har-
tzen du usaina gure gorputzak?
Nola deskribatuko genuke bera-
ren usaina?
ZERTARAKO BALIO
DU USAIMENAK?
Usaimenak beste sentimenen
funtzio berbera du, baina, subs-
tantzia usaindunek ingurunean
denbora luzez irauteko gaitasuna
dutenez, bertan ez dagoen zer-
baiten presentzia hautemateko
abantaila eskaintzen du gainera.
Honi esker, txakurrek azeri edo
untxien arrastoa jarrai dezakete
edo tximeleta arrek kilometro
batera dauden emeak aurki ditza-
kete.
Usaina hartzeko ahalmena da
animalien eta gizakiaren gara-
penean gertatutako "aurkikuntza"
zaharrenetarikoa. Zentzu hau
erabiliz eta garatuz, bai anima-
liak eta baita gizakiok ere, ingu-
Usaimena
Sentimenek ingurunea ezagutu eta honen aldaketei erantzuteko
gaitasuna eskaintzen diete animaliei.
Usaimena
erabiliz,
ingurunetik
informazio
garrantzitsua
geureganatzen
dugu, bai
animaliek eta bai
gizakiok ere
Usaina eta fisiologia 37
dute, hau da, pertzepzioarekiko
oso intentsitate altua dute. Beren
espezifikotasuna da horien ezau-
garri bat, eta kanpoko partikula
kimiko egokiak heltzen direnean
erantzuten dute. Ugaztunetan
elementu kimio-hartzaile hauek
sudurretako zuloetan daude ko-
katuta eta usaimenaren hartzai-
leak dira.
Ukipen zuzenekoak ahoko hu-
tsarte edo antzekoetan daude.
Kitzikapenerako atari zabala du-
te, eta, beraz, hartze-intentsitate
urria. Elikadurarekiko harrema-
netan daude.
Sentikortasun kimiko orokorreko
elementu kimio-hartzaileek kon-
posatu desberdinen aurrean espe-
zifikotasun txikiz erreakziona-
tzen dute. Gorputzeko mukose-
tan zehar barreiatuta daude; giza-
kiaren kasuan, ernaltze-mukose-
tan bereziki. Kimio-hartzaileak
zenbait sentipenen (beldurra,
arriskua...) aurreko erantzun in-
kontzienteei dagozkie, eta defen-
tsa-jarreren eragileak dira.
Sentikortasun kimikoari esker,
animaliek inguruan gertatzen
diren konposizio kimikoen alda-
ketak beha ditzateke, bertako
aldaketak detektagailu kimio-
-hartzaileetan jasotzen direlarik.
Fisiologian, kanpoko sentikorta-
sunaren arabera, hiru multzo des-
berdinetan agertzen dira elemen-
tu kimio-hartzaileak:
1. Sentikortasun kimiko oroko-
rrekoak.
2. Ukipen zuzenekoak.
3. Urruneko sentikortasun kimi-
kokoak.
Usaimen-prozesua kimio-hartze
bat da, bizidunek inguruko kon-
posatu kimikoen kinadei eran-
tzun eta garunari seinalea igorriz
garatu den gaitasuna. Usaime-
nean urruneko kimio-hartzea
gertatzen da; dastamenean, oste-
ra, ukipenezkoa.
Urruneko kimio-hartzaileek,
oro har, kitzikapen-tarte baxua
Usaimenean
urruneko
kimio-hartzea
gertatzen da;
dastamenean,
ukipenezkoa.
Biak landu
daitezke
ikastaroetan
Naturan
usaimenak
gertaera asko
gidatzen ditu
kokapena edota lurraldekotasu-
naren mugak finkatzen dira era
horretan. Elkarren arteko jardue-
ra asko eta asko, sexu-ezagupena
besteak beste, usaimenaren ko-
deei esker bideratzen dira, sarri-
tan oso hizkera berezietan oina-
rrituta.
Intsektuen usaimen-ahalmena
oso garatuta dago, eta sarritan
ornodunena baino zorrotzagoa
da. Usain-hartzaile horien koka-
pena eta tankera oso aldakorra da
intsektuetan: sarritan antenetan
kokatuta, beste batzuetan ezpai-
netan, ileetan... Hala ere, beraien
egitura antzekoa da beti; hain
zuzen, zelula hartzaileak neurona
motakoak dira, gehienetan bi
polodunak; hau da, mutur batek
kanpoko estimuluak jaso ahal
ditu, eta besteak jasotako infor-
mazioa garraiatzen du, nerbio-
-egituraren bidez ganglioraino
hedatuz.
Gizakion usaimen-ahalmena,
beste ugaztun batzuena baino
urriagoa izan arren, oso kualita-
tiboa eta kuantitatiboa da. Usai-
men-ahalmena azido butirikoa
edo metil merkaptanoa bezalako
substantziak erabiliz neur daite-
ke. Honela, dastamenaren bidez
alkohola identifikatu ahal iza-
teko, alkohola 25.000 aldiz kon-
tzentratuago egon behar da,
usaimenaren bidez identifikatze-
ko behar dena baino. Baina, hala
ere, usaimenaren ezaugarri aipa-
garriena, dudarik gabe, usain
desberdinak bereizteko dituen
ahalmenean datza. Gaur egungo
ikerkuntzak frogatu duenez, per-
Animalien kasuan, kanpoko ki-
mio-hartzaile horiez gain, barne-
ko kimikaren sentikortasunareki-
ko beste detektagailu batzuk ere
badaude (barne-hartzaileak), gor-
putzeko osaera kimikoaren alda-
ketak sumatzen dituztenak. Sen-
tikortasun handikoak, eta oso ze-
hatzak izanik, garrantzi itzela
daukate homeostasi-mekanismoa
neurtzeko; hau da, barneko ingu-
ruaren osaketa konstante man-
tentzeko egileak dira.
KIMIO-HARTZEA
ANIMALIENGAN
Behe-ornogabeen kimio-hartzai-
leak nerbio-mutur askeak dira,
espezie eboluzionatuagoetan ki-
mio-hartzaile sekundarioak ohi-
koagoak diren bitartean. Ildo ho-
rretatik uler daiteke gizakiak, bi-
zidunetan garatuena denak, usai-
men kamustuagoa izatea. Hau
da, gizakia ikusmen eta entzume-
naren menpekoa da.
Bizidunen eboluzioko era sinple
eta primitiboetan (protozoak)
kanpoko kimikarekiko sentikor-
tasuna azaltzen denez, elikagaien
38 Usainak eta perfumeak
Intsektuen
usaimen-
-ahalmena oso
garatuta dago;
sarritan, usain-
-hartzaileak
antenetan daude
kokatuta
Usaina eta fisiologia 39
USAIMENAREN
MEKANISMOA
Usain-hartzaileak usaimen-mu-
kosa deituriko aldean daude ko-
katuta, sudurreko goiko eta atze-
ko aldean hain zuzen. Sudurreko
egitura anatomiko bereziari es-
ker, arnasturiko airea ez da usai-
men-mukosara zuzen heltzen,
bertan dauden partikulen difu-
sioaren bidez baizik. Nahi izanez
gero, pertzepzioaren intentsitatea
gehi daiteke, eta horrela partiku-
la usaindunen kopurua handiago-
tu. Hain zuzen ere, hori gertatzen
da usainketa gauzatzerakoan;
hots, aire-korrontea atzerantz eta
goiko aldarantz bidaltzen da zu-
zenki. Sudurretako bi aldetako
azalera osoa 5 cm2-koa da, gutxi
gorabehera, txakurra bezalako
animalia hiperosmatikoena baino
txikiagoa, eta beste ugaztun ba-
tzuena --balearena, adibidez--
baino handiagoa.
tsonek 50 usain primario baino
gehiago bereiz ditzakegu. Ikus-
men edo dastamenarekin erka-
tuz, egin daitezkeen konbinazio
posible guztiak asma daitezke, eta
beraz, usain-ñabarduren kopurua
ia-ia mugagabea dela esan daite-
ke.
Usain-hartzaileak diren zelulak
benetako neuronak dira, beste
zentzumen-zeluletan gertatzen
ez den bezala. Horietan ez dago
kanpoko munduaren eta nerbio-
ko neuronaren artean bereizketa
egingo duen belarriko tinpanoa-
ren, begiko kornearen edo mihi
gaineko papilaren bezalakorik.
Esan bezala, nerbioa bera da har-
tzaile-lanean diharduena. Gaine-
ra, neurona horiek birsorgarriak
dira. Eskuarki, hori ez da gorpu-
tzeko beste neuronen kasuan
gertatzen.
Loreek
emandako
usaina
pituitariara jo
eta gero,
zerbait pizten
da
burmuinean.
Horri esaten
diogu usaina
Sudurrean
milioika
neurona
birsorgarri
ditugu, usaindu
ahal izateko
40 Usainak eta perfumeak
Usaina eta fisiologia 41
Usain-noten bereizketa kualita-
tiboak, partikula usaindunak
hartzaile espezifikoetan sortzen
dituen estimulazio hautakorreki-
ko menpekotasuna dauka. Hau
da, partikula usaindunak bakarrik
eragingo ditu bere izaerari eta
bereizkotasunari dagozkion neu-
rona hartzaileak. Era honetan
usain desberdinak bereiz daitez-
ke. Hala ere, oso gutxi dakigu
partikula usaindunak bere har-
tzaile espezifikoa estimulatzeko
duen mekanismoari buruz.
Bestetik saio ugari egin dira
molekulen egitura kimikoaren
eta usainaren arteko harremanak
aurkitzeko. Emaitzetan ordea,
denetarik dago.
Usaimenaren osaera histologikoa
aurreko irudietan ikus daiteke.
Gutxi gorabehera 50 milioi usain-
-zelula daude mukosa bakoitzean.
Haiek dira estimuluak jasotzen
dituztenak, eta bestalde, neuro-
nak izanik, 6-12 zilio-luzapen di-
tuzte (airearekiko ukipen-azalera
handitzeko). Beste muturrean
axon bat dute, partikula usaindu-
nak neuronari emandako nerbio-
-estimulazioa garraiatzeko. Axon
batzuk multzotan batzen dira, eta
etmoidesa zeharkatuz usaimen-
-guruinera iristen dira, burmui-
nean dagoeneko.
Usaimen-neuronen artean koka-
tuta, badaude epitelio-zelulak
oin-gisara eta guruin-zelulak su-
dur-glanduletan batuta, mukia
ekoizteko hain zuzen. Nahita-
ezkoa da muki-kantitate egokia
edukitzea, batetik hezetasun-gra-
dua lortzeko, eta bestetik parti-
kula usaindunak difusioaren bi-
dez neurona hartzaileetara iritsi
ahal izateko. Muki-kantitate de-
segoki batek, gehiegizkoa edo
gutxiegizkoa izanik, oztopatu
egiten du usaimen-ahalmena; sa-
rritan, hotzeria dugunean jana-
riak zaporerik ez daukala esan
ohi da.
42 Usainak eta perfumeak
Usainketa
gauzatzerakoan,
aire-korrontea
atzerantz eta
goiko alderantz
bidaltzen da
Oso gutxi dakigu
partikula
usaindunak bere
hartzaile
espezifikoa
estimulatzeko
duen
mekanismoari
buruz
Usaimen-
-neuronen artean
kokatuta,
epitelio-zelulak
daude
Usaina eta fisiologia 43
guztiz, usainaz ez jabetzeraino.
Baina ez dirudi sentikortasunik
eza iraunkorra denik; usainaren
iturritik aldendu eta berriro itzu-
liz gero, hasieran bezala sentituko
baitugu. Hala ere, etengabe eta
luzaro usain bera hartzeak epe
luzerako egokitzapena ekar de-
zake, antza.
Horra hor bestela zer pentsatu
zuen Grenoulle-k bere usaina
hartzen ez zuela konturatu ze-
nean:
«Kontua ez da nik usainik ez
edukitzea, izaki orok baitu berea.
Neure usaina ezin hartzearen
arrazoia, sortze beretik etengabe
hartu izana da, eta sudurra itxia
dut harentzat. Neure buruaren-
gandik banatuko banintz, erabat
edo apur bat bederen, eta aldi
batez deskantsatu ondoren atze-
ra saiatu, ondo hartuko nuke
neure usaina, eta beraz, neure
burua usaintzeko aukera izango
nuke».
Bentzenoaren deribatu batzuek
antzeko usaina dute, adibidez.
Izan ere, sail horretako lehen
konposatuak usain fineko landa-
reetan aurkitu ziren, eta hortik
datorkio "aromatiko" izena, gero
bentzenoaren deribatuen familia
osorako erabili zena, nahiz eta
konposatu batzuen usain aroma-
tikoa zeharo nazkagarria izan.
Beste batzuetan berriz, ez da
inolako harremanik aurkitu, eta,
esate baterako, badira usain-
-ezaugarri desberdinak dituzten
estereoisomeroak (formula kimi-
ko bera izan arren, konfigurazio
espazial desberdina duten kon-
posatuak).
Usaina hartzen ari garela, gero
eta kontzentrazio handiagoak
behar ditugu hura sentitzeko, eta
askotan ohitu ere ohitzen gara
Eraztun
bentzenikoaren
deribatutik dator
`aromatiko'
izena
Zergatik ezin
du norberak
bere usain
propiorik
antzeman?
Usaina
44 Usainak eta perfumeak
Usain batzuekiko itsutasunari
buruz egindako ikerketa neuro-
-fisiologikoak, 1977an Amoore-k
egituratuta, gutxienez 50ren bat
oinarrizko usain desberdinen
presentzia egiaztatu du; hori
50ren bat hartzaile espezifikori
zor zaio; hartzaile bakoitza usain
primario baten hartze-prozesuan
espezializatuta dago.
Beraz, molekula usaindunaren
eta usaimenaren arteko elkarre-
kintza aztertu behar da; hau da,
zer gertatzen ote da substantzia
kimiko batek sudurzuloko pitui-
tariara jo eta gero? Honetaz ezer
gutxi dakigu eta hainbat teoria
itxuratu dira:
Burmuinera igortzen den seina-
lea sistema linbikora doa zuze-
nean. Sistema linbikoa estu lotu-
ta dago oroimenarekin eta sen-
tipenekin. Ez da oroimenaren
egoitza, izandako esperientzia
erreproduzitzeko beharrezkoa den
sistema erregulatzailea baizik.
Lehen mailako bizidunengan sis-
tema linbikoa ia osorik usaime-
nerako dago, eta animaliaren
garunaren zati handia hartzen du.
Gizakiongan ere, zentzumenen
artean usaimena da sistema
linbikoarekin lotura zuzenena
duena.
Sistema linbikoak gure metabo-
lismoa, sexu-jarduera eta gizarte-
-portaera erregulatzen dituzten
hormonen ekoizpenean ere badu
zerikusirik.
Substanzia baten usainak, berak sortu ahal dituen seinale primario
guztien integrazio zerebralarekiko menpekotasuna dauka.
Substantzia baten
usainak, berak
sortu ahal dituen
seinale primario
guztien integrazio
zerebralarekiko
menpekotasuna
dauka
Zer gertatzen ote
da substantzia
kimiko batek
sudurzuloko
pituitariara jo eta
gero?
Usaina eta fisiologia 45
II. Beste ideia baten arabera,
molekula kitzikatzailea hartzai-
leak xurgatzen du, eta sortzen
den konplexuak zelularen min-
tzaren ioiekiko iragazkortasuna
aldatzen du, elektrogenesia sor-
tuz.
III. Bestelako hipotesi batzuk
entzima-izaeran oinarrituta dau-
de: partikula usaindunak zelula
hartzailea aktiba lezake, entzi-
ma-erreakzioaren bat inhibituz.
IV. Beste batzuk zelula har-
tzaileek etengabe uhin infrago-
rriak jaulkitzen dituztela baiez-
tatu dute, eta substantzia usain-
-emaileak infragorriko xurgapen-
-banda bat izango luke.
V. Azken horrekin loturiko beste
hipotesi batek, zelula hartzai-
learen hozte-efektua aztertu du;
partikula usaindunak erra-diazio
infragorriak intentsitate handiz
xurgatzen dituztenean gertatzen
da hori.
VI. Beste teoria batzuk kitzika-
pen horren jatorri elektrikoaz
mintzo dira.
TEORIAK
I. Sinesgarritasun handieneko
hipotesia, molekula usainduna-
ren egitura espazialean oinarritu-
ta dago. Hipotesi horren arabera,
errezepzio-espezifikotasun bere-
ko neurona-hartzailearen talde
bakoitzak determinatzaile espa-
zial berbera izango luke, dago-
kion substantzia espezifikoaren
molekularen konformazioaren
molde negatiboa eraturik. Nola-
bait esateagatik, giltzaren eta
sarrailaren adibidea, zeina, bidez
batez, oso ezaguna baita katali-
zatzaileen adibideetan, edo entzi-
ma/substratu harremanen ka-
suan. Beste modu batera esanez,
zelularen mintzean hainbat ta-
mainatako zulo moduko batzuk
daude, eta molekula usain-emai-
lea ondo egokitzen denean, nola
edo halako seinaleak sorrarazten
ditu. Kasu honetan, molekularen
tamaina, forma eta izaera kimi-
koa izango lirateke usainaren
erabakitzaileak.
Usaina
hartzen duen
neurona baten
anpliazioa
Usainean,
molekularen
tamaina, forma
eta izaera
kimikoa dira
erabakitzaileak
46 Usainak eta perfumeak
rantz eta sistema linbikorantz
bidaltzen dira. Sistema linbikoa-
rekin dauden loturak asko eta ga-
rrantzitsuak dira, eta errinen-
zefalo dena osatzen dute. Sen-
-jarrerekin erlazionatuta dauden
funtzio konplexu askok, sistema
linbikoarekiko menpekotasuna
daukate; esate baterako, ikasbi-
deak eta oroimenak.
Honela, usaimena eta aipaturiko
funtzioen arteko loturak koka
daitezke, eta horrelaxe uler dai-
teke, era berean, usain-oroimena
deiturikoa. Are gehiago, modu
honetan uler daiteke sexu-eran-
tzuna animalia-espezie askotan.
FEROMONAK
Izakiak harremanetan jartzeko
beharrizana filogeniaren garape-
nari datxekion zerbait da. Sarri-
tan ikusteko eta entzuteko zei-
nuak erabiltzen dira, baina, oro
har, animaliek nahiago izango
dute mezu kimikoen bidaltzean
eta hartzean oinarrituriko kodeak
erabiltzea.
Hartzaileen aktibazio-mekanis-
moa edozein izanik ere, moleku-
la usainduna heltzen denean, gel-
dialdi-polaritatearen alderanz-
keta eta, ondorioz, potentzial
elektrikoaren aldaketa gertatzen
da, Ottoson-ek (1956) zioenez.
Lehen aipatu bezala, usaimena-
ren kitzipanenaz sorturiko sei-
nale elektrikoa, oraindik oso argi
ez dauden bide eta mekanismoen
bidez heltzen da burmuineraino.
Gaur egun ezin da azalpen osorik
eman ikuspuntu neurofisio-logi-
kotik. Dena dela, pizturiko seina-
le elektrikoa, oso korapilatsua
den axonen arteko loturen bidez
heltzen da burmuinerainoko hain-
bat aldetara. Lehenengo urratsa
"usain-oroimena" da. Seinale
elektrikoak guruinetik burmui-
neko alde egokietara garraiatzen
dira usaimen-sortaren bidez:
usaimenerako alde ertainera eta
alboko aldera, hain zuzen, horie-
tan baitago, ziur aski, usain-har-
tzea.
Bi gune horietatik oso korapila-
tsuak diren beste garraiatze-sorta
batzuk irteten dira, eta horien bi-
dez seinaleak burmuineko azale-
Loreek emandako
usainak erleak
erakartzen ditu;
feromonen
hizkuntza da hori
Teoria asko
itxuratu diren
arren, oraindik
ez da azalpen
osorik eman
Usaina eta fisiologia 47
eta transberbelana. Feromona
horien bitartez, beste karraskari
batzuk erakartzen ditu. Behin
zuhaitz-azaletik elikatzen hasten
denean, eme kolonizatzaileak hi-
rugarren feromona bat jariatzen
du, espezie bereko arrak eraka-
rriko dituena. Arrak zuhaitzera
heltzen direnean, berberona ize-
neko feromona jariatzen dute.
Arrek jariaturiko feromona ho-
rrek emearen feromonak eragi-
ten duten erakarpen hori gutxi-
tzen du. Modu honetan 1-3 pro-
portzioko eme eta arren komu-
nitateak sortzen dira.
Zuhaitz jakin bat kolonizatzen
duten karraskarien kopurua, ber-
tara heltzen direnen araberakoa
da; arrek jariatzen duten feromo-
naren kontzentrazio-maila bate-
raino handitzean, jadanik ezin
hel daiteke inolako sexuko ani-
malia berririk. Soberan geratzen
diren ar-emeek beste zuhaitz
batzuetara joan beharko dute.
Gizaki eta ugaztunetan ager dai-
tezkeen feromonen izaera eta ko-
purua aztertzeke dago oraindik.
Hala ere, feromonek primateen
Informazioaren igorle diren zei-
nu kimikoak, barreiapenerako
erraztasuna eta, batez ere, den-
boran zehar irauteko duten ahal-
mena dira ezaugarri nagusiak.
Ezaugarri horiek direla eta, oso
hedaturik daude naturan.
Animaliak elkarrekiko harrema-
netan jartzeko jariatzen dituzten
substantzia kimikoak feromonak
dira. Berauen izaera kimikoa as-
kotarikoa da, eta hainbat talde
kimikok hartzen dute parte, hala
nola aminoazidoek, gantz-azi-
doek, koipeek, konposatu zikli-
koek, konposatu nitrogenodu-
nek...
Gero eta ezagunago da feromo-
nen bitartez gertatzen den komu-
nikazioa, batez ere intsektuen
artean. Lengoaia kimiko horren
adibide bat, egurrean bizi diren
"karraskari"-taldeak dira: Pinuan
bizi den Dendroctonus frontalis
delakoaren kasuan emea da pinu
hori erasotzen duena, ziur aski
zuhaitzaren erretxinak erakartzen
duelako, edo behintzat erretxinak
uxatzen ez duelako. Emeak bi fe-
romona jariatzen ditu: frontalina
Basoa erre
ondorengo keak
kakarraldo
kolonizatzaileak
erakartzen ditu
Bada musua
antzinako
elkarrusnatze
baten aztarna
dela dioenik
ere
48 Usainak eta perfumeak
mona horrek arraren sexu-ekin-
tzaren eragingarri modura joka-
tzen du.
USAINA ETA
GIZAKIA
Gizakia ez dago usaimenaren
eboluzioaren tontorrean, baina,
ugaztuna izanik, usainak haute-
mateko gaitasun handia du.
Beraz, gizakiak usainak ezagu-
tzeko gaitasun eskasa duela esa-
tea topiko bat baino ez da. Hala
ere, zenbaitetan usaimen hobea
duten animaliez baliatzen ikasi
du, eta txerriak erabiltzen ditu
boilurrak aurkitzeko, txakurrak
ehizerako edo drogak bilatzeko...
Hainbat laborategi-saiok frogatu
dutenez, usaimen bat ezagutzea
zaila gertatzen zaigunean, arra-
zoia ez da gure usaimen eskasa
izaten, gure memoriak usainaren
izena ez ezagutzea baizik.
Kontuan hartzekoa da ezen
usain-hezkuntza egokiaz giza-
kiak usainen irudi eta tonalitate
izugarriak lor ditzakeela, daukan
fisiologia erabiliz gero. Gainera,
batzuetan usain batzuk bereizten
badakigu ere, ez dakigu hauek
taldetan nola elkar daitezkeen.
Badaude bere sentikortasun han-
diari esker substantzia ugari
usaindu, gogoratu eta bereiz di-
tzaketen pertsonak: maisu perfu-
megileak.
ugaltasunean duten garrantzia
erabakikorra dela pentsarazten
dute hainbat laborategi-saiok.
Adibidez: Maccacus rhessus es-
peziaren ugaltze-prozesua aztertu
da. Espezie honetako arretan,
sexu-jokabidean gorabeherak na-
baritu dira. Emearen obulaldian
arraren tentetze-abiadura handia-
gotu egiten da eta isurketa-
-denbora laburtu. Gerta daiteke,
ordea, momentu batean emeari
obarioak kenduta edo arrari
usaintze-ahalmena galarazita,
gertaturiko aldaketa horiek be-
rriz ere normaltasun batera
itzultzea. Emeak estrogenoen
bidezko tratamendu hormonala
jasanez gero, arraren portaera
normala berrezar dezake. Beste
saiakuntza batzuen bidez, emea-
ren baginan substantzia estroge-
noak kokatuz arraren sexu-grina
indartzen dela frogatu da era be-
rean. Kasu horretan, eta estroge-
noak baginan eragiten duten
ekintzaren ondorioz, bagina-gu-
ruinek gantz-azido gisa identifi-
katzen den feromonaren kanti-
tate handia jariatzen dute. Fero-
Ugaztunen
sexu-harremanak
usainarekin
lotuta daude,
zalantzarik gabe
Usaina eta fisiologia 49
Giza gorputzaren usaina hainbat
usainen batura izaten da. Batzuek
izerdi-guruinetan izaten dute ja-
torria, hauen jariakina --izer-
dia-- gizaki bakoitzaren bereiz-
garri iraunkorra izaten delarik.
Jariatu eta gero izerdiak azalean
jarraitzen badu, hartzitu egiten
da bakterioen eraginez, eta gor-
putzaren usaina aldatu eta handi-
tu egiten da. Bi usain horiei, jato-
rri kulturala duten beste batzuk
gehitzen zaizkie: perfume-usai-
nak, kosmetikoak, kutsadura-
-usainak...
Animaliak bezala elkarri usnan
ez gara ibiliko, baina ukaezina da
usainak bere lanak egiten dituela.
Bada musua antzinako elkar us-
natze baten aztarna dela dioenik
ere. Gaur egun ere, eskimalek
sudurrak elkartzen dituzte agur
gisa, eta goi-mailako gizarteko
arauek emakume bati eskuan
mun egitean ez zaiola musurik
eman behar diote; sudur puntaz
ukitu bakarrik egin behar omen
zaio.
Gure izerdiaren osagai nabarmen
bat androsterona dugu. Gizonak
androsterona gehiago botatzen
du emakumeak baino, eta berau
sentikorrago da usain horrekiko.
Saiakuntza batean, dentistaren
kontsultan aulki bat usaimenak
kontzienteki hauteman ezin de-
zakeen androsterona-kontzentra-
zio batez prestatu zen; ikusi ze-
nez, emakumeek aulki hartarako
joera zuten, gizonek muzin egi-
ten zioten bitartean.
Usaina deskribatzeko hitz bere-
zirik izatekotan, usain txar ba-
tzuk adierazteko erabiltzen dugun
"kiratsa" litzateke aipagarriena.
Beste batzuk, usainerako hitz
berezituak ez badira ere, lotura
berezia egiten dugula esan liteke.
Horietariko bat "ustel" hitza da.
Berez, materia organikoaren
egoera bat adierazten du; baina
baita egoera horretan substantzia
desberdinak sortzen dituzten
usain txarrak ere.
Ia denok onartuko genuke esatea,
usaimena, ikusmenaren eta en-
tzumenaren aldean, bigarren
mailako zentzua dela guretzat.
Hala ere, ikertzaile askok gure
jarduera bat baino gehiago usai-
nak zuzentzen duela egiaztatzen
dute. Konturatu gabe batzuetan,
gure usaintze-ataritik beherako
kontzentrazioa duen substantzia
guregan eragina izan dezakee-
lako, edo usain horretara ohitu
egiten garelako, ez dugu usainik
hartzen; baina zerbaitek eragiten
digu barnean. Horixe gertatzen
da izerdi-usainaren kasuan ere.
Hondakin-urak
araztegietara
iristen direnean,
kiratsa
Laborategi-teknikak
Naturak emandako usainak ontziratu ahal
izateko, naturari lapurtu behar dizkiogu bere
usainak, hots, bere esentzia-olioak. Horretara-
ko, laborategiko teknikak erabiltzen dira.
Esentzia-olio horiek, ikusi denez, zelulen arteko
espazioetan edo poltsetan metatuta topa daitezke,
eta leku horietatik eskura ditzakegu laborategiek
duten gaur egungo teknologiarekin.
Esentzia-olioen konposaketa kimikoa, puru-
tasuna eta gaineko ezaugarri kimiko-fisikoak
ezagutu eta neurtu behar dira, alkoholetan
diluitu baino lehen. Honetan, identifikazio
zehatza egin ahal izateko, gas-kromatografia da
teknika ordezkaezin eta egokiena; horregatik,
berari ataltxo berezia eskainiko zaio.
Beraz, "laborategiko teknikak" deituriko atal
honetan bi azpiatal bereiziko dira: lehenen-
goan, distilazioa edo disolbatzaile hegazkorrez
egindako erauzketak bezalako laborategi-
-teknikak laburbilduko dira, eta bigarrenean,
esentzia-olioan dauden konposatu kimiko or-
ganiko desberdinak identifikatzeko gas-kro-
matografiaren ezaugarriak aipatuko dira.
52 Usainak eta perfumeak
hastezin horiek. Horren ostean,
olioa distilatu eta beirazko ontzi
opakoetan gordetzen da, geroa-
go gerta litezkeen oxidazioak
ekiditeko.
Nork ez du laranja-usaina atza-
marretan antzeman, laranja eskuz
zuritu eta gero? Edo udako egun
bero horietan, eskuak izerdiz blai
daudenean, nork ez du men-
dabelarra eskuz zapalduz usain
fina eta freskagarria hartu?
EXUDAZIOA
Zuhaitz batzuek erretxina usain-
duna isurtzen dute beren enbo-
rretan ebakiak egindakoan. Erre-
txina horietatik esentziak atera
daitezke gero. Teknika hau pi-
nuetan, intsentsuaren eta benjui
baltsamoaren eta abarren kasuan
erabiltzen da, kautxuan egiten
den bezalaxe.
ZAPALKETA
Limoia, laranja edo bergamota
bezalako Hesperideen fruituen
azala zapalduz, esentzia duten
guruin edo poltsak puskatu eta
esentzia askatzen da. Azalak ka-
rraskatu eta sortutako karras-
kinak zapalduz ere lor daiteke
esentzia.
Eskuko zapalketa oso teknika
egokia da, fruituen tamaina des-
berdinak mekanizatzeko arazoak
sortzen baititu, eta eskuz egin-
dakoak kalitate eta etekin hobeak
dituen olioa ematen baitu. Adi-
bide gisa, 1000 limoitatik 500 g
esentzia eskura daiteke era
horretan.
Zapalketaren bidez ura eta esen-
tzia-olioak batera eskuratzen
direnez, dekantazioaren bidez
banatu behar dira bi likido nUsainak eta perfumeak: Literaturatik kimikara