Arantza Gutierrez Paz
EKOIZPENA ETA
ERREALIZAZIOA
IRRATIAN
Udako Euskal Unibertsitatea
Bilbo, 2001
© Arantza Gutierrez Paz
© Udako Euskal Unibertsitatea
ISBN: 84-8438-019-X
Lege-gordailua: BI-2345-01
Inprimategia: RGM, Bilbo
Azalaren diseinua: Iñigo Ordozgoiti
Hizkuntza-zuzenketen arduraduna: Jose Ramon Etxebarria Bilbao
Banatzaileak: UEU. Erribera 14, 1. D BILBO telf. 94-6790546
Helbide elektronikoa: argitalpenak@ueu.org www.ueu.org
Zabaltzen: Igerabide, 88 DONOSTIA
«Liburu hau Hezkuntza, Unibertsitate eta
Ikerketa Sailaren laguntzaz argitaratu da»
Aurkibidea
SARRERA. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 7
I. IRRATI-EKOIZPENA:
IRRATSAIOAREN ERAKETA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 9
1. Irratsaioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 11
1.1. Irratsaio eta programazio kontzeptuak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 11
1.2. Programatzailearen funtzioa lan-organigraman . . . . . . . . . . . . . 13
1.3. Irrati-generoak eta irratsaio-motak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 14
1.4. Irratsaioaren eraketa urratsez urrats . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 29
2. Irrati-ekoizlearen eta errealizatzailearen ohiko egitekoak . . . . . . . 33
2.1. Ekoizpenaren eta errealizazioaren arteko hari bereiztezina . . . . 33
2.2. Errealizazio-taldea. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 35
2.3. Teknologia berrien eragina irrati-ekoizpenean eta errealizazioan 38
3. Finantziazio-bideak eta publizitatea.
Jarraitutasuneko errealizazioa. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 39
3.1. Diru-iturriak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 39
3.2. Publizitate-Sailaren egintzak. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 41
3.3. Jarraitutasuneko errealizazioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 44
II. IRRATI-ERREALIZAZIOA: ESTUDIOAK ETA TRESNERIAK . . 47
1. Soinua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 49
1.1. Soinu-uhina . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 49
1.2. Soinuaren ezaugarriak. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 51
1.3. Soinuaren hedapena. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 53
1.4. Soinua jasotzeko erak: monofonia, estereofonia eta sourround . 54
1.5. Soinuaren tratamendu digitala. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 55
1.6. Soinu-trinkotasuneko sistemak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 58
2. Irrati-estudioetako ekipamendua. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 65
2.1. Mikrofonoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 65
2.2. Grabaketa-sistema analogikoak. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 68
2.3. Grabaketa-sistema digitalak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 69
2.4. Nahasketa-mahaia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 74
2.5. Beste ekipamendu batzuk . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 76
2.6. Ekoizpen ona lortzeko kontuan hartu beharreko aholkuak . . . . . 78
2.7. Estudio digitalaren sarea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 78
III. IRRATI-EMANKIZUNAK: DIAL ANALOGIKOETATIK DIAL
DIGITALERA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 81
1. Oinarrizko kontzeptuak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 83
1.1. Irrati-uhinak eta maiztasun-bandak. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 83
1.2. Modulazioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 84
2. Dial analogikoetako irrati-hedapena. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 87
3. Dial digitalak:. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 89
3.1. RDS (Radio Data System). . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 89
3.2. DAB (Digital Audio Broadcasting). . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 93
3.3. Irrati digitala banda analogikoetan . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 103
4. Interneten bidezko emankizunak. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 107
4.1. Irratia Interneten: hedabide berriaren zehaztapen teknikoak . . . 108
4.2. ON-Line motako irratiaren soinua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 113
4.3. Askotariko irrati-edukiak interneten . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 115
4.4. Euskal Irratiak Sarean . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 116
IV. BIBLIOGRAFIA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 127
6 Ekoizpena eta errealizazioa irratian
Sarrera
Liburu honetan irrati-ekoizpenean parte hartzen duten pertsonak eta tresneria
azaltzen dira; baina ez hori soilik, irratsaio baten errealizazioaren osagaiak ere bai.
Horrez gain, autoreak ez du ahaztu azken urteetan arlo guztietan gertatzen ari den
teknologia-aurrerapenak irratian duen eragina; hau guztia etorkizuna ez ezik,
orainaldia baita. Hala ere, liburu hau ez da teknologiari buruzko testua, honek
garrantzia handia duen arren. Autoreak, kazetaritza-arloan, irratigintzan egin du lan;
horregatik, edota hala ere, irrati-idazleek, ekoizleek eta errealizatzaileek beren lana
aurrera ondo eraman ahal izateko teknika menperatu behar dutelakoan dago. Gaur
egun ez da onartzen soilik ondo mintzatzen dakien irratilaririk, orkes-tra-
emakume/gizona den profesional osoa baizik. Ekoizpeneko osagairik garrantzi-
tsuena den langileak prozesu osoa ezagutu behar du, nahiz eta atal batean espezia-
lizatu. Osotasunaren behar hau askoz premiazkoagoa izaten da irrati txikietan,
zeintzuetan langile guztiek denetariko funtzioak betetzen dituzten. Hain zuzen ere,
hauexek --tokiko irratiak-- dira Euskal Herrian ugarien ditugunak. Beraz, honako
hau euskal irratilari eta irratilarigaientzako eskuliburu ulergarria eta lagungarria
izan dadin bilatu du egileak.
Egiturari dagokionez, liburua hiru atal nagusitan dago banaturik. Lehenengoan,
irrati-ekoizpena eta errealizazioa definitu eta bereizteaz gain, parte hartzen duten
pertsona-bitartekoei buruz ari da idazlea. Halaber, irrati-programazioa osatzen
duten edukiak definitzen dira, eta, zentzu honetan, genero eta irratsaio kontzeptuak
bereizten eta sailkatzen dira. Horretarako, aurretik hainbat adituk idatzitako
definizio eta sailkapenak hartu ditu kontuan liburu honen autoreak, batzuen ideiak
baztertuz eta beste batzuk bereak eginez.
Bigarren atala baliabide teknikoei buruzkoa da. Ulergarria izateko asmoz,
irrati-errealizazioan erabiltzen den tresneria azaldu aurretik, honen oinarrian
dagoen soinuaren tratamenduaren inguruko azalpenak eskaintzen dira. Ondoren,
irrati-estudioetan aurkitzen diren ekipoak banan-banan azaltzen dira, analogikoak
eta digitalak bereizita. Teknologia berriek ekoizpen-prozesuan duten eragina
azpimarratzen den arren, ez da ahazten oraindik ekipamendu zaharrekin batera era-
biltzen direla hainbat emandegitan, eta, horregatik, ez direla guztiz baztertu behar,
poliki-poliki desagertuz joango direla jakin arren. Atal hau idazteko, ezinbestekoa
izan da Internet eta sarearen bidez soinu-ekoizleek ematen dituzten teknologia
berriak ezagutzea.
Amaitzeko, azken atalean ekoizpen-prozesua ixten duen emankizun-arloa
aztertzen da. Honetan ere, teknologia berriak azaldu behar dira, horiek etorkizune-
ko diala ezarriko baitute, baina dial analogikoa baztertu gabe --oraindik aukera
nagusia baita--, dial berriak sartzen ari diren arren. Internetek eskaintzen dituen
aukera berriak ere azaltzen dira, betiere, aukera horiek guztiek euskal irratigintzan
izango duten eraginaren ikuspuntutik aztertuta.
Esan bezala, liburu honetan ez da irrati-teoria berririk eskaintzen, urteetan
zehar hainbat adituk argitaratutako esperientzien bilduma baizik. Hauxe da testu-
liburu honen berritasun bakarra, oso sakabanaturik dauden ezaguerak biltzea,
alegia; eta, halaber, ahal den modurik errazen eta ulergarrienean eskaintzen
saiatzea, Ekoizpena eta Errealizazioa Irratian izeneko irakasgaiaren ikasleek ez
ezik, irrati-ekoizpenaren prozesua ezagutu nahi duen edonork ikasi ahal dezan.
Idazleak hainbat urtetan irrati-lanetan eta irakasle moduan bildutako esperien-
tziak agertzen dira liburu honetan, ulergaitzak izan daitezkeen azalpen teknolo-
gikoei ihes eginez eta lanean ikasitakoa ezagutaraziz. Horregatik, eskerrak eman
nahi dizkiet urte hauetan solaskide izan ditudan ikasle guztiei, haien galderei
erantzuteko sortu baita liburu hau, eta haien zalantzek bultzatu nautelako behin
baino gehiagotan teknologiaren arloan sakondu eta gaia ulergarri bihurtzera. Baina
edukiak baztertu gabe --zer esan jakin gabe ez baitago ekoizpen-prozesurik--,
irrati-programazioaren helburua beti entzuleei zerbait komunikatzea baita,
entretenitzen ditugun bitartean noski. Beste arlo askotan bezala, teknologiak esan
nahi dugunaren zerbitzuan jartzea da garrantzitsuena; horregatik, errealizazio ona
egiteko aurreko prozesua ere landu beharra dago, ideiatik bertatik hasita.
8 Euskal irratigintzaren historia
I. Irrati-ekoizpena:
irratsaioaren eraketa
Irrati-ekoizpenean sortzen den produktu nagusia irratsaioa da. Dena den, irratsaioa
ez da isolaturik aurkezten, "parrilla" baten barnean baizik. Horregatik, atal
honetan, irratsaioaren definizioa eta mota desberdinetako irratsaioen sailkapena
egiteaz gain, irrati-programazioaren prestaketan parte hartzen duten giza
bitartekarien funtzioak eta egintzak ere azaltzen dira.
1. Irratsaioa
Irrati-ekoizpenaren emaitza irratsaioa da; baina irratsaioa ez da isolaturik agertzen,
programazioa edo irratsaio-multzo koherentea eratuz baizik. Atal honetan, beraz,
kontzeptu horien definizioak azaltzeaz gain, nola eratzen eta sailkatzen diren ere
azaltzen da. Era berean, eta irratsaioak osatzen dituzten edukiak definitzeko
asmoz, irrati-generoak bereizi eta sailkatuko dira, kontrajarriak baino gehiago
gehigarriak diren kontzeptuak ondo definitzeko asmoz.
Kontuan hartu behar da, zentzu honetan, adituak ez direla ados jartzen kon-
tzeptu horiek definitzean, eta horregatik, batzuetan nahastu egiten direla. Beraz,
autoreak bere proposamena egiten du hemen, beste autore batzuen iritziak aztertu
ondoren.
1.1. IRRATSAIO ETA PROGRAMAZIO KONTZEPTUAK
Josep Martí-k honela definitzen du irratsaioa: "unitate ezberdindu moduan ekoitzi-
riko edukien tartea, gai zehatzak ikutzen dituena eta iraupen edota aireratzeko une
zehatza duena." (Martí, 2000: 18).
Programazio hitzaz, egun, aste edo denbora batean zehar emandegi batean
eskaintzen diren irratsaioen bilduma izendatzen du Martí-k. Berak dioenez, "irrati-
-emandegiak1 bere entzuleari eskaintzen dion eduki-bilduma da, irratsaio espezifi-
koetan antolatua, irratsaioak eredu zehatz baten arabera eta denbora-unitate
batean --egun, aste, hiruhilabeteko edo denboraldi batean-- antolatuta egonik."
(Martí, 2000: 19).
Irratsaio bat programatzen denean, eta emanaldi-ordutegia zehazteko orduan,
denbora-tarte bakoitzean izan daitekeen entzuleria-mota hartu behar da kontuan,
aditu katalanaren ustez: programa nori zuzendu nahi zaion eta ordu horretan nahi
den publikoa entzuten egongo denentz ezarri ahal izateko.
Zentzu honetan, bi programazio-eredu nagusi bereizten ditu Martí-k:
1. Orokorra edo konbentzionala, hau da, denetariko irratsaio-motak eta
gaiak sartzen dituena, publiko heterogeneo ezberdinei zuzendua. Honen adi-
bideak, Euskadi irratiak edo Herri irratiak eskaintzen dituzten programazioak dira.
1. "Emandegi", "irrati-emandegi" eta "irrati-estazio" terminoak sinonimotzat hartu ditugu
liburuan, hirurak erabiltzen baitira.
Eredu honetan hiru azpieredu bereiz daitezke, Martí-ren arabera: (Martí,
2000: 59-60):
a) Blokeka osatutako programazioa.
Honen ezaugarriak honako hauek lirateke:
irratsaio- edo genero-mota gutxi erabiltzen dira;
ordutegi-tarte bakoitzari iraupen handiko irratsaio bana dagokio: normalean
goizaren tarte handiena magazinak betetzen du, eta arratsaldean ere beste
irratsaio luze bat eskaintzen da;
eduki-aniztasuna badago ere, molde hori irratsaio bakar batean kokatzen
da; horregatik, gehien erabiltzen den irratsaio-mota magazina da;
normalean "izarrek" edo hizlari ezagunek zuzentzen dituzte aipaturiko
irratsaio erraldoi horiek.
b) Programazio mosaikoa.
Ezaugarri hauek bereizten dute programazio-mota hau:
eduki, irratsaio eta taxuera ezberdin asko sartzen ditu;
ordutegi-tarte berean, elkarren artean loturarik ez duten irratsaioak daude,
eta ez dira egunez egun errepikatzen;
irratsaioen iraupenak luzera desberdinekoak dira;
ordutegi bakoitzean adi dagoen entzule-kopurua ez da programazioa
antolatzeko kontuan hartzen den irizpide bakarra, aniztasuna baizik.
Mota honetako programazioak asteburuetarako prestatzen dira hainbat irrati-
-emandegitan, zeintzuetan, aste barruko magazinen ordez, irratsaio laburragoak
sartzen dituzten.
c) Saski-naski edo jarraitutasuneko azpieredua
Baliabide gutxiko emandegiek egunean zehar 24 ordu betetzeko izaten duten
programazioari dagokio "saski-naski" izeneko hau; hauxe da, adibidez, tokiko
emandegi eta irrati askeen kasua.
Besteak beste, hona hemen programazio-mota honen berezitasunak:
"parrillak" ez ditu ezberdindutako edukiekin betetzen programazio-tarte
guztiak, eta jarraitutasuneko baliabide asko erabiltzen ditu: musika-irra-
tsaioak, grabaturiko saioen errepikapenak...;
entzuleria erakartzeko irratsaio ezagun bat edo bi ditu, edo honen ordez,
irratiaren nortasuna definitzen duen elementuren bat, albistegiak esaterako.
12 Ekoizpena eta errealizazioa irratian
2. Espezializatua, hots, entzuleriaren arabera oso zehaztutako edukiak
eskaintzen dituena.
Honen barruan bi azpieredu bereizten ditu Josep Martí-k:
a) Tema edo gai bakarrekoak: Radio 5 Todo Noticias edo Europa Info,
informazioari buruzkoak, Radio Marca Digital etengabeko kirol-emanaldia
eskaintzen duena, edo Radio Sinfo eta RNE-Clasica musika-kateak bezalakoak.
b) Irrati-formula edo errepikatzen den taxuera batean oinarritutakoak:
Euskadi Gaztea, gazteentzako musika eta informazioa eskaintzen dituena, edo
Cadena Dial Euskadi, musika latindarrean oinarritutakoa.
Orain arteko sailkapena entzuleriaren eta edukien arabera eratzen duen
bitartean, ordutegiaren arabera ere programazio-tarte ezberdinak bereizten ditu
Martí-k: (Martí, 2000: 62-63):
0609/10 ordu-tartea. Eskola, unibertsitate edo lanera joateko ordua da.
Jende askok entzuten du irratia entzunaldi laburretan (30'60'), bai etxean bai
autoan. Informazio orokorraz gain, lokala ere oso garrantzitsua da, batez ere
trafiko edo eguraldiari dagokiona.
1013 ordu-tartea. Irratiaren prime time edo entzule-kopuru handiena biltzen
duen ordu-tartea dugu. Etxean edo lantokian entzuten da, eta gehienbat
emakumezkoek osatzen dute entzuleria.
1316 ordu-tartea. Tarte honetan irratia ezin da telebistarekin lehiatu. Tarte
honetan kirola eta kultura dira nagusi programazioetan.
1619/20 ordu-tartea. Entzuleriaren gehiengoa emakumeek osatzen dute eta
beraiei zuzendutako saio asko eskaintzen dira. Azken urteotan magazinak nagusitu
dira tarte honetan.
2023/00 ordu-tartea. Telebistaren prime time-a da eta irratian entzuleriak
behera egiten du nabarmenki. Tarte honetan, nagusiki gizonezkoek osatzen dute
entzuleria.
0002/03 ordu-tartea. Europan ia entzulerik ez dagoen bitartean, Hego
Euskal Herrian kirolari buruzko irratsaioak arrakasta handikoak izaten dira. Lan
egiten ari diren edo lo egin ezin dutenek entzun ohi dituzte.
0306 ordu-tartea. Askotan eguneko irratsaioak errepikatzen dira. Bestetan,
musikak osatzen du tarte hau.
1.2. PROGRAMATZAILEAREN FUNTZIOA LAN-ORGANIGRAMAN
Zalantzarik gabe, programatzailea funtsezkoa da irrati-ekoizpenean, emandegiak
eskaintzen dituen edukiak antolatzeko ardura berea da eta. Dena dela, irrati
Irratsaioa 13
guztietan ez dago programatzailearen funtzioa betetzen duen pertsona jakinik, eta
askotan lan hau zuzendariak egiten du; bestetan, irratsaioen arduradunek eratzen
dute "parrilla". Kasu guztietan hauexek dira programatzaileak bete behar dituen
funtzioak (Martí, 2000: 23-25):
1. Programazio-parrilla diseinatzen du. Alde batetik orokorrean eta aldi
berean irratsaioz irratsaio eta ordutegiko tartez tarte, irratsaioen arteko
koherentzia eta lotura bermatzeko.
2. Emandegiaren estiloarekin eta enpresaren estrategiarekin bat egiten duten
irratsaioak bilatzen ditu: bai heltzen zaizkion proposamenak aztertuz, bai
ekoiztetxeetakoak kontratatuz.
3. Irratsaioak aurrera eramango dituzten profesionalak aukeratzen ditu,
irratsaioari edo programazioari egokitzen zaizkien aurkezleak kontratatuz.
Horrez gain, kontratuak eta lan-baldintzak ezartzen ditu enpresa ekoizlee-
kin eta errealizatzaile zein aurkezleekin.
4. Irratsaioen lan-taldeen prestakuntza antolatzen du, eta langile bakoitzari
dagozkion funtzioak ezartzen ditu.
5. Programari egokituriko aurrekontua kudeatzen du.
6. Programazio-parrilla antolatzeaz gain, etorkizuneko aurrerapenak egiten
ditu, ordutegi-aldaketak edo proposamen berriak sartuz.
7. Beste sail edo sekzioekin batera lan egiten du programatzaileak: ekoizpen,
administrazio, publizitate eta bestelako sailetakoekin, alegia.
1.3. IRRATI-GENEROAK ETA IRRATSAIO-MOTAK
Oso lausoa izaten da genero eta irratsaio kontzeptuak bereizten dituen aldea.
Gotzon Toral irakaslearen ustez2, bi kontzeptu hauek ezberdinak diren arren,
batzuetan gehigarriak dira, eta ez kontrajarriak. Irratsaioa eduki- eta barne-
-antolaketaren bilduma den bitartean, generoa gertaera informatiboaren tratamendu
formala da, zeina ondoren era batez edo beste batez irratsaio batean edo beste
batean sar daitekeen (Cebrian Herreros, 1992: 21). Batzuetan, irratsaio batean
genero bat edo gehiago sar daiteke, eta bestetan, berriz, generoak eta irratsaioak
bat egin dezakete, elkarrizketan oinarrituriko irratsaioetan adibidez.
Hurrengo lerroetan proposamen bat egiten du Toral-ek genero eta irratsaio
kontzeptuak bereizi eta sailkatu ahal izateko:
14 Ekoizpena eta errealizazioa irratian
2. Toral, G. (1998): "Producción en Radio" irakasgaiaren titulartasun-proiektua.
1.3.1. Genero eta irratsaio kontzeptuak
Irrati-generoa honela definitzen du Arturo Merayo-k: "Irrati-mezua osatzen
duten osagaiak --eta bereziki hitza-- harmonizatzeko era bakoitza, zeinari esker
sortutako egitura irrati-sormenaren eta hedapenaren taxuera baten barruan
ezagutzen den." (Merayo, 1992: 173).
Hau da, irrati-genero bakoitzari mezua antolatzeko era propioa dagokio, eta
generoek testuak --ahozko testuak irratian-- sailkatzea ahalbidetzen dute,
komunak diren ezaugarri batzuen arabera.
Zentzu honetan, irrati-generoen kontzeptua eta sailkapena kazetaritza-
-generoen zorduna da, eta, komunikabideak ezarritako ezaugarri bereziak izan
arren, bateragarriak dira3. Beraz, generoak oso baliogarriak dira entzuten diren
irrati-mezuak sailkatu ahal izateko. Generoei esker, eskainitako edukiak bereizi eta
mezu ezberdinak ezagutzen ditu entzuleak. Hori kontuan hartuta, bi sailkapen
nagusi egingo ditugu generoen artean: informazio-generoak eta iritzi-generoak;
lehenengoetan, azaltzen den gertaera edo ekintza da garrantzitsuena; bigarrenetan,
berriz, nork azaltzen duen eta horren inguruan duen iritzia.
Gotzon Toral-en ustez, gero eta nahasketa handiagoa dago gaur egun.
Irratietan Talk-show izeneko irratsaioak ezarri dira arrakasta-formula moduan;
horietan, genero ezberdinak nahasten dira, eta oso zaila izaten da informazioa eta
iritzia bereiztea. Mintzaldian, edo solasaldian oinarritzen da diskurtsoa, eta
errealitatea "den modukoa" agertuko balitz bezala eskaintzen da; naturaltasunez
adierazita, ia bitartekorik gabe, itxuraz. Protagonistak errepikatzen dira irratsaio
horietan, eta oso antzekoak diren ahots-kontzertuak sortzen dira edonon.
1.3.2. Irrati-generoak: informazioa eta iritzia
Autore ezberdinek irrati-generoen sailkapen ezberdinak egin dituzte; adibidez,
Arturo Merayo-k elkarrizketa- eta bakarrizketa-generoak bereizten ditu. Lehenen-
Irratsaioa 15
3. Zentzu honetan, kazetaritza-generoen definizio asko aurki daitezke eskuliburuetan. Hona
hemen batzuk:
Martínez Albertos: "Podrían definirse los géneros periodísticos como las diferentes modalidades
de la creación literaria concebidas como vehículos aptos para realizar una estricta información de
actualidad (o Periodismo) y que están destinadas a canalizarse a través de la Prensa escrita", in
Redacción periodística, ATE, Bartzelona, 1974, (70. or.).
Lorenzo Gomís: "...representan la sedimentación de la experiencia del trabajo colectivo en
diversos medios de información, el dominio técnico que distingue al profesional del periodismo de
quien no lo es, la posibilidad de hacer llegar al receptor el mensaje, con relativa rapidez y
seguridad", in Teoría del Periodismo, Paidós, Bartzelona, 1991.
Wolf: "hablamos de géneros para indicar modos de comunicación culturalmente establecidos,
reconocibles en el seno de determinadas comunidades sociales (...) sistema de reglas a las cuales se
hace referencia (implícita o explícita) para realizar procesos comunicativos, ya sea desde el punto
de vista de la producción o de la recepción". Wolf, "Géneros y televisión", Análisis, 5, Bartzelonako
Unibertsitate Autonomoaren Informazio Zientzien Fakultatea, 1984, 189. or.
goak pertsona bat baino gehiago mintzo direnean gertatzen diren bitartean, bigarre-
netan, berriz, egileak berak esandakoaren erantzukizun osoa bereganatzen du.
Luisa Santamaria-k hiru genero-mota ezberdintzen ditu kazetaritzan:
informatiboa, interpretatiboa eta iritzizkoa.
Liburu honetan, berriz, bi sailkapen nagusi egiten dira: alde batetik informa-
zio-generoak eta, bestetik, iritzizkoak edo aburuzkoak --Santamariaren hitzetan,
"gertaeren azalpenak eta ideiak azaltzeko balio duten iruzkinak" (Santamaria,
1990: 18)--. Liburu honen idazleak ez ditu interpretazio-generoak bereizten, irra-
tian irakurketa interpretatiboa beti gertatzen dela ulertzen baitu; beraz, interpre-
tazioa izango da irrati-diskurtsoaren ezaugarrietako bat, informazioan eta iritzian
agertzen dena; baina autoreak ez du bereiziko generoa.
Informazio-generoetan, errealitatea da erreferentea, eta, beraz, idazleak/
hizlariak errealitate hori azaltzen du. Dena dela, egilearen subjektibotasunak eragin
handia du gertaeren edo ekintzen azalpenean, bere testuinguru eta egoera
pertsonaletik jaso eta iragazten ditu eta. Iritzizkoetan, berriz, egile edo sinatzailea-
ren inplikazioa handiagoa izaten da, errealitatea azaldu baino gehiago horren
aurrean duen iritzia esaten du eta. Zentzu honetan, ez ditu gertaerak edo ekintzak
azaltzen, horien alde edo aurkako argudioak, ustezko zergatiak eta aurreikusitako
ondorioak baizik. Helburua ez da errealitatea azaltzea, horren inguruko usteak
edo ideologia adieraztea baizik, entzulea konbentzitu --gutxitan-- eta limurtu
--gehienetan-- nahiaz.
a) Informazio-generoak4
Esan bezala, errealitatean edo gertaeren kontakizunean oinarrituriko irrati-
-kazetaritzaren mezuak bereizten dituzten taxuerak informazio-generoen atalean
sailkatzen dira. Hona hemen informazio-generoen motak:
Albistea
Prentsan eta telebistan bezala, irratian oinarrizko genero informatiboa dugu
albistea edo berria. Idazketan ezberdintasunak dauden moduan, informazioaren
tratamenduak ere berezitasun batzuk ditu irratian. Muñoz eta Gil aipatuz, Palazio-k
irrati-albistearen egituran faktore batzuek eragiten dutela azaldu du:
a)Denbora. Berehalakotasuna da nagusi. Albistea behin eta berriz gaurkotu
beharra dago eta azken unekoak --berriak-- lehentasuna du. Atzoko
albisteak, ostera, ez du lekurik irratian.
b)Hizkuntza. Oso zehatza da, ulergarria eta argia.
16 Ekoizpena eta errealizazioa irratian
4. Eskuliburu honetan genero ezberdinen deskribapena baino ez da egingo. Gai honetan
sakontzeko, UEUk argitaraturiko G. Jakobe Palazio-ren Irratibidearen Barrunbean Zehar izenburu-
ko liburuaren generoei buruzko atala gomendatzen dugu. Liburu horretan, genero horiei buruzko
laburpen bat eskaintzen da.
c)Ahotsa. Kazetariaren mintzoak interpretatu egin ahal du informazioa,
kutsatu, idatzizko hizkien neutrotasunaren aurrean.
d)Soinu-osagarriak. Albistearen azalpenaz gain, lekuko edo protagonisten
ahotsak zein gertaeren zaratak ere entzun daitezke irratian.
Zentzu honetan, bi motatako albisteak bereizten dira, adierazpenak dituen
ala ez kontuan hartuta:
adierazpenik gabeko albistea,
adierazpenak dituen albistea edo in voce motakoa.
Flasha
Flash izenekoa albiste baten aurrerapen laburtua da: gertaera bati buruz
ezagutzen diren lehenengo xehetasunen azalpena. Informazio hori ondoren gara-
tzen da, zehaztapen gehiago jakin ahala. Batzuetan, informazio berriak heltzen
diren neurrian, hasierako datuak baieztatu ordez, gezurtatu egin behar izaten dira.
Kronika
J. J. Muñoz-ek eta C. Gil-ek egindako definizioaren arabera, "egileak ematen
dizkion elementu formal edo literarioak dauzkan informazio garatua" da kronika.
Informazio hutsaren eta kazetagintza interpretatiboaren artean kokatzen da. Esata-
riaren subjektibitatea ager daiteke planteamenduan edo kontakizunean, eta
batzuetan esatariak lehenengo pertsonan azaltzen du gertaera. Kronika askeagoa da
albistea baino, bai ordenan eta baita estiloari dagokionez ere.
Mota desberdinetako kronikak daude: legebiltzarretiko kronika, kronika
beltza edo gertaera-kronika, kirol-kronika, ikuskizun-kronika, korrespontsalaren
kronika, eta abar. Horiez gain, Arturo Merayo-k "crónica de alcance" delakoa
("irispen handiko kronika" edo dei dezakegu) azpimarratzen du (Merayo, 1992:
207-208); bere ustez, mota honetan albiste bati buruzko datu edo ikuspuntu berriak
eskaintzen ditu kronika-egileak, informazioan edo albiste hutsean azaldu ez direnak,
eta batzuetan estudioko esatariaren eta kronika-egilearen arteko elkarrizketa
moduan aurkezten da.
Txostena
G. J. Palazio-k dioenaren arabera, duela gutxi azpigenerotzat jotzen hasi da,
lehen albiste garrantzitsu batzuk osatzeko datu-bilketa hutsa zen eta. Gaur egun,
zenbait albiste nagusik inguruko ikerketa sakona exijitzen dute; zentzu honetan,
albiste garrantzitsuenak sakontzen dituen azalpena izaten da.
Arturo Merayo-k bi motatako txostenak bereizten ditu (Merayo, 1992: 184):
Irratsaioa 17
Zehaztasunekoa: batez ere albiste zientifiko eta ekonomikoak sakontzeko.
Osagai konparatiboak, kronologikoak, estatistikoak eta dokumentalak
eskaintzen dira, gertaeraren zehaztasunak ulertzeko.
Ikerketa-txostena: normalean gizarte- eta politika-gaiekin loturik dagoen
sakoneko kazetaritzaren generoa da; salaketa egiten du kazetariak, edo
zikinkeria eta ustelkeria agerian uzten ditu.
Erreportajearekin ezaugarri komunak dituen arren, ezberdintasunak daude bi
generoen artean, txostenak estilo inpertsonalagoa --"zientifikoagoa"-- eskatzen du
eta.
Elkarrizketa
Elkarrizketan --beste pertsona batekin hizketan-- nahi den informazioa edo
iritzia lortzea bilatzen du kazetariak. Informazio hori gertaera zehatz baten inguru-
koa izan daiteke --gaurkotasuneko gaien ingurukoa edota adierazpen-elkarriz-
keta-- edo pertsonaiari berari buruzkoa --elkarrizketa pertsonala--.
Zentzu honetan, Merayo-k elkarrizketen sailkapen bat proposatu du gaiaren
arabera (Merayo, 1992: 211-214):
a) Pertsonalitatezkoak:
Erretratu erakoak: elkarrizketatuaren nortasunaren ezaugarri aipagarrienak,
gustuak eta zaletasunak ezagutzea bilatzen du elkarrizketatzaileak, horre-
tarako prestaturiko galdeketa baten bidez.
Biografikoak: elkarrizketatuaren bizitzak --edo horren tarte batek-- du
garrantzia.
b) Adierazpenekoak: pertsonaia bera baino garrantzitsuagoak dira adierazpe-
nak. Era askotan aurkez daitezke:
Erritu moduan: pertsonaiaren hitzak lortu nahi dira, edozein gauza esanda
ere.
Iritzi moduan: elkarrizketatuak gaurkotasunari buruz duen iritzia eskatzen da.
Azalpen moduan: gertaera bati buruz protagonistek edo lekukoek duten
azalpena bilatzen du elkarrizketatzaileak.
Sakontasuna bilatuz: gai interesgarri bati buruz adituari egindako elkarriz-
keta da, luzea, gaia sakontasunean aztertuz.
Elkarrizketak zuzenean egin daitezke, bai estudioan bai telefonoaren bidez;
baina askotan aurretik grabatutakoak eskaintzen dira. Bigarren kasuan, muntaketan
galdera batzuk birplantea daitezke, entzundakoaren arabera. Dena dela, ez da ko-
meni galdera-erantzunak gehiegi manipulatzea, testuingurutik kanpo ez kokatzeko.
18 Ekoizpena eta errealizazioa irratian
Elkarrizketarekin loturiko beste genero bat ere badugu: inkesta. Honetan,
pertsona bati galdetu beharrean, askori galdetzen zaie gai bati buruz. Honen
aldaera sondeoa edo zundaketa dugu; honetan, elkarrizketatuak zorizko eran
aukeratu beharrean, aurretik ezarritako ezaugarrien arabera aukeratzen dira, hortik
ondorio orokorrak atera ahal izateko.
Erreportajea
Informazio baten inguruko sakontasun-generoa da. Albistean eskainitako
gaiei buruzko garapena izaten da, soinu-baliabide askok osatutakoa: ahots ezber-
dinen konbinaketa, musikaren eta efektuen erabilpena... Ez da luzeegia izan behar,
eta informazioaren azalpena bera, aurretik ondo taxuturiko gidoi baten arabera,
datuen bilketa hutsa baino interesgarriagoa izaten da.
Irrati-dokumentalak
G. J. Palazio-k dioenez, dokumentala gaurkotasunezko erreportajearen aldaera
da. Berezitasunik aipagarriena iraunkortasuna da, erreportajearen gaurkotasuna
iraunaraziz nolabait esatearren. Dokumentala irauteko eginda dago, eta denboran
zehar eskain daiteke, interesa edo garrantzia galdu gabe.
Dokumentala egiteko orduan ondo zaindu behar diren arloak, ikerkuntza,
planteamendua eta ekoizpena dira, Palazio-ren hitzetan. Lehenengoari dagokionez,
kazetariaren lana handia da, iturri ezberdinak --adituak, liburuak, dokumentazio-
-artxiboak...-- kontsultatu behar ditu eta. Planteamendu zehatza egingo du ondoren,
gidoi baten arabera. Amaitzeko, ekoizpena zaindu eta muntaketaren bidez ondo
konbinatu behar ditu soinu-osagaiak.
b) Iritzi-generoak
Aipaturiko genero guztietan errealitatearen --hots, izandako gertaeren--
azalpena edo kontaketa da garrantzitsuena. Egia da, azalpen ezberdinak daudena,
hizlari edo kazetariak adina; hau da, bakoitzak bere esperientzia pertsonaletik azal-
tzen du errealitate hori; baina, printzipioz, horrekin ez ditu entzuleak modu jakinean
pentsatzera eraman nahi. Iritzi-generoetan, berriz, emandako argudioen bitartez,
egileak mezuaren jasotzailea norabide batera eraman nahi du, horretarako, batzue-
tan errealitatea desitxuratu behar duen arren. Informazio-generoetan garrantzi-
tsuena gertaera den bitartean, iritzizkoetan, berriz, argudioak edo gertaera horren
zioak eta ondorioak.
Iruzkina
Esteban Moran-ek dioenez, eguneko informazioa osatzen duten gertaeren
artean azpimarratzekoak diren albisteen argitzapena edo azalpena da iruzkina.
(Moran: 125-160). Albistearen testuingurua publikoaren aurrean azaltzen da, eta
gertaeraren aurreko datuak eta ondorioak eskaintzen dira. Era berean, informa-
Irratsaioa 19
zioaren alde aipagarrienak aurkezten dira, ikuspuntu pertsonelatik. G. Palazio-k
informazio-generoen artean kokatzen du iruzkina, albistearekin lotuta dagoelako;
baina Martín Vivaldi-k dioen moduan, iruzkinean egilearen iritzia da garrantzi-
tsuena, eta ez berriaren azalpena; beraz, iritzi-generoa dugu iruzkina.
Aditu batzuen ustez, irrati-entzuleriaren interes informatiboa ez da betetzen
albisteen azalpen soilarekin, eta, informazio-jarioaren aurrean, gidari bat behar du.
Era berean, "iritzi publikoa" deritzona bideratzeko, iruzkina oso elementu garran-
tzitsua izaten da, gatazketan batez ere.
Espainiar Estatuan egiten den irratigintzan --estatu-irratietan batez ere--
iruzkina gehiago erabiltzen da informazio hutsa baino. Pertsona ezagunen edo
"izarren" irratian, horien iritziek garrantzi handia dute, eta batzuetan agenda
politikoa bera ere markatu dute, herritarren iritzien ordezkariak balira bezala.
Editoriala iruzkinaren aldaera da. Irratian oso gutxitan agertzen den generoa
dugu hau. Alde batetik, emandegietako arduradunek ez dute irratien aniztasun
ideologikoaren mitoa kolokan jarri nahi; bestetik, oso zaila litzateke editorialaren
irakurketa eta hori irakurtzen ari den esataria bereiztea. Dena dela, esatariak edito-
rializatzeko aukera du, oso berdinak izaten baitira iruzkinetan entzuten diren iritzi-
-adierazpenak; eta, ahots-aniztasuna aldarrikatu arren, oso zaila izaten da batzuen
eta besteen iritziak bereiztea, betiere emandegiko ildo ideologikoarekin bat egiten
dutenak, alegia.
Mahai-inguruak eta eztabaidak
Sakontasuneko kazetaritzarekin erlazionaturiko generoak dira. Adituek --gai
zehatz bati buruz dakitenek eta iritzi ezberdinen ordezkari direnek-- beren ikus-
puntuak azaltzen dituzte, eta bakoitzak bere tesiaren aldeko argudioak ematen ditu.
Kazetariak moderatzaile-lana egiten du: banan-banan hitza eman, gaiari bu-
ruzko galderak planteatu, eztabaida bideratu, gidatu eta, isilik daudenei hitz egin
dezaten galdera zuzenak egin. Horregatik, kazetariak gaia ezagutu behar du,
aurretik horren inguruan dokumentazioa bildu eta galdera interesgarriak prestatu...
Gonbidatuak ere adituak dira, edo ikuspuntu ezberdinen ordezkari gaituak, gutxie-
nez; ez dira beti berberak izan behar, eta gaiaren arabera aldatzea komeni da.
Protagonista edo gonbidatuak aurkeztu ondoren, horien presentzia azaltzen
da, eta ausentziak ere justifikatzen dira --batez ere, hauteskunde-eztabaideetan
edo gonbidatuak ordezkari politikoak direnean--. Gaia planteatu eta gero, bakoi-
tzak aldezturiko tesiaren aurkezpen-gurpila egiten dute. Ondoren, erantzuteko
aukera dute, eztabaidan zehar, eta kazetariak hitz-txandak ematen ditu.
Esan bezala, kazetariak/moderatzaileak bideratu edo gidatu egin behar du
bilera, eta esandakoaren laburpena egin noizbehinka. Bestalde, ikuspegi berriak
20 Ekoizpena eta errealizazioa irratian
edo ikutu ez diren gaiak sartu behar ditu, gonbidatuen izenak gogoratu eta iden-
tifikatzen lagundu, eta guztien hitzak entzunarazi, iskanbila saihestuz. Debatea
amaitzen denean, esandako guztiaren laburpena egingo du, eta, batzuetan, azken
iritzi-gurpila bideratuko du.
Gonbidatu batzuk ez dira estudioan bertan egoten eta telefonoaren bidez
hartzen dute parte; beraz, konexioak ondo egoteaz arduratu behar da errealiza-
tzailea, eta gidariak guztien parte-hartzea erraztu behar du.
Entzuleen dei telefonikoek, kaleko inkestek edota gaiari buruzko erreporta-
jeek ere aberastu ahal dute eztabaida.
Arturo Merayo-ren ustez, ezberdintasunak daude mahai-inguruen eta eztabai-
den artean: lehenengoetan iritzi ezberdinak azaltzen diren arren, iritziak ez dira
zertan kontrajarriak izan; eztabaidetan, berriz, bai. Era berean, mahai-inguruetan
gertaerak edo argudioak azaltzen dira, entzuleak ondorio batera hel daitezen; ezta-
baideetan, berriz, solaskideek iritzi ezberdinak adierazten dituzte, entzuleak bakoi-
tzaren tesietara bereganatzeko asmoz.
Tertuliak
Tertulien arrakastak baztertu egin ditu sakontasuneko kazetaritzaren beste
generoak, aipaturiko mahai-inguru eta eztabaidak bereziki. Albistegien barnean
sortu ziren, sekzio gehigarri moduan, eta azkenean garrantzi osoa bereganatu dute,
informazio hutsaren kalterako.
Tertulietan, informazio-saioetan azaldutako albisteen irakurketa egiten dute
gonbidatuek, eta horien inguruan beren iritziak azaltzen dituzte. Solasaldi horietan
parte hartzen dutenak ez dira adituak, aldiro biltzen diren irratiaren plantillako ka-
zetariak edo iruzkin-egileak baizik. Ez dute tesi bat aldezteko argudiorik ematen,
ez dute konbentzitu nahi, hitzen bidez beren arrazoien ontasunaz limurtu baizik.
Gertaeren kontakizunaren bidez entzuleen hausnarketa edo gogoeta bultzatu
beharrean, askotan, hitzaren erabilpenaren bidez, aldekoak eta aurkakoak bereizi
eta biltzea bilatzen dute.
Moderatzaileak gaurkotasunarekin --hau da, albistegietako agenda seatting
delakoarekin-- loturiko gai bat (edo batzuk) planteatzen d(it)u. Askotan berak ere
bere iritzia agertzen du. Planteatu orduko, eztabaida hasten da, eta askotan ez dira
txandak errespetatzen, eta hitz egiteko gaitasun handiena edo konbikzio sendoena
adierazten duenak izaten du arrazoia, argudioen edo gertaeren bidez tesirik frogatu
ez arren. Erretorika maneiatzen jakin behar du esatariak --tertuliakideak--, eta
bere ahotsa beste guztien gainean entzunarazten ere bai.
Irratsaioa 21
Irrati-tertulien eta mahai-inguru edo eztabaiden arteko ezberdintasunak
Gotzon Toral-ek azaldu duenez, antz handia duten bi genero hauen arteko
ezberdintasunak nabariak dira5:
Tertulietan gonbidatuak errepikatzen dira irratsaio guztietan, entzuleriaren
eta tertuliakideen artean konplizitate- eta identifikazio-harremana sortuz.
Mahai-inguru eta eztabaidetan, berriz, adituek edo arlo ezberdinetako
ordezkariek hartzen dute parte. Ez dago protagonisten jarraitutasunik.
Irrati-tertulietan iritzia ematen da gaurkotasuneko gai ezberdinen inguruan,
beti ere azaletik aztertuta, sakondu gabe. Gai hauek askotan mintzaldian
zehar agertuz joaten dira, aurretik ezarritako gai-zerrendari jarraitu gabe.
Mahai-inguru eta eztabaidetan, berriz, entzuleek eta parte-hartzaileek bada-
kite zein izango den garatuko den gaia, eta sakonean garatzen saiatzen dira;
eta horretarako aurretik bildutako dokumentazioa eta argudioak erabiltzen
dituzte.
Moderatzailearen lana ere ezberdina izaten da: tertulietan parte-hartze
aktiboa duen bitartean, eztabaidetan gaiak planteatu, debatea bideratu eta
txandak banatzen ditu, bere iritzia agertu gabe.
Ia ez dago aniztasun ideologikorik tertulietan parte hartzen duten gonbida-
tuen artean: ahots ezberdin modura agertu arren, iritzi bakarreko ikuspuntu
batetik hitz egiten dute, eta gehienetan emandegiaren ildo ideologikoarekin
bat egiten dute. Mahai-inguruan iritzi eta ikuspuntu ezberdinak islatzen
dituzte parte-hartzaileek, eta irrati-emandegiak ez du zertan bat egin bertan
esandakoarekin.
Tertulia askotan hizlariek ez dute gaiarekiko ezagutza nahikorik izaten, eta
iritzia, zurrumurruak, espekulazioak eta zenbait datu nahasten dituzte.
Mahai-inguruetan parte hartzen dutenak adituak dira, eta lekuko edo eza-
gutzaileak diren neurrian hitz egiten dute, esperientziatik edota jakinduriatik.
Prentsaren ikusketak edo albistegietako gaiek ezartzen dute gai-zerrenda
tertulietan; eztabaidetan, ordea, idazlaritza informatiboaren dokumentazio-
-zerbitzuak ezartzen du, interesaren arabera, eta gaia sakon aztertzeko
aukera dago, gaia azken orduko gaurkotasunarekin lotuta egon ez arren ere.
Tertulietan, inprobisatzea eta hizlarien trebetasuna dira ezaugarririk garran-
tzitsuenak, emozionalitateak markatzen duen solasaldian. Mahai-inguruetan,
berriz, hausnarketa eta argumentazioa dira nagusi.
22 Ekoizpena eta errealizazioa irratian
5. Toral, G. (1997): Las tertulias de la radio. La linterna; análisis de un modelo, Doktorego-tesia,
UPV-EHU, Bilbo, 1997, 69-72. orr.
Zutabea
Egunkariek zutabetan banatzen dituzte testu eta irudiak, eta eraketa edo forma
horrek eman dio izena sinaturik eta leku finko batean kokaturiko iritzi-artikuluari.
Hain zuzen ere, zutabearen definizio hau erabil dezakegu: "leku finko batean eta
erregulartasunez pertsonak berak sinatzen duen iritzi-artikulua".
Irratian, benetako zutaberik ez dagoen arren, antzeko iritzi-generoa dugu,
idazle-hizlari batek "sinatua" eta gaurkotaunari buruzkoa: La Columna* deitzen
diote, hain zuzen ere, Euskadi irratiko erdal programazioko El Boulevard saioan
eskainitako iritzi "sinatu"ari. Euskal komunikabideetako kazetari ezagunek
sinatzen dute artikulu finko hori.
Zutabea oso estilo askea duen artikulua izaten da, iruzkin modukoa, pertsonala,
idazlearen estiloaren araberakoa. Gaia ere ez du inork inposatzen, eta, gaurkotasu-
nari buruzkoa izaten den arren, ez da nahitaez albiste nagusiari buruzkoa izan
behar.
Tira komikoa eta karikatura: irrati-esketxak eta imitazioak
Egunkarietako tira komikoaren antzeko generoa dago irratian ere: sketch edo
eszena komikoa. Hainbat pertsonaiak gaurkotasunaren azterketa egiten dute
ironiaz eta umorez, baina kutsu kritikoaz.
Fikziozko pertsonaiek esatari neutralaren kontrapuntua egiten dute, eta haiek
esaten dute esatariak esan ezin duena; editorializatu egiten dute, emandegiaren si-
nesgarritasuna eta objektibotasun-mitoa kolokan jarri gabe. Pertsonaiek bentrilo-
kuaren panpinek bezala egiten dute hitz, eta askotan besteak entzun nahi ez duena
esaten dute, gero esatariak entzuleriari barkamena eskatu behar badio ere. Entzulea
mintzen denean edo behar ez dena esaten denean, ardura pertsonaiarena da, eta,
horregatik, aurkezlearen errieta merezi izaten du; honen adibidea dira, Euskadi
Gaztea irratiko "Salgai" irratsaioko Alfontso eta Leo.
Beste batzuetan karikatura erabiltzen da, alegia, pertsonaia ezagunen gehie-
gizko imitazioa. Kasu honetan ahotsa imitatzeaz gain, hizkera ere kopiatzen dute
antzezleek, beren akats edo keinu barregarrienak azpimarratuz. Horiek ematen
dute gaurkotasunaren berri, parte hartu duten pasadizorik barregarrienak antzeztuz,
edo, bestetan, gai batzuen inguruko iritzi sinesgaitzak emanez. Testuingurutik
aterata, ironiaz beteriko kronika islatzeaz gain, kritika ere egiten da, gizarte edo
errealitate batena, irratsaioen arduradunak zuzenean inplikatu gabe, ikutu eta busti
barik. Politikariak, kirolariak eta kultura zein gizarteko pertsonaia ospetsuak izaten
dira txantxa horien protagonistak.
Irratsaioa 23
* `Zutabea' baina gaztelaniaz.
1.3.3. Irratsaio-motak
Ikusi dugunez, generoak irrati-testu ezberdinak bereizteko eta sailkatzeko
erabiltzen dira. Dena den, irrati-parrilla "irratsaio" deritzen unitateez osatzen da.
Atal honetan irratsaioen sailkapena egingo dugu, eta horretarako, Cebrián
Herreros-ek egindakoa hartu dugu oinarritzat:
a) Emanaldien aldikakotasunaren arabera, irratsaioak mota honetakoak izan
daitezke:
lanegunekoak: astean zehar eskainitakoak;
asteburukoak: asteburuetan programazio berezia izaten da ia emandegi
guztietan;
astean behingoak: irratsaio batzuk zazpi egunik behin eman ohi dira;
bereziak edo denboraz kanpokoak: gaurkotasunari lotuta, ustegabeko
gertaeren inguruan irratsaio bereziak antolatzen dira.
b) Emanaldiak irauten duen denboraldia kontuan hartzen bada, honako
irratsaio-mota hauek bereizten dira:
urte osoan zehar egiten direnak;
urtaroetakoak; adibidez, udan programazio berezia egin ohi da hainbat
emandegitan;
bereziak, lehen aipatu den bezala, ohiko programaziotik kanpo ematen
direnak.
c) Honez gain, irratsaioak entzuleriaren arabera sailka daitezke, honako talde
hauetan:
orokorrak edo hetereogeneoak: publiko guztiei zuzendutakoak;
gazte-jendearentzakoak;
umeentzakoak (gero eta gutxiago daude irrati-programazioetan);
gizatalde berezientzakoak: emakumezkoentzat, hirugarren adinekoentzat,
entzule baztertuentzat, eta abar;
kontsumitzaile zehatzentzakoak: auto-gidarientzat, musika-mota ezberdi-
nen zaleentzat, eta abar.
Edukien araberako irratsaioak
Edukiek ere bereizten dituzte irratsaioak. Beharbada, hauxe da, hain zuzen ere,
irratsaio-mota ezberdinak sailkatzeko erabiltzen den irizpide nagusia; horregatik,
edukien araberako sailkapen zehatzagoa eskaintzen dugu atal honetan.
24 Ekoizpena eta errealizazioa irratian
a) Informazio-saioak
M. Cebrián Herreros-ek informazio-irratsaioei buruzko ondoko sailkapena
egin du (Cebrian Herreros, 1994: 457-458 orr.):
1. Aldizkakotasunaren arabera:
Orduz ordukoak: buletinak eta albistegi nagusiak (goizekoak, eguerdi-
koak, arratsaldekoak eta gauekoak).
Egunekoak.
Aldizkako egunekoak, lanegunekoak edo asteburukoak.
Astekoak.
Hamabostaldikoak, hilekoak.
Urteko laburpenak.
Aldizkakotasunik gabeak: bereziak edo ezohikoak.
2. Informazioaren antolaketaren arabera:
Albistegiak: flash informatiboa, orduz orduko buletina, aurrerapenak eta
laburpenak, albistegi nagusiak.
Gai bakarrekoak.
Gai askotarikoak.
3. Edukien arabera:
Orokorrak.
Espezializatuak:
Informazio zientifiko eta teknikoari buruzkoak.
Informazio ekonomikoari buruzkoak.
Kirol-informazioari buruzkoak.
Kultur informazioari buruzkoak.
Informazio musikalari buruzkoak.
Informazio erlijiosoari buruzkoak.
Politika-informazioari buruzkoak.
Nazioarteko informazioari buruzkoak.
Irratsaioa 25
4. Entzuleriaren arabera:
Orokorrak eta hetereogeneoak.
Espezializatuak edo zehatzak:
Gazteentzako eta gazteei buruzko informazioa.
Emakumeentzako eta emakumeei buruzko informazioa.
Adinekoentzako eta adinekoei buruzko informazioa.
Gizatalde bereziei buruzko informazioa.
5. Hedadura-eremuaren arabera:
Tokiko irratsaioak.
Irratsaio autonomikoak.
Estatuko irratsaioak.
Nazioarteko irratsaioak.
b) Gaurkotasunekoak
Gaurkotasuneko irratsaioen artean, ezagunena, dudarik gabe, magazina da.
Cebrián Herreros-en hitzetan, magazinak lau multzotan bana daitezke:
1. Magazin orokorrak: denetariko edukiak izaten dituzte eta daukaten ezau-
garririk aipagarriena gaurkotasunarekin lotuta egotea da (Euskadi irratiko
"Goizean Behin", adibidez).
2. Magazin espezializatuak: eduki batean oinarritzen direnak; esaterako, kirol-
-magazinak eta magazin kulturalak (Euskadi irratiko "Lauretan Babel").
3. Informazio-magazinak: eduki informatiboetan oinarritutakoak (Herri
Irratiak programaturiko "El kiosko").
4. Asteburuko magazinak: astean zehar albiste izan dena jaso ahal dute, edo
informazio-saio arruntetan sartzen ez diren berriak ematen dira, askotan,
ikuspuntu barregarritik (Radio Euskadi irratiko "7 calle del Trinkete").
c) Kulturalak
Kulturak leku berezia izan du irratian hasieratik. Zinema, literatura, musika
eta beste gai kulturalek ere beren lekua dute parrilletan. Saio hauek taxuera ezber-
din askotarikoak eskaini ahal dituzte:
Kultur informazioari buruzkoak (Euskadi irratiko "Kulturteka");
Kultur agendak eta ikuskizun-karteldegiak;
26 Ekoizpena eta errealizazioa irratian
Kulturaren arlo bati buruzkoak: esaterako, bertsolaritzari buruzkoak
(Euskadi irratiko "Hitz Jolas", Herri irratiko "Ari Naizela" edo Hala
Bedi irratiko "Bertsoko") edo literatura-saioak (Euskal Herria irratiko
"Lerro Artean", Radio Euskadi irratiko "Pompas de Papel").
d) Kirol-emanaldiak
Irratia eta kirol modernoa aldi berean sortu eta hazi dira kirol-informazioa
eskaintzen duten emandegietan. Lehenengo garai batean, eguneko kirol-gertakizu-
nak ematen ziren, baina protagonistekiko distantzia gordez, hau da, inplikatu gabe.
Bigarren garai batean gertaera-tokian egiten ziren erreportajeak, bat-bateko
albistearen bila, entzuleek zuzenean bizi zezaten. Horrela, protagonistekin hitz
egiten hasi zen, eta lekukoak garrantzitsuak ziren. Kirol-ekitaldietan parte-hartzeak
kontzepzio informatibo berriak ekarri zituen irratigintzara: eguneko partidarik
nagusiena, jolastokietan bertan egindako elkarrizketak eta erreportajeak, mahai-
-inguruak, gertatutakoaren balantzea eta iritziak, eta abar. Gaur egun, kirol-irra-
tsaioetatik kirol-politika egiten da, batzuetan politika soila: pasio gogotsuak sortzen
dira, baita amodio eta gorroto handiak ere, eta kirol-albisteek eta iritziek gero eta
interes handiagoa sortzen dute entzuleengan.
Asko dira eskaintzen diren kirol-saioak eta baita irratsaio-motak ere; hona
hemen ohikoenak:
Lehiaketen zuzeneko emanaldiak: futbol-, pilota- edo saskibaloi-partidak
zuzenean ematen dira, baita txirrindularitza-lasterketak edo estropadak ere;
bertan dauden esatariek azaltzen dute zelaian edo errepidean gertatzen
dena, eta zuzeneko emandegiak markatzen du emanaldi-ordutegia eta
programazio-parrillako kokapena; eta, batzuetan, beste irratsaioen ordua
aldatu behar izaten da.
Kirol-albisteak: hasiera batean, kirolari buruzko informazioa albistegi
nagusien amaieran kokatzen zen, baina poliki-poliki horietatik bereizi eta
irratsaio propioak osatzen hasi ziren irrati gehienetan. Albistegien egitura
duten irratsaioek, interes orokorreko informazioak eskaini beharrean,
kirolari buruzko berriez osatzen dute pauta (Euskadi irratiko
"Ilunabarrean", adibidez).
Karruselak: Espainiar Estatuko SER kateak asteburuetan "Carrusel Depor-
tivo" izeneko saioa martxan jarri zuenean, ezin zen imajinatu izenburuak
irratsaio-motari izena emango zionik. Karrusel hauetan, lehiaketa batzuen
inguruko zuzeneko informazioa eskaintzeaz gain, gurpil-eran kronikariek
hainbat kirol-agertokitako gertaeren berri ematen dute, eta emaitzek,
elkarrizketek eta abarrek ere osatzen dute irratsaioa (Euskadi irratiko
"Kirolaldia", kasurako).
Irratsaioa 27
Kirol-magazinak: kirolari buruzko magazinak, hau da, kirolaren inguruko
berriak eskaintzeaz gain, iritziak, elkarrizketak eta abar sartzen dira saio-
-mota honetan (Euskadi irratiko "Zabaletik", esate baterako).
e) Umorezkoak
Umorezko saio gutxi dauden arren, umoreak lekua izaten du hainbat irra-
tsaiotan, tarte gehigarri modura. Azken urteotan oso arrakastatsuak suertatzen ari
dira txantxak eskaintzen dituzten irratsaioak: itxaroten ez diren dei telefonikoak,
pertsonaia famatuen karikaturak eta abar eskaintzen dira horietan, entzuleen
irribarrea lortzeko asmoz.
f) Zientifikoak edota hezitzaileak
Hasieran, intelektualek hitz egiten zuten irratitik; oso astunak ziren mintzaldi
zientifiko haiek. Gaur egun, berriz, eduki zientifiko eta hezitzaileak daude parri-
lletan, baina entretenitzeko funtzioa galdu gabe. Horrez gain, irrati publikoetan
prestakuntza-irratsaioak daude: hizkuntza-saioak, eskolak, teknologia berriei bu-
ruzkoak, eta abar (Euskadi irratian HABEk eskainitako "Euskara Hobetzen" saioa,
kasurako).
g) Denbora-pasakoak
Aisialdiak ere bere lekua izaten du irrati-parrilletan. Atal honetan honako
irratsaio hauek daude, besteak beste:
Lehiaketak (Euskadi Gaztea irratiko "Salgai", adibidez).
Agendak.
Bidaiei buruzko saioak (Radio Euskadi irratiko "Levando Anclas", esate-
rako).
h) Musikalak
Musikak leku berezia du irrati-emandegietan. Irrati-formula musikaletan
programazio osoa horretan oinarritzen den bitartean, programazio orokorretan
musikari buruzko saio ezberdinak eskaintzen dira:
Musika-albistegiak: informazio-bilduma eskaintzen dute musikari buruzko
albisteak, elkarrizketak, disko berrien aurkezpenak, ekitaldiak, kontzertuak,
lehiaketak eta abar bilduz (Gasteizko jazzaldian zehar, ekimen horren
inguruko albistegiak eskaini zituen EITB irratiak).
Hit-parades edo disko-zerrendak: entzule edo irratsaioen arduradunek
aukeratutako diskoen emanaldian oinarritzen dira. Zerrendak astero egin
ohi dira, entzule edo aurkezleen arteko bozketen emaitzen arabera (Euskadi
Gaztea irratia horrelako formulan dago oinarrituta).
28 Ekoizpena eta errealizazioa irratian
Irratsaio espezializatuak: musika-mota edo mugimendu batzuei buruzko
infor-mazioa eta entzunaldiak eskaintzen dituzte (Tas Tas irratiko "Jazz se
os puede dejar solos" edo Euskadi irratiko "Klasikoak Gaur", adibidez).
Edizio bereziak: gehien ematen diren edizio bereziak, zuzeneko kontzertuak
izaten dira (Irratia.com delakoak Fermin Muguruzaren "Dub Manifest"
diskoaren aurkezpena zuzenean eskaini zuen).
i) Dramatikoak
Gaur egun horrelako gutxi egiten diren arren, saio dramatikoek oso leku
berezia izan dute irrati-parrilletan. Mota ezberdinetakoak bereiz daitezke:
Irrati-antzerkia: irratiari egokituriko antzezlanen emanaldia.
Irrati-nobela: irrati-hizkuntzan moldaturiko eleberrien emanaldia.
Seriala: atalka eskaintzen den irrati-nobela.
Dokudrama: albiste edo gertaera baten antzezkizuna.
Sketch-ak: irrati-antzezkizun laburrak.
j) Erlijiosoak
Bizkaia irratitik meza eskaintzen diote goizero entzuleriari. Herri irratiak ere
iganderoko Eukaristia zuzenean eskaintzen du, goizeko 9etan. Horiez gain,
erlijioari buruzko irratsaioak dituzte apezpikuen ardurapean dauden irrati hauetan,
baita Lapurdi irratian ere.
Bestalde, erlijioari buruz ez ezik, beste gai batzuen inguruko irratsaioak ere
eskaintzen dituzte hainbat irratik; adibidez, nekazaritzari buruz (Herri irratiko
"Nekazaritza Ahotan") edo arrantzaleei zuzendutakoak, edo entzuleria espezia-
lizatuei edota gutxiengotuei eskainitakoak.
1.4. IRRATSAIOAREN ERAKETA URRATSEZ URRATS
Irratsaioaren ekoizpena bere errealizazio edo emanaldiarekin amaitzen ez den pro-
zesu luze eta konplexua da. Ideiatik ebaluazioraino, irratsaioaren eraketa urratsez
urrats azaltzen da atal honetan.
1. Ideia: irratsaioaren sorrera
Irrati-emandegiko programazio-arduradunek irratsaio berri bat martxan jartzen
dutenean, faktore batzuk kontuan hartu behar dituzte lanean hasi aurretik:
a) Emandegi-mota: irrati publikoen helburu nagusia zerbitzu publikoa eskain-
tzea litzatekeen bitartean, irrati-emandegi komertzialen kasuan errentagarritasun
ekonomikoa izan liteke. Hori dela eta, irratsaioa programatzeko orduan, lehenengo
kasuan zerbitzu publikorako irizpideak nagusi diren bitartean, emandegi komertzia-
Irratsaioa 29
letan, berriz, errentagarritasun ekonomikoa --hau da, publizitatearen bidezko diru-
-iturriak lortzea-- oso garrantzitsua da, eta finantziazio-bideak zein iragarleak lor-
tzeko aukerak hartu behar dira kontuan. Era berean, irratsaio bat abian jartzerakoan,
kontuan izan behar da entzule-kopuru altuak edo espezializatuak lortzea, entzulerik
gabe ez baitago publizitaterik, ezta publizitaterik gabe irratsaiorik.
Horrez gain, emandegiak eskaini ahal dituen baliabideak ere kontuan hartu
behar dira irratsaioa planteatzeko orduan; askotan, oso ideia onak hil egiten dira
irrati lokal txikietan, horretarako bitarteko nahikorik ez badago. Bestetan, berriz,
errentagarri-tasuna lortzeko helburu soilak irratsaio batzuen ideiak baztertu ditu,
irizpide estuz harturiko erabakien ondorioz.
Era berean, irratiaren izaerak ere baldintza dezake irratsaioaren ideia: irrati
lokal txikietan edo emandegi askeetan askatasun handia izango den bitartean, irrati
handi hierarkizatuetan, ordea, zailagoa izaten da proposamen ausartak egitea. Kate
komertzialek leku txikia uzten diete proposamen berriei, eta bere arrakasta frogatu
duten taxuerak errepikatzen dira behin eta berriro.
b) Irratsaioa nori zuzendu nahi zaion, hau da, nolako publikora heldu nahi den:
hetereogeneoa, espezializatua edo mugatua, eta abar. Adibidez, informatikari buruz-
ko irratsaio bat egin nahi bada, oso planteamendu ezberdina izango dute arduradu-
nek informatikaz ezaguera berezirik ez duen publiko orokorrari zuzendu nahi
badiote, edo oso aditua den entzuleriarengana --internautengana, adibidez-- iritsi
nahi badute.
Era berean, entzuleria-tarteak oso eragin handia izan dezake saioa finantza-
tzeko orduan: publiko espezializatuak oso iragarle espezializatuak erakarri ahal
ditu. (Azaldutako adibidean, informatika-produktuen kontsumitzaileei zuzenduriko
enpresenak, kasurako).
c) Emanaldiaren ordua, data eta maiztasuna.
Esan den moduan, kontuan hartu beharreko faktorea da irratsaioa nori zuzendu
nahi zaion zehaztea. Era berean, heldu nahi den entzuleria-tarteak irratia noiz entzu-
ten duen ere kontuan hartu beharko du programatzaileak, saioa arrakastatsua suer-
tatzea nahi badu. Esaterako, unibertsitarioei zuzendutako irratsaioa ez da astegu-
netan goizean programatuko, ikasleak klasean daudela, unibertsitarioak etxean
egon daitezkeen orduetan eta egunetan baizik. Halaber, irratsaioa zein maiztasunez
eskainiko den ere erabaki behar dute arduradunek: egunero, astean behin, astebu-
ruetan... Batzuetan, proba-denboraldi baten ondoren, irratsaioa finkatu egiten da
parrillan, eta, bestetan, egunero emititzeko jaiotako saioa astean behingo emanal-
dira mugatzen dute, porrota dela eta.
Emanaldi-eguna edo ordua aukeratzeko, komenigarria izaten da, entzuleariari
buruzko ikerketak egitea, lortu nahi den publiko-tartearen ohiturak ezagutu ahal
izateko. Irrati txikien kasuan, bestalde, oso baliagarria izaten da entzuleekiko
elkarrizketa zuzenetan jasotako informazioa.
30 Ekoizpena eta errealizazioa irratian
d) Jakintza-maila. Gorago aipatu den moduan, irratsaio berri bat planteatzeko
orduan kontuan hartu beharreko faktorea da nolako entzuleengana iritsi nahi den.
Dudarik gabe, entzuleen jakintza-mailak baldintza dezake ideia; baina, era berean,
saioaren hizlari edo arduradunaren jakintza-mailak ere eragin handia izan dezake
planteamenduan. Adibidez, jazz musikari buruzko irratsaio bat egin nahi izanez
gero, ekoizleak horretaz dakien aurkezlea --edo gidoigilea-- nahiago du, ezer ez
dakiena baino.
e) Hizkuntza da beste faktore garrantzitsu bat, batez ere Euskal Herria
bezalako herri eleanitzetan. Gaztelania edo frantsesa aukeratuz gero, mugaren alde
batekoek edo bestekoek ulertuko ez luketen irratsaioa egitera mugatzen gaituen
moduan, euskaraz egiteak entzule erdaldunen aukeretatik kanpo geratzea dakar;
beraz, ekoizleek norengana iritsi nahi duten erabakitzen dutenean, kontuan hartu
behar dute erabiliko duten hizkuntza.
Aipaturiko baldintza horiek aurreikusi ondoren, irratsaioaren izenburua
aukeratzea ere ez da batere erraza izaten. Hitz edo esaldi batean laburtu behar da
irratsaioaren ideia, edukia edo mundu berri bat aditzera emanez: "Goizean Behin",
"Lauretan Babel", "Hitz Jolas", "Ai Eneak!", "Heavy Attack".
2. Edukiak ezarri: pauta osatu
Nori zuzendu, non eta zein egunetan eta zein ordutan kokatu nahi den ezarri
ondoren, irratsaioa nola eta zerekin osatu erabaki behar du ekoizleak; hau da, irra-
tsaioa egunez egun eta minutuz minutu osatuko duten edukiak ezarri behar dira.
Horretarako, eta gidoigileekin batera, aurreko pauta bat egingo du ekoizleak, eta
bertan irratsaioa osatuko duten tarte orokorrak idatziko dira, denborak banatuz.
Adibidez, egunero --lanegunetan-- eskainiko den irratsaioaren pauta ezartzeko
orduan, komunak diren tarteak jartzeaz gain, egunen arabera aldatzen direnak ere
adieraziko dira.
Eduki hauek egunero finkatuko dira, egunez egun egindako gidoian edo
eskaletan. Irratsaio batzuetan gidoi literario edota teknikoaren idazketa gidoigileen
eskuetan geratzen da, eta bestetan, berriz, idazle-esatariek berek egiten dute.
Gidoia ondo egitea oso garrantzitsua da errealizazio bikaina lortzeko6.
3. Bitartekoak bilatu: irratsaioaren bideragarritasuna bermatu
Edukiak bezain garrantzitsua izaten da horiek guztiak entzuleari helarazten
dizkion lan-taldea. Ekoizlearen lana bitarteko hauek bilatzea izaten da, eta,
halaber, irratsaioa aurrera eraman ahal izateko, pertsona hauek beharko dituzten
baliabide teknikoak eta azpiegiturakoak lortzea.
6. Gidoi-eraketari buruz gehiago sakontzeko, liburu honen autoreak berak idatzitako eta UEUk
argitaraturiko Irratirako idazketa eta gidoigintza izeneko liburua gomendatzen dugu.
Irratsaioa 31
Bitarteko horiek bermatzeko finantziazio-bideak lortu behar ditu ekoizleak.
Finantziazio-biderik garrantzitsuena publizitatea da, eta, horregatik, irratsaioak
entzule-kopuru nahikoa lortu behar du bideragarria izateko, emandegi pribatu edo
komertzialetan batez ere.
Beraz, parrillan sartu aurretik, irratsaioaren bideragarritasuna aztertu behar
dute programaitzaileek: hau da, inbertituriko bitartekoak eta aukeratutako ezauga-
rriak lortu nahi diren emaitzekin bat datozela egiaztatu behar dute. Emandegi-
-moten arabera, bideragarritasuna neurtzeko irizpideak ezberdinak izaten dira.
Zentzu honetan, eta esan den moduan, irrati komertzialetan entzuleria erakartzea
--eta horrekin batera publizitatea erakartzea-- eta etekin ekonomikoak lortzea
dira helburuak. Irrati publikoetan, berriz, lortu nahi diren helburuak bi motatakoak
izaten dira: gizarte-ongizatea --zerbitzu publikoa den neurrian-- edo etekin politi-
koak edo ospea lortzea --kudeatzaile publikoek erakundeak kontrolatzen dituzten
heinean--. Kasu bietan garrantzitsua da irratsaioa entzuleriaren gustukoa izatea,
entzun dezan.
4. Ebaluazioa: parrillan mantendu ala kendu?
Irratsaioaren bideragarritasuna entzule-kopuruaren arabera neurtzen denez,
ebaluazioa egiteko orduan, aurretik esandakoa ez da kontuan hartu beharreko
irizpide bakarra. Horrez gain, gidoiaren eta errealizazioaren kalitatea ere aztertu
behar da: batzuetan oso ondo landutako irratsaioek ez dute publiko-arrakastarik
izaten, eta bestetan, berriz, gidoi eta errealizazio kaxkarra izan arren, entzulearen
gustukoak dira; esaterako, dedikaturiko diskoetan oinarrituriko irratsaioak oso
merkeak eta errealizazio sinplea badute ere, oso harrera ona dute entzuleengan.
Irratsaioaren ebaluazioa egin eta gero, programazio-arduradunek aukera
ezberdinak izaten dituzte:
parrillan mantentzea, emaitzak onak eta entzuleria-indizeak egokiak dire-
nean;
nahiz eta emaitza onak ez izan, eta entzule-kopuruak baxuak izan arren,
irratsaioa parrillan mantentzea, beharrezko zerbitzu publiko modura;
dauden akatsak hobetu eta hutsuneak bete ondoren, edota bitartekoak
egokitu eta gero, arrakasta handiko irratsaio bihurtzea;
aurreikusitako emaitzak ez izanez gero, hobetu beharrean, merkeago iza-
teko bitartekoak edo aurrekontuak murriztea, horrela parrillan mantendu
ahal izateko;
entzuleria-aurreikuspenak bete ez direla eta, parrillatik kentzea.
32 Ekoizpena eta errealizazioa irratian
2. Irrati-ekoizlearen eta
errealizatzailearen ohiko egitekoak
Atal honetan irrati-ekoizpenean eta errealizazioan izaten den lan-banaketaz arituko
gara. Dena dela, hemen aipatzen diren lanak edo egitekoak irrati-emandegi gehie-
netan gauzatzen diren arren, askotan ez dago lan- edo funtzio-banaketarik profe-
sionalen artean, eta pertsona bakar batengan biltzen dira hemen azalten diren
betebehar asko. Irratsaioaren ekoizle-, errealizatzaile- eta esatari-lanak pertsona
berarengan batzen dira hainbat irrati txikitan.
Gero eta gehiago, irratiko profesionalei betebehar anitz eta askotariko ezagu-
tzak eskatzen zaizkio: albiste baten idazketa, soinuen muntaketa, emanaldiaren
ardura, diru-finantzaketa... Beraz, irratiko profesionalak emakume/gizon orkestra
bihurtzen dira askotan; gaur egun, irratian lan egiteko, ez da nahikoa ondo idaztea
edo ahots bikaina izatea; tresneria batzuk maneiatzen jakin behar da, eta programa-
zioan zehar sortzen diren zulo edo hutsuneak betetzeko trebezia izan behar da.
Idazleak edo hizlariak ezin du aurkezle edo esatari izatera mugatu bere eginbe-
harra; izan ere, teknikariarekiko ezberdintasunak ere gero eta ahulagoak dira,
teknologia berriek eragin handia izan baitute irrati-lanaren banaketan.
Horregatik, nahiz pertsona bakar batek nahiz profesional-talde batek burutu,
atal honetan irratiko lanean aurrera eraman behar dituzten egitekoak eta zereginak
azaltzen dira.
2.1. EKOIZPENAREN ETA ERREALIZAZIOAREN ARTEKO HARI
BEREIZTEZINA
Irrati-ekoizpena irratsaioaren ideiarekin hasten da, eta eraketa-prozesu osoari da-
gokio, lehenengo urratsetik azkenengo urratsera, hau da, emanaldiaren ebaluazio-
raino; errealizazioa, berriz, irratsaioaren egintzari dagokio, hau da, ekoizpena soinu
bihurtzen den uneari, zeinetan aurreko lan guztiak biltzeaz gain, ekoizpenaren
emaitza praktikoa eskaintzen den, entzuleak epai dezan, adituz edo baztertuz.
Irratsaio baten ekoizpena irratian bertan edo kanpoko enpresa baten bidez
egin daiteke. Lehenengo kasuan, langileak irratikoak izateaz gain, azpiegitura ere
bertakoa da, eta ekoizpen-gastuak irratiaren kontura ordaintzen dira. Ekoizpen-
-enpresek saldutako irratsaioak, berriz, erosi egiten ditu irratiak, horiek egiteko
behar diren langile eta gastuak bereganatu gabe, nahiz eta errealizazioa irratian
bertan egin. Ekoizpen-gastuak enpresa saltzailearen ardura dira, baita finantziazio-
-bideak bilatzea ere, eta irratiak kontratu baten arabera ekoitzitako produktua baino
ez du ordaintzen. Era berean, ekoizleak nahi duen irratiari saldu ahal dio produktua,
eskaintzaren arabera.
Irratsaioa egin ahal izateko, irrati-ekoizlearen funtzioak aurrekontuen kudea-
keta eta giza eta teknika-baliabideen horniketa dira gehienbat. Besteak beste,
honako ekintza hauek egin behar ditu: baliabide pertsonalak, teknikoak edo doku-
mentalak lortu, eta hauen finantziazio-bideak eskuratu, esaterako, publizitatearen
bidezko finantzaketa bermatuz.
Esan dugun moduan, errealizatzaileak --gidoi baten arabera-- ekoizleak
hornituriko baliabideak koordinatu behar ditu, irratsaioaren izaera artistiko edo
funtzionala bermatzeko. Hau da, gidoian agertutako ideia soinu edo irrati-mezu
bihurtu behar du errealizatzaileak.
Beraz, ekoizlearen funtzioa enpresa-lanekin lotuta dago; errealizatzailearena,
berriz, lan sortzailearekin. Horrela, ekoizlea publizitate- edo administrazio-saila-
rekin legoke lotuta, eta errealizatzailea irratsaioa egingo luketen talde sortzaile,
teknikari, idazle eta esatariekin.
Baina ez da horrela gertatzen irrati-emandegi guztietan, eta funtzioen nahas-
keta izaten da, faktore batzuek eraginda: irratsaioa bera, eskuragai dauden baliabi-
deak, emanaldiaren ordutegia, entzuleria eta programazio-mota. Izan ere, faktore
hauek guztiak ekoizpen-ohiturak eta soinu-tratamendu zehatza ezartzen dituzte.
Irratiko kideen organigrama.
34 Ekoizpena eta errealizazioa irratian
Administrazio-kontseilua
Irratiko zuzendaria
Programazio-arduraduna Administrazio-saila
· telefono-arduradunak
· administrariak
· idazkariak
Publizitate-saila
Talde
sortzailea
Merkataritza-
-taldea
· salmenten
zuzendaria
· saltzaileak
Albistegiko
zuzendariak
Irratsaioen
ekoizleak
Irratsaioen
errealizatzailea
soinu-
-teknikariak
idazlaritza
Talde
teknikoa
Talde
sortzailea
· gidoilariak
· sortzaileak
· esatariak
· aurkezleak
· antzezleak
2.2. ERREALIZAZIO-TALDEA
Esan den moduan, errealizatzaileari dagokio irratsaioa burutzea. Beraz, saioaren
arabera, beharko den lan-taldea osatu beharko du, berak bakarrik ezin baititu
funtzio guztiak bete. Honako atal honetan irratsaio arruntenetan parte hartzen
duten profesional-taldeak azaltzen dira, nahiz eta jakin langile-taldeak praktikan ez
direla zehatz-mehatz horrela osatzen.
A) Irrati konbentzionaletan albistEkoizpena eta errealizazioa