Karmele Artetxe Sánchez (arg.)
HISTORIA ETA FIKZIOA:
KARLOMAGNO
EUSKAL HERRIAN
VIII-IX. MENDEETAN
Udako Euskal Unibertsitatea
Bilbo, 2001
© Karmele Artetxe Sánchez
© Udako Euskal Unibertsitatea
ISBN: 84-8438-016-5
Lege-gordailua: BI-1439-01
Inprimategia: RGM, Bilbo
Azalaren diseinua: Iñigo Ordozgoiti
Hizkuntza-zuzenketen arduraduna: Jose Ramon Etxebarria Bilbao
Banatzaileak: UEU. Erribera 14, 1. D BILBO telf. 94-6790546
e-mail: argitalpenak@ueu.org www.ueu.org
Zabaltzen: Igerabide, 88 DONOSTIA telf. 943-310301
Argitalpen hau paper birziklatuan inprimatuta dago.
Aurkibidea
Sarrera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 5
Gizartea eta ideologia Karlomagnoren garaian (VIII-IX. mendeak)
Jaione Agirre García. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 7
Iruñeko erresumaren sorrera (VIII. mendetik X. mendera arte):
interpretazioaren bila
José Ángel Lema Pueyo . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 27
Goi Erdi Aroko arkeologiaren ikuspegi orokorra:
Hego Euskal Herriaren kasua
Irati Iciar eta Karmele Artetxe . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 51
Antzinaro Berrantiarreko nekropoliak Euskal Herrian. Frankoen eragina
Pirinioen ipar eta hegoaldean
Belén Bengoetxea Rementeria . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 93
Lehen euskal hagiografia kondaira eta historiaren artean
Roldán Jimeno Aranguren . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 121
Historia eta literatura: zurubi luzean gora eta behera
Anjel Lertxundi . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 135
Sarrera
Urte batzuk igaro dira UEUko Historia Sailak bere azken liburua argitaratu
zuenetik. Hala ere, liburu hartan plazaraturiko kezka historiografiko nagusiek bizi-
-bizirik segitzen dute. Historia: zientzia ala literatura? Hori zen liburu haren izen-
buruak luzatutako galdera. Bertan Pruden Garzia eta Iban Zaldua argitaratzaileek,
historiaren izaera konplexu eta maiz kontraesankorraz egin zuten gogoeta, arlo
desberdinetako artikuluak bilduz. Bide beretik, esku artean duzun liburu honek
historiaren gaineko debatea egiten segitu gura du. Helburua historiaren eta
fikzioaren arteko harremanez hausnarketa egitea da.
Karlomagno. Horra legendaz inguraturiko pertsonaia historiko bat. Pertsonaia
zinez aproposa, zientzia eta literatura, historia eta fikzioa, beren arteko erlazio
korapilatsuan aztertzeko. Gainera, Karlomagnoz eta beraren garaiko Euskal
Herriaz, gure historiografian, euskaraz bereziki, oraino bete gabeko hutsunea egon
da. Gabezia horri erantzun nahiko lioke liburu honek. Horrela, bada, batetik,
ikuspegi historikoa abiaburu dugula, Goi Erdi Aroko egoera eta testuingurua landu
dira: Karlomagnoren sasoiko ideologia, gizartea, politika zein arkeologia, eta
horiek guztiek Euskal Herrian izandako eragina. Bestetik, garai eta gertakari haiek,
literaturaren arlo zabaletan nolako isla izan duten jorratu da. Beti ere ikerketa eta
literaturaren arteko harreman lainotsuen zeinupean.
Liburua, Jaione Agirreren sintesi historiko zehatzak abiatzen du, Karlomag-
noren testuinguru sozial eta ideologikoa irakurleari gerturatzeko asmoz. Irati Iciar
eta Karmele Artetxeren artikulua dator jarraian, Hego Euskal Herrian aurkituriko
Goi Erdi Aroko aztarnategi eta ikerketa arkeologikoen balantze gaurkotua jasotzen
duena. Ildo arkeologiko berean, baina espezifikoki frankoen eraginean zentratuta,
Belen Bengoetxearen artikuluak herri horrek euskaldunen artean utzitako eraginaz
ondorio historiografiko berritzaileak eskaintzen ditu. Ondoren, Roldan Jimenok
historiografian gutxi landu izan den santuen bizitza hartzen du ikergai, istorio
hagiografikoak eta errealitate historikoa uztartuz. Legendatik abiatzen da, halaber,
Jose Angel Lema, Iruñeko erresumaren historiaz argi berria ematen duen artiku-
luan. Amaitzeko, Anjel Lertxundik historia --bereziki, Erdi Aroa-- literaturan
nola lantzen den azaltzen du, idazleek iraganarekin eraikitako fikzioez gogoeta
eginez.
Artikulu horiek guztiok, aurrenekoz, Biarritzen 1998ko uztailean aurkeztu
ziren hitzaldi gisa, UEUko Historia Sailak antolaturiko ikastaroan. Jaione Agirre,
Karmele Artetxe, Belen Bengoetxea, Irati Iciar, Roldan Jimeno, Jose Angel Lema
eta Anjel Lertxundi izan genituen hizlari, eta beren ekarpenak liburu honek biltzen
ditu. Orobat Manex Goihenetxe, Xabier Kaltzakorta, Joseba Lakarra eta Patxi
Zabaleta mintzatu ziren ikastaroan, baina ez dugu horien hitzaldiak argitaratzerik
izan. Nolanahi ere, guztiei eskerrak eman gura dizkiegu. Liburu honetan ikastaro
haren funtsa eta ikuspegia jaso delakoan gaude, eta horregatik Biarritzeko saioaren
izen bera eman diogu liburuari: Historia eta Fikzioa: Karlomagno Euskal Herrian
VIII-IX. mendeetan. Euskal historiografia aberasteaz gain, liburu hau irakurlearen
gozagarri izango dela espero dugu.
Karmele Artetxe Sánchez (argitaratzailea)
UEUko Historia Saila
6 Historia eta fikzioa: Karlomagno Euskal Herrian VIII-IX. mendeetan
Gizartea eta ideologia
Karlomagnoren garaian
(VIII-IX. mendeak)
Jaione Agirre García
Historian lizentziaduna / Eusko Jaurlaritzaren bekaduna
"eta Orreagako gatazkan
lehen aldikotz
Karloman eta dotze pariak
galtzaille atera ziren"
(J. A. Irigaray)
1. SARRERA
VIII. mendean indar berriak agertu ziren jokoan Europa kristauan: bizantziarren
gainbehera Islamen indartzeak markatu zuen (Poitiers-eraino iritsi ziren 732an).
Islamek sortutako apurketa zen karolingiarren garrantzi hartzearen arrazoia, H.
Pirenne bezalako historialarien ustez1.
Karlomagno 768an iritsi zen frankoen errege izatera (hasieran Karloman
anaiarekin batera), bere aita Pepin III.a Laburra hiltzean. Bere aitak, eta karolingiar
dinastiaren sortzaile izandako arbasoek, aurrera eramandako ekintza eta boterearen
une gorena izango zen bere erreinaldia.
Historian zein kondairan gai mitikoa bihurtu den Karlomagnoren erregetza, bi
ikuspegi nagusitatik ikertu da, gakoa kronologia-izaeran egonik, bereziki. Erdi
Aroaren lehen pausoetan une garrantzitsua dela denek onartu arren, batzuen ustez
horixe da benetan Antzinaro Berantiarra bukatu eta Goi Erdi Aroa hasten den
momentua ("apurketazale"en ustez, Marc Bloch aitzindaritik hasita, Louis Halphen,
Henri Pirenne, Georges Duby, Guy Bois, Pierre Bonnassie-ren aldetik). Ikertzale
horiek iraultza feudalaren aurrekariak izango ziren elementuetan oinarritu dira hori
esateko: nekazari-sistema berrian, esklabutzaren desagerpenean, lurjabe txikien
agerpenean eta jabego handien ustiaketa-sistema berrian, besteak beste, ahaztu gabe
aurreko sistema historikoaren aztarnak geratzen zirela. Besteen iritziz, aldiz, Antzi-
naroarekiko loturak dira nagusi aldi honetan ("jarraipenzale"en iritziz, Robert
1. Henri Pirenne (1978): Mahoma y Carlomagno, Alianza Universidad, Madril, 152. or.
Fossier-en ustez, batez ere): estatuaren kontzeptzio zentralista, Elizaren egiturei
erromatarren arabera eustea, aldaketa sozial eta ekonomikoak matizatuak izatea
(lehengo nobleziaren jarraipena aristokrazia berria osatzean, kide berrien zein
zaharren integrazioaren bidez2), esklabutzak irautea (gainbeheran bada ere), eta
abar; beraz, aldaketak bai, baina aurreko sisteman, Antzinaro Berantiarraren
barruan. Hau guztia polikiago aztertuko dugu aurrerago.
Gaiaren egoeraz hitz egingo dugu artikulu honetan, bibliografia erabiliz; baina
ikerketa sakonagoa egiteko, oso garrantzitsua izango litzateke arkeologia, bizitza
materiala aztertzekoan adibidez. Badira garai honetan, gizartea eta arlo politikoak
eta ideien mun-dukoak aztertzeko iturri idatziak (geroagoko garai batzuetakoekin
konparatuz, garai honetan eskasak badira ere): errege-agiriak, kronikak, urterokoak
eta karolingiar gortean bultzatutako beste lanak, eta, azkenik, Elizaren inguruko
lanak (liturgia-liburuak eta idatziak).
2. KAROLINGIARREN IRITSIERA BOTERERA
Karolingiarrak boterera nola iritsi ziren ikusteko, merobingiarren egoeraz hitz egin
beharra dago aurrenik.
Nolabait esateko, 640ko hamarkadan dekadentzian zegoen merobingiar
leinua eta berak zuzentzen zuen erreinua. Lurrak galdu zituzten eta ahuldurik ageri
ziren: Italian eta Hispanian porrotak jasan zituzten, eta Germanian lurrak galdu.
Bestalde, barneko gudu zibilak zeuden (erreinua beti patrimonioa balitz bezala
semeen artean banatzen zelako), eta ume-erregeak egoteak are gehiago okertu zuen
egoera, haien tutoretza eta boterearen jabetzarengatik. Ondorioz, errege merobin-
giarrak jauregiko maiordomoen eskuko txontxongiloak ziren, eta aristokrazia
lurjabea indartuz joan zen, oro har. Kontrol osoa galdua zuten errege haiek, umeak
izaki; baina baita ere ez baliabiderik, ez indar ekonomikorik ez zutelako: gerretako
harrapakinak desagerturik eta bizantziar subsidioa ere galduta, lurralde-zerga gero
eta jende gutxiagok ordaintzen zuen, eta bidesariak ere gutxitu egin ziren (exen-
tzioengatik, eta merkataritza gainbeheran zegoelako, itsasoan indarra galtzearen
ondorioz). Eliza bera ere desantolantuta zegoen eta populazioak berdintsu jarraitu
arren, zibilizazioa aldatu egin zen, erromatar zibilizazioa deseginez, Pirenne-en
esanetan3 (horretan beste autore batzuk ados ez dauden arren).
Maiordomoak Austrasiako familia garrantzitsua ziren. Zonalde hau zen krisi
txikiena jasan zuena, eta berez ez zen erromatar jatorrikoa (gaur egungo Belgika
inguruan zegoen kokatuta). Pepinidarrek heredentziaz zeukaten kargua, eta istilutan
bizi ziren Neustriako frankoen beste erreinuarekin. Beraien helburuetako bat erre-
getza lortzea zen (boterea lortu ostean), eta aristokrazia bere kontrolpean izatea,
merobingiarren antzera txontxongilo ez izateko.
8 Historia eta fikzioa: Karlomagno Euskal Herrian VIII-IX. mendeetan
2. C. Amado da azken aldian hori aztertu duen autorea.
3. Henri Pirenne, op. cit., 160. or.
Leinuaren izenak dioen bezala, Pepin Landen-goa izan zen fundatzailea, baina
Pepin II.a Herstal-goa izan zen izen horretako garrantzitsuena: 680ko hamarkadan
Neustriarekin bakea lortu eta bi erreinuen maiordomia eskuratu zuen ("erregetza
paralelo" baten antzekoa osatuz, diosku Pirenne-k4). Bere lorpenetan, Frisia
hartzea eta misiolari anglosaxoiak bidaltzea zeuden.
Bere seme Karlos Martel-ek (714-741) oinarriak sendotu zituen eta lurraldeak
bildu (Frisia eta Alemania batuz). Bestalde, sendotze horretan, Islama garaitu zuen
732an, eta Borgoña eta Akitania --Bavaria bezala-- menpeko duke baten bidez
bereganatu zituen.
Haren semeen artean, Karloman monje sartu zen, eta honela Pepin III.a
Laburra bakarrik geratu zen buruzagitzan. Hau funtsezkoa izan zen, zeren horrela
Aita Santuaren laguntza bereganatu baitzuen frankoentzat, lonbardoen aurka
borrokatzeagatik; eta, ondorioz, frankoen errege izendatua izan zen 752an.
Honek ere semeen artean banatu zuen erreinua, 768an hiltzean; baina Karloman
izenekoa hil egin zen 771an, erregetza Karlomagnori utziz, bakarka. Beraz,
Karlomagno 774tik aurrera lonbardiarren errege zen, eta Aita Santuaren babesle
bihurtu zen, ez haren menpeko. Bizantziarrekin istiluak izan zituen, bere alaba
baten bidez ezkontzazko familia-loturak egin arren. Botere handia lortu zuen, eta
patrizio izatetik San Pedroren ordezkari militarra izatera pasatu zen, Aita Santua-
ren alboan ordezkari erlijiosoa bihurtuz, biek osatzen baitzuten ecclesia. Gainera,
800. urtean osotasunera iritsi zen hau guztia, Aita Santuak abenduaren 25ean
enperadore egin zuenean, Mendebaldeko Kristandade guztia bere esku jarriz.
Elizaren babeslea zen orduan, baina Aita Santuak bere independentzia gorde nahi
zuen, berak izendatu baitzuen enperadore (bizantziar acclamatio-a herriak sinboli-
koki egin arren); enperadore bakarra zen, Elizak izendatua izatean, eta, noski,
Bizantziotik bereiztea zekarren honek. Bizantziar enperadoreak ez zuen onartu,
812an italiar lurraldea eman zitzaion arte. Pirenne-ren ustez Karlomagnoren figura
posible egin zuena, Islamek Europa kristaua Mendebal Europara mugatzea izan
zen.
Luis Errukitsuarekin egoera mantendu egin zen, koroa oraindik indartsua
zenez (batez ere kultur loraldiak iraun zuen). Baina ondorengo erregeekin
gainbehera etorri zen, eta merobingiarrekin agertutako kontraesan eta ahulguneak
azaleratu ziren berriro, batik bat, errege ahulenen artean5; eta inbasio berriek
(bikingoenak, kasu zehatz honi dagokionez) eman zioten azken kolpea, hauek
zakuraketa zutelarik helburua hein handi batean, eta ez integrazioa (aurreko
inbasioen eredua izan zena)6.
Gizartea eta ideologia Karlomagnoren garaian (VIII-IX. mendeak) 9
4. Henri Pirenne, op. cit., 164. or.
5. Zehaztasun gehiago izateko, ikus Oinarrizko Kronologia atala, artikuluaren amaieran.
6. Georges Duby (1998): Arte y sociedad en la Edad Media, Taurus de bolsillo, Madril, 34. or.
3. KAROLINGIAR IDEOLOGIA
Planteatzen zen arazo nagusienetako bat erreinua banatzeko ohitura zen. Soilik
azkenean, pertsona bakar baten esku erortzeko halabeharra gertatzean bihurtzen
zen erregea indartsu.
Errege izaera aldatu egin zen, Jainkoak egin baitzuen errege, aurrez laikoa
zena. Honela Elizaren morala jarraituko zuen erregeak, kulturadun erakunde baka-
rrarena. Karlomagnok Mendebal Europa kristaua bildu zuen; indarra eta prestigio
politikoa zituen; Elizaren eta Aita Santuaren babesle bihurtu zen, eta kristautasuna-
ren erreforma bultzatu zuen, botere morala lortuz. San Agustinen teorietan oinarri-
turik (lurtar eta zerutar botereen bikoizketa), Gregorio Handia Aita Santuaren
garaitik (VII. mendean) zetorren bizantziar zesaropapismoa (erlijioaren eta inpe-
rioaren burua pertsona bera izatea) mugatu nahi zen. Alkuino-k formulatzen zuen
errege denboral edo lurtarraren balio moral eta erlijiosoaren arabera, de factoko
botere hori zela nagusiena: erregeak morala zaindu behar zuen, Elizaz gain. "Jain-
koak gantzutua" zen, eta inperioa berregiten zuen (bizantziar onespena bilatuz,
hasieran tratuz, eta horrela ez lortzean, guduz, italiar lurraldea itzultzearen truke).
Milites-ak --aristokrazia osoa-- menpeko basailu bihurtu zituen, fideltasuna
gorde ziezaioten (batez ere lurrak banatuz: lehenengo harrapakinetakoak, eta gero,
ahulerian, errege-patrimoniokoak). Baina denborarekin aristokrazia indartuz joan
zen, bere eragina zabalduz. Erregea bere erregalia guztiak galduz (txanponketa...)
joan zen, printzerri independente eta feudalen garaiari ate eginez (840ko
hamarkadatik aurrera hedatuko zena).
Elizaren erreforma ere bultzatzen zen, baina autore berriek dioskutenez, ez
ziren Karlomagno edo bere aita (750eko hamarkadatik aurrera) izan horren asma-
tzaileak7, uste zen bezala; izatez, pertsonaia horiek Elizaren ideiak aplikatu baino ez
zituzten egin. Edonola ere, Elizaren legeak ziren jarraitu beharreko eredua, Erro-
maren eragina lortzeko (iraganarekiko lotura gisa edo Erromako boterearen laguntza
lortzeko). Honela, ezkontza kristaua finkatu zen (franko eta anglosaxoien eraginez);
eliz lurren jabegoa Elizari itzultzen zitzaion unea izan zen (zentsua eta hamarren-
-zergak ezarriz, eta aristokratek mozkin gisa mantenduz soilik); erregea rex Dei
gratia zen, eta Eliza babestu behar zuen (frankoak ziren Jainkoaren herri aukeratu
berria); elizgizonen bizitza erregulatu zen (erlijio eta latina ikas zezaten, erregula-
rrek nahiz sekularrek); erromatar liturgia ezarri zen Pepin Laburrarekin 753-754
ostetik (Karlomagnok jarraitua); Eliz hierarkia berregin zen, baina, hala ere, erre-
geak zeresana izaten jarraituko zuen eta kontzilioak errege-jauregian egingo ziren.
Erreforma hau aurrera eramateko, kultura bultzatu zen (aurrerago ikusiko dugu-
nez). Oinarria Karlomagnok jarri zuen, batez ere, eta fruituak Luis Errukitsuarekin
10 Historia eta fikzioa: Karlomagno Euskal Herrian VIII-IX. mendeetan
7. Giles Brown (1994): "Introduction: the Carolingian Reinaissance" in Mckitterik, Rosamond
(ed.), Carolingian culture: emulation and innovation, Cambrigde University Press, Cambridge, 1-51.
orr.
ikusi ziren arlo horretan. Giles Brown-ek8 Elizaren gaineko patronato-eran ikusten
zuen Elizarekiko jarrera karolingiarra, erreinu hain hetereogeneoa integratzeko balio
zuena, eta baita bere boterea legitimatzeko ere; indar militarrari esker, Italia eta
Hispaniara --kulturalki aberatsago ziren lurretara-- iritsi zen, eta Jainkoak irabaz-
tera destinatu zituelako (erreformaren aurrera eramatearen babesaz) lortu zituen
konkistak. Beraz, berpizkundea gobernuaren beharren ondorioz sortu zen.
4. KAROLINGIAR EKONOMIA, FEUDALISMORA BIDEAN
Aurreko kontzeptuetan oinarritu zen gizartea; eta baita gizartea ekonomian ere
(edo ekonomia gizartean, nahiago bada).
Beti kontsideratu da hazkunde-aldia egon zela ekonomian garai honetan, me-
robingiar garaiarekin konparatuz. Ekonomia osoaren hazkundea VIII. mendearen
bukaeran hasi omen zen9. Baina iritzi hori matizatu beharra dago.
Pirenne-ren ustez, gauzak ez dira horrela, bi ekonomia kontrastatu zeudela
baizik10. Beraren ustez, VIII. mendean aurreko Antzinaroko ekonomiarekin apurtu
zen, merkataritza minimoetara jaitsiz; eta lurra bihurtu zen gunea (iritzi horren
aurka, dagoeneko Behe Inperioaren krisitik gertatzen ari zela esan genezake, hala
ere). Dena den, Veneziarekin batera, Flandesen merkataritzari eutsi zioten, Britai-
niar Uharteetara espezieak eramanez eta trukean garia ekarriz, oihal flandestarren
elkartrukeaz eta eskandinabiarrekin zeukaten tratuaz. Bestalde, Akisgranen
kokapenak zirkulazioa areagotu zuen; eta hau guztia normandiar inbasioak gertatu
arte, IX. mendearen bigarren erdian.
Baina zeinu hauek ezin dira hartu merkataritza indartsu baten iruditzat. Urrez-
ko txanponik ez zen egiten, eta, oro har, txanponen zirkulazioa urria zen. Aitaren
ereduari jarraituz, Karlomagnok urrearen balioa gutxitu egin zuen, eta zilarrean
txanpondu zuen (Erdi Aroko txanpon-sistema jaio zen horrela, bizantziarraren
aurrean, bi-txanpon sistema egonez), bertako merkataritza baterako zena, eta ez
distantzia luzeko merkataritzarako. Erregresioagatik ezarri zuen, benetako egoera-
ra egokituz11 (hori bai, bere balioa eta kalitatea mantentzen saiatuz); eta zergak
kontrolatzearen bidez, pisu eta neurriak berdintzen saiatu zen.
Bestalde, ez da ahaztu behar interesdun maileguak galaraziak izan zirela,
Eliza bitarteko izanda.
Gizartea eta ideologia Karlomagnoren garaian (VIII-IX. mendeak) 11
8. Giles Brown op. cit., 3. orrialdetik aurrera.
9. Minguez, Jose Mª (1991): Las claves del Periodo Carolingio (723-879), Planeta, Bartzelona,
83. or. eta hurrengoak.
10. Henri Pirenne, op. cit., 190. or.
11. Gierson-en iritziz, Pirenne-ren iritziaren aurrean, Amancio Isla Frez-ek jasoa, in Amancio
Isla Frez, (1993): La Europa de los Carolingios, Síntesis, Madril, 125-126. orr.
Dena den, garai hartako merkataritza bitan banatu behar da: hurbilekoa eta
urrunekoa.
Judutar, veneziar edo frisoiren batzuk kenduta, ez zegoen ekialdearekin aritzen
zen merkatari profesionalik. Handik iristen ziren produktu apurrak ekarriz zihardu-
tenak, abenturazaleak edo gortea hornitzeko errege-agente hutsak ziren, edo gotzain
edo monasterioren batek antolaturik (eta bidesaririk ordaindu gabe) zebiltzanak:
Pirenne-ren hitzetan "hornikuntza pribilegiatua"12 deituko genuena. Normalean
Hispania atea izanik, lurrez egina zen joan-etorria, eta eskasa (balio handiko gauzak
eta pisu txikikoak ziren ekartzen zirenak). Beraz, ez zegoen artisau edo merkata-
rien kokapen finkorik.
Hiriak ia gotorleku soilak ziren (merkataritza- eta artisautza-gune izatearen
izaera galdu zuten), nahiz eta administrazio eta zirkulazio minimoa gordetzen
zuten batzuek, erromatar jatorriko gotzain batzuen menpe. Nekazaritzara zuzen-
durik zegoen gizartea. Musulmanek Mediterraneoko ekialdea itxi zutenetik, Karlos
Martel-ekin jada defentsiban zeuden; gainera, denboraz, gero eta gai gutxiago iris-
ten ziren hirietara, zituak falta ziren, elizetarako olioa eta intzentsua. Behar milita-
rrak asetzen ziren soilik (elizak ere zakuratuz, aberatsak eta hiriak berak).
Bigarren merkataritza-mota osatzen zutenak, herrietan egiten ziren merkatu
ugariak ditugu; baina horiek eskulangintza lokalerako eta kinkilarientzako leku
ziren, nekazari-produktuekin batera, batez ere. Irakurtzea eta idaztea elizgizonen
esku zegoen soilik, merkatari garatuen talderik ez baitzegoen.
Nekazaritzari zegokionez, donazioen ondorioz lur asko Elizarenak ziren, eta
elizgizonak nekazarien prestazioetatik bizi ziren; beste lurjabea aristokrazia laiko
eta militarra zen, erregeak egindako emanaldiengatik aberastua (koroak honekin
lurrak galduko zituelarik, bere sarrerak gutxituz, eta, horrekin, bere boterea). Beraz,
lur-jabego handia nagusitu zen; baina merobingiarren garaian esklabuez ustiatutako
erreserba edo latifundio handi baten eran zena, gutxituz joan zen.
Jabego handiak (villae karolingiarrak) hetereogeneoak ziren (sarri nekazari
pobretuen kontura handituz), baina Frantziako ipar-mendebaldekoa da eredua: jabe
handi edo ordezko villicus baten kontrolpean zegoena. Lanerako esklabuak gutxi-
tuz zihoazen, eta pixkanaka jabego handi horiek erreserba (mansus dominicatus-a,
eta bertan zeuden curtis edo ikuilua, tailerrak, siloak eta abar) txikitu egiten zuten,
eta mantsu (mansus) edo tenentzietan banatzen zuten, bertan menpeko nekazari
libreen familiak (mantsu askea) eta esklabuen familiak (esklabu casati-ak mantsu
serviles-etan) ezarriz. Honela birprodukzioa ziurtatzen zen (lan-eskuarena eta
landutako produktuena). Menpeko haiek (nahiz libre izan eta batzuk alokairuan
egon, morroi izan gabe) eta lurrean kokatutako esklabuak berdinduz joan ziren
feudalismoaren barruan. Horiek ziren erreserba lantzen zutenak, lan-prestazioen
12 Historia eta fikzioa: Karlomagno Euskal Herrian VIII-IX. mendeetan
12. Henri Pirenne, op. cit., 203-204. orr.
bitartez (hori exijitzeko, jauna indartsua izan behar zen). Azkenean, denak jaunaren
menpeko morroi bilakatuz joan ziren (esklabuek pertsona-izaera lortu zuten, tresna
hiztuna izate hutsetik mailan igoz; bestalde, nekazariek askatasuna eta, horrekin
batera, borrokatzeko eskubidea eta beste eskubideak galdu zituzten, beren egoera
degradatuz).
Alemanian, aldiz, esklabuek pisu handiagoa zeukaten erreserba lantzerakoan
(saxoniarrak erraz lortzen zirenez eta nekazari-komunitatea indartsua zenez, lotura
tribal sakonagatik eta karolingiarren indar eskasagatik). Italian esklabu-mesnadek
lantzen zuten lurra erreserban, eta mantsuak libellarii deitutako nekazariek (hots,
askeek)-- arrendamendu edo apartzeria-kontratuez lantzen zituzten, menpekotasu-
nik gabe. Iberiar Penitsulan IX. mendera arte ez zen jabego handien sistemarik ia
agertzen, eta lan-prestazioak X. mendera arte; agian, mugan izateagatik, aurrera-
xeago azpimarratuko dugunez.
Jabego handi hauek bere kabuz irauten edo autoaski izaten saiatu ziren, eta
hiriei administrazio-gune izateko izaera lapurtu zieten, batez ere karolingiar
gainbeheran autonomia propioa hartzean aristokraten esku.
Horiez gain, une hartan nekazari independienteen taldeak agertu ziren, herri-
-komunitateetan (vicus-etan) bilduak, lehen unean askatasun handia lortuz (mundu
populatuaren mugaldeko lurretan bereziki13: musulmanekiko mugan, baso eremuen
mugan, Eki Europako lur gutxi populatuetan); baina gero, menpekotasunean eroriz
joan ziren horietako asko.
Errege-patrimonioari edo jabegoari dagokionez, sarrerak hauexek ziren: fis-
kalitatate erromatarretik geratzen zena fosilduta zegoen, jabegoaren gaineko zerga
(mantsuen gaineko zergatik kondeek herena bereganatzen zutelarik) zein pertsonen
gaineko kapitazioa (de capite). Baina hauek ere ez ziren jasotzen leku askotan.
Bestetik, osagarri ziren eta feudalismora bihurtzen zihoazen beste batzuk: annua
dona izenekoa jaunek erregeari urtero eman beharrekoa; errege-ban edo boterearen
kontra egindako lege hausturengatikako isunak; teloneum edo bidesariak; gerrako
harrapakinak (partaideen artean banatu arren, zati bat errege-altxorrerako gordetzen
zen, nahiz batzuetan erregeak Elizari ematen zion); saxoi edo bretoi menperatuen
tributoak; errege-jabegoek emandako sarrera erregularrak (jana, txanponak,
manufakturak); altxorra (luxuzko oihalez, bitxiz, urrez eta zilarrez... osatua), hil-
tzean semeen artean eta pobreei banatua. Urteroko zerga jasotzen ere saiatzen ziren,
baina ez zuten lortzen. Ondorioz, lurjabea izan behar zen boterea izateko; eta
altxorra eduki behar zen, noski, boterea erakusteko eta gauzatzeko era baitzen
(opariak eta donazioak eginez, eta honek zekarren kontrapartida eskatzeko eran
geratzeko; luzituz...)14.
Gizartea eta ideologia Karlomagnoren garaian (VIII-IX. mendeak) 13
13. Pierre Bonnassie (1988): Cataluña mil años atras (siglos X-XI), Peninsula, Bartzelona, 199. or.
14. Georges Duby, (1992): Guerreros y campesinos: Desarrollo inicial de la economía europea.
500-1200, 11. argitalpena, Siglo XXI, Madril, 63-65. orr.
Pepin eta Karlomagnoren garaian, erregeak indartsu zeuden oraindik, eta ha-
rrapakinen lurra zeukaten. Bestalde, eliz lurretatik merobingiarrek banatutakoaren
arazoa gainditu zuten. Nobleei ez zieten lurra kendu (hori egitea haien fideltasuna
galtzea zatekeen), eta, Elizarekin tratu ona izateko, jabegoa Elizari aitortu zitzaion
(horren irudi truke gisa zentsu bat jasoz); baina nobleak ziren lur horren onura-
dunak. Honekin, batetik, feudalismoaren sorreraren aurrekaria ikusten da zenbait
egileren ustez15, eta bestetik, lehengo arazoak azaleratzen ziren. Ia zergarik biltzen
ez zenez, lurrak esku pribatuetara pasatzen ziren, eta ez zegoen ia konkistarik.
Gainera, danegeld-ak ordaindu behar zituzten (Karlos Burusoilaren garaitik ez era-
sotzearen truke normandoei egiten zitzaien sobornoa zen hori, diozesika banatua,
eta merkatariei, lurjabeei eta abarri eskatua); ondorioz, aberastasuna --eta horrekin
batera boterea-- gutxituz zihoan erregeen eskuetan.
5. KAROLINGIAR GIZARTEA, FEUDALISMORA BIDEAN
Teorian hiru talde ziren: oratores, bellatores eta laboratores; baina praktikan, lehen
biek aristokraziaren eta jabe handien taldea osatzen zuten, diferentzia "ofizioan"
izango zutelarik: gerra edo liturgia (eta kultura). Baina elizgizonen artean ez zen
hain argia bereizketa (gerrari zirenak ere baitzeuden). Gainera, berez, lehen
banaketa askeen eta esklaboen artean zegoen.
Bestalde, aristokrazia germaniar eta erromatarra deseginez zihoan, aristokra-
zia berria sortuz. Hala ere, aurrekoarekiko odol-loturak nabariak ziren16.
Nobleak produkzioaz jabetzen ziren (horrek indartsu egiten zituen) hiru
bideren bitartez: produkzio bidea zen lurraz jabetuz (erregek emanda, indarrez),
bere gaineko kontrol osoa lortuz edota lan-indarra (nekazariak) menperatuz eta
nekazarien gainprodukzioaz jabetuz. Honek tentsioa sortu zuen nobleen presio-ahal-
menaren eta nekazarien erresistentzia-ahalmenaren artean. Beraz, nobleak lurraren
jabe egin ziren, hori aberastasunaren iturria izanik (txanponen zirkulazio eskasa eta
zerga gutxi zeudenean). Bestalde, kanpoko erasoekin, aristokrazia militarrak ere
garrantzia handiagoa lortu zuen; gainera, erregearen tokian tokiko ordezkari
politikoak ziren. Lur- eta kargu-banaketa, sarri, fideltasunak lortzeko bide bakar
modura izan zituen erregeak, horretarako tresna basailutzaren irudia izanik; eta
honekin feudalita-tearen aurrekaria ezarri zen.
Basailutza commendatio zelakoaz (enkomendazioaz, alegia) egiten zen; horixe
zen, gizarteko hierarkiari zentzua ematen ziona, fideltasun-modu berria. Menpeko
basailuak feudoa (lehenengo, mantenua eta opariak, eta gero, sistema garatuagoa
14 Historia eta fikzioa: Karlomagno Euskal Herrian VIII-IX. mendeetan
15. Jose Mª Mínguez, op. cit., 18-19. orr.
16. Esan dugunez, apurketa-zale edo jarraipen-zale izatearen arabera, bati edo besteari ematen
diote autoreek garrantzia; honela, Mínguez-ek apurketa azpimarratzen du, eta lotura ahazten ez duen
arren, lotura biologikoa zela diosku, baina egituraz desberdina. Hala ere, Amado bezalako autoreek
talde-solidaritzaz hitz egiten dute edo, gutxienean, kultur mestizajeaz.
zenean, honor izango zena, konde-karguaren --beneficium-- eta jaurerriaren --
lurra, res comitatu-- esanahiaz) jasoko zuen, jaunari eskainitako laguntzaren truke
(auxilium --laguntza militarra-- eta atque consilium --aholkua--). Hasieran,
zerbitzuaren truke jasoa zen jaurgoa edo feudoa; gero, feudoa jasotzearen truke
eskaintzen zuen basailuak bere fideltasun eta zerbitzua (garai honetan sortu zen
hori). Heriotzak edo bakoitzak bere betebeharrak ez betetzeak zekarten apurketa.
Erregeak indarra zuen heinean, missi dominici izeneko ikuskatzaileez
kontrolatzen zituen kondeak (Karlomagnorekin), horiek funtzionario soilak zirela-
rik. Denboraz, fideltasun pribatua bihurtu zen hori ere, eta, azkenik, patrimonia-
lizatu egin zen jaurgoa, praktikan semeak heredatuz, bai lurra zein kargua. Mero-
bingiarrekin gertatua birproduzitu zen Karlomagno hiltzean, eta bizkortu egin zen
prozesua: koroa ahuldu egin zen (konkistarik gabe bere lurrak ere banatzean), eta
nobleak indartu eta autonomo bihurtu ziren, IX. mendearen bigarren erdialdetik
aurrera batez ere. Botere ekonomikoa eta politikoa botere bakarrean identifikatu
ziren, izaera zentrifugoa hartuz17. Ondorioz, gizarteak ez zuen dinamika bateratzai-
lerik, eta karolingiar monarkiak egitura sendoa lortu zuen aldi batez, gerraren
bidez eta elizaren lurrak nobleei ematean, aldi berean aristokrazia menpe izateak
(bere fideltasuna lortzeak) indarra eman ziolarik18.
Nekazariei dagokionez, lehenik eta behin bi talde bereizi behar dira: askeak
eta esklabuak. Lehenen artean, guztiz aske zirenak (jabeak) eta menpekoak zeuden;
baina, lan-prestazio eta zentsuek itota, ezin zuten merkatuan ezer saldu. Pobreak
asko ziren, limosnatik biziz eta uzta-bilketan lan eginaz, gehienen aspirazioa mo-
nasterio baten babespean geratzea zelarik (haiek lurra emanez prestazioen truke,
eta jaunen bortxakeriatik urruti). Erregea nekazariak babesten saiatzen zen; baina
hori Karlomagnok lortu zuen soilik (indarra zuelako), eta hurrengoekin lurjabeen
edo justiziaren jabeen menpe geratu ziren (feudalismoa). Honela, askatasuna gal-
duta, libre eta ez-libreak berdinduz zihoazen; juridikoki libreak izaten jarraituko
zuten, baina morrontzara degradaturik: zerbitzu militarrerako eskubidea eta batza-
rretan parte hartzeko eskubidea, Karlomagnorekin mugatuz zihoazen. Batzarrak
(tribuen bileren aztarna zirenak19) kanpaina militarren aurretik egitera mugatu
ziren, eta denboraz aristokrazia laiko eta eliztarraren esku geratu ziren (armamentu
astunagoa ordain zezaketenen esku); borrokatzeko eskubidea izateko, hiru mantsu
baino gehiago eduki beharra zegoen (batetik, pobreentzat abantaila zen hori galera
handiak ekartzean, lan handiko unean faltatzean eta gastuak izatean; baina, bes-
tetik, haien eskubideen galera zen). Hala eta guztiz ere, bazegoen, nola ez, erresis-
tentzia, nobleei eginiko erasoak edo ihesek osatua.
Gizartea eta ideologia Karlomagnoren garaian (VIII-IX. mendeak) 15
17. José Mª Mínguez, op. cit., 71. orrialdea eta hurrengoak.
18. José Mª Mínguez, op. cit., 73. or.
19. José Mª Mínguez, op. cit., 84-85. orr.
Azkenean, Gizartea bitan banaturik zegoen: aristokrazia lurjabe handia,
monopolio militarrean espezializatua (edo Jainkoarekiko bitartekari-lanean), eta
nekazariak, aristokraziaren lurretan lanean (berenak galtzean) zebiltzanak, baina
produkzio-bideen jabe zirenak (tresnak...). Baina garai hori trantsizio-unea zen;
beraz, tarteko gizarte-talde ugari zeuden eta, bestetik, integrazio etnikoa falta zen.
Hortaz, gizarte oso hetereogeneoa osatu zen orotara.
6. ERREINU KAROLINGIARRAREN EGITURA
Finkotasun eta oreka eskasa zeukan erreinuak (Karlomagnorekin Akisgranen kokatu
arren, gortea ibiltaria zen, oro har), baina baieztapen hori ñabardura askorekin osa-tu
beharra dago20. Izan ere, erregeek botere osoa zeukaten, eta merobingiar erregeen
ondorengoak ziren (eta, ondorioz, erromatarrenak)21, jarraipenzaleen hitzetan.
Palatium-a (jauregia) zen gortea eta gunea. Hor zegoen erregea. Ofizial lai-
koen izaera merobingiar garaikoaren berdina zen (jauregiko maiordomoaren figura
izan ezik, karolingiarrekin badaezpada desagertu baitzen). Senescal-a (senescalcus
edo mensae praepositus, hots, zerbitzari zaharra) jauregiaren janari-horniduraz
arduratzen zen; botileroa (buticularius edo magister pincernarum) edari-hornidu-
raren arduraduna zen (eskantziadore-taldearen burua); beraz, hauek errege-lurren
produkzioa ere kontrolatzen zuten; kamareroa (camerarius) errege-gelaz eta altxo-
rraz arduratzen zen, sacellarii-en laguntzaz; kondestablea (comes stabuli) zaldi eta
garraioaren arduraduna zen, bere menpe palafreneroak (marescalci) zeudelarik;
jauregiko kondea (comes palatii) jauregiko tribunalaren burua zen erregea falta ze-
nean (goi-aristokrazia juzgatzean erregeari kontsultatu behar zion, dena den). Ho-
riek guztiek osatzen zuten errege-etxea edo domus regio-a; hala ere, espezializazio-
-falta zegoen, eta ekintza militar eta diplomatikoez ere arduratzen ziren. Eliz dig-
natarioak ere baziren, gortearen erlijio beharretarako capella (San Martinen cappa-
-tik dator izena) osatuz, hots, capellani-ak. Haien burua eliz ordezkari garrantzitsu
bat izan ohi zen: diplomazia-lanak egiten zituen eta missi dominici lanak ere.
Notarii-ek (cancellarius-a buru zutela) idatzien kalitatea hobetu zuten. Ganshof
egilearen arabera22, Luis Errukitsuarekin audientziak garatu ziren, eta horiekin
magistri-ak, gai desberdinei buruz arduratzen ziren magistratuak edo epaileak
(magistri ostiariorum: audientzien erregulatzailea; masgistri forestariorum: izenak
zioen bezala, basoen inguruko arazoez arduratzen zena...).
Hauek guztiek consilium-a osatzen zuten (beste partaide batzuekin batera).
Batzar hori, aldakorra osaeran, arrazoi eta lekuaren arabera deitzen zen (tokian
tokiko konderen bat sartuz edo) eta erregeak egiten zuen deia, gairen baten inguruan
kontseilua eskatzeko.
16 Historia eta fikzioa: Karlomagno Euskal Herrian VIII-IX. mendeetan
20. Isla Frez, op. cit., 43. or. Autore honek ukatu egiten du Perroy bezalako egileek aipatzen
duten kaos antzekoa.
21. Idem.
22. Ganshof-ek esana eta jasoa, in Isla Frez, op. cit., 45. or.
Asanblada edo batzarra (synodus/conventus) erreinuko handikien urteroko
bilera zen, laiko nahiz eliztarrena. Urteroko kanpaina militarraren aurretik egiten
zuten, eta consensus-a (onespena) eskatzen zuen erregeak bere erabakiak aurrera
eramateko. Pepin III.arekin maiatzean egiten zen, zaldientzat nahiko zuhain izateko;
baina Karlomagno bere semearekin, ekintza militarretatik bereizi zen, batzarra
Akisgranen eginez.
Inperioaren administrazioa orain konderrietan (comitatus) zatiturik, kondeen
(comes) menpe zegoen. Konderri haiek koiunturalki sortu ziren (Halphen-en ustez,
lurralde eta populazioarekin zerikusiren bat zutela pentsatu arren). Lurraldearen
hego eta mendebaldean hiriburu bat zeukan gunea zen konderria (pagus, alegia).
Bertan kondeak defentsa-betebeharrak zeuzkan; horrez gain, zergak jaso, justizia
banatu eta horietatik kopuru batekin geratzen zen. Gainera, lurrari zegozkion kar-
guak (ministe-rium edo comitatus) eta, noski, kondeak berak bere patrimonioan
zituenak gehitu behar zitzaizkion bere jabegoei. Bere ordezkoa vicecomes-a zen.
Bere menpe, lurral-de txikiagoetan (vicaria eta centena-tan) vicarii edo centenarii-ak
ziren (bikario edo zendeariak). Dukerriak ere baziren dux edo duke baten menpean;
dukeak gutxi ziren, eta normalean mugako konderen bat izaten zen, ingurukoekiko
boterea izan zezan. Mugako lurrak edo lur hartu berriak marketan (marcha) bana-
tzen ziren, comes marchae, praefectuz limitis edo marchio deitutakoaren menpe
(markesa); hori ere konderrietan banatzen zen, eta kondeetako bat zen burua, edo,
bestela, markesa. Kondeen menpe gazteluzainak ere baziren, defentsarako gaztelu
edo castrum-etan.
Missi dominici izenekoek, enperadorearen ordezkariek, kondeen lana ikuska-
tzen zuten; fideltasun-zinak eta zergak jasotzen zituzten, eta enperadorearen eraba-
kiak jakinarazten zizkieten beste funtzionarioei (kondeei, kasu). Binaka bidaltzen
ziren (eliztar bat eta laiko bat), edo hirunaka. Horretarako, komunikabideak hobe-
tzen ere saiatu zen Karlomagno.
Konde zein missi-ak, oro har, austrasiar noblezian daukate jatorria; hauekin
lekuan lekukoak ordezkatu zituen, eta goi-aristokraziakoak izanik, sobornoak eki-
diten zituen23 Karlomagnok, kontrola areagotzeko, autrasiarrak dinastiari lotuenak
izanik. Lehengo funtzionarioen jarraipena ziren, baina erregeari basailutza eskain-
tzea exijitzen zitzaien. Ezaugarri publikodun fideltasuna konpromiso pribatu bihurtu
zen, "paktista"24; eta hori, autore apurturazaleen ustez, iraultzailea zen. Basailutza
tresna bihurtu zen lurrak eta funtzio politikoak lortzeko, hots, boterearen pilaketa-
rako. Bestalde, piramide hierarkikoa osatu zen (jaun txikiak handien menpe ezarriz).
Herri bakoitzak bere legea zeukan; ondorioz epaituaren jatorri etnikoaren
arabera (erromatarra, germaniarra), lege baten menpe edo bestearen menpe epaitua
izaten zen. Kondeen tribunala mallus-a zen: kondea zen burua (edo kondearen
Gizartea eta ideologia Karlomagnoren garaian (VIII-IX. mendeak) 17
23. Idem.
24. Jose Mª Mínguez, op. cit., 75. or.
ordezkoa), eta laguntzaile modura rachin burgi-ak zeuden (Karlomagnorekin zazpi
scabini edo iudices-ek ordezkatuta), guztiak ere boni homines edo nobili viri,
hots, lurjabeak eta ohituren ezaguleak, baina ez bereziki legean espezializatuak.
Erregea zen legea egiten zuena eta moralki boterea zuena; beraz, apelazio-epaite-
gia bere esku zegoen (epailea zen), eta justizia egitea garantizatzen zuen, bannum
edo aginte- eta galerazpen-boterea izateaz gain. Horregatik saiatzen zen kondeak
kontrolatzen eta legea idatziz jartzen.
Ondorio ezkorrak Karlomagno hil ostean azaldu ziren, horrek zatiketa ekarri
baitzuen. Denboraldi baterako ziren karguak eta jaurgoak partimonial bihurtu zi-
ren25. Konkistak geratuta, barruko errege-lurrak banatu behar izan zituzten erregeek.
Gainera, nobleen arteko borrokak gertatu ziren boterearengatik, zeren erregeek,
ahulezia erakutsiz, nobleen fideltasuna behar baitzuten dinastia barruko arazoak
konpontzeko. Printzerri handien sorrera orduan izan zen: Bartzelonako kondeena,
Tolosa eta Flandesko konderriak, Burgundia eta Proventzako erreinuak (denbora
laburra iraun arren), Italiako eliz printzerriak (Modena, Parma...) eta printzerri
laikoak (Toskana, Spoleto, Benevento...), Alemaniako Saxonia, Frankonia eta Ba-
varia... Baina prozesu hori mendebaleko Europa osoan orokorra izan zen (mo-
narkia ahulez, Otondarren kasua edo printze txiki batzuena salbuespenak izanik:
Flandes eta Bartzelonako konderriak, Akitania eta Normandiako dukerriak).
7. KAROLINGIAR KULTURA ETA ARTEA
Zibilizazio intelektualari zegokionez, frankoek latina ikasi zuten; baina VIII. men-
dean latina hizkuntza kultu gisa geratu zen Elizaren esku, dialekto erromantze bi-
hurtuz herriaren ahotan. Gizartea germanizaturik zegoen, Pirenne-ren iritziz26 (abesti
germaniar zaharrak biltzen zituzten apaizak ere). G. Duby-k esan duenez, hegoal-
deko Europako kultura ahuldu zutenak islamiar zibilizazioaren sarrera (Pirenne-
-rekin ados) eta izurriak izan ziren, gune zituzten eskualde eta hiriei eraso eginik.
Aristokrazia berria sortu zen aristokrazia senatorial zaharraren ondorengoen eta
aristokrazia germaniar berriaren nahasketatik, "era germaniarrak" hedatzen lagun-
duz (pentsaeran, konportamoldeetan eta imajinak tratatzerakoan). Baina kultura
latindarrak kultura germaniarrean sortzen zuen "faszinazioa" ahaztu gabe, Inperio
erromatarraren mugak gainditzean bilatzen zuten "zorionaren" eredua zen kulturak
sortzen ziena, integratzea zutelarik helburu (latindar kultura bultzatuz eta, noski,
kristautuz, Eliza kristauak gordetzen baitzuen kultura hori)27.
Nahiz eta germanizaturik egon, Karlomagnoren garaian misiolari anglosaxoi
ugari joan ziren erreinu frankora, eta baita Iberiar Penintsulakoak (asko musulma-
18 Historia eta fikzioa: Karlomagno Euskal Herrian VIII-IX. mendeetan
25. 877an Quercy-ko Kapitulareetan, Karlos Burusoilak promes egin zien bere kondeei, guduan
hilez gero, automatikoki konde-izaera eta jaurgoa semeei igaroko zitzaiela. Erabaki edo promes hori,
praktikan gertatzen zenaren errege-onespena baino ez zen.
26. Henri Pirenne, op. cit., 226-227. orr.
27. Georges Duby, op. cit., 18-20. orr.
nengandik ihesi joandako mozarabeak) eta italiarrak ere, horrela bere aitak hasi-
tako ekimena bultzatuz. Honekin kulturaren "berpizkundea" (renovatio) gertatu
zen, "dark ages" eta "berpizkunde" hitzak28 matizatuz, beti ere.
Kristatasuna hedatuz zihoan eta latina hizkuntza sakratua zen (botere eta
erlijioarena29). Mediterraneotik ekarritako latin garbiagoa hedatu zen, dogma ere
garbituz eta erromatar errituala hedatuz. Letra-mota ere aldatu zen, asmatu ez
arren, minuskula karolinoa hedatuz (argiagoa zena), VIII. mendetik aurrera li-
buruetan bakarrik erabiliko zena. Errege-liburutegiak garrantzitsuak izan ziren
Karlomagno eta bere seme Luis Errukiatsuaren garaietan; liburuen bilketa hura ja-
torrizko testuen bila egiten zen (beraz, Biblia eta horren gaineko iruzkin ugari...).
Eskola bultzatu zen jauregian (arte liberalak; trivium-a: gramatika, erretorika, dia-
lektika; eta quadrivium-a: musika, aritmetika, geometria, astronomia), eztabaida
intelektualak izateko eta elizgizonak prestatzeko, testu sakratuen bertsio depuratuak
sor zitzaten. Etorkizunean kondeak izango zirenak eta menperatutako herrietako
aristokraten semeak (bahitu-eran eramanak) ere hor hezten ziren, gero Karlomag-
noren aldekoak izan zitezen.
Berpizkunde hori elizgizonen artean gertatu zen, eta ez zen iritsi herriaren-
gana (laikoak analfabetoak ziren, erregea barne, baita Karlomagno bera ere).
Aristokrataren batzuek ere ikasi zuten (Eginhardo, Nitardo, Angilberto...), baina
horiek salbuespenak ziren; izan ere, burokrata gehienak Elizatik ateratzen ziren.
Intelektual garrantzitsu anitz zeuden monasterio garrantzitsuenetan, lonbardo
eta anglosaxoien eskutik: Fulda, Tours, Corbie, Orleans, Saint Denis, San Wandrille,
Corvey, Saint Gall, Reichenau eta Lorsch, Sena eta Weser ibaien artean. Kultura
ere iparraldean zegoen. Izatez, idazle gehienak anglosaxoiak ziren: Alkuino,
Eginhardo, Ermenriko, Tegan Treveris-koa; baina baziren mediterraneoarrak ere:
Bertario, Montecassino-ko abadea... Bonifazio-k germaniar eliza antolatu zuen, eta
Aita Santuaren eta Pepin Laburraren arteko bitartekari-lanak ere egin zituen. Al-
kuino jauregi-eskolaren buru izan zen Karlomagnoren garaian, 782tik aurrera, eta
literaturan eragin zuen.
Karolingiar ideologiaren plasmazioa edo gauzapena dugu artea. Arte aurre-
rromaniko edo germanikoaren artean, arte klasikoak eta bizantziarrak ere jarraitu
zuten (harria erabiltzera itzuli ziren, basilika oinplanoaz eta dorreez apaindurik).
Hain zuzen, 805ean konsakratutako kapera palatinoa da honen eredua (Ravena-ko
San Vital famatuaren kopia zena). Miniatura-lanak ere egin zituzten, haien ekintza
Gizartea eta ideologia Karlomagnoren garaian (VIII-IX. mendeak) 19
28. Giles Brown-ek, op. cit., 44-46. orrialdeetan dioskunez, ez ziren hain ilun izan batzuk, ez
hain argitsu besteak; Duby-ren arabera, Goi Erdi Aro osoa kontsideratu da "burdinaren aldi" edo
"aldi ilun"; baina berak argiz betea izan zela esaten digu, karolingiar garaian agerrarazten hasiko zen
hazkundearen unea sortuz baitzihoan, (Georges Duby, op. cit., 35 or.).
29. Janet L. Nelson (1994): "Kingship and empire in the Carolingian world", in Mckitterik,
Rosamond (ed.), Carolingian culture: emulation and innovation, Cambrigde University Press,
Cambridge, 61. or.
kulturalaren eta liburugintzaren barruan. Azkenik, marfilean erliebeak eta bitxigintza
landu zituzten (germaniar arteari lotuagoa zena, azken hau). Irudi geometrikoak zi-
ren eredu apaingarriak, oso germanikoak, baina, aldi berean, erlijio monoteisten
ezaugarri. Hala ere, boterearen plasmaziorako, esanahi pedagogikoarengatik eta
lurtar eta zerutarraren loturaren agerpen gisa, irudia kontserbatu zen, Goi Erdi Aro
osoan bezala30.
Tresna bat izan zen berpizkundea boterearen eskuetan, Elizatik hurbil egoteko,
akulturazio eta menperaketa egiteko (bere ideologia hedatuz), eta, horrela, behar
zuen barne-integrazioa lortzeko, hain jende hetereogeneoa biltzen zuenez eta bote-
rea legitimatzen zuelako. Beraz, ez zen soilik tresna izan; boterearen beharra ere
bazen berpizkunde hura, Eliza kristauari loturik beti ere31. Monasterioei esker gorde
zen kulturaren eta hezkuntzaren oinarria Erdi Aroan zehar, zeren, politika-aldaketak
egon arren, kultura mantendu egin baitzen gutxi gorabehera ondorengo mendeetan32.
8. ONDORIOAK
Aurrekarien bideari jarraituz, aldiaren loraldia Karlomagno eta Luis Errukitsuaren
garaian izan zen, gero gainbehera etorriz, oro har33: merobingiarrekin agertu-
takoen antzeko kontradikzioak agerian geratzean, errege boteretsuenen indarra gal-
du egin zen (anakronikoa zen, eta praktikoa zen bitartean iraun zuen soilik,
Boussard-en hitzetan34). Dena den, esan bezala, Pepin Laburra izan zen batez ere
Karlomagno hain famatu egin zuten ekintzen eta ezaugarrien sortzailea (edo, gu-
txienez, aurrekaria).
Gizarteko mailen fideltasuna paktu pribatuetan oinarritu zen (feudalismoaren
aurrekaria zena). Honela, lehenengo, erregea piramidearen buru zen, eta gero, aris-
tokraziak --erromatar senatoreen eta germaniar tribuetakoen ondorengoen elkar-
ketatik sortua-- bere kabuz autonomia lortuta, feudalismoaren lehen pausoak eman
ziren, nekazarien menperaketa gauzatuz, hain zuzen ere, erromatar garaitik zetozen
esklabuen (dekadentzian zeudenak) eta libre zirenen (dekadentzian hauek ere, eta
botere-falta horretatik sortuak asko) arteko desberdintasuna desagertuz pixkanaka.
Transizio-unea izan zen hori. Apurketazaleen eta jarraipenzaleen tesiak nola-
bait uztartuz, batetik aldaketak sortzen ari ziren etorkizunerako oinarria ezarriz, eta,
bestetik, jarraipena ere gertatu zen ezaugarri zaharrei eutsiz: batzuk desagertuz
20 Historia eta fikzioa: Karlomagno Euskal Herrian VIII-IX. mendeetan
30. Georges Duby, op. cit., 22. or.
31. Giles Brown, op. cit., 44-46. orr.
32. Rosamond Mckitterick (1994): "Conclusions", in Mckitterik, Rosamond (ed.), Carolingian
culture: emulation and innovation, Cambrigde University Press, Cambridge, 317-323. orr.
33. Berez, kulturaren loraldiak Karlos Burusoila ondorengoarekin eta bere aristokrazia eta
apezpikuekin ere (talde bereko partaide zirenak) jarraitu egin zuen arren, Georges Duby-k dioenez,
op. cit., 31. or.
34. Jacques Boussard (1968): La civilización carolingia, Guadarrama, Madril, 118. or.
zihoazen, eta beste batzuk --Antzinaroko autoreen miresmena kasu-- mantendu
egin ziren eta ezaugarri karakteristikoak izan ziren Erdi Aro osoan zehar (ikuspe-
giak aldatu arren, autore kristauei begiratuz soilik, edo klasiko paganoei ere).
Azken ikerketak aristokrazia "berria" eta "zaharra" lotzen zituzten odol-,
kultura- edo gizarte-solidaritzak aztertzen ari dira (C. Amado, R. McKitterick) iker-
keta prosopografikoen bidez (biografia kolektibo baten antzera). Bestetik, ikerketa
antropologikoak ere egiten ari dira, bizi-itxaropenaren inguruan adibidez. Edo Bo-
nnassie-ren inguruko metodologiatik abiatuz beste hainbat arlo aztertuz, hala nola
nekazaritzaren garapena eta lurren okupazioa, eliza proto-parrokialen sarearen so-
rrera (erlijioaren incastillamento-a, hau da, elizen inguruan biltzea nekazari-komu-
nitatea), edo egitura feudalekiko harremana (Brunet, Baudren...). Berpizkundea be-
ra ukatzen --edo, behintzat, matizatzen-- ere ari dira autore batzuk (Mckitterick-en
zirkulua), kulturaren ezaugarriak aztertuz.
Karlomagnok botereari indartsu eustea lortu zuen, Elizaren laguntzarekin.
Kultura bultzatu zuen, Elizaren erreformaren barruan kristautasuna jatorrizkoa eta
benetakoa izan zedin, bere betebehar morala zenez, Elizaren babesle izanik.
Berpizkunde kulturala, esan bezala, erreinua indartzeko tresna izan zen baita ere,
erromatar legatua frankoen egoerara moldatuz eta Erdi Aroari atea irekiz35; Eliza-
rekin bat egitearen ondorioa zen, boterea eta ekintza militarrak zuritzeko balio ziena,
baina baita ere herri paganoak errazago menperatzeko, kristau egin ostean36.
Mito bihurtu zen Carolus Magnus eta etorkizuneko erregeen eredu (enpe-
radore-eredua), Arturo erregearekin batera --Erdi Aroko kondaira nagusiena--
jarraitu beharrekoa eta ispilua. Hala ere, dekadentzian erori ziren karolingiarrak
beraren ostean, eta ez dezagun ahaztu beraren aita izan zela honen guztiaren
aitzindari. Baina historiak beti begiratuko dio Karlomagnori.
9. GEHIGARRIAK
a) Bibliografia
Asimov, I. (1988): La Alta Edad Media, Alianza, Madril.
Balard, M.; Genet, J. P.; Rouche, M. (1994): De los bárbaros al Renacimiento,
Akal, Madril.
Bonnassie, P. (1988): Cataluña mil años atrás (siglos X-XI), Península, Bartzelona.
, (1993): Del esclavismo al feudalismo en Europa occidental, Crítica,
Bartzelona.
Gizartea eta ideologia Karlomagnoren garaian (VIII-IX. mendeak) 21
35. Renée Mussot-Goulard (1986): Carlomagno, Mexico, Fondo de Cultura Económica, 151.
orrialdea eta hurrengoak.
36. Georges Duby, op. cit., 26-27. orr.
, (1994): Erdi Aroko historiarako berrogeitamar hitz nagusi, Gaiak,
Donostia
Boussard, J. (1968): La civilización carolingia, Guadarrama, Madril.
Brunel, G.; Lalou, E. (1992): Sources d'historie médiévale: IXe milieu du XIVe
siécle, Larousse, Paris.
Chedeville, A. (1985): La France au Moyen Age, Presses Universitaires de France,
Paris.
, (1988): Coloquio sobre la circulación de manuscritos en la Península
Ibérica durante los siglos VIII al XIII, Universidad de Santiago de Com-
postela, Santiago de Compostela.
Contreni, J. J. (1992): Carolingian Learning, Masters and Manuscripts, Variorum,
Adershot (Bretainia Handia).
Devroey, J.-P. (1993): Etudes sur le grand domaine carolingien, Variorum,
London.
Doehaerd, R. (1984): Occidente durante la alta Edad Media. Economías y
sociedades, Labor Nueva Clío, Bartzelona.
Dopsch, A. (1951): Fundamentos económicos y sociales de la cultura europea: de
César a Carlomagno, Fondo de Cultura Económica, Mexico.
Duby, G. (1992): Guerreros y campesinos: Desarrollo inicial de la economía
europea. 500-1200, 11. argitalpena, Siglo XXI, Madril.
, (1998): Arte y sociedad en la Edad Media, Taurus de bolsillo, Madril.
Einhardus, (1986): Vida de Carlomagno, Riquer, A. (ed.), Promociones y Publica-
ciones Universitarias, Bartzelona.
Fortun Perez de Ciriza, L.; Jusue Simonena, C. (1993): Historia de Navarra I:
Antigüedad y Alta Edad Media, Temas de Navarra 7, Gobierno de Navarra,
Iruñea.
Garcia de Cortazar, J. A.; Sesma Muñoz, J. A. (1998): Historia de la Edad Media:
una síntesis interpretativa, Alianza, Madril.
Gombrich, E. (1990): Historia del Arte, Alianza Forma, Madril.
Halpehn, L. (1968): Charlemagne et l'empire carolingien, Albin Michel, Paris.
Isla Frez, A. (1993): La Europa de los Carolingios, Síntesis, (testu aukeratuak
ditu), Madril.
Kinder, H.; Hilgemann, W. (1990): Atlas Histórico Mundial I, 15. ed., Istmo,
(mapak), Madril.
Kleinclausz, A. (1977): Charlemagne, Jules Tallandier, Paris.
Ladero Quesada, M. A. (1992): Historia Universal volumen II: Edad Media, 2.
argitalpena, Vicens Vives, Bartzelona.
Larrañaga, K. (1992): Euskal Herria antzinate berantiarrean eta lehen ertaroan:
materiale eta agiriak, Euskal HerriKo Unibertsitatea, (testuak euskaraz),
Leioa.
Lomas, F.; Devis, F. (1992): De Constantino a Carlomagno: disidentes, heterodo-
xos, marginados, Universidad de Cádiz, Cadiz.
22 Historia eta fikzioa: Karlomagno Euskal Herrian VIII-IX. mendeetan
Lyon, B. (1987): Carlomagno y Mahoma, Encuentro, Madril.
Macdonald, F.; James, J. (1992): En Francia con Carlomagno, Anaya, Madril.
McKitterick, R. (ed.) (1994): Carolingian Culture: Emulation and Innovation,
Cambridge University Press, Cambridge.
, (1995): The New Cambridge Medieval History vol. II: c. 700 - c. 900,
Cambridge University Press, Cambridge.
Mussot-Goulard, R. (1986): Carlomagno, Fondo de Cultura Económica, Mexico.
Pirenne, H. (1978): Mahoma y Carlomagno, Alianza Universidad, Madril.
b) Oinarrizko kronologia
732 "Poitiers-ko gudua", zeinetan Karlos Martel-ek islamdarrak menperatu
zituen (harrez gero ez zirelarik hain iparraldera itzuli).
752 Pepin III.a Laburra, Pepin I.a errege bihurtu zen, Txilderiko III.a azken
errege merobingiarra tronutik kenduta.
768 Pepin Laburra hil zen, ondorengotzan Karlos (geroko Karlomagno, Karlos
"Handia") eta Karloman bere semeak utziz.
771 Karloman hil zen, Karlomagno errege bakar gisa geratuz.
778 Orreagako gudua.
780 Alkuino York-ekoa, Karlomagnoren gortera iritsi zen.
795 Leon III.a Aita Santua.
799 Leon III.a Erromatik bidalia eta Karlomagnok berrezarria.
800 Leon III.ak Karlomagno enperadore izendatu zuen.
812 Mikel I.a enperadore bizantziarrak enperadoretzat onartu zuen Karlomagno.
814 Karlomagnoren heriotza. Luis I.a Errukitsuak jarraitu zion.
816 Esteban Aita Santuak enperadore egin zuen Luis I.a.
840 Luis Errukitsua hil eta semeen artean banatu ziren karguak: Lotario I.a,
enperadorea; Luis Germaniarra, ekialdeko zatiaren erregea; Karlos Buru-
soila, mendebaldeko zatiaren erregea.
Gizartea eta ideologia Karlomagnoren garaian (VIII-IX. mendeak) 23
842 "Strasburg-eko Zinegitea", zeinean frantses eta alemanaren jaiotzea gertatu
zen dokumentazioan. Horrek Fontenoy-ko bataila eragin zuen.
843 "Verdun-go Hitzarmena": Frantzia eta Alemania bereizi zituzten anaiek
(Karlos Burusoilaren eta Luis Germaniarraren artean).
845 Musulmanen harrapaketez gain bikingoenak hasi ziren.
855 Lotario I.ak abdikatzean, Italian zegoen semearentzat -- Luis II.a-- izan zen
inperioa (bere anaia Lotario II.ak zeukan Lotaringia --Lorena--).
870 Lotario II.a 869an hilda, Lotaringia Karlos Burusoilaren eta Luis Germania-
rraren artean banatu zuten.
875 Luis II.a enperadorea hiltzean, Karlos Burusoila egin zuen enperadore Joan
VIII.a Aita Santuak.
876 Luis Germaniarra hil zen, bere ordez Karloman semea geratuz.
877 Karlos Burusoila hil zen, Luis II.a Totela semeak jarraituz.
879 Luis II.a Totela hil zen, Luis III.a semeak ordezkatuz.
880 Karloman hil zen, Italiako erregetza bere anaia Karlos Lodiak hartuz.
884 Karlos Lodia franko guztien errege.
887 885ean bikingoek Paris inguratu ostean, Karlos Lodia kanporatu eta ordutik
aurrera zatituta egon zen erreinua.
987 Luis V.a hil zen, azken errege karolingiarra. Hugo Kapeto Frantzia-ko (fran-
koen mendebaldeko zatiko) errege izendatu zuten.
24 Historia eta fikzioa: Karlomagno Euskal Herrian VIII-IX. mendeetan
c) Feudalismoari buruzko oinarrizko hiztegia
alodioa: nekazari libreen jabegoa, askea eta inoren menpe ez zegoena.
ban / bann edo imperium-a: tribu germaniarren buruzagiaren agintzeko boterea, erregeen behartzeko
eta debekatzeko botere bihurtu zena.
bidesaria (telloneum, peaje): bide bat gurutzatzeagatik jaun batzuek eska zezaketen zerga da;
antzekoak ziren zubiak gurutzatzeagatik edo hirietako ateak gurutzatzeagatik eska zitezkeenak
ere (pontazgo, pontaje; portazgo); zirkulazio-baimena zen, aitzakia gisa babesaren eta eraikun-
tzaren truke eskatzen zena.
erreserba: jabego handi batean, jaunak zuzenean ustiatzen zuen zatia (edo villicus, ordezkari bate-
kin). Horretarako, esklabuak erabiltzen zituen; eta, Goi Erdi Aroa aurrera joan ahala, menpeko
nekazariak, lan-prestazioen bidez.
esklabu kasatiak (servi casati): esklabuak izan arren, jabeak lur-zati batean kokatzen zituen bere
familiarekin, lur hori beren kontura landu zezaten (produkzioaren zati bat eskatuz), baina
birprodukzioa beren kontura izanik (mantenua...).
exentzioa eta inmunizazioa: exentzioa instituzio bati edo norbaiti botereak ematen zion abantaila bat
zen, zerga bat ez ordaintzeko. Inmunea, zerga baten ordainketak egin behar ez zituena zen.
feudalismoa (zentzu zabalean): produkzio-sistema bat, zeinean nobleak, indarra erabiliz, nekazarien
gainprodukzioaz jabetzen ziren, baina extraekonomikoki (hots, produkzioan zuzenki parte hartu
gabe, nekazaria produkzio indar eta bideen jabea baitzen; hortaz, zergekin, lan-prestazioekin eta
beste ohitura txarrekin).
feudalitatea (feudalismoa, zentzu hertsian): basailutza eta enkomendazioaren bidez gizartean sortzen
ziren harremanak, hierarkia bat osatuz.
gizarte-talde edo ordo-ak (oratores, bellatores, laboratores): gizartea osatzen zuten taldeak, Erdi
Aroko ideien arabera (Alkuino eta gero Adalberon Laon-goa izan zen formulatu zituena), lehe-
nak --oratores-- espirituaren zaindariak ziren eta, beraz, inportanteenak; bigarrenek
--bellatores-- defentsa militarra egin behar zuten; eta hirugarrenek --laboratores edo nekaza-
riak-- lurra landu eta babesten zuten, aurreko bi taldeak mantentzeko.
hamarrena (diezmo): Elizak nekazari-munduan produzitutako edozein uztatatik (zitu, abere,...)
eskatzen zuen zerga, produkzio totalaren hamarretik bat zena.
iuniores: nekazari askeei ematen zitzaien izenetako bat.
Jainkoaren Bakea: X. mendearen bukaeran sortu zen (karolingiar garaian sustraiak izan arren) eta
horrek esan nahi zuen, eliza eta bere inguruko lur-zatian babesa hartzen zuen pertsona ezin zu-
tela erasotu gerrako jaunek; aldi batzuetako bakealdiekin ere osatu zen, Jainkoaren Tregoa izenaz.
jauna (dominus, senior): basailutzaren loturan, menpekoarekiko nagusia zena, menpekoari mantenua
eta babesa emanez, fideltasun eta laguntzaren truke.
jaurerria: jaun baten menpe zegoen lurra (bere jaurgoaren parte izanik).
jaurgoa (feudum): zerbitzu baten truke soldata modura sortu zen, eta basailutza eskaintzearen truke
jasotzen zen eskubidea edo jabegoa zen (jaunak menpekoari emana, fideltasun-zinaren truke). Bi
motatakoak ziren:
jaurgo territoriala edo lurralde-jaurgoa: lurralde bat eskaintzen zitzaion.
jaurgo jurisdikzionala: lurralde baten gaineko epaiketa-eskubidea eskaintzen zitzaion.
Dena den, denborarekin jatorrian izan zuten izaera galduz joan ziren eta nahastu egin ziren mota
biak, jurisdikzioa jaso zuenak lurrarekiko jabegoa balu bezala jokatuz, eta alderantziz.
lan-prestazioak (corbea, serna): menpeko nekazariek jaunaren erreserban egin beharrekoak, haren lu-
rretan mantsu bat izateagatik tenentzian: lurra landu, garraio-lanak, konponketa-lanak eraikinetan...
mantsua (mansum): jaunak menpeko nekazariei uzten zien tenentzia, --lur zatia landu zezaten,
jabegoa jaunarena baitzen--, zentsu bat eta, zenbait kasutan, lan-prestazioak ere eskatuz trukean
edo beste zerga batzuk (mantsu injenuo edo askea nekazari aske baten esku zegoen, eta serbila
esklabu --casati-- baten menpe, teorian behintzat; gero, nahastuz joan zen dena).
Gizartea eta ideologia Karlomagnoren garaian (VIII-IX. mendeak) 25
menpekoa / basailua (vassus): Jaun baten menpe enkomendatuta zegoena, basailutzako irudi eta
erritualarekin, fideltasun eta laguntzaren truke (normalean laguntza militarra edo kontseilua,
auxilium et consilium) mantenua eta babesa lortzen zituen.
morroia --jopua, serbua-- (servus; mancipia; praebendarii): jaun baten menpe zegoen nekazaria,
juridikoki librea zena berez, baina sarri, lurrari lotuta zegoena, askatasunak mugaturik, lan-
prestazio eta zentsu eta zerga batzuen ordainketarekin.
usadio txarrak (malos usos): jaun batek bere menpeko nekazariei beharturik ezartzen zizkien
zenbait zerga eta eskubide, berez legezkoak ez zirenak (ogia jaunaren labean egostera behartu
eta horregatik kobratu, lan-prestazioak emanarazi...).
servus: esklabua eta morroia kronologikoki bereizten dira; izatez, oso izaera desberdinak ziren maila
juridikoaren arabera (bata librea zen eta bestea ez); baina izendapen bera jaso zuten. Beraz,
puntu hau kontuz ikusi beharrekoa da dokumentazioan.
zalduneria (milites): berez, borroka zaldiz egiten zutenak ziren --caballarius--, denboraz milites
(edozein eratako borrokalaria) kontzeptua bereganatu zutelarik, borrokatzeko era garrantzitsuena
zelako.
zentsua (censum): menpeko batek bere jaunari ordaintzen zion zerga, lurra ustiatzearen truke.
(argitasun gehiagotarako, ikus Pierre Bonnassie-ren hiztegia)
Eskerrak emanez: Ez nuke ahaztu nahi Nora Igartua Ugarte-ri eskerrak ematea,
lan honetan bibliografia-oharrak emanez eta gaiaren ikerketa-lerroak nondik nora
zebiltzan laburtuz lagundu zidalako. Laguntza hori gabe zailagoa egingo zitzai-dan
garaiko egoerari buruzko laburpen txiki hau, bera baita garai honen ezagule
zuzenagoa. Ez nituzke ahaztu nahi, ezta ere, zuzenketak egiten lagundu didaten
beste batzuk ere: Karmele Artetxe Sanchez eta Jurgi Kintana; edo neure aita, kasu.
26 Historia eta fikzioa: Karlomagno Euskal Herrian VIII-IX. mendeetan
Iruñeko erresumaren sorrera (VIII. mendetik
X. mendera arte): interpretazioaren bila
José Ángel Lema Pueyo
1. SARRERA: GAIA HISTORIOGRAFIAREN AURREAN
Lantxo hau aurkezterakoan, egoki iritzi diogu geure helburuak azaltzeari. Iruñeko
erresumaren sorrera prozesu historiko baten ondorioa edo emaitza izan zen. Nola
sintetizatu aztergai honetaz dakiguna? Galderari erantzun ahal izateko lehen
pausoa, egindako ekarpen historiografikoak iruzkintzea litzateke.
Mende honetako historiografiara mugaturik, egile bat izango da gure abiapun-
tua: José María Lacarra, hain zuzen. Berak egindako lanek Erdi Aroko Nafarroako
historia ezagutzen lagundu digute, gertakizun politikoak --askotan ondo dataturik
ez zeudenak-- ez ezik, beste zenbait alderdi ere argituz: erresumako hiribilduen
sorrera eta hasierako garapena, XI eta XII. mendeetan kristau eta musulmanen
arteko harremanak, frantsesen inmigrazioa eta abar. Interesatzen zaigun garairako,
Lacarra-ren bi lan aipatzea merezi du. Lehena Textos navarros del Códice de Roda
izeneko artikulua da, IX eta X. mendeetako subirano eta printze nafarren
genealogiak azaltzen dituena, eta bigarrena, bere Historia política del reino de
Navarra (1973). Obra honen lehen ataletan, Iruñeko erresumaren sorrera eta lehen
garapena argitzen dira, eta funtsezko oinarria izan da geroago ageri ziren sintesi-
eta dibulgazio-lan askotarako. Lacarra-ren ahaleginek eta, aldi berean, argibide
berria agertzen zuten kronika musulmanen edizio eta itzulpenek bultzatu zituzten
ikerketak. Nafarroako Unibertsitatean Ángel J. Martin Duque izan da Lacarra-ren
jarratzailerik garrantzitsuena. Oso interesgarriak --batzuetan eztabaidagarriak ere
bai-- dira Iruñeko monarkiaren ideologiari buruz egin zituen hausnarketak. Aldi
berean, historialari nafarren artean, gogoragarriak dira Alberto Cañada Juste-ren
ekarpenak (Banukasitarrei edo 924. urteko kanpaina musulmanari buruzkoak,
adibidez). Arkeologiaren arlotik, Carmen Jusue-ri esker, hobeto ezagutzen da Goi
Erdi Aroko Nafarroako landa-populaketa.
Iruñeko erresumaren sorrerak Nafarroatik at ere interes handia piztu du. Hel-
buru polemiko --eta politiko-- batekin, Claudio Sánchez Albornoz-ek zenbait lan
eta artikulu bildu zituen Orígenes del reino de Navarra y su vinculación con el valle
del Ebro liburuan. Orain hiru urte, Juan José Larrea EHUko iraskaleak bere dokto-
rego-tesia, La Navarre du IVe au XIIe siècle, argitaratu zuen. Baliagarria da liburua,
ikuspuntu eta kezka berriak azaltzen dituen heinean. Gaur egun, ezinbesteko obra
dugu Goi Erdi Aroko Nafarroako populaketa-sareak, gizarte-egitura eta Iruñeko
monarkiaren oinarri ekonomikoa aztertzeko1.
Esandakoa kontuan harturik, sintesia egiten saiatuko gara ondoko lerroetan.
Ezin dugu narrazio politikoa --ikusi dugun bezala tradizionalki landua izan
dena-- alde batera utzi, baina gertaera politiko eta belikoen berri ematea ez da
nahikoa. Lan honen izenburuak berak dioenez, X. menderako, erresuma berri bat
osatu zen Iruñeko lurretan, geroago, XII. mendetik aitzina, Nafarroako erresuma
izen ofiziala hartuko zuena. Zer nolako ezaugarriak zituen monarkia hark?
Antolamendu politiko edo --Erdi Arorako hitz anakronikoegia ez bada-- "estatu"
baten atzean gizarte-eredu bat agertu zen. Gizarte hori zen boterearen oinarria, eta
botereak bere iraupena segurtatzeko ahaleginak egin zituen. Nolakoa zen gizarte
hori? Arazo hauek argitzen arituko gara. Azkenean, irakurleak erabakiko du zer
neurritan bete dituen sintesi honek bere helburuak.
2. IRUÑEA ETA INGURUKO LURRAK VIII. MENDEAREN HASIERAN
Konkista musulmana gure lanaren abiapuntua da; VIII. mendean arabiarrak eta
berbereak Iruñeko inguruetara iristean, zer egoera topatu zuten? Oraintsu arte
pentsatu den ez bezala, bere berezitasun etnografiko eta kulturalak gorabehera,
lurralde horiek Toledoko erresumaren partea izan bide ziren. Bisigodoak Inperio
Berantiarreko erregimena luzatzen eta iraunarazten saiatu ziren, antzinako gizartea
krisialdian zegoenean. Ondorioak larriak izan ziren: monarkiaren gastuak
sostengatzeko biztanleriak zerga-sistema zapaltzailea jasan behar izan zuen,
nekazari libre asko zorpetuz eta pobretuz. Gauzak korapilatzeko, ezegonkortasun
politikoak eta etengabeko gerrek krisialdia areagotu zuten. Emaitzak erraz
asmatzekoak dira: goseteak eta despopulaketak. Egoera ezin ilunago horretan,
gizarte-gatazka saihestezina zen. Gehienetan, biztanleriaren egonezina bidelapurren
ekintzek adierazten digute, baina batzuetan egonezina eta protesta soziala
monarkia bisigodoaren aurkako erronka bihurtu ziren. Horrela ulertu beharko
genituzke bagaudak deituriko mugimenduak. Dirudienez, matxinada horiek
hemen, Iruñeko lurretan, beste inon baino goiztiarragoak eta iraunkorragoak izan
ziren.
Errege bisigodoek beste oztopo bat aurkitu zuten: tokiko aristokrazia, Iruñeko
apezpiku-egoitzaren inguruan antolatuta zegoena. Aristokrazia horrek Tarraconen-
sis eta Narbonensis probintzietako nobleziarekin batera parte hartu zuen errebolta
eta altxamendu politikoetan (672-673. urteetan, adibidez, gauzak horrela gertatu
28 Historia eta fikzioa: Karlomagno Euskal Herrian VIII-IX. mendeetan
1. Lan hau ez luzatzeagatik, nahiagHistoria eta fikzioa: Karlomagno Euskal Herrian VIII-IX. mendeetan