Kirmen Uribe Urbieta (arg.)
AZKEN ALDIKO
EUSKAL NARRATIBA.
SORTZAILEAK ETA
IRAKURLEAK
Udako Euskal Unibertsitatea
Bilbo, 2001
© Kirmen Uribe Urbieta
© Udako Euskal Unibertsitatea
ISBN: 84-8438-017-3
Lege-gordailua: BI-1576-01
Inprimategia: SERVISISTEM, Bilbo
Azalaren diseinua: Iñigo Ordozgoiti
Hizkuntza-zuzenketen arduraduna: Jose Ramon Etxebarria Bilbao
Banatzaileak: UEU. Concha Jenerala 25, 4. BILBO telf. 94-4217145
e-mail: argitalpenak@ueu.org www.ueu.org
Zabaltzen: Igerabide, 88 DONOSTIA telf. 943-310301
Argitalpen hau paper birziklatuan inprimatuta dago.
Aurkibidea
HITZAURREA, Kirmen Uribe . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 7
1. SORTZAILEAK
Bidean ibiliz (krisi-garai baterako izenburu aizuna), Aingeru Epalza . . . . . . 11
Iparraldeko literaturari sohako bat, Itxaro Borda . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 17
2. IRAKURKETAK
Euskal narratibaren azken norabide batzuk, Iñaki Aldekoa . . . . . . . . . . . . . . 29
Errealismoaren eraberritzea eta kokapena 90eko hamarkadako
euskal literaturan, Ur Apalategi. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 41
Narratzaile gazteen emaitzak aztergai, Eli Tolaretxipi . . . . . . . . . . . . . . . . . . 57
3. OBRA JAKIN BATZUEN AZTERKETAK
Begirada eta oroimena mundua erromanizatzeko. Ramon Saizarbitoriaren
nobelagintza, Mari Jose Olaziregi . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 69
Joseba Sarrionandiaren narratiba eta prosa-lanak: irakurketarako
gonbitea, Aitzpea Azkorbebeitia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 93
4. EMAKUME ETA IDAZLE
Euskal emakume sortzaileen plazaratzea: arazoak, Eli Tolaretxipi. . . . . . . . . 121
Ikuspuntu-arkeologia, Arantza Urretabizkaia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 123
Emakume sortzaileak plazaratzeko arazoak, Arantza Iturbe . . . . . . . . . . . . . . 125
Plazarakoak? Bai noski, Itxaro Borda . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 127
Euskal emakume sortzaileen plazaratzea: arazoak, Jasone Osoro . . . . . . . . . 137
5. EPILOGOA
2000ko eleberrigintza, Iratxe Gutierrez . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 143
Hitzaurrea
Witold Gombrowicz idazle poloniarra Argentinak hartu zuen gerratik ihesi.
Atlantiko erdian harrapatu zuen Gombrowicz Bigarren Mundu Gerrak. Buenos
Airesen lehorreratu eta bertan geratu zen. Ez zuen geroztik sorterrira itzultzerik
izan. Bere egunkarian ageri dira literaturari buruz zituen iritzirik behinenak eta, era
berean, egunkaria bera da bere lanik puntakoenetakoa, Ferdydurke nobelarekin
batera. Anotazioak dira gehienbat egunkarian idatzi zituenak, galderak. Erbesteak
eta deserrotzeak sorturiko itaunak. Eta itaunen artean honako hauek: Zer dakar
bigarren mailako kultura batean idazteak? Zer dakar bazterreko hizkuntza bateko
idazle izateak?
Gombrowicz-en iritziz, bigarren mailako literaturek, Europako joera nagusien
ikuspegitik bazterreko diren literatura horiek, tradizio handien erabilera berezko
eta lotsagabea egiten dute. Mugaldeko herriak dira horiek, historia, denbora eta
tradizio askoren mugan bizi direnak. Eta mugaldeko kultura horiek herentzia
kulturalaren erabilpen berezia egiten dute: faltsifikatuz, lapurtuz, plagiatuz,
nahastuz, erregistroak konbinatuz, askatasunari ateak eta ikuspegi berriei leihoak
zabaltzen dizkiete.
Geurera ekar ditzakegu goiko hitzak. Izan ere, mendebaleko tradizio handien
zein erabilpen egiten du euskal narratibak? Zeintzuk ditu berezko ezaugarriak?
Geure buruari ala munduari begira idazten ote dugu? Zein da hizkuntzaren itzala
literatur sorkuntzan? Zelakoa da idazlearen eta irakurlearen arteko jauzia?
Emakumezkoen ikuspegiek zein toki dute gurean? Eta gayenek?
Galdera horien eta beste batzuen inguruan egiten da gogoeta liburu honetan,
erantzunak eman eta galdera berriak sortuz.
Gombrowicz Argentinara iritsi berria zela Ricardo Piglia idazlea mutil kosko-
rra zen. Pigliaren aburuz ez dago teoriarik gabeko idazlerik. Inozokeria, bat-bate-
kotasuna eta anti-intelektualismoa bera ere beste era bateko teoriak dira, baina
teoriak, azken finean. Eta hainbat eta hainbat idazle alferrik galdu dira teoria
horien erruz.
Literatur testua argitzeko hainbat ikuspegi hartzen dira kontuan; hainbat dira,
halaber, indarrean dauden teoria-eskolak. Mundu-mailako kezkek, gogoetek eta
estetikek eragin garbia dute geurean ere. Zer esanik ez, estetika postindustrialek,
identitateari buruzko teoriek, generoari buruzkoek edota Queer teoriak ekarpen
aberasgarriak egin ditzakete gurean. Baina, zalantzarik gabe, tokian tokiko
irakurketek ematen diote literatur tradizioei berezitasuna eta munduari zer
eskainia. Okerra litzateke, beraz, EEBBetako edo Europako moda kritikoak
besterik gabe gurean aplikatzea. Inozokeria, horiek denak ez ezagutzea.
Gayatri Spivak pentsalari postkolonialista eta feministak esana du erdigunea
beti bazterrek zehazten dutela. Erdigunerik baldin bada. Gizartearekiko,
mendebaldeko tradizioa, gizonezkoa eta arau heterosexuala izan dira orain arte
erdigune.
Ikuspegi berrien garaia da.
Liburu honek "Azken aldiko euskal narratiba. Sortzaileak eta irakurleak" izen
bereko ikastaroan du oinarria. 1999ko uda hartan Iruñean esanikoek osatzen dute
liburuaren gehiena. Epilogoan 2000. urteko narratiba-liburuen berri ematen da.
Ikastaroan esaniko denak jasotzerik izan ez badugu ere (Koldo Izagirre, Ramon
Saizarbitoria eta Jon Elordi ere ikastaroetan izan ziren), bildutako ahotsek euskal
narratibaren nondik norakoak argitzen lagunduko dute irakurlea, zalantzarik gabe.
Eskerrik asko ikastaroetan eta liburuan parte hartu duten guztiei.
Ezin egitasmo hau burutu, ikastaro hura antolatzen ibilitako adiskideen
laguntzarik gabe.
Kirmen Uribe Urbieta
1. Sortzaileak
Bidean ibiliz (krisi-garai baterako izenburu aizuna)
Aingeru Epaltza
Ez diot inori Amerika deskubrituko, idazle baten lanak bere biografiarekin, bere
bizikizunekin, bere aurreiritziekin, bere inguru gertuenarekin duen harreman
zuzenaz ohartarazten badizuet. Orain idazten ari naitekeen ipuinaren lehen
ernamuina, zortzi urtekoa nintzela ikusitako filmea izaten ahal da. Eta bihar
ordenagailuan tekleatuko dudan adjektibo horrek 22 urtekoa nintzela hartutako
erabaki batean izan zuen oinarria, edo herenegun berean irakurritako bertze
norbaiten liburu batean. Alde horretatik, plazaratu ditudan liburuez mintzatzeak
halako biluzte-behar bat ekartzen dit, ibilera pertsonal baten kontakizuna. Miresten
ditut beren literatura biziaren goiti-beheitietatik at ezartzen dakiten izkiriatzaileak.
Ni ez naiz horietarik. Ene lanaren berri emateko atakan paratzen nauten aldi oro,
neure bizi-atal batzuk azaleratu beharrean aurkitzen naiz. Striptease pertsonal bati
ekin beharrean, funtsean. Bertze batzuetan egin izan ditut halakoak. Baina, gaur, ez
nago horrelako ahaleginik egiteko aldartean.
Ene idazlanez aritzeak nire ez diren kumeez aritzera behartzen nau gehiago.
Duela 15 urte plazaratu nuen lehenbizikoa: Mugetan irri, antzerki-lan bat. Iaz,
oraingoz azkena: Sorginkerien liburua, edo Katalin Kattalin-sorgin bilakatu zene-
koa, haurrendako nobelaxka bat. Tartean bertze bortz joan dira, eleberriak gehienak
--batzuk luze, bertze batzuk motz--, baita narrazio-bildumaren bat ere. Baditut
haien artean kuttun-kuttunak, eta bertze batzuk orain hainbertze grinatzen ez nau-
tenak. Baita bat edo bat, denbora eta patxada pixka bat hartuz gero, goiti beheiti
antzaldaturik berriz ere gogotik karrikaratuko nukeena. Nolanahi ere, denak jarri
dira beren kasa bizitzen. Aski urruti sumatzen ditut, gehienak. Gibelera utzitako
mugarriak dira, urratutako bidean. Bertzelakoak baitira orain buru-barnean darabil-
tzadan kezkak eta egitasmoak. Bertzelako istorioak idatzi nahirik nabil orain.
Horietaz ere solas ninteke. Alabaina, zer erran, oraindik osoki taxutu, gorpuztu eta
gauzatu ez den zerbaitez? Zer erran, idazle gisa, puska bat iragan arte inongo
irakurleren juzkura emanen ez den zerbaitez?
Honez gero, antzeman izanen didazue, beharbada. Krisi-une batean harrapatu
nau mintzaldi honek, bete-betean harrapatu ere. 39 urte ditut, eta, beraz, psikologoei
kasu egin behar bazaie, urtebete baizik ez zait falta 40en muga fatidikora
ailegatzeko. Aditua izanen duzue zer gertatzen omen zaigun gizasemeoi adin
horren iraulieran: exekutibo korbatadunak bat-batean hippy bilakatu nahi izaten
omen du, eta aita-familia fidel eta seriosa goizetik arratsera hogei urteko neska
pinpirinen ondotik hasten omen da, lerdea dariola. Nitaz den bezainbatean, ez dut
neure burua ikusten gure hiriko azoka txikian neronek egindako larruzko pultserak
saltzen, ezta Alaitz eta Maiderren jarraitzaile bilakatua, triki-popak eta triki-popek
xarmaturik, plazaz plaza eta herriz herri. Bertzalde, horrela eginen banu ere,
muntarik batere ez luke gaurkoari dagokionez. Hona, literaturaz mintzatzera bildu
baikara. Hartara, berrogeikokerietan sartu gabe, krisiaz ari naizelarik, Gramsci
italiar pentsalari marxistak zioen zentzuan ulertu behar litzateke: "zaharra hilgai
da, eta berria sorgai da beti".
Bistan da, erran berri dudana hiperbole bat da, eta zuek ere horrela hartzea
gustatuko litzaidake. Berria sortuko da noizbait ere, Jainkoa, zortea, adurra eta
batez ere lana lagun. Zaharra, berriz, erran nahi baita, orain arte egina, ez dut
zakarrontzira botako, ez, bederen, irakurle berri baten irrika pizteko balio izaten
segitzen duen neurrian. Eta ez, bederen, ni aberastera, ni, idazle gisa naizena
izatera lagundu nauen heinean, edozein aita-ama bere seme-alabak sortzen eta
hazten ikusteak aberastu, bete eta elikatzen duen gisa berean. Baita seme-alaba
horiek burujabetzen direnean ere.
Krisian, hala ere. Alde horretatik, oso garaikide ikusten dut neure burua. Eta
ez naiz hemen moderno-plantak egiten ari. Nire garaiekin bat noala uste dut,
bertzerik ez. Euskal literatura ere, euskal gizartea bezala, nolabaiteko krisian
baitago. Krisian diot, ez amildegian. Krisian, beraz, zentzu gramsciarrean, zaharrak
--ñabardura sar dezagun, hiperboleari ihes egiteko: gauza zahar batzuk-- hilgai
dira; ez dira, beraz, oraindik erabat hil, eta berriak sorgai daude, edo, nahiago
baduzue, ez dira oraino osoki sortu.
Euskal gizarteari bagagozkio, ez dut uste ene baieztapen horrek azalpen
handirik behar duenik. Hona --berriz ere oroitarazi behar diot neure buruari--
literaturaz aritzera etorri gara, eta ez ETAren su-etenaz, kale-borrokaren amaieraz
edo Lizarra-Garazi akordioak ekar litzakeen bide eta aukera berriez. Ezjakinenak
ere badaki, ordea, gizartearen joan-etorriek gizarte horren beraren baitan mamitzen
den literaturari ere eragiten diotela. Halako zerbait erran dut, prediku honen
hasieran ere, neure buruaz ari nintzelarik.
Ez dut uste hamabi urte ere joan direnik, euskal idazle ezagun batek salaketa
gogorra egin zigunetik, egunkari batera igorritako artikuluan. Haren hitzetan,
12 Azken aldiko euskal narratiba
salbuespen bat edo bertze kenduta, euskal idazleok ihes egiten omen genion geure
herriko errealitateari. Haren iduriz, intimismoan, neorruralismoan, historizismoan
edo kosmopolitismo hutsal batean babesten omen ginen, geure inguruari bizkar
eman beharrez. Are gehiago, zioen, berrogei urteren buruan, etorkizuneko euskal
irakurle balizkoek, gaurko euskal literaturari so egitean, ez omen zuten garai honen
islarik, ez arrastorik batere aurkituko. "Errealitateaz" ari zelarik, bistan da, gatazka
sozio-politikoa ulertu beharra zegoen. Delako idazle hori, funtsean, euskal litera-
tura engaiatua eskatzen ari zen, gure karrikak eta gure barrenak inarrosten zituen
gertakarien oihartzun, eta, horiei dagokienez, iritzi-emaile eta iritzi-sortzaile.
Arrangura ozen horrek gure lumak anarteraino probatu gabeko bidera ekarri
ote zituen, ala gauzak berez etorri ziren, ez nuke erraten asmatuko. Kontua da,
handik aitzina, gure artean ez direla gutxi izan zorioneko gatazka horretan harikal-
dutako liburuak. Gehiago ere izan da, aise ere gehiago --eta beharrik--, baina
horretatik bai aunitz, eta ez, prezeski, oharkabean pasatu direnen artetik. Batzuk
argi eta garbi, gerrira joanez. Ur uherrak, nire nobela, horietariko bat da: bi
pertsonaia deserroturen ibilerak, nortasun-arazoak, politikarien trikimailuek eta
indarkeria ustez politikoak bere onetik ateratako lurralde batean: Nafarroan. Bertze
batzuk, ez hain agerian, zeharka, edo irakurle arretatsuarendako keinu ohartarazle
baten gisara. Eneak ere diren Sasiak ere begiak baditik eta Tigre ehizan sail horre-
takoak lirateke. Bi liburu, bakoitza garai batean kokatua --bata Karlistadetan,
bertzea gerraondoan--, oraingo denboretarako ere baliagarri izan litezkeen --edo
zitezkeen-- gogoetez hornituak. Bertze afera bat da, azken hamarkada honetan
aldez edo moldez auzi honen inguruan idatzi diren liburuak, delako idazle horrek
eskatzen zituen bezalakoak ote ziren, hau da, gure gatazkaz liburu horietara
--nireetara nahiz bertzeenetara-- isuri diren ikusmolde guztiak bat heldu ote ziren
delako idazle horrenarekin. Nik uste dut ezetz.
Hemen ondokoa baitago garbi. "Non mina, han mihia" dio atsotiz zaharrak.
Euskal gizartean, euskal intelektualerian ere bai, bereziki borroka armatuaz izan
diren irizpide kontrajarrien eztabaidagune izan da literatura ere. Bere gisako ezta-
baida, bertzalde: egile bakoitzak bere buruarekin, lehenbizi; liburu bakoitzak bere
irakurlearekin, gero. Ika-mika isil hori inoiz gutxitan ailegatu da hedabideetara, eta
sekula ez erdarazkoetara. Hala ere, nago egun batez izanen dela gure artean ikertu-
ko duenik, euskal idazle horietariko batzuek beren literatur lanetara eraman dituz-
ten planteamenduek zer pisu izan duten azken urte honetako gertakarietarako lurra
ongarritzerakoan. Eta ez naiz inoren paparretan, are gutxiago nirean, dominarik
ezartzen ari, niretako begi-bistan dagoen zerbaitez ohartarazten baizik. Bego hori,
beraz, etorkizunerako, nahi duenaren azterkizun. Sobera goratzen ari naizela neure
lanbidea? Beharbada, bai. Orain baino lehenago aditua naiz literaturak ez duela
mundua aldatzeko balio; gehien-gehienez, mundu hau eramangarriagoa egiteko
doi. Nik erran bezala izan ez bada ere, orain, bederen, inork ez digu aurpegiratzen
Bidean ibiliz (krisi gara baterako izenburu aizuna) 13
ahalko desgaraiko gertatu garenik edo geure inguruari ezikusia egin diogunik.
Inork ez digu erranen engaiatu ez garenik.
Izan ere, baikorra naiz, baikorra izateko premia dut, eta sinetsi nahi dut
borroka armatuarena gure herriak jadanik pasatako orrialde samina dela. Bertze
batzuk ez, presoena adibidez, eta hor dugu Agirre zaharraren kartzelaldi berriak,
Koldo Izagirreren azken liburua, zinez aparta, oroitarazle. Horrek bere ondorioak
izanen ditu literaturan ere. Bistan da, ez naiz iragartzen ari gaia arruntik desager-
tuko denik gure liburuetatik. Xabier Mendiguren Elizegiren Berriro igo nauzu,
konparazioz, ez da, segur aski, urte mordoska kartzelan egonda herrira itzultzen
den gerrari-ohiaren gainean irakurriko dugun liburu bakarra. Ez uste, bertzalde,
libratuko zaretenik bi aldeetakoen trintxeretan hildakoen seme-alaben arteko amo-
dio istorioren bat euskaraz irakurtzetik. Agian on eginen dio noizbaiteko berradis-
kidetzeari. Agian duina eta egokia izanen da. Batek daki. Ez da faltako, halaber,
bere gazte-denborako balentriak kontatuko dizkigunik, ez kontu-garbitze literarioei
ekinen dienik, ezta denboraren joanean, iragandako garai bat nobela historiko
baten forman islatuko duenik ere. Literatura, ordea, ez da gehiago izanen, gai
horretaz behinik-behin, egun-egunerokoari lotutako hausnarketa plazaratzeko
tresna.
Gertakariak, jakina, literatur proiektuak baino azkarrago doaz. Baliteke,
hortaz, abiaturik edo abiatzeko zegoen nobelagai bat baino gehiago bururatu gabe
gelditu izana. Kazetari espainiar zenbaiti bezala, euskal idazle batzuei ere agortu
zaigu, bat-batean, usuen erabili dugun iturrietariko bat. Pentsa dezakezuenez, ez
nago hagitz penaturik. Gizarteak bezala, idazleok ere gure ibilera zamatzen zuen
karga kendu dugu bizkar gainetik. Askatasun pittin bat irabazi dugu. Mingarri zi-
tzaigun zerbaitez gure iritzia --gure kontra-iritzia, gure iritzi-eza, gure iritzi ñabar-
duraz pikardatua-- azaldu beharretik begiratzeaz gain, bertzelako gai eta kezkez
aritzera behartuko baikaitu. Bertzelako bideak urratzera, azken batez, karrikako
zirimola bortitz hurbilegiek trabatu gabeak. Parada polita dugu geure aitzinean. Eta
aprobetxatu beharra. Euskaraz egundaino inork idatzi ez duen maitasun-istorio
handia eskatzen zigun, berriki, literatur kritikari batek. Baita familia-saga bat ere,
inguruko herrietako nobelagintzaren eredura. Erotismoa, bertzalde, ez da bart
etorri gure artera, eta azkeneko argitalpenek erakutsi dute badela alor hau landu eta
zabaltzeko gogoa. Eta ez da faltako ohartuko denik, azken hogei urte honetan,
egunkarietako lehen orrialdeak zapartatzen zizkiguten gertakariez aparte, bertze
gauza aunitz gertatu direla bere inguruan. Bertze zauri batzuk, bertze pox txiki
batzuk, bertze literaturgai batzuk. Etorri, etorriko dira horiek guztiak. Etortzen ari
dira. Egin, eginen ditugu. Egiten ari gara.
Eta "errealitatea" ere bai. Izenik gabe gelditu den idazle horrek "errealitate"
deitzen zuen errealitatearen puska hori, alegia. Odola desagertuta ere, hau ez baita
14 Azken aldiko euskal narratiba
besta. Bizi dugun oraingo kinka honek --oroit beti Gramsci-ren krisiaz--
baikortasunerako arrazoiren bat emanagatik ere, urrun ikusten dut nik "euskal
afera" zaion horren akabaila. Nafarra ez banintz, ez nintzateke, beharbada, hain
dudakor agertuko. Herri-izate ez-osoak gure izaerari ematen dion jite gatazkatsu
eta eskizoidea luzerako dugu, eta hori aldagai izanen da noski, geroan ere, gure
literaturan.
Mende honetan, tradizioaren eta modernitatearen arteko tirabirak araberatu
du, puskaz, euskal kulturaren norabidea. Batzuek, gure kultura, gure literatura,
bertze inongo ez inoren eraginik gabe, bere baitan itxia nahi zuten; bertze batzuk,
berriz, kanpoko haizeei leihoak irekitzen lehiatu dira, bizirik irauteko nahitaezko
baldintzatako. Anjel Lertxundik oroitarazi digunez, lehen horiek hautu erlijiosoa
egiteko galdatzen ziguten: "mundua ala gu". Horien kontra, bertzeen erantzuna,
pragmatikoa, laikoa: "gu munduan". Honez gero, 60ko hamarkadatik hona euskal
kulturak --literaturak, bereziki-- egin duen bidea ikusita, ez da duda handirik
izaten ahal nor/zer atera den garaile.
Auzia, hala ere, ez da bukatutzat jotzen ahal: gu munduan, bai, horretaz za-
lantza handirik ez dut inguruan sumatzen. Baina munduan nola kokatu behar dugun,
horrexetan bai ez garela denak bat heldu. Ezin bertzela gertatu, batzuetan hain
molde ponpoxoan "Herri" erraten diogun bazter-zoko honetan gure lekua --euskal
literaturarena, euskal kulturarena, are euskaldunena ere-- zein den azaltzean,
adostasunetik hain urrun gaudelarik. Politikatik gertuen dagoen alorrean hazta
dezakegu aferaren norainokoa: sinestun tinkoen eta apalagoon arteko muturraldiak,
hagitz garbi daukatenen eta ilunago ikusten dugunon artekoak, arrunt sinple uste
dutenen eta korapilatsu samarra iduritzen zaigunon artekoak. Horiek guztiak hor
izanen dira, literaturan ere bai. Idazlea bere buruarekin eztabaidaka; liburua, bere
irakurlearekin. Nekagarria? Bai, baina baita pizgarri eta akuilu ere. Zergatik ez?
Gu munduan, nioen. Eta oraino gutxiegi badira ere, tantaka bada ere, hainbat
idazleren lumaren poderioz, hemen ere literatura egiten dela erakusten hasiak gara
kanpoan. Atxagak, aspaldi, mundu zabalean. Lertxundik, Saizarbitoriak, Mariasun
Landak, Patxi Zubizarretak, berrikiago, oraingoz Espainiako gure merkatu
naturalenean baizik ez. Bertze batzuk ere hor ari gara, zirrika-zarraka, burua
erakutsi nahian. Igarlearena egiten aritu naiz honaino, eta orain ez naiz ausartuko
erratera, fenomeno berri samar honek segida izanen duen. Nolanahi ere, garbi dago
gutxi batzuek baizik ez dutela gure hizkuntza-mugetatik harago moduz eta maneran
lehiatzeko adina kalitate, zorte edo jakitate izanen.
Aitzitik, itzulpengintzaren pixkana-pixkanako normalizazioa eta hobekuntza
dela medio, gero eta gehiago izanen dira euskaldunen artean bide arrakastatsua
eginen duten kanpoko idazleen lanak. Ez noa azkarregi. Aise ikus daiteke, bide
Bidean ibiliz (krisi gara baterako izenburu aizuna) 15
honetatik etxeratu ditugun liburuetara inolako aurreiritzirik gabe hurbiltzen ari
diren irakurle gazteagoen artean. Galdetu hamaika urteko gure alabari, zein dituen
liburu maiteenak. Enid Blyton, R. L. Stine, Paula Danziger eta Roald Dahl
bezalakoen lanak aipatuko dizkizue --denak euskaraz irakurriak--, gutxitan
hemengorik. Kasu berezitzat har dezakezue, baina nik hagitz garbi daukat, alor
horretan ere zorioneko normalizazioa hurbildu ahalean --eta horrexetara goaz,
ezta? Horixe nahi dugu. Ala protekzionimo txatxuetan hasiko gara?--, ni neroni
nekez lehiatzen ahalko naizela Saramago bezalako baten lanekin edo Estatu
Batuetatik heldu zaigun azken best-sellerrekin, euskal irakurle arruntak horietara
iristeko gaur egun dituen muga objektiboak --arestian aipaturiko aurreiritziak,
ohiturarik eza, itzulpengintzaren garapen berantiarra-- gainditzen dituenean.
Hau erranda, iduri luke orain arte irakurri dizkizuedan orri hauek erre ondo-
tik, Sanferminetako painolu gorria kopetan korapilatuta, harakiria egin beharko
nukeela, ezpataren ordez, ordenagailuaren xaguaz baliatuz.
Gogoak ez dit, ordea, horretarako ematen. Nik idazten segitu nahi dut. "Hil
arte bizi" dio gure esaera zaharrak. "Hil arte bizio" kantatu zuen behin, Bortziriko
bertsolari punki batek. Eta nire bizioa --bertzeak bertze-- idaztea da. Eta sinetsita
nago guretako ere --euskal idazle esportagaitzendako, kanpoko merkaturik nekez
aurkituko duen euskal literaturarako-- lekua badela hemen.
Izanen da gure artean, guri ez ezik, kanpotarrei ere galderak eginaraziko
dizkien eta mundua nolakoa den azalduko dien euskal sortzailerik. Izanen da
izkiriatzaile arrotzik, gure hizkuntza bitarteko dela, bihotzaren zolaraino landatuko
zaiguna, amorrua eta bakea, mina eta plazerra txertatuz. Gaur egun, lehen ez
bezala, bietarik ditugu, eta zorioneko gaude hortakotz. Agian orain baino gehiago
izanen dira. Alabaina, maisu-lanik egin gabe ere --baina maisu-lanik sortzeari uko
egin gabe-- gure ispilu izanen den literatura beharko dugu beti. Geure berri
emanen diguna. Eta bertzeen. Egunero ikusten ditugun paisaiak paperetara
ekarriko dizkiguna. Edo paisaia arrotzak gure begiz ikusiko dituena. Gure historia
eta gure pertsonaiak erabiliko dituena lehengai. Gure nahi eta ezinez mintzatuko
dena. Geure inguruan ezagutzen ditugun hezur-haragizko jende isil geza horien
gisakoak fikzio zalapartatsuetara makurraraziko dituena. Adore emanen diguna.
Eta irri eginen diguna. Harrotuko gaituena. Eta ahalketuko gaituena. Euskaldun
garen aldetik, baita norbanako izengabeak, Europako basaburu honetan mundu-
ratuak, garen aldetik ere. Eta hori hemengook egin behar dugu. Are gehiago,
bakarrik hemen, gure zelai kaxkar honetan, jokatzera kondenaturik gaudenok ere.
Gogoa, badugu. Trebezia... ari garelakoan nago. Zuen laguntza baizik ez dugu
behar horretarako. Ez diezaguzuela hutsik egin, arren.
16 Azken aldiko euskal narratiba
Iparraldeko literaturari sohako bat
Itxaro Borda
Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko euskal lurretaz solastatzen denean, lehenik
hizkuntza mailan terrae nullius bat dela gogoan atxikitzekoa da; alabaina, mendez
mende Etxeparek plazara lehiatzen zuen elea hein batean "publiko" izanik, azken
ehun urte hauetan etxeetako sukalde ilun "pribatuetan" ahalgez eta mundu
berriarekiko ezintasunaren ideologiaz "itorik" utzi zuten estatuko legegileek, beste
hainbat mintzairaren pare. Berrikitan Frantziak Eurokarta izenpetu eta honen anti-
-konstituzionaltasuna Parisko Auzitegi Konstituzionalak berrestea nahikoa argiga-
rri da egoera orokorraren neurriaren hartzeko.
Literatur ekintza aldi berean da "pribatua", idazlea bere bakargelan ari da
izkiriatzen, eta "publikoa" ere, liburua argitaletxearen eskutik behiala aipatzen
genuen plazara ateratzen den orduan; hondar urteotako galdera, hauxe liteke Ipar
Euskal Herrian: nola eta zergatik egin idazketaren jauzia eremu "pribatuaren"
bihotzetik, iturritik beraz, hizkuntza desagertuz doanean? Onarpen publiko
ezarengatik euskarazko irakurleria "mututzen" ari den unean, norentzat ari zan?
"Iparraldea" deitzen dugun gunearen literaturzaletasunaren oinarriak oraindik
"iraganean" bermatzen dira; erran nahi dut, idazleak zein irakurleak haraitzineko
tradizioaren emaitzak eta ondorioak direla; norbaitek zinikoki erants liezadake
"azken puttarrak" ditugula hautemaiten.
Bide hortarik Iparraldeak --agian horregatik ez dira hemengo eskualdeak
jadanik izenetik bereizten, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoaren partez
"Iparralde" deitura transgenikoa onetsiz; sinpleago delako, ezta?--, Euskal Herri
osoaren antzera, literaturarentzat merkatu soil bilakatzea eta gelditzea arriskatzen
du, tradizioak bizkitartean literatur ekoizle agertzen digula. Hizkuntzari --literatur
hizkuntzari-- lotua den beste fenomeno bat gertatzen da, halaber, azken bospasei
urteotan: nafar-lapurtar euskalkiak literatur irakurleak nekatzen, zainetan jartzen
eta aspertzen ditu. Literatur produkzioarekin batera, hizkuntza bera desagertuko da
merkatuko euskalkien panoramatik.
Hargatik, eta ene egungo haria hortik joanen da, Iparraldean --bakearengatik
hala dei dezagun, bada-- mende honetan zehar, gainerako euskal herrietako
idazleen bide suertatu diren xendrak ireki dira, literaturaren hizkuntzaren edo gaien
aldetik. Adibideak: Leizarragak edo Hiriart Urrutyk aditzak eskaini dizkiete
Bilboko euskaltegietan moldatutako idazle zenbaiti, eta Jon Mirandek sexuaren
aipatzeko hitzak "oparitu" beste hainbati.
Hiru sail agertuko ditut mintzaldi honetan zehar, Iparraldeko literaturari
buruzko ikuspegi orokor bat emaiten saiatuz: iraganaren zama, aldaketa-puntuak
eta idazleen azalpen laburra. Erran gabe doa hau ene ikusmoldea dela, neronen
idazkintzaren esperientzia subjektiboaren ondorioa, eta ez duela zientifikotasunerako
pretentsio-izpirik. Halarik ere, honetaz guztiaz mintzatzera gonbitatu nauen Eli
Tolaretxipi eskertzekoa dut, Iparraldeko literatura azken hogeita hamar urte
hauetan, euskarazko entziklopedien orrialdeetarik gai gisa, airoski kentzen delako,
eta, ene iritziz, ezabatze hutsa baino gehiago merezi duelako.
Urrunago joan gabe eta oinarriak finkatzeko, aitor daiteke euskal literaturaren
historia aztertzerakoan, Iparraldeak eragin eta ekin erraldoia eduki duela, 1960
urteetaraino bederen. Euskaraz ezagutzen diren lehen obrak, ereduak geroxeago,
Iparraldeko apez edo notable izkiriatzaileen eskutik zetozen: Etxepare, Axular,
Leizarraga, Etxeberri Sarakoa eta Ziburukoa, Tartas, Oihenart, Pouvreau, Salbat
Monho, Egiategi, Ezponda, Artxü, Bela, Broussain, Duvoisintarrak,
Elizanburutarrak, Hiriart-Urrutytarrak, Otsobi, Zaldubi, Zerbitzari, Lafitte,
Larzabal, Mirande, izen ospetsuenak baizik ez aipatzeko.
Ikastoletan "heziaz" beste, eskoletan "ikasia" ez den idazlegaia bereber
"tradizio" indartsu horren putzuan edaten hasten da, ez gaien aldetik bistan dena,
dotrina kristau ugariak nekez egokitzen direlako gaurko mendeko problematikei
--nahiz...--; baina, egiazki, euskaltegian edo ikastolan irentsitako euskarazko
hiztegia aberastearren. Iparraldeko idazkintzaren ohitura anitza eta berezia izateaz
gain, izugarri landua da, literaturaren ikuspegitik. Zerrendatu ditugun idazleek
seminarioko ikasketetan "letra klasiko eta moderno" gaien moldeak biziki
menperatzen zituzten, irakurtzerakoan latinezko, grezierazko eta frantsesezko
testuen ezagupen sakona nabaritzen zaielako. Axularrek aski argiki agertzen
dizkigu hitzez Salamankan unibertsitateko teologia-arloan bereganaturiko
erreferentzien nondik norakoak.
1512an, Leringo konde espainiarraren armadek Amaiur gazteluko baltsako
berreun gudariak suntsitu zituenean, Nafarroako kortea ihesari eman zen, geratzen
zitzaion Nafarroa Behereko lur-puskan aterbetzea xede. Lurgabetua izanagatik,
Nafarroako kortea kosmopolita zela azpimarra daiteke, Margarita zein Joana
erreginen nahikunde politikoa zela kausa; jendaldeak garai hartan aldi berean
18 Azken aldiko euskal narratiba
latinaren zein giristinotasunaren plomuzko gerizak urrakoak pairatzen zituela
gehitu behar dugu. Ordukoak ziren Trentoko Kontzilioa, protestantismoaren ga-
rapena, lenguae vulgaris zirelakoen idatz-plazaratzeko errege-deliberoak: adibidez,
1539ko Villers Cotterets-ko ordenantzaz frantsesa justizia-alorrean erabil zitekeela
finkatu zen. Handik laster, olde berean, 1545ean Eiheralarreko Etxeparek Linguae
Vasconum Primitiae eta 1547an Du Bellay-k Deffence et Illustration de la Langue
françoise publikatu zituzten.
Nafarroako kortearen "derrotaren" eta Henri III.a Frantziako IV.a bilakatzea-
ren arteko epea arras garrantzitsua iduri zait, giltzarria, Iparraldeko literaturaren
tradizioa, "hitz exotiko erreserba" izatetik kanpo, ulertu nahi duenarentzat. Halatan,
Frantziako Charles IX.a erregeak akuilaturiko Lukuzeko Jaun Barru katolikoak
ezpataz "zirikatzen" zuela, protestante bihurtu zen Labriteko Joana erregina, eta
honek Leizarragari, Bezkoitzeko apezari, Testamendu Berriaren itzultzeko manua
eman zion; 1571an La Rochellen argitaratu zela gogoratuko dugu. Ez gara Henri
IV.a katoliko bihurtzearekin eta Sorginkeria Auziekin bururatu zen mende minbera
haren xehetasunetan haratago galduko: Kontraerreformak burdinazko tapakia
segurtatzen zuen, Europa mailako "ordena politiko eta kultural" berria iraultza
burges industrialerako apailatuz.
Labriteko Joana erreginak Erreformaren karietara erein eta europar literatur
erreferentziaz hanturiko hazien uztak, Kontraerreforma kudeatu zutenek baztertu
zituzten, nahiz eta Oihenartek kosmopolitismoaren ideologiaren purruskak oraino
papereratu zituen, trobadoreen kutsuko olerkiak idatziz. Oro har, eta 1914-1918ko
gerraraino, Bossuet-en ildoko euskarazko idazkiak kometitu ziren, fedeari eta,
noski, lurrari loturikoak. Axularrek bidea ireki zuen orduan. Etxepareren olerkietan
italiar poeten urruneko eragina sentitzen ahal baldin bazen, Kontraerreformako
izkiriatzaileenetan dotrinaren estalkiaren hertsikeria nabari zitekeen. Teologia-libu-
ruek, erretorikak, exegeta-lanek, katiximek hargatik --besterik ezean ote?--
Iparraldeko literatur tradizioa zedarritu zuten, eta naski Euskal Herri osokoa, XIX.
mende arte bederen.
Iparraldeko literaturgintza tradizio horren gainean bermatu da luzaz, bidea
nehoiz zalantzan jarri beharrik gabe, gizartea kanbiatzen ez zelako. Kanbiamen
muskilek bereziki exilio ekonomikoko bidea hartzen zuten (Amerika, Paris,
Bordele...). Hegoaldean, aldiz, Donostian, Bilbon edo Iruñean piztu ziren suteak
berotzen hasi ziren, iraultza industrialaren ondorioz diruarekin batera kultur ele-
mentuak trukatzen zirela. Ohargarri zait azpimarratzea, literaturaren eta komer-
tzioaren arteko lotura sakona; eta lotura hori ez dut "liburuen merkatuan" kokatzen.
Hondarrean, Iparraldeak, frantses estatuko nekezari-lurralde gehienen gisa,
industrializatzearen desafioan mustupilka behaztopaturik, azken kalipuak Chemin
Iparraldeko literaturari sohako bat 19
Des Dames-ko trintxeretan hustu zituen, hilik baina frantses izateko zorra ohorez
ordaindurik.
Iparraldeko literatur ekina hitz bakar batez mugatzekoa balitz, betikotasuna
elea hautatuko nuke. Alabaina, hizkuntzak "egiten" gaitu, gu eta gure kultur
ekoizpenak oro baldintzatuz. XX. mendearen hastapenean euskal sozietatea
--baserritarra barne-- inarrosten zuten aldaketa-puntuak ukatzearren, euskara
ederraren kontzeptu pean mintzaira fosilizatzera edo "biziz ahanztera" behartu
zuten kulturaren giderrak atxikita zeuzkatenek, Lafittek, Zaldubik, Lartzabalek eta
orobat lehenik Eskualduna eta gero Herria astekarian parte hartzen zutenek. Gaur
arteko literatura guztia, euskara ederrean "kometitua" dela ohartzen ahal gara:
gaien aldetik ez den bezala, ez da, beraz, heterodoxotasunik hizkuntzan.
Orain inkesta soziolinguistikoak irakurtzean, harritu egiten gara euskararen
eremu-galtze ikaragarriaz ohartzean. Euskararen betikotasunaren elementuak
zehaztu zituztenak, eskolaren eta gero telebistaren aliatu suharrenak izan zirela
erran dezakegu beldurrik gabe: eskola publiko errepublikarrak euskaldun arruntari
euskararen erabiltzea debekatzen zionean, izateko ahalgea golkoan txertatuz
gainera, halako ezintasuna hazten zion mezan entzuten edo astekari eskualdunetan
irakur zezakeen eta idazteko eskatzen zen euskara garbi bezain ederrak. Euskararen
aterbea luzaz goihen egon zaio euskaldun arruntari. Literaturaren alorrean, ondorioz,
testu-zati (Etxepare medikua) edo ipuin bakar batzuk (Etxepare gaztea) salbu,
hogeigarren mendeko gaitzetarik salbaturiko gizartea papereratzen zen txukunki.
Literaturaren kontzeptua bera erranahiaz hustua zetorren Iparraldeko idazle
gehienen lumetara, literaturaz baino ikerketa (sasi)zientifikoaz famatu egin zirela.
Apez zein notable ziren idazle horiek frantziar estatuko sei izkinetan harrapatzen
ziren "erudito lokalaren" itxura zuten azkenean; 1920etik 1970era Iparraldean
probintzialismoa hobetsi zen, hizkuntza garbi eta eder zaintzeagatik. Bizkitartean,
literatura "fantasia inutil gisa" konsideratua zen garai haietan --Herriako
zuzendariak 1982an Maiatz aldizkaria hitz hauekin agurtu zuen: «fantesia frango
eta funts guti»--. Ez da hein berdineko oharpena baina, 1998ko maiatzean, Ibon
Sarasolak Iparraldeko literatur bidea Landarten eta Davanten izenekin mugatu
zuelarik, gazteena «inora ez zihoala» gehituz, mendearen hastapenetik indarrean
bermaturiko egoera hertsizalea berretsi zuen, literaturaren ideia bera hemengo
idazle-belaunaldi urri berriei ukatuz.
Behin betiko balioak biltzen dituzten bi obra aipa nitzake adibide gisa:
Piarres Adame nobela Elizanburuk idatzi zuen XIX. mendearen hondarrean;
arrakasta handia erdietsi zuen laster. Bere egunerotasunaz pozik den
lapurtar baserritarraren menturaldiak erakusten dizkigu. Liburu hau euskara
20 Azken aldiko euskal narratiba
garbian hurbiltzen zaigu, gizarte garbi baten eredu. Piarres Adameren
osagarriak, irri-zalapartak eta balentriak, orduko Euskal Herriko aberastasun
partikatuenak ez zirela dakidalako --Amikuze aldea, demagun, lohi eta
barruku-urrinez zikin eta blai zegoen 1960 garaietako garapen ekonomi-
koaren jauziraino!-- maite dut Elizanbururen obra arina.
Kattalinen Gogoetak aldiz 1955an agertu zuen Piarres Narbaitzek --alias
Arradoik--, bereziki neska gaztei zuzendua, hauen emazte prestu eta sano
bilakarazteko formakuntzaren euskaraz bideratzeko. Ez aspaldi Elkarlanean
argitaletxeak --euskararen eredu ala ideologi baliagarria suerta dakigukela-
koan?-- plazaratu digun nobela labur honek gizpuzkerako egokitzapena
eduki zuela erran behar dugu, Villasanteren eskutik. Urte haietan Herrian
"neska gazteen" hirikoikeriak salatzen eta zirikatzen ziren bertsoen apain-
garri maneran irakur daiteke gaur egun Narbaitzen idazkia. Aire berdineko
testuak agertzen ziren Herria, Gazte edo Gure Herria aldizkarietan.
Hain trinkoa eta tinkoa zen euskarazko idazkiaren munduaren tupina, ezen
Piarres Lafittek zuen ikara sorrarazi zuela. Eta hori bi aldeetarik: batetik, artikulue-
taz, dotrina kristauetaz, hizkuntz ikerketa lanetaz, bidaia-erreportaia obretaz
(beribilez Etxepare Medikua) edo kontseilu-liburuetaz gain, ipuin asmatu edo
ohituratik birmoldatuen xendra zulatu zuelako Herrian, Gure Herrian eta orduko
izparringi askotan: Iturralderen Murtuts eta Bertze izeneko nobela eskainiz berak,
Maddi Elizegiren Amattoren Uzta berriro argitaratuz eta Marijan Minaberriren
haur-olerki eta antzerkiei bidea irekiz, bereziki; baina bestetik, Literaturaz bilduma
irakurriz ohar gaitezkeenez hain zuzen, Iparraldeko literaturaren historia arras
alder eta zatikoia eskaintzen digulako, bazterrezinak eta bere adiskide minak idazle
gisa aurkeztuz. Oraindik erabiltzen den Iparraldeko literaturaren Historiaren
babeak eta sareak eskaini zizkigun. Ez gara Lafitteren kriterio subjektiboetarik
biziki urrundu, naski.
Baby boom-aren denboran behialako bertzandia zapartatzeko zorian zegoen
Iparraldean: Algeriako deskolonizatze-gerra eta nekazaritzako exodoa; ondorioz,
nekazariek munduaren egoerarekiko bortxazko egokitzapena egin behar izan
zuten. Herria, besterik ezean, literaturaren zein euskararen aldetik hein batean
berrikuntza lehiatzen zuten idazleen (Xarritondarrak, Benat Dagorret, Jean Louis
Olaizola, Manex Pagola, Daniel Landart, Jean Louis Davant, Manex Erdozaintzi-
Etxart...) egoitza bilakatu zen, emazteak artikulugintzara ausartzen zirela azkenean:
Marijan Malharin, Marijan Minaberri, Jakelina Idiart eta Maddalen de Jauregiberri,
adibidez. Erants daiteke --eta horrela Jon Miranderekin lotura egiten dugu--,
askok Parisko exiliotik idazten zutela, beranduago Euskal Herrira bizitzera itzuli
baldin baziren ere. Artikulugintzaz kanpoko idazkin arrakastatsuena antzerkia zen
denbora idor haietan, irri eginarazteko antzerki burlesko zein trufazkoa, Monzonen
eta Lartzabalen eskutik.
Iparraldeko literaturari sohako bat 21
Yeye motako musikaz, emazteen lekuaz eta makilatzeko eskubideaz eztabaida
sutsuak eramaiten ziren Herriako zutabeetan, baina, oro har, euskara balioski
erabiltzekoa zen halarik ere. Panorama ikaratsu hartan, Parisen hegoaldeko exiliatu
politikoen aldamenean Jon Mirande kausitzen dugu, deplauki --neurosiaz joa,
agian-- sexua gordin idazten zuena, hiria papereratuz, "etxean ez ikasi" hizkuntza
"pobre" batean anitzen iduriko, baserrigune idealizatuak beltz agertzen zituena.
Alta, Herria astekariko arduradunak bezain moralista eta misoginoa zelarik, ez
zuen Iparraldeko literaturan onartua izatea erdietsi bizirik ziraueno, eta ez bakarrik
ideologia nazi nabariegikoa zelako.
Maiatz literatur taldeaz hitzegiten hasi aitzin --talde bat, lehena Iparraldean,
Sarako eskolaz geroztik, Uztaritzeko eta Baionako seminarioak ahantzi gabe--,
1968. urtearen inguruko burbuila kultural moduko giroak aipatzekoak dira. Ondoko
hamarkadan eraiki ziren literaturako eta, oro har, kulturgintzako tresna garrantzi-
tsuenak: Goiztiriren ildotik, Elkar disko- eta liburu-argitaletxea, adibidez. 1968ko
ideia berrien eta Hegoaldeko errefuxiatuen juntaren eragina nabaritzen zen orduan
Iparraldean: euskara galtzear zela, "euskarazko irakaskuntza ezberdin eta publiko
baten" eta aldi berean Hizkuntza Batuaren --Lafitteren auhenengatik!-- ametsa
hegaldatzen zen. Besoen exodoaren ondotik burumuinak ihes zebiltzala, salbazio
ekonomikoaren utopiak zabaldu ziren, hala nola kooperatiben edo Japoniako
enpresen antolaketak Ramuntxo Kanblongen ahotik eta Israelgo Kibutzen eredua
Benat Laxague aldudarraren eskutik. Hainbat jende Euskal Herritik kanpoko beren
promozio pertsonalari uko eginez, "Herrian Lan" egiteko itzultzen ziren. Enbata
astekariak kristalizatzen zituen pindar horiek oro, eta bistan da, lanaz gain, herri
oso izateko, europar kutsuko literaturgintza irudikatzen zela Iparralde honetako
sotoetan. Zer erran ikastolen garapenari harriturik begiratzen zioten euskaltzale
haietaz, euskara etxean ikasten zela sinesten eta sinestarazten zuten haiei buruz?
Ohikoan, Iparraldeko literatura aztertzen denean, 1972an bururatzen dira iker-
ketak, hain zuzen ere Mirandek bere buruaz beste egin zuen urtean. Ironiaz diodan
honek, etsitzeko partez bozkariatu egin behar gintuzke: Miranderen suizidioak
Iparraldeko literaturaren mugarri bat finkatzen duela agertzen baita orain. Azken
hogeita hamar urteotan Iparraldeko idazkintzak literaturaren konzeptuaren inguruan
pairatzen duen "inbisibilitateak", beste elementu sozio-kultural askotan bezala,
aldaketa sakonak gertatu direla frogatzen digu. Alabaina, ezer galtzekorik ez eta,
gaur egun, borondate herrikoi xoil eta nahitara pobrez, zorrik ez diogun arren,
ametsetik errealitatera pasatu zen mugimendu polifazetiko zabal haren ondoren-
goak gara.
Halatan, hondar hogeita hamar urteotan, Iparraldea --Hegoaldea baino gehia-
go antza-- kultur kreazioaren eta, partikularki, hizkuntz prekaritatean ekoitzitako
literaturaren kontzeptuen lantzeko laborategi bilakatu da: antzinako idazmoldeak
22 Azken aldiko euskal narratiba
(Landart, Dirazar, Junes Casenave, Jean Louis Davant, Diharze) eta mende bu-
kaera honi egokituagoak direnak eskuz esku dabiltza (Maiatz taldekideak), gatas-
katsu zenbaitetan; bizkitartean, euskaraz sortu diren ahozko mediak itsu zaizkie,
ardura.
Forma anitzetako literatura egiten da Iparraldean, gaien aldetik arras
ezberdina, idazle bakoitzak estilo eta hizkuntza propioa lantzen duela, hizkuntza
"nazional" batean haziko litzatekeen literaturaren homogeneitaterik gabe,
itxinduek lau haizeetara sutu eta erre nahi dutela itxuraz. Puntu garrantzitsua zait
hau, argi delarik hargatik literaturaren merkatuari zein idazlearen estatutuari
dagokienez, lurraldea ez dela eredua moldatzeko laborategia, nehondik ere.
Iparraldean bestela hitz egiten da literaturaz, 1981an bildutako Maiatz tal-
dearen, aldizkariaren eta argitaletxearen bermatzeaz geroztik: denborarekin egoera
leunduz joan baldin bada ere, Maiatz taldearen hastapenak nahikoa doloretsuak
izan ziren, kultura idatziaren zati handi batek bere "umea" ezagutu ez zuelakoan.
Tradizioarekiko leialtasunez, bi arrazoi nagusi argitara emanez:
"Berri" deitzen zuten literatura honek "balio edo funts gabeko gaiak"
aipatzen zituen, hain debaldekoa den fikzioaren bidez.
Maiatz aldizkarian lehenbizikoz agian, euskararen hilezkortasun kon-
tzientziaz izkiriatutako testuak agertzen ziren, baserrietako zein karriketako
euskara trakets ez hain "garbian". Idazkiaren inguruko hizkuntzaren pen-
tsalariek, gaur egun, euskararen biziraupenarekiko zalantza pairatuak
integratzen dituzte.
Iparraldean literatura berrituak baby boomeko irakurle analfabetu-etxean-
-ikasiei buruzko urratsak eramanez kausituriko publikoa zuen, beraz; baina ikerketa
soziolinguistikoek "publiko" horren bihar nahiz etziko balizkotasuna frogatzen
digu. Ondorioz, Iparraldeko literaturak, geroa segurtatzeko gogoa baldin badu, He-
goaldeko "merkatuaren" legei egokitu eta plegatu beharko du aski laster, euskara
estandarra erabiliz eman dezagun. Halaber, literatura "nahasi" honen edukia estan-
darizatuz, biak lotuta baitaude, ene gustuko. Jadanik idazle zenbait bide hortarik
doaz: Maddi Pelot bere zientzia-fikziozko nobela eta ipuinetan, Ur Apalategi,
noiztenka Erdozaintzi-Etxart zena... Egoera arrazionalki aztertzean, "salbabide"
bakarra dela nabari da.
Nafar-lapurtarrez (Minaberri, Zamora, Aire, Arkotxa, Etxezaharreta, Borda,
Jon Casenave...) edo euskalki zehatzez (Legorburuk Hendaiako lapurtarrez, Etxa-
mendik Ezterenzubiko garaztarrez...) idazten darraitenek, artean erabilera estanda-
rraren eremuetan ehizatzen dutela, argi daukate Iparraldean literaturaren alorrean
Iparraldeko literaturari sohako bat 23
"autismo kultural"aren arrisku handiak dituztela. Ez da erraz irakurlegaiari ulerta-
raztea, literatura bere eguneroko hitzekin idazten ahal dela; funtsean oraindik ere,
lehenago bezala, euskara kultua, idatzia, biztanle arruntaren ezpainetarik kanpo
dagoela dirudi. Tragedia errepikatzen dea?
"Merkatuan" sartzeaz beste xendrarik ere aukera dezakete Iparraldeko
idazleek "publikora" heltzeko, hor aldi berean tradizio edo ohitura luze eta bipil
batekin junta eginez: antzerkia. Laurogeigarrenetan, antzerki baino nobela eta
olerki-bilduma gehiago plazaratu zen Iparraldean, Maiatz argitaletxeak azpi-egitura
funtzioa betetzen zuela. Mende aldaketaren bezpera honetan, antzerkiak idazten
eta eskaintzen dira, Lartzabal, Monzon eta Landarten urrezko garaietan bezala,
Luku, Irigoien eta Irigarairen eskutik. Antzerki-mota honek ez du iraganarekiko
haririk mozten: bere helburu nagusia irri eginaraztea da, trukulantzia, fartsa eta
alagara lodiz apaindutako gaiak tauladaratuz. Irriak ez du anartean sozietatearen
kitzikatzea trabatzen, alderantziz baizik; baina publikoarekiko hurbiltasuna lehia-
tuz, antzerki-mota honek ez du hizkuntzaren egitura --jendartearena, ondorioz--
zalantzan jartzen, hala nola literaturaren ekoizpenaren "intimotasuna" gogoan
atxikitzen baldin badugu.
Bururatzeko, eta Iparraldeko literaturarekiko interesa irakurle zein entzuleen-
gan pizteko, oraino bizpahiru agerpen egiten ahal nituzke. Iraganarekiko haustura-
rik sakonena (gaiak, moldeak, generoak, mintzaira, pertsonaiak, fikzioak...) obratu
duen literatura izan da Iparraldekoa; Euskal Herrian irakurketa, kritika eta xoilik
behaketarik ez baldin bada, urrako horrek, hizkuntzaren egunerokotasunarekin
batera, desagertzea ekar diezaioke. Iparraldeko literaturaren historia berezia da,
ikusia ere ez den askatze ikusezin baten historia da. Nondik aipatzen dira ziberes-
pazioa eta urruneko galaxiak (Pelot)? Nondik isurtzen dira bizitzako trauma ikara-
garrien zaurien azalpen mistikoak (Etxamendi)? Nondik segitzen dira Li Bai poeta-
ren (Casenave) edo Klein tindalariaren urdinen bilakaerak (Arkotxa)? Nondik
idazten dira ikasketa-garaiko emozio adoleszenteak (Apalategi)? Nondik hausten
da euskalkia, hizkuntza literarioa moldatzeko gisan?
Iparraldeko literatura betidanik --Europa latindarrean zegoen eran iraultza
industrialeraino bederen-- gizarteari eta gizartea kudeatzen zuten klase sozial
dominantei (apez, errient, notable...) oso lotua izan da, gutxienez 1968an abiatzen
den "ametsaren aroraino" (nik epoka hori hala izendatzen dut samurkiro...).
Betikotasunaren kontzeptua mila puskatan joan denean, Maiatz taldekideek
--bakoitzak bere moldean-- ildo hortarik eskaintzen duten literatura bertsolaritzaren
alorrari hurbil daiteke, urgentziari, prekaritateari, erralitateari josia; ahozkotasuna-
ren praxia iheslaria lehenik. Segidan kontsumitzeko eta botatzeko idatziriko testuak
plazaratzen ditugu, berehalako atsegin edo dolorea helburu, eternitatearen ortzaizik
ikusten ez dugula. Elementu honek izugarri moderno egiten gaitu, egia erran.
24 Azken aldiko euskal narratiba
Halatan, ene Iparraldeko idazle lagunentzat eta neronentzat halaber, oharpen
bat luzatzekoa nuke: Hegoaldeko ahozko zein idatzizko prentsan --salbuespenak
salbu, Iparraldean berdin-- gure lanak aipatzen ez baldin badira, ez da "literatura
aldetik exkaxak, txarrak eta oxo ahulak" direlako, baizik eta hitzen, pentsamendua-
ren eta munduaren ikuspegiaren aldetik hobetsi edo apaletsi gabe, "merkatuak"
irensten ahal ez duen ezberdintasuna dakarkiogulako. Nitarik haste, ez naiz hain
segur idazten jarraitzeko premiazkoa zaigun oinarrizko elementu honetaz bederaz-
ka konbentzituak garen.
Literatura "merkatuaren" konbentzioetarik haratagoko zerbait dela sinesten
baldin badugu --bide bat, demagun--, orduan, zinez bukatzeko, zuetariko bakoitza
--idazle-irakurle-- bide horren aztalkatzera gonbitatzea besterik ez zait geratzen.
Iparraldeko literaturari sohako bat 25
2. Irakurketak
Euskal Narratibaren azken norabide batzuk
Inaki Aldekoa
Duela gutxi Narrazioak eta mendebaldea liburua argitaratu nuen. Liburu horretan
euskal eleberrigintza modernoaren urrats nagusiak hartzen ziren aintzat. Oraingo
hitzaldi honetan ere han garatutako gogoetak izan nahi nituzke oinarri eta abiapuntu.
Izan ere, edozein gogoeta edo jeneralizazio egin baino lehen derrigorrezkoa delako
gogoeta horien oinarrian idazlan konkretu eta zehatzak aztertuta egotea. Ezin
inongo literatur historia asmorik ere agertu, aldez aurretik ibilbide horren urratsik
ez badago, eleberriz eleberri edo idazlez idazle ondo mugarrituta. Horrexegatik
nioen, gorago aipatutako nire lana izango nuela hitzaldi honetan oinarri eta abia-
puntu. Narratibaren azken norabideez gogoeta egitera jarrita, ezin, bada, idazlez
idazle eginiko ibilbide astuna eskaini, nahiz eta halakorik ere ezinbestean egitea
egokituko zaidan. Bai nire Narrazioak eta mendebaldeak, bai 1993an argitara-
tutako Euskal Ipuinen antologia bat liburuak ere, beren mugak --nire mugak-- zi-
tuzten, hau da, egileak ezarritako edo erabakitako mugak. Halako erabakiekin beti
gertatu ohi den gisa, diren guztiak ez daude; hori bai, daudenak ondo merezia dute
egotea: B. Atxaga, J. Sarrionandia, A. Lertxundi edo R. Saizarbitoria. Izen horien
artean euskal narratibaren ordezkaririk potenteenak biltzen direnik nork uka. Bes-
talde, uste dut nire hitzaldi honen ondoren datozen zenbait hizlarirentzat sarrera ere
badela. Ez dut, baina, hori esaten, neure hitzaldiaren merezimenduak nabarmen-
tzearren; aitzitik, neure gogoetan behin eta berriz bueltaka ibiliko ditudan errefe-
rentziak eta idazlanak patxada eta sakontasun neurtuagoz aztertu ahal izango
dituzte nire ondorengo zenbait hizlarik.
Hasiera-hasieratik aitortu nahi nituzke jardun honen mugak eta, horregatixe,
esan, hitzaldi honen izenburu egokiagoa eta justuagoa zatekeela honako hau:
"euskal narratibaren azken norabide batzuk".
Beraz, "euskal narratibaren azken norabide batzuk" hitzaldiak hiru atal nagusi
izango ditu: 1) Euskal narraziogintzaren zenbait norabide. 2) Gure nobelagintza
postabangoardiakoa epikarik gabe gelditzen ari ote da? 3) Bizi dugun sasoi
postmodernoak zer eragin luke gure nobelagintzan?
1. EUSKAL NARRAZIOGINTZAREN ZENBAIT NORABIDE
Behaketaren eta dokumentazio txorrotx eta maniatikoaren lehendabiziko
nobelagiletzat har genezake Flaubert, kontuan harturik narratzailearen objetibitate
zorrotza --narrazioan zehar ikusezin gertatzeraino--, edo ikusirik Madame Bovary
nobelatik aurrera erromantizismo-kutsua har zezakeen emozio xumeena ere nola
zientifikoki aletu eta xehetzen zuen bere unitate txikieneraino; ikusirik, halaber,
fantasia definigaitz eta etereoek haren destaina zorrotzena merezi zutela. XIX.
mendeko bigarren zatian eta XX.ekoan izan duen eragina kontuan hartzera, berriz,
aurreneko nobelagile modernotzat ere har genezake. Poesiaren unibertsoan
Baudelaire-k izan zuen eragina, Flaubert-ek izan zuen nobelarenean.
Berea dugu zientziaren eta artearen arteko ezkontza hori, alegia, aurreran-
tzean gero eta kondenatuago dagoela artea zientziarekin bat egitera; eta baita
alderantzizkoa ere, zientzia artearen eremura hurbiltzera kondenatuta dagoela.
G. Flaubert-ekin hasi, Zola, Joyce, V. Woolf, M. Proust eta W. Faulkner-ekin
jarraitu eta S. Beckett eta nouveau romanaren ondoren, nobela-mota baten moder-
notasun-ibilbideak ezin izan zuen aurrera egin. Nobelaren tradizio horrek muturre-
raino eraman zituen bere aukerak.
Egunero Hasten delakorekin hasi, Ehun metrorekin jarraitu eta Ene Jesusekin
amaitu, nobela modernoaren ibilbide osoa ibili zuen R. Saizarbitoriak, azkeneko
nobela abangoardiakoaren muturreraino ibili ere.
Ene Jesus argitaratu eta handik hemeretzi urte geroago arte ez zen Hamaika
Pauso argitaratu.
Atzetik zetorren belaunaldiak --B. Atxaga eta J. Sarrionandia, esate bate-
rako-- beste bide bat hartu zuen: abenturaren, poetikotasunaren, narrazioaren eta
poesiaren bidea, bi hitzetan esateko. Alde horretatik, belaunaldi berriak ez zuen
gustuko, «istorioa bera baino, kontatzearen abentura» erreibindikatzen zuen Saizar-
bitoriaren estilo narratiboa. Belaunaldi berriarentzat, aldiz, istorioa bera da funtsez-
koa: narrazioa bere zentzurik epikoenean erreibindikatuko du belaunaldi horrek.
Ez zen bilakaera hori aurreneko aldiz gertatzen Mendebaldeko tradizioan. Esate
baterako, nobela naturalistaren aurrean erreakzio berbera gertatu zen: L'Education
sentimentale nobelan desagertu egin zen erabat abentura. Nobela horretan erabat
desagertu zen intriga; ordura arteko nobelaren bizkarrezurra zen istorioa (nobelak
30 Azken aldiko euskal narratiba
zerbait kontatzen bazuen, istorio bat kontatzen baitzuen), ito egin da nobela
horretan. L'Education sentimentale horretatixe garatu ziren "naturalismoaren
eskola" eta mugimendu literarioa. 1890 inguruan sinbolismoaren ingurutik, eta
Stevenson-en abenturazko tradizio ingelesa erreibindikatzen zutenen aldetik iritsi
zen Zola eta nobelagile errealisten aurkako erantzuna. Huysmans-en A rebours
(1884) nobelak errealismoaren agortze eta nekearen testigantza bat eskaini zuen.
Villiers de L'Isle Adam-en Ipuin Krudelak edo Marcel Schwob-en Bizitza
Imajinarioak liburuek jada ahaztutako magia eta emozio poetikoa --erromantikoa-
goa edo idealagoa-- berreskuratzeko premia larria erakusten dute.
Eleberri errealistak bizitzaren alderdirik arrunten eta intrantzendenteenetan
jarri zuen bere arreta. Ez da ezer gertatzen nobela horietan; bizitzaren beraren ñabar-
durak dira irakurleak desfile monotono eta aspertuan igarotzen ikusten dituenak.
Stevenson-en Altxorraren Uhartea liburuak, beste lilura-mota bat eskaintzen zion
M. Schowb-i, abenturaren eta emozioaren xarma, espiritualtasun berri bat. Sinbo-
lismoaren sasoi horretan, 1890eko urteetan, ipuinaren aldeko eta nobela errealistaren
aurkako erreakzioak batera iritsi ziren. Villiers de L'Isle Adam eta M. Schwob-ek,
Baudelaire eta Poe-renganainoko tradizioa erreibindikatu zuten. Ordura arteko no-
bela errealista arruntzat joaz, atmosfera aldaberritu baten alde egin zuen belaunaldi
berriak, poesiari eta ipuinari genero egokiagoak iritziz. Urte horiexetan --1890eko
urteetan-- hartu zuen ipuinak bere tankera definitiboa, gaur egun ezagutzen zaion
forma modernoa.
Ziutateaz nobelatik Etiopiara bitartean, abangoardien eraginpean lehenengo,
eta Borges-en galbahetik pasatako geroagoko Pottekoen ikuspegiak ere ez al du
aurreko mendearen bukaerako jokaldia errepikatu gurean, ia bakarrik protagonis-
tak aldatuz: han Flaubert eta Zola direlarik eta gurean Saizarbitoria (gutxiago J. A.
Arrieta) eta B. Atxaga eta J. Sarrionandia bestetik?
Azken finean, honelako zerbait adieraztera datoz Atxaga eta Sarrionandia:
aizue, nobelak modu temoso batean saiatzen dituen giza patu intrantzendente ho-
riek, ez al dira astunegiak eta prebisibleegiak gertatzen imajinazioa astintzeko
orduan? Flaubert-en L'Education sentimentaleko heroiaren epikotasun osoa beste-
rik ezean putetxe bateko atarikora errenditzen bada --bizitzan gertatutako gauzarik
hoberentzat gogoratzen duelarik gainera Frederik Moreau-k pasadizo hori-- zer
xarma eskaintzen dio horrek imajinazioari?
Galdera horiek egiten dituztenek literaturaren baitan bestelako sentsibilitatea
erakusten dute: nobela errealistaren giza irudi aspertuen aurrean, narrazioaren
beraren lilura aldarrikatuko da, eta narrazio horrexek bere baitan gordeko lukeen
epika zaharrago-betikoaren distirazaleak dira: zaldun, abenturazale, esploradore,
marinel, eta abar...
Euskal Narratibaren azken norabide batzuk 31
Modu batera edo bestera, euskal literaturaren esparruan jada benetako klasi-
koak diren lanak idatzi dira ibilbide eta sentsibilitate desberdin horien ildotik. Hala
nola Obabakoak (1988) edo Hamaika Pauso (1995). Izan ere, ez Obabakoak ez
Hamaika Pauso, ez dira gorago marraztutako ibilbideen emaitza zuzenak. Nahiz
eta gorago azaldutako tradizio eta sentsibilitate horien bidetik etorri, urteetan
oretutako lanaren emaitzak dira. B. Atxagaren eta R. Saizarbitoriaren maisu-lanei,
A. Lertxundiren Otto Pette (1994) idazlan interesgarri askoa gaineratu nahi nieke.
A. Lertxundiren ibilbideak ez du erakusten bi aurrekoen koherentziarik. Ezin
da A. Lertxundiren 90eko eleberrigintzaz jardun Obabakoaken argitaratzeak oriota-
rrarengan eragin zuen gogoeta bazter utzita. Izan ere, astindu hark ez baitzuen
Lertxundi Obabakoaken itxurako lanik idazten jarri; ordea, bere ordura arteko
ibilbidea etenarazi zuen eragin hark. Obabakoak argitaratu eta gutxira, "Obabaren
garrantziaz" zeritzon artikulu batean honelako gogoetak egin zituen A. Lertxundik:
Obabakoak liburuaren ondoren, gauzek berdin jarraituko al dute euskal literaturan?
Galdera zaila, baina erantzuten ahalegintzea merezi duena, etorkizuna azti gisa
antzematen hasteak dituen arriskuak ahaztu gabe. Eta, gure iritzi apalean, hemendik
aurrera ez dira gauzak berdinak izango gure narratibagintzan. Ahaleginduko gara
zein alderdi aldatuko zaigun adierazten, labur antxa bada ere. Lehenik, literaturgintza
bera ere errealitatea da. Ez errealitatea aztertzeko modua bakarrik, literatura bera
eraikitzen da, honela, literaturaren gai... Pluribokotasunean ere irabaziko dute gure
nobelek, orain arteko nobela gehienek eskaintzen ziguten irakurketa laua eta zuzena
gaindituz. Ipuina ez da, aurrerantzean, nobelaren morroi txikia izango, estamendu
literario autonomoa baizik, bere erritmo, tonu eta hizkera propioz jantzirik... (A.
Lertxundi, Diario Vasco, 1988).
Lertxundiren ustearen kontra, Obabakoak liburuarekin euskal ipuingintzak
sabaia jo zuen, 80ko hamarkadan ipuingintzak izan zuen estima ere ahulduz 90eko
urteetan. Baina lehen bi puntuak ez al dira bete-betean Lertxundik berak Carlatik
aurrera saiatutako bidearen puntu programatikoak? Carla (1989) eta Kapitain
Frakasa (1991) saio handi bezain frustratuen ondoren, Otto Pette (1994) lan
sendoa idatzi zuen, Obabakoak eta Hamaika Pausoren albora erakarri dugun
idazlana.
2. GURE NOBELAGINTZA EPIKARIK GABE GERATZEN ARI OTE?
Nire hurrengo ahalegina, hiru lan bikain horiek ondoren Atxagak, Saizarbitoriak
eta Lertxundik idatzi dituzten lanekin alderatzea da. Erabaki honek bete-betean
90eko nobelagintza nagusiaren aurrean kokatzen gaitu. Horretarako, Eduardo
Mendozak 1998ko abuztuan argitara eman zuen artikulu batetik abiatuko naiz,
32 Azken aldiko euskal narratiba
gerora ere zeresan ugari ekarri zuen artikulu batetik, hain zuzen. Mendozaren
artikulu horrek nobelaren gaurkotasunaz eta nolakotasunaz hitz egiteko parada es-
kainiko digu. Nire ustez, nobelagile katalanak egiten dituen gogoetak, zentzuzkoak
ez ezik, behar-beharrezkoak dira. Nik uste lagun diezagukeela gurean gertatzen
denaren inguruan gogoeta egiten.
"La novela se queda sin épica" zuen izenburu E. Mendozaren artikuluak, eta
bertan bizi ditugun garai postmoderno edo --berak nahiago lukeen beste kategoria
bat erabiltzearren-- postabangoardiakoaz mintzatu zen. Honelaxe definitu zuen
Mendozak sasoi hori:
Uno de los resultados más notorios de las llamadas vanguardias artísticas fue el de
convertir a todas las personas relacionadas con el arte, tanto creadores como especta-
dores, en críticos. Con la novela sucedió lo mismo. Algunos hacen coincidir el
suceso con la aparición de Ulises, otros lo retrotraen a la de Madame Bovary. Da lo
mismo: probablemente la cosa se produjo de un modo gradual; lo que es seguro es
que alcanzó su apogeo con la novela experimental de los años cincuenta y sesenta de
este siglo. Lo importante, a mi parecer, es que, como en las otras artes, aquellos
experimentos, encaminados a forzar los límites de las convenciones narrativas, pu-
sieron en evidencia lo limitado de los límites y lo convencional de las convenciones.
El mecanismo del juguete quedó a la vista, y lo primero que se vio fue el enorme
grado de participación que la novela, como cualquier otro arte, reclamaba del lector.
El viejo símil de la novela como espejo de la vida siguió en pie, pero ahora ese
espejo solo reflejaba una persona leyendo una novela.
Beharbada lehen-lehenik datorkigun irudia Julio Cortázar-en ipuin famatu
harena da: "Elkarren segidan dira parkeak". Ipuin horren istorio fantastikoa
honetantxe errenditzen da: abiapuntuan nahiz ipuinaren amaieran irakurlea dago,
liburua eskuetan duela, besaulkian etzanda.
Gorago azaldu den moduan, R. Saizarbitoria ere E. Mendozak gorago
diseinatutako tradizioaren ildoan jarri beharko genuke: Frantziako existentzialisten
liburuetatik nouveau roman eta estrukturalismoaren maisuen lanetaraino ibilitako
bidea, berea ere izan zen.
XIX. mendetik aurrera berealdiko ardura hartu zuen nobelak bere gain:
errealitatea irudikatu beharra. Egia da XIX. mendean burgesiaren mundu eta
antolamendu moralaren berri eman zigula nobelak, edo, aproposago esanda,
gizarte hark bere buruaz zuen irudikapena. Ezin ukatu nobelaren garrantzia gizarte
modernoaren imajinarioa elikatzeko orduan: maitasuna, adulterioa, gatazka
sozialak, eta abar. Azken batean, literaturaren ardura gertatu zen gizarte burges
haren sentsibilitatearen heziketa sentimentala. Horixe da, E. Mendozaren ustetan,
Euskal Narratibaren azken norabide batzuk 33
amaitu dena; alegia, gaur egun ez dio nobelak giza imajinario horri garai batean
eman bide zion elikadurarik ematen.
XX. mendean nobelak jasan duen eraldaketa etengabearen ondorioz, idazle
katalanak gorago zioen bezala, bizitzaren ispilu gertatu ordez, irakurtzen ari den
irakurlearen ispilu bihurtu da nobela.
Oso kuriosoa da nobela modernoaren ibilbide horren zilegitasunaz eta atzera-
ezintasunaz teorizatu eta, areago, aldarrikatu duten zenbait ahots kualifikaturen
iritzi kontraesankorrak konstatatzea. Esate baterako, Txuma Lasagabasterrek
gurean euskal nobelaren errepresentazio-gaitasunaz agertu dituen zalantzak, hau
da, gure errealitatea irudikatzeko orduan euskal nobelagintzak betetako zereginaz:
«Parece como si los narradores tuvieran miedo a enfrentarse con la realidad histó-
rico-social». Izan ere, esperimentazio formal eta teknikoak beste hizkuntzetako no-
belagintzarekin homologatu bai, baina euskal nobelagintzak bizi dugun gizartearen
ahalegin eta nekea, idealak eta porrotak islatzen al ditu? Horixe da Tx. Lasagabas-
terrek planteatzen duen zalantza:
Pero el reto está ahí: la capacidad de la narración para poner en pie mundos en los
que los hombres de hoy, y ¿por qué no?, los de mañana, nos reconozcamos "conta-
dos": en lo que somos y en lo que hemos sido, en lo que seremos y en lo que nos
gustaría ser. (J. M. Lasagabaster, "De Arranondo a Obaba pasando por Madrid").
XIX. mendeko eleberrigintza errealistari eskatzen zitzaion berbera eskatu
nahian agertzen zaigu Tx. Lasagabaster goragoko hitz horietan. Baina, ezin-
bestean, halako nostalgia-igurtzi batekin esanak dirudite, berak ere esaten duen
horretan osorik sinetsiko ez balu bezala.
Hala ere, nobela modernoaren heroi hunkigarrienak pertsonaia arrunt, xume
eta anbiguoak dira. Haien heroitasuna beren baitan aztarka bildutako bizi-pusketak
idatziz jartzera mugatu ohi da. Izan ere, jasanezina zaigu taxu eta zentzurik gabeko
bizitza: fikzioaren zedarrietan eraiki beharra dago bizitza. Egia da, baita ere, pertso-
naia interesgarrienaren mixeriak ere prebisibleegiak gerta dakizkiokeela irakurleari,
baina trauma kolektibo sakonagoen faltan... Seguruenik, Tx. Lasagabasterren
nostalgia-igurtzi horrek baluke zerikusirik, R. Barthes-ek --estrukturalismo gogo-
rrenaren sasoi lehiatsuak jada baretuago bizi zituenean-- aitortzen zuenarekin:
Eta hortxe, neure bidearen erdian --Dante konjuratuz, bizitza berri (Vita Nuova)
baten atarian--, neure berezitasunaren gailur horretan, egin dut topo bi irakurketa
horiekin (egia esan, hainbestetan berritu ditut, non ez baitaukak data jartzerik).
Lehena eleberri handi batena da, dagoeneko, ai ene!, idazten ez diren horietako
batena. Ez naiz obra batez ari, asaldura batez baizik; niretzat, asaldura horrek
Bolkoski agurearen heriotzarekin iristen du gaina, bere alaba Mariari esaten dizkion
34 Azken aldiko euskal narratiba
azken hitzekin; herioren hurbilez, bi izaki horiek, aurrez inoiz maitasunaren
berbakera (berbakeria) erabili gabe elkar maite zuten bi izaki horiek inarrosten dituen
samurtasun-eztandarekin (R. Barthes, El susurro del lenguaje).
Zein mintzaira ezohikoa Barthes-en ahotan! Ordurako 1978an gaude, eta
berak idatzitako guztiaren kontra, nobelaren balio epikoenak berreskuratu nahi
lituzke Barthes-ek, eta zinezkotasun literarioaren ("momentos de verdad" bere
esanetan) alde apostu eginez, desiratuko lukeen nobela idealaren aldeko honako
testamentu programatikoa utzi zigun:
... onartu beharra dago eginkizun den obrak (izan ere, "idatzi nahi duena", definitzen
ari bainaiz neure burua) aktiboki errepresentatzen duela, esan gabe, sentimendu bat,
zeinetan ziur bainengoen, baina izendatzea oso zail zitzaidan, zeren eta ez baita gai
hitz higatu, laxo erabiltzearen erabiliz zalantzako bihurtu diren batzuen esparrutik
irteteko. Esan dezakedana, esan behar dudana, zera da, obra bizitu behar duen
sentimendu hori maitasunaren alderdikoa dela: zer da? eskuzabaltasuna?, karitatea?
Beharbada Rousseau-k "filosofema" baten duintasuna eman diolako, pietate (edo
erruki) deituko diot (Ibidem).
Zergatik hori guztia? E. Mendozarengana itzuliz, esango genuke nobelak
pisua galdu duela, hustu egin dela, eta hark eskain diezagukeen plazerra plazer
intelektuala bihurtu da, gozamen eruditoa: «Hoy la novela se ha convertido en una
forma honesta, civilizada e instructiva de entretenimiento. (...) y los lectores de
novela, en simples consumidores de novela».
3. POSTMODERNISMOA ETA GURE NOBELAGINTZA
Egia da, nobelaren abangoardiaren urratsak ondo ibili eta gero idatzitako nobela
dugula Saizarbitoriaren Hamaika Pauso. Baina argi utzi nahi nuke hemen neure
ikuspegia nobela horri buruz: Hamaika Pauso da euskal nobelagintza modernoaren
lorpenik handiena. Bertan daude oretuta aurreko urteetako esperimentazio formal
eta estrukturalak eta errealitate historiko-soziala, gorago Tx. Lasagabasterrek
aldarrikatzen zuen errealitatea, hain zuzen. Hau da, pertsonaiek eta pertsonaia
horiei egokitutako giza inguruak osatzen duten unibertso nobelistikoak, gure
munduaren sasoi nagusi bat hobeto irudikatzeko eta ulertzeko balio dezakeen
nobela da. Baina kontuz, hemen ez dago literatura engaiaturik, ez dago pertsonaia
nagusi edo narratzailearen aldetik inongo konpromiso ideologiko edo etikorik
gizartearekiko; dagoena da, pertsonaia nagusi horrek bizi duen munduarekiko
konpromiso moral sendo bat. Nobelagileak ere badaki pertsonaia horri egokitu
zaizkion zirkunstantzien berri, eta hor egingo du lan memoriak, unibertso nobe-
listiko hori unibertso morala ere izan dadin. Hori zailagoa da, batez ere gure
artean, gizakiaren pultsio moralak ideologia jakin eta konkretuekin modu baldar
Euskal Narratibaren azken norabide batzuk 35
batean nahasirik agertzen zaizkigunean nonahi. Baina unibertso moral hori gabe,
pertsonaiak dilema moral baten aurrean erabakitzeko gauza ez badira, idazle-
-narratzailearen morroi ideologikoak baino ez dira gertatzen. Hor ez dago nobela
intAzken aldiko euskal narratiba