Laburpena: Helduen euskalduntzearen II. eta III. jardunaldiak
UEUko Glotodidaktika Sailaren helburu nagusienetako bat helduen euskalduntzean ari diren irakasleen arteko komunikazio-esparru berriak osatzeko baliabideak eskaintzea da, baina baita irakasleen formazioa mesedetzea eta euskara irakatsi eta ikasteko prozesuei buruzko literatura zientifikoa bultzatzea ere.
Azken urteotan helburu horiek lortu ahal izateko jardunbideak jarri ditugu abian, eta ildo horretan, HABEren lankidetzaz antolatutako Helduen Euskalduntzearen Jardunaldiak ditugu ibilitako bidearen adierazle. Horrela, 1999ko martxoan Gasteizen bildu ginen Autonomia eta ikas-estrategiak gai nagusia jorratzeko asmoz eta 2000ko maiatzean Donostian Hizkuntzari buruzko ikuspegi berriak helduen euskalduntzean: alderdi pragmatikoa izenburupean.
Liburu honetan, beraz, jardunaldien bi edizio horietan aurkeztutako ponentziak eta komunikazioak aurkituko ditu irakurleak.