Jatorren Izenburua: Shape and Flow. The Fluid Dynamics of Drag
Orrialde kopurua: 179
Laburpena: Kontu handiz irudiztaturiko fluidoen dinamikarako sarrera honek adierazten duenez, ingeniaritzaren eta zientziaren zenbait arlotan fluidoen (gas zein likido) jokaera aurresateko gaitasuna funtsezkoa da. Zergatik da txikiagoa golf-pilota zulodunak jasandako arrastea pilota leunak jasandakoa baino? Gizakiak naturak baino hobeto diseina ote ditzake gorputzak, aerodinamikari dagokionez? Zein da hegazkin-hegoaren profilik efektiboena? Horrelako galderei erantzunez, Shapiro doktoreak era argian azaldu ditu aerodinamikarekin lotutako oinarrizko kontzeptuak eta terminologia; besteak beste, biskositatea, xafla-fluxua, muga-geruzen alderapena, Bernouilli-ren printzipioa eta Reynolds zenbakia.