Bilaketak
Bilduma
Jakintza Arloak
Gaiak
Nazioa eta hezkuntza-sistema espainiarraren sorrera
- Egilea(k): Iñaki Zabaleta Imaz
Aurkibidea ikusi
- ISBN: 84-8438-009-2
- SHU: 37
- Argitalpen-urtea: 2000
- Gaiak:
Espainia,
Hezkuntza (Eskola)
- Jakintza-Arloak:
Pedagogia
- Argitaletxea: UEU
- Orrialde kopurua: 149
- Laburpena: Neurri handi batean, nazionalismoaren gaiari heltzerakoan, hezkuntza-arloko
azterketa gutxietsia izan delako, edo hezkuntzaren (gaia) analisi-ardatz
nagusitzat hartua izan denean nazioaren gaia gehiegizko "naturaltasunez"
begiratua izan delako -herritarrak nazioarekiko identifikazioa berezkoa balu
bezala-, ikuspegi historiko batetik hezkuntza eta nazioa uztartuko dituzten
lanak hutsune nabarmena bete beharrean izango dira. Alde horretatik, saio honek
Estatu-Nazio espainiarraren eraikuntza-prozesuaren testuinguruan ulertu behar
den hezkuntza-sistema nazionalaren sorrera aztertzea du helburu,
nazio-identitate espainiarrari dagokionez, ezinbesteko erreferentzia nagusia -ez
bakarra- den heinean. Iñaki Zabaleta-ren lan honek heziketak Estatuaren eskuetan
hartu duen izaera politikoa nabarmendu du; izan ere, Estatuak nazioarena
den/izan behar duen herritarra du helburu, horretarako, besteak beste, izaera
nazionalizatzailea duen irakaskuntza-makineria goitik behera arautuz, lanean
ipiniz eta kontrolatuz.
Babesleak:
2006 ©
Udako Euskal Unibertsitatea -
Ohar
Legala -
Bisitari kopurua: 25.723