Txipi Ormaetxea
Gotzon Aurrekoetxea
Patxi Salaberri Muñoa
Pilartxo Etxeberria
TXILLARDEGI
LAGUN-GIROAN
Udako Euskal Unibertsitatea
Bilbo, 2000
© Txipi Ormaetxea
© Udako Euskal Unibertsitatea
ISBN: 84-8438-007-6
Lege-gordailua: BI-1788-00
Inprimategia: RGM, Bilbo
Azaleko irudia eta diseinua: Txema Preciado eta Iñigo Ordozgoiti
Hizkuntza-zuzenketen arduraduna: Jose Ramon Etxeb arria Bilbao
Banatzaileak: UEU. Concha Jenerala 25, 4. BILBO telf. 94-4217145
helbide elektronikoa: argitalpenak@ueu.org www.ueu.org
Zabaltzen: Igerabide, 88 DONOSTIA
Lan honek Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du.
Aurkibidea
SARRERA. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 7
AINTZINSOLASA
Xabier Isasi . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 9
TXILLARDEGI, TOPONIMO HILEZKOR BAT GURE GEOGRAFIAN
Koldo Izagirre. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 11
HURBILETIK . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 15
LUZAROAN BIZIKIDE
Jakes Abeberry . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 17
GIZON ASKEA KEZKATI
Jean Louis Davant . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 21
AITORPENA
Jose Ramon Etxebarria . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 25
JOSE LUIS SORTZAILEKIDEAREN JITEAZ HITZ BI
Iulen Madariagakoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 31
TXILLAR, URTE ASKOTARAKO . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .
Laura Mintegi . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 35
SOLASEAN. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 41
TXILLARDEGI BAT SOZIOLINGUISTIKA ALDIZKARIAREN
ZUZENDARIA
Paulo Agirrebaltzategi . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 43
EGITURA ETA GERTAKARIA: MITOEN BERRARAGITZEA
Anuntxi Arana . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 55
EUSKAL GENOMA
Eugenio Arraiza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 71
HAIZEEN IZENDAPENAK AHOZKO HIZKERAN
Gotzon Aurrekoetxea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 93
TXILLARDEGI: HIZKUNTZA ETA POLITIKA
Antton Azkargorta . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 109
KIERKEGAARD-EN "EGUNKARI EZKUTUA"
Joxe Azurmendi . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 117
EUSKARAREKIKO IKERKUNTZA EGUNGO ZIENTZIAGINTZAN
Mari-Jose Azurmendi . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 137
OPERATZAILE PRAGMATIKOAK GAZTE EUSKALDUNEN
LAGUNARTEKO ELKARRIZKETAN. ZENBAIT AZALPEN ETA
ERDARAZKO ERABILERAREKIKO ALDERAKETA
Imanol Esnaola . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 147
MENDEBALDEKO DOINU-AZENTUDUN SISTEMEN INTONAZIOAZ
Iñaki Gaminde . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 159
HELDUEI ETA GAZTEEI BURUZ
Teresa Gil . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 173
EUSKARAKO TESTU-AHOTS BIHURGAILUA
Inma Hernáez . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 177
EUSKARAREN ERABILPEN-DEBEKU ETA ARAUAK LEHEN
GOBERNU FRANKISTEN ELIZ POLITIKAN (1937-1940)
Joseba Intxausti. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 193
MUSIKA ETA KOMUNIKAZIO SOZIALA
Jose Inazio Lopez de Luzuriaga . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 231
MERKATARITZAN ERE EUSKARAZ
Kepa Mendia Landa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 255
ARTIKULU BATEN GAINEKO HAUSNARKETAK
EKARRITAKO IRUZKINAK: HIZKETAZ
Imanol Mercero eta Lourdes Oñederra. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 261
JUAN MARI LEKUONAREN POETIKAN TEKNIKA ZENBAIT
Luis Maria Mujika . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 269
EUSKAL SOZIOLINGUISTIKAREN BRANKA
Joxe Manuel Odriozola. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 283
TXILLARDEGI, BURKIDE ETA ABERKIDEA HEZITZAILE
GISA NAHIZ GIZA HEZITZAILE
Fito Rodriguez . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 297
HERRI EUSKALDUNETAN IKUSI GENUEN LEHEN ZINEMA HURA
(ARAMAIO 1956-1968)
Patxi Salaberri. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 301
ZER OTE DA MONETA?
Joseba Felix Tobar-Arbulu. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 313
KONKISTA- USTIAKETA- HARRAPAKARITZA
Mikel Urkola. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 333
TXILLARDEGI GAZTE EROAREN HERIOTZA ETA EGIA
Markos Zapiain. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 355
AITA MORLANS ITZULI DA
Xabier Mendiguren Elizegi. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 373
6 Txillardegi lagun-giroan
SARRERA
Aitzinsolasa
JOSE LUIS ALVAREZ ENPARANTZA Txillardegi irakaslearen ekarpenak
euskara eta, oro har, euskararen sustapenaren alde, kuantitatiboki ugari izateaz gain,
kualitatiboki garrantzi berezikoak dira. Aipagarriena, Txillardegiren lana baino areago,
pertsona bera izan da, askoren ustez euskararen aurreneko militantea. Beharbada,
izaera horretan laburbiltzen da ondoen irakasleak ekarritakoa. K. Mitxelena, F.
Krutwig, A. Irigoien, Villasante, G. Aresti eta beste batzuekin batera, Txillardegi bera
izan da Euskara Batuaren aitaqbitxietako bat. Euskaltzaindiko urgazle iraunkorra,
hizkuntzalaritzan, hizkuntza politikan eta, bereziki, soziolinguistikan Euskal Herriko
aditurik nagusienetakoa.
Txillardegi azkeneko 40 urteotan euskararen inguruko gertaera adierazgarrienetan
aurrean edo atzean, baina beti murgilean egon izan den pertsona da. Gaur egun,
euskararenak eta euskaldunonak ulertzeko ezinbesteko erreferentzia.
Horiek guztiak eta zenbait gehiago esan genezake Txillardegiri buruz. Ezagutzen
ez dutenek, etsaiak izan zein lagunak izan, txarrerako aurrenek eta onerako hurrenek,
handiesten dute. Etsaien ustez Txillardegi borroka armatuaren Txerren Handia da:
ETAren sortzaileetarikoa eta abertzaletasun garaikidearen aitabitxia. Burkideen artean,
berriz, heterodoxoa, iritzi propioa duena, leiala erakundearekiko, baina egoskorra.
Erraz egin daiteke Txillardegiren hagiografia. Irakasleari bizitzea egokitu zaion
garai historikoak horretarako eta gehiagorako ematen du. BAT Soziolinguistika
Aldizkariaren aurreneko alean Txillardegik honela idatzi zuen: Gure nazio-hizkuntza
berriro mintzabide eta oinarri bihurtuko bada, beraz, bi gauza lortu behar ditugu; eta
lortzekotan laguntzeko sortu da eskuetan duzun aldizkari hau.
Bata, hizkuntzaren alorreko fenomenoak ahalik eta ongienik ezagutzea. Lehenbizi
jakin egin behar da, egia ezagutu behar da albait zehazkienik, beste herrietako saioak,
arrakastak eta porrotak aztertu behar dira.
Bestea, berriz, hizkuntz pizkundean herria bera interesatu gabe, soluziorik ez
dagoela sinetsi eta sinestarazi behar dugu.
Pasarte horietan islatzen da ondoen nik ezagutu dudan Antiguako irakaslea.
Aurren-aurrenik jakin minez beteriko ikertzailea eta jarraian, baina etenik gabe,
euskaltzale oldarkor eta suharra. Behin, irribarrez, aipatu zidan Gabriel Arestik esan
ziola olerkitarako sena zuela. Egia esan, ez dakit duen ala ez, ez baitiot olerkirik
irakurri. Baina sentibera eta umoretsua dela ikusi izan dut.
Esango nuke Txillardegi garai bateko intelektuala dela, diziplinartekotasunaren
arragoa, zientzia zehatzetan hezitako ingeniaria eta gizarte-zientzietan hazitako
ikertzailea; ondo atondutako burua dela esango zukeen baten batek.
UEUk 1999ko uztailean antolatu zion omenaldian aztoraturik ibili zen;
ustekabean harrapatu genuen eta, gainera, piano hark ez zuen pedalik. Hala ere, pianoa
jo zuen. Jo egin ohi du. Txillardegi batzarretako mahaietan alegiazko pianoa jotzen
ibili ohi da, ezker eskuko atzamarrak gora eta behera dantzan. Hala ere, ez du inoiz
galtzen bileraren konpasa.
Xabier Isasi Balantzategi
UEUko Zuzendaria
10 Txillardegi lagun-giroan
Txillardegi, toponimo
hilezkor bat
gure geografian
Koldo Izagirre, Idazlea
(UEUk Txillardegiri eginiko omenaldian
1999ko uztailaren 19an irakurria)
Duela bi egun, filosofo ospetsu baten pare jarri du Markos Zapiain lagunak
Txillardegi, bere azken nobelaren kritika egin diolarik. Ez daukat nik jakinduriarik
aski Txillardegi filosofian kokatzeko. Baina filosofoa baldin bada, ez da, noski,
Marxek mespretxatzen zituen haietakoa.
Mundua aldatu nahi lukeen filosofoa izanen genuke Txillardegi, eta horretarako
arriskuak hartzeko prest legokeena. Intelektual berezia dugu gizon hau. Euskara
batuak zenbat zor dion, hirurogeiko hamarkadan eman ziren eztabaiden berri dakienak
neurtu ahal izanen du. Gure nobelagintza, XX. mendeko iraultza literarioa, ezin liteke
uler Txillardegiren lumatik sortutako lanak kontuan hartu gabe. Politikak, eta bereziki
kontzientzia nazionalaren harrotzeak, kita-ezinezko zorrak eginak ditu Txillar-
degirengana. Eta, ondorioz, artikulugintzak, entseguak, iritzi idatziak, ezinbestekoa
dute haren sinadura. Hizkuntzalaritzari egin dion ekarria, ez dakit oraingo ikasleok
dakizuen, baina ez baldin badakizue, irakasleen errua da. Hor daude bere lan idatziak;
gustuko izanen ditugu edo ez; guttik erakuts lezake parekorik.
Ez dut uste, daukan suharra ezaguturik, Txillardegi inoiz jubilatuko denik. Hala
ere, pozik etorri naiz hitz xume batzuk esatera, lagunek gaur egin nahi dioten gorazarre
honetara, unibertsitatetik jubilatu behar duela-eta. Nemesio Etxanizen gutunetan oso
gauza bitxia irakurtzen ahal dugu. ETA sortu baino lehen lantua jotzen du, etsita dabil:
"Hemen ez dago ezer egiterik, hemen astindu bortitza behar dugu, bonbak behar dira
herria lozorrotik ateratzeko". Handik gutxira, bonbak lehertzen hasi zirelarik, hona-
koak idatzi zituen: "Nolako astakeriak! Horrela ez goaz inora! Gazte horiek ez daukate
burua lepo gainean!". Horra hor intelektuala, esan behar nuen. Ez, horra hor intelek-
tual-mota bat. Arras zabaldua, tamalez. Gazte zoro horietariko bat omentzen dugu
gaur, intelektual bilakatua.
Duela urtebete, kalean geldiarazi ninduten, Errenterian. Ni bertako hizkuntzalari
handi bati buruzko zerbait idatzia nintzen arin eta bromoso, Koldo esaten zitzaiola
orain, berak bere buruari beti Luis esaten zionari. Ba, hartaz galdetu zidaten hain
zuzen ere, ea zer esan nahi nuen harekin. Ezer ez, esan nuen, hori besterik ez. Eta
isilean gorde nuen bere etxeko buzoian abizena CH eder batez zeukala ipinia.
Horra beste intelektual bat, bere langaiak bizitza pribatua ezertan ere alda
diezaion utziko ez duena. Bestelakoa da gaur omentzen dugun euskaltzain ez-osoa.
Aste bi ez dira euskaltzain ohorezko baten hiletan egokitu nintzela, lagun bati lagun-
tzen. Harrituta gelditu nintzen. Elizkizun osoa gaztelaniaz izan zen (beharbada horre-
gatik ez zegoen han Euskaltzaindiko inor). Gero, lagunak argitu ninduen: seme-alaba
guztiak erdaldunak ditu.
Txillardegi, toponimo hilezkor bat gure geografian 13
Horra hor idazle-mota bat, darabilen hizkuntza gurutzegrama bat bezain atsegina
eta garrantzitsua zaiona. Guraso bat ere omentzen dugu gaur, euskaltzaletasunak
zientzia eragozten ez duela erakutsi duen intelektuala.
Esan ohi da idazle batengandik, intelektuak batengandik, obra dela garrantziz-
koena, obra idatzia, gainerakoak ez duela ardura. Hori, intelektualek berek zabaldu-
tako filosofia da, insolidaritatearen aitzakia unibertsala. Holderlin, sentiberatsunaren
printzea, erotu egin zen. Ez ziren izan idazleak artatu eta zaindu zutenak; zurgin pobre
bat izan zen 30 urtez etxean jaso zuena. Zurginaren obra, Holderlinenaren pareko
paratzen dut nik, eta Holderlinen laudatzaile merke eta sasilagunena baino zatiaz
jasoagotzat daukat.
Obra ez-literarioak ere interesatzen baitzaizkit, eguneroko jarduna, eredu
publikoa. Ezohiko kontsekuentziaz obratu du Txillardegik; ez dakit noiz irakurri zuen
Jean Paul Sartre, ez dakit hura irakurrita ezer berririk ikasi zuen, baina hura baino
askoz engainamendu sakon eta latzagoan lotu zen bere herriaren ibiliari. Hori ezin
barkatua da, jakina, traizioa eta inkontsekuentzia bitalismoaren froga modura iren-
tsarazi nahi diguten intelektualentzat. Aipatu ditudan adibide guztiek ez bezala jokatu
izan du beti Txillardegik, publiko-pribatu langak eta intelektual = neutraltasuna ber-
dinketa apurtuz. Horregatik da unibertsala, are bere idatzi zabal, sakon eta ezinbeste-
koen gainetik.
Eredugarri dauzkadan intelektualen artean zaude. Toponimo hilkezkor bat gure
geografian: Txillardegi.
14 Txillardegi lagun-giroan
HURBILETIK
Luzaroan bizikide*
Jakes Abeberry
Enbata aldizkariaren arduraduna
Biarritzeko auzapezaren ajuanta
Atzerrian ezagutu ditugun ETA-ren fundatzaileetatik, Txillardegi izan da nik aurkitu
dudan lehena. Hark ongi ezagutzen zituen gure iparraldeko hiru probintziak, frankismoak
Donostiatik ehizatu baino askoz aurretik ere, Hazparnen baitzituen askaziak, Xorribi-
tarrak, eta haiek bisitatzera usu etortzen baitzen. Enbata mugimenduaren fundatzaileek
berezitasun bikoitz horren pean, militante politiko eta Lapurdiko erdi-herritar gisa,
ezagutu zuten. Jendeen patuan badira une pribilegiatuak, zeinetan mugimendu sozial
baten jokalariak baino, aitzindariak diren. Lerro hauekin Jose Luis Txillardegirekin
partekatu dudan bizitzaren zati baten lekukotasuna ekartzen dut.
1960. urtearen hastapenak du ikusten, hain zuzen, Hegoaldean ETAren sortzea
eta Iparraldean, denbora berean, Enbatarena. Txillardegi, oraindik guztiz hermetikoa
den estatuaren mugen gainetik, abertzalismo berri bat eraikitzen ari den Euskal Herriko
bi eskualde horietan naturalki instalatuta dago jadanik. Haren heldutasun politikoak,
haren ingeniari-formazioak, haren sen artistikoak, atsegin berdinarekin euskara lehenik
izanki, gaztelania eta frantsesa menderatzeko gaitasunak ezartzen dute Txillardegi,
euskal historiaren une zehatz honetan, eginkizun pribilegiatuan. Hura, intelektual hutsa,
ekintzaren militante bilakatzen da. Gaitzak ziren ideien eztabaidak ez zitzaizkion aski.
Enbataren gelan, Baionako Cordeliers karrikan, 14.ean, egoitza izango duen Euskal
Idazkaritzaren sorraraztera erakartzen gaitu. Frankismo beltzaren garaia da, non dena
zaila den, non euskal akademikoak eta linguistak harremanetan ematea ez den pario
makala. Hor dira egiten, aldiz, Txillardegik nahi izandako eta animatzen duen Euskal
Idazkaritzan, urte batzuk geroago euskara batuari sorrera emango dioten lehen
elkarretaratzeak. Txillardegi, zeinek aisetasunez hegaltatzen dituen ahozko eta
idatzizko euskalkiak, idatziaren zibilizazioa eskuratzean inor baino hobeto ohartzen da
batua ez den hizkuntza baten iragankortasunaz. Beharrezkoa da euskara prest egotea
helduko den egunerako, eta horregatik borrokatzen da. Hizkuntza ofiziala izango da,
eta erakatsia. Beste batzuk nik baino askoz hobeki deskribatuko dituzte xehetasunez
batua eraikitzen Txillardegik egin lan eskerga, eta bere sinetsarazteko indarra, eremu
honetako ez kazike guttiren isilkeriak, etsaikeriak ez esateagatik, garaitzeko.
*. Jatorrizko bertsioaren euskaratzailea Jasone Salaberri.
Egia da, euskararen zerbitzuko egarri hau bere etxekoen artean elikatzen dela
iraunkorki. Jone, haren emaztea, lehenetariko andereño bat orduko Euskal Herriko
egun ilun haietan!
Gonbidatu izan naizelarik atzerriko egoitza mugikorretan, dastatu ahal izan
ditudan pianojole bikainaren dohainek Txillardegi, duda izpirik gabe, zientzia
linguistikoaren hurbilketa estetikoari buruz prestatzen zuten.
Ihardukizale baino, ez-lerrokatu bat bezala iruditzen zitzaidan Txillardegi
bereziki. ETAren sorrera haragitu zuen jauzi nazionalaren parte-hartzaile, harengan
ikusi dut berak deitzen zuen bere gudu-lagunen aldaratze marxistari buruzko grina
handitzen. Eiki, borroka sozialaren eta borroka nazionalaren ikuspen burubidun honen
barne zen. Halaber, bera izan zen, Enbata mugimenduaren sortzea ospatzeko Itsasun
egin zen biltzarrean, 1963ko apirilaren 15ean, Iparraldetik eta Hegoaldetik etorritako
hirurehun pertsonaren aurrean, ETAren aldakuntza sozialista seinalatzen zuen lehen
mintzaldi publikoa eman zuena. Baina argitsu, gaizki bizi zuen betiko parekatze bikuna,
ETAren borroka eta Hirugarren Munduaren liberazio-mugimenduena. Haren euskal
kulturaren formazioak eta ezagutzak euskal borroka erakartzen zuten berarentzat,
urrikalmendurik gabe, mendebaldeko Europaren bihotzera. Haren jarrera eta era-
kundearen artean lekutzen zuen distantzia ideologikoa handitzearekin naturaltasunez
bereizi zen. Eta ez ur epeletan murgiltzeko. Ez ditut aipatuko bere bizi guztian EAJri
egin salaketa urrikalgaitzak. Espiritu librea, hautsi-mautsi gabeko abertzalea, energia
guztiarekin bultzatzen duen Branka aldizkariaren aleetan adierazten duen gogoeta-
-talde baten buru. Belaunaldi abertzale aitzindari baten umoia izan zen, oraindik
Euskal Herriaren askatasuneranzko ibilaldia hozka ezabagaitzez markatzen duena.
Franco zendu zelarik, diktaduratik jalgitze eta demokrazia formalaren hastearen
bitarte horretan, Txillardegik uko egiten dio Tejero-ren putsch militarrera arte iraun
zuen eskema manikeoari. ETAren lerro politikoa armadaren boterepean kudeatzen zen
sozietate batean parte ez hartzeagatik zegoen. Txillardegik eta lagun batzuek eztabaida
demokratikoaren arte hertsian sartzea hautatu zuten ESB euskal mugimendu sozialista
eta Garai aldizkaria sortuz. Beraiek izan ziren aitzindari, hein batean, bi urte berantago
Telesforo Monzonekin aitzinean atzerriratuen itzulera erabakiorraren esker, Herri
Batasuna izango zenarena.
Telesforo Monzonek, beste espiritu libre osoak, EAJ historikoak ez ote zuen
jasan, Txillardegirekin, errepresio frantsesaren bere partea? Oroitzen naiz, 1971ko
Aberri Egun hartaz, Enbatak antolaturik Donibanen, non debekuagatik eta nire deiari
erantzunez, Txillardegi eta Telesforo elkarrekin igo ziren musika kioskora, nondik
polizia-komisarioak eta bere polizia-gizonek, manu militari, haizatu gintuzten. Horrek,
gure bi lagunak bi hilabeteko egoitza zaindu batean ezarri zituen Gers-en. Etsaia da,
batzuetan, gure etorkizuneko borroken prestaketarako laguntzaile hoberena, bere
jokalari handienetako bi elkarretaratzen.
18 Txillardegi lagun-giroan
Geroztik askotan Txillardegi aurkitu dut Donostian, beti bere lehen engaiamen-
duari fidel: %100 abertzale, baina espiritu argia eta kritikoa, hala ere.
Halako zerbitzari batek herri aske, euskaldun, elkartua eta guztiz demokratiko bat
baizik, ezin du besterik eraiki.
Luzaroan bizikide 19
Gizon askea kezkati
J. L. Davant
Euskaltzaina
"Txillardegi" goitizena lehendabiziko aldiz aipatzen entzun nuen 1957ko uztail honda-
rrerantz, Hazparneko Saint-Joseph ikastetxean, Txomin Peillen-en ahotik. Egun zenbai-
teko ikastaldi batean geunden hor. Urte guztiez bezalaxe antolatua zuen "Embata" euskal
ikasleen elkarteak. "Enbata" agerkari eta mugimendu politikoen aurretik zegoen,
1961ean eta 1963an agertuko baitziren horiek. Txomin Peillen-en ezagutzak egin nituen
Hazparneko ikastaldi horretan. Eskuan zekarren liburu bat, agertu berria, "Leturiaren
Egunkari Ezkutua".
Liburu hori ondoko udaberrian irakurri nuen, Donostiako "Easo" liburu-dendan
erosirik. Euskaraz irakurri dudan lehenbizikoetatik izan zen, Zuberoako katexima
ttikia eta handia salbu. Gehiegizko nekeziarik gabe irentsi nuen, hitz batzuk gorabe-
hera, ezagutzen ez nituenak kontestutik asmatuz. Existentzialista-kutsu handia nabaritu
nion: zinez gauza berria euskal munduan.
Jose Luisen eta Jone Forcada-ren ezagutzak laster egin nituen Pierre Xarritton-en
bitartez Donostian. Jatetxe batean bazkaldu genuen. Hasteko jakia: txipiroia bere tinta
beltzean! Urduri egon nintzen, lehendabiziko aldiz ikusten bainuen nire harridurako,
eta beste zerbait ekarri zidaten. Ez dago burgoi eta harro egotekorik, baina hara gelditu
zaidan oroitzapena, beste guztiak itzaltzen dituela zoritxarrez, ahalkearen ondorioz
duda barik! Otoi barka, Jose Luis eta Jone adiskideak...
Ondoko irailean, 1958koan beraz, Aljeriara soldadu joan behar izan nuen, 1960ko
abenduraino. Udatik Xarriton-ekin hitzartua nuen, itzultzean Hazparneko ikastetxean
irakasle sartuko nintzela. Udaberritik horko zuzendaria zen Piarres, kolegio zaharraren
enborretik bi kimu berriren pizteaz kargatua bere ideien arabera: lizeo tekniko bat eta
laborantzako bat sortu behar zituen misionesten etxe inguruan, haien ondasunean,
Gouyon apezpikuaren manuz. Pierre Narbaitz bikario jeneral euskaltzalea zuen
bultzatzailea, hobeki erranik babeslea, bultzatzaile beharrik ez baitu lokomotorrak.
Beraz, linboetatik ezin jalgiz ari zen erle-kofoin bikoitz horretan irakasle sartu
nintzen 1961eko lehen egunetan. Ez nekien orduan urte mordo batez borrokatu
beharko nuela halako "Far West" moldagaitz batean. Baina hor agertzean, pentsa nor
nuen aurkitu nire harridurako? Txillardegi, egun haietan hegoaldeetatik ihes etorria!
Lan egiten zuen enpresan grebari ekin baitzioten beharginek, haien alde jarri zen Jose
Luis; ETAko buruzagietatik izanez, ez zuen arriskurik hartu behar poliziaren aurreko
galdeketa batean, eta, beraz, muga pasa zuen Hazparneko adiskide hari buruz.
Oroitzen naiz arratsetan, afal ondoan, hegoaldeko giroaz eta gertakizunez mintzo
zitzaigula. Horiez nik baino gehiago bazekiten Xarritton-ek eta Bidegain aldudar apaiz
abertzaleak (geroztik zendua da hau).
Elkarrekin ikuskatzen genuen Sabino Arana Goiriz agertu berria zen liburu
mardula, gerra aurreko Aberri Egunen argazkiak begiztatuz bereziki.
... / ...
Egun zenbaitez gutartean egonik, B.A.B. horretarantz lekutu zen Txillardegi eta
hor gaindi kokatu, familia Donostiatik erakarriz. Ene aldetik, ezkondu egin nintzen
1961eko udan, eta laster gurutzatzen ginen bi familiak elkar gonbidatuz, baita Mada-
riagatarrak, Benito Del Valletarrak, eta laster etorriko ziren Eneko Irigarai, Xabier
Elosegi, eta abar... Xabier Elosegi Hazparneko udaletxean ezkondu zen, euskaraz,
Andrein auzapez kontserbadore baina euskaltzalearen ardurapean. Elizkizunak
Xarritton-ekin.
1963an Hazparnera itzuli zen Txillardegi, ez egoitzaz, baina lanagatik: Benito
Del Valle-k eta Madariaga-k sortu baitzuten heipe metalikoen egiteko lantegi bat,
inguruko baserritarren zerbitzuko, planoak marrazkitzen zituen Jose Luis Alvarez
Enparantza-k (azkenean ager dezadala Txillardegiren abizena). Gainera 1964-65
ikasturtean, gure Laborantza Eskolan irakasle sartu zen, matematiken sailean. Ikasleei
gaia maitarazi zien, eta kasu bakarra izan da hor pasatu ditudan 35 urtebetez.
Miragarria! Zoritxarrez iraupen laburrekoa izan zen miraria zeren, 1965eko urtarrilean,
Gilly prefetak Euskal Herritik alde egiteko manua eman zion Txillardegiri, halaber
Benito Del Valle-ri, Baionako epaitegira jaukitzen zituelarik Irigarai eta Madariaga.
Lauak ETAko buruzagiak izateaz akusatuak ziren. Aitzakia, Biarritzen nire
izenean zeukaten bulego batean pistola bat aurkitua zuela poliziak: gauza gutxi aski
zen garai hartan. Alta bada, Franco-ren denboran zen, eta ez oraino «espainiar
demokrazia gazte» horren aro zoragarrian!
Dena dela, Hazparneko ikastetxean egoitea erabaki zuen Txillardegik,
Xarrittonen baimenarekin eta honen babespean. Prefetak ezin zuen eskandalurik egin
Elizaren etxe batean, oso indartsua baitzen oraino iparraldeko Euskal Herrian. Beraz
Vincent apezpikuari dei egin zion, eta hark Hazparnera bidali zuen elizbarrutiko
irakaskuntza katoliko guztiaren zuzendaria zen Pochelu kalonjea: Txillardegi otoiztu
zuen Saint-Joseph kolegiotik alde egin zezan, amoregatik eta gobernuak ez zezan
22 Txillardegi lagun-giroan
kendu ikastetxeari ematen zion legezko diru-laguntza. Jose Luis joan zen aterpe ezkutu
batera, Benito Del Vallerekin, baina Enbata kazetan elkarrizketa horren berri zehatzak
emanez. Orduan zinez begietan hartu gintuen Pochelu kalonjeak, itsuski gaitzitu
baitzitzaion salaketa publiko hori.
Beste nahigaberik ukan beharrak ginen laster. Otsailaren bian Guardia Zibilak
Dantxarinean atxilotu zuen eta Iruñean kartzelaratu gure ikastetxeko bigarren irakasle
bat, Kristiana Etxalus, ETA laguntzen zuelakoan. Egun zenbait lehen, istripu baten
ondorioz, beribila Elizondoko garaje batean utzia baitzuen antolatzeko, haren bila
joana zen lagun batekin, eta itzultzean mugan geldiarazi zuten. Lehergai ttiki bat
aurkitu omen zioten: 18 hilabetez egon beharra zen Iruñeko presondegian, auzi bat
edukiz bitartean. Pentsa zer eskandalua Hazparnen! Ondorioz apezpikuak laster
kanporatu zuen gure zuzendaria, Xarritton. Une bortitzak izan ziren horiek, ezin
ahantzizkoak.
Anartean ez zen lo egona Txillardegi kulturaren arloan ere. Euskara Batuari
hastapenak eman zizkion Baionako Biltzarraz 1964ko abuztu hondarrean (29-30).
Urtebetez astero lan egin genuen Euskal Idazkaritzaren aretoan, Enbatako bulegoaren
aldamenean, iparraldeko idazle zenbaitek eta hegoaldetiko iheslari batzuek (EAJko
zein ETAkoek). Txillardegi genuen gidaria. Piarres Lafitte handiaren oniritzia ukan
zuen gure lanak. Arantzazuko Biltzarrari ate bat ireki zion, Euskara Baturantz aurrera
egiteko. Lehen urratsa Baionan, Txillardegiri esker, eta ni, guduka horretako soldadu
txarrena, baina han izanki.
... / ...
1965eko urtarrilean gure bistatik galdu zen Txillardegi, eta gero noizbait itzuli, ez
dakit zuzen zein urtez, baina beste norbaitek erranen du agian (utinam, iparraldeko
zentzuan). Hala ere, oroitzen naiz ikusi nuela Monzon-ekin Donibane Lohizunen,
1971ko Pazkoz, gure lehenbiziko Aberri Egun publikoan: debekatua zen, eta ondorioz
istiluak eduki genituen poliziarekin, baita Enbatako buruzagi zenbaitek auzi bat
irailean.
1971ko udaberrian, beraz, Monzon eta Txillardegi Euskal Herritik urrundu nahi
izan zituen Frantziako gobernuak. Hortik maiatzean baraualdi handia Baionako
katedralean. Biek horretan parte hartu zuten. Eriturik atera zen laster Monzon, bihotza
nahiko ahuldua baitzuen. Besteak aurrera. Azkenean amore eman zuen gobernuak,
hargatik aurpegia salbatuz hautsi-mautsi baten bitartez: denbora batez Gers
departamenduko Nogaron egonaldi bat egin behar zuten Monzonek eta Txillardegik.
Abuztu hondarrerantz han bisita bat egin genien nire familiak eta Baionako Xan
Hiriart-enak (lagun hau jaiotzez saratarra, nahiko ezagutua). Laster itzultzekotan
zeuden bi adiskideak.
Gizon askea kezkati 23
Azkenean, Franco zendurik bulta hartan, etorri zitzaien hegoaldearen berriz
ikusteko txanda. Geroztik tarteka elkarrekin topo egiten dugu: franko bakan, egia
erran. Txillardegi bere idazlanen bitartez usnatzen dugu halere. Euskaltzale abertzalea
(euskara baitu eta baita lehen) naski... Oroz gainetik gizon kezkati eta librea da
niretzat: existentzialista. Hori da nik uste onar dezakeen ismo bakarra. Dogmatismo
eta determinismo guztien etsaia da: berari entzunik, protestanteak bezala idazki
sakratuen irakurle askea, kritikoa. Inolako zezaro-papismorik ez du onartzen.
Ongi betetzen du ez dakit zein frantses pentsalariren esaldi eder hau: «Mieux vaut
être un Socrate mécontent qu'un pourceau repu» (Zerri asea baino hobe Sokrates kexu
bat izatea).
Oro har bizitzaz eta bihotzez Monzon bezala, hegoaldekoa bezainbat
iparraldekoa: hemengoak ulertzen gaituen bakarretatik. Halaber Jone Forcada, irakasle
ohia, ikastoletako lehen andereñoetatik. Halaber bien haurrak. Ez da gutxi!
Jarrai luzaz idazten, Txillardegi, eleberriaren suspertzailea garai beltzean,
Euskara Batuaren aita, Emile Zola frantses idazle handia bezala hartze zuen (zor
zitzaion) eserleku batetik bazter utzia, besteren eskergabez eta bere diplomazia
eskasez... Baina «J'accuse!» gutun miragarria Dreyfus-en alde idatzi zuen hura ere ez
zen diplomata horietakoa, eta gisa batez hobe. Aupa Jose Luis adiskidea, uztarririk
onartzen ez duen euskalduna!
Ürrüstoi-Larrabilen 2000/II/23
24 Txillardegi lagun-giroan
Aitorpena
Jose Ramon Etxebarria Bilbao
UPV-EHUtik kaleratutako irakaslea
Omenezko lan ez-akademiko honetan, esker oneko aitorpen pertsonala adierazten da,
egindako lanez gain, pertsona gutxi batzuen balioa bizi osoko koherentzian dagoelako
konbentzimendutik idatzita. Txillardegiren bi alderdi azpimarratu nahi izan dira,
egilearengan izan duten eragin praktikoagatik. Batetik, egoera berrien aldarrikapenak
ordura arteko kontsentsuan sortzen duen disentsuaren eta etenaren baliagarritasuna, eta
horrekin batera sistemari eusten dioten erakundeetatik aldarrikatzailearentzat datorren
bazterketa sistematikoaren ordaina. Bestetik, bide-urratzaile orok azaltzen duen
etorkizunaren aurrerapena agertzeagatiko mirespena, euskalgintzaren arlo berrietarako
bideak ireki izanaren garrantzia azpimarratuz. Egilearen ustez, alderdi horietan bietan
Txillardegi kasu paradigmatikotzat har daiteke, eta horiengatik hain justu, giltzarria izan
da Euskal Herriak XX. mendearen bigarren erdian kulturalki bizi izan duen berpiztean
eta politikoki abiatu den eraikuntzan.
Zerk bultzatu ote gaitu Txillardegiren irudiaren inguruan artikuluak idaztera?
Horixe izan da honako omenezko lan hau idaztera abiatzean burura etorri zaidan
galdera. Izenburuak berak adierazten duen modura, erantzuna laburra da ene kasuan:
aitorpena. Alegia, nire eguneroko hainbat lanetan izan duen eraginagatiko esker oneko
aitorpena.
Duela zenbait hilabete lagun batzuek beren asmoaren berri ematera hurbildu
zitzaizkidanean, besterik gabe, baietz esan nien segidan, ezertxo ere pentsatu barik,
ezezkoak berak lotsaraziko ninduen beldurrez edo. Nola ezetzik esan, gero eta
zorpetuago bizi nahi ez banuen, orain arteko zorra kitatzeko gaitasunik ez nuela
jakinik ere?
Kontuak gero etorri ziren, idazten hastean. Zeri buruz idatzi? Berak eginiko lanen
bati buruzko iritzia plazaratu?, berak landutako gairen bati buruzko zerbait original
egiten saiatu?... Zer egin nezakeen, ordea, arlo horietan trebatu gabea izanik? Irtenbide
erraza nuen, Fisikako gairen bati buruzko ikergairen bat aukeratu eta lan akademiko
hutsa egin, Txillardegiren omenez egina zela esan, eta kito. Baina horrek ez ninduen
asebetetzen. Zerbait bereziagoa merezi zuen. Egunak joan egunak etorri, estutasuna
sentitzen hasi nintzen, zerbait idatzi beharra eta, aldi berean, ezina sumatzen bainuen.
Izan ere, alferkeria sentitu nuen gai tekniko bati buruzko zerbaiti ekiteko, eta alde
batera utzi nuen bide hori. Erdi etsita nengoela, azkenean, zerbait pertsonalago
idazteko ideia hurbildu zitzaidan, eta itolarrian dagoen naufragoaren antzera, azken
ahalegin batean salbatuko ninduen oholari eutsi nion, bertara lapen erara itsatsiz.
Horixe nuen irtenbidea: gauza guztiz subjektiboa egingo nuen, Txillardegiri berari
buruzko neure bizipenak eta sentipenak kontatuz, eta, bide batez, haren bazterketa
sistematikoaren inguruko gogoeta egiteko aprobetxatuz.
Txillardegi adiskidearekiko lotura ez zen atzo goizean sortu nigan. Hirurogeita
hamarrera iritsi baino lehentxoago izan genuen geure belaunaldikoek haren izenaren
lehen erreferentzia, mitiko samarra zena, zer esanik ez, gure lagunak ordurako egina
zuena nahikoa eta sobera baitzen bere izena betikotzeko, ez baitzuen alferrik parte hartu
izan Euskal Herriaren historiako bidegurutze nagusienetakoan --ene ustez, nagusiena
edo erabakiorrena izan dena--, alegia, XX. mendeko erdialdean abiatu zen euskal
mugimendu askatzaile berriaren ekimen sortzailean. Ekintzaile gutxi batzuk izan ziren
lurrikara hura eragin zutenak; han egon zen bera. Aski niretzat.
Ikasketaz ingeniaria zela jakin nuenean, datu edo ñabardura horrek pozez eta
harrotasunez bete ninduen, neu ere horretan bainiharduen. Baina ez zen ingeniaritza-
-lana berarengana hurbilarazi ninduena, euskarari buruzko lana baizik. Orduan hasi
bainintzen Larresoro-Txillardegi, bata zein bestea, erreferentziatzat hartzen, eta behin
eta berriro irakurri nituen berak idatzitako artikulu gozatsuak. Eta, zer esanik ez,
liburuak. Nik bezala, garai hartako euskaltzale autodidakta guztiek --nor ez zen
autodidakta, inolako euskal ikasketa arauturik ez zegoen garai hartan?-- arreta handiz
irakurri eta aztertzen genituen, ikasmaterialik egokiena zirelako ziurtasun osoz. Zer ez
ote genuen ikasi eta zenbat zalantza ez ote zizkigun argitu, zalantza berriak sortu
zizkigun aldi berean? Euskararen batasuna orduantxe bideratu zen, dudarik gabe, eta
hura ahalbidetu zuten batzuk joanak eta behin eta berriro goraipatuak izan diren arren,
badira hain goraipatuak eta omenduak izan ez diren beste zenbaitzuk, joanak direnak
batzuk eta bizirik dirautenak bestetzuk, garai hartako gazteen irakasle ez-arautuak izan
zirenak. Bi aipatzearren, nik neuk biziki estimatutakoak, joandako bat, Imanol
Berriatua, eta bizirik dirauen beste bat, Txillardegi bera, aipatuko nituzke. Honek
sorrarazi zidan miresmena ez da sekula itzali nigan, eta gaur egun areagoturik dago,
konturaturik bainago ez zela izan egun bateko lore zimelerraza, bizitza osoko ibilbide
mugagabeak behin eta berriro helburu bererantz doazen ildoak ireki dituen goldea
baizik.
Txillardegi gizon eztabaidagarria eta eztabaidatua izan da beti, disentsuaren
gizona, orain hain goraipatua den kontsentsuaren gizona izan ordez. Eta horrek
betidanik erakarri nau. Zer du barnean gizon honek, beti ere botere pixka bat izan
dutenek eztabaidatua eta baztertua izateko? Alderdi eta erakunde politikoetatik hasi eta
Euskaltzaindira iritsiz, sekula ez du guztien adostasuna lortu; edo, hobeto esanda, beti
26 Txillardegi lagun-giroan
eztabaida-iturri izan da. Aurkakoak eta aldekoak, batzuk agerikoak eta beste batzuk
ezkutukoak, inoiz ere ez ahobatekotasunik; ahobatekotasuna argiro zor zitzaionean ere
ez. Sarri aritu naiz gai horri buruzko hausnarketan, niretzat ulertezinak ziren portaerak
ulertu nahian, zuzenak ez zirelakoan. Denbora pasatu ahala, ordea, poliki-poliki
konbentzituz joan naiz, horrela behar zuela izan, horrela izatea hobe zela gainera, be-
rarenganako portaera horrek berorrek adierazten baitu beraren jarreraren zuzentasuna.
Izan ere, ez da harritzekoa modu horretan hartua izatea, horrelako pertsonekin ezin
aplika baitaitezke gehiengo/gutxiengoen metodoak, ez baitira parametro horietan
epaitzeko modukoak. Izan ere, gauza berriak agertzean, hots, problema zaharrak
gainditzeko irtenbide berriak planteatzean, alferrekoak izaten dira lehenagoko kon-
tsentsuak. Haiek kolokan jarri eta oinarri justuago eta berrietan finkaturiko akordioak
lortu behar baitira. Gaur egun Euskal Herrian bizi dugun egoera sozio-politikoak ezin
argiroago erakusten digu paradigma horren garrantzia.
Hitz magikotzat agertzen diguten kontsentsuan bertan baitago iruzurra. Kon-
tsentsua, lehendik dagoen egoeran integratzeko adostasuna baino ez da, estatuak behin
eta berriro lortu nahi lukeena; zeren, guztioi inposatu nahi zaigun "estatua" ezer bada,
dagoen sisteman integratzeko espiritua baita. Eta Txillardegik izkin egin die integratua
izateko ekimenei, bere borondatez sarri, eta borondate horren mendekuz bere aurka-
riek izan duten jarrerari esker bestetan. Horregatik uste dut, lehendik dauden egituretan
integratua ez izatea, eta arau normalen arabera jaso beharreko omenaldi eta izendapen
ofizialetatik baztertua izatea, bere neurriaren adierazlea dela. Kalamatika matema-
tikoaz esateko, sistemarekiko jende sumisoak jasoriko omenak eta egoerako okerrak
zuzentzeko eginiko merituak alderantziz proportzionalak baitira. Horregatik, bihotzez
opa diot, itxuraz opa behar ez niokeena: bizi bedi luzaro orain arte bezala, aitorpen
ofizialik gabe, kontsentsu euskaldun berria finkatu arte bederen, hori berori zuzen
dabilela adieraziko duen seinalerik onena izango baita.
Euskaldunok galbidera behartu nahi gaituen kontsentsutik aparte egon da beti
Txillardegi, galbidea arropa demokratikoaren itxuraz jantzi nahi izan denean ere.
Natural-natural eta ozen aldarrikatu du disentsua. Beraren ibilbide luzearen ikuspegia
aurrean dugula, erraz uler daiteke Txillardegi gure gaur egungo gizartean inposatu
nahi diguten kontsentsuaren antipodetan egotea. Zer kontsentsu-mota inposatu nahi
zaigun ikustea besterik ez dago. Izan ere, espainiar estatuaren gidaritzapean, euskal-
dunen integrazioa da goitik behera inposatu nahi izan zaigun kontsentsua, Espainian
"eroso" bizitzeko kontsentsua, kultura espainolaren kolonizazioaren kontsentsua,
gaztelaniaren inposizioaren kontsentsu linguistikoa, diglosia-egoera demokratikoki
betikotzeko kontsentsua, demokrazia espainolaren pisu maioritarioaren kontsentsua
--zeinean euskaldunok beti ere minoritarioak izango garen--, Espainiako konstitu-
zioaren batasun apurtezin eta sakratuaren barneko kontsentsua... Nori burura dakioke
Txillardegi kontsentsu horren alde agertzea, kontsentsu horri men egitea?
Aitorpena 27
Izatekotan, Txillardegi kontsentsu-mota berriaren bultzatzailea dugu, euskaran eta
euskal demokrazian oinarrituriko kontsentsuaren bultzatzailea, euskal kultura propioan
oinarrituriko kontsentsuaren ekintzailea, euskararen lurraldetasuna onartu ondorengo
kontsentsu soziolinguistikoan oinarrituriko kontsentsuaren bilatzailea, Euskal Herriak
erabakitako konstituzioan oinarrituriko kontsentsuaren aldekoa... Baina argi baino
argiago erakutsi digu, kontsentsu berri horren alde egoteko modu bakarra lehenagoko
kontsentsua apurtzen saiatzea dela. Horregatik izan da beti disentsuaren ikurra. Edo
gaur egun gero eta gehiago erabiltzen diren hitzak erabiltzearren, sistema espainola-
rekiko intsumiso eta desobediente. Euskaldun izateko eta bizitzeko beste modurik ez
dagoela erakutsiz. Orain duen adinean ere horrela biziz eta ekinez, intsumisioa eta
desobedientzia zibila ez baita gaztaroko sukar beroaren ondorio, barne-muinetan
sentituriko premia kontzientearen ondorio baizik, parametro justuagotan oinarrituriko
mundu berriaren aldarrikapena baizik.
Mundu berria sortzen ahalegindu da gure adiskidea eta horrek etena ekarri du.
Etena, ez iraganarekin berarekin, iraganeko kontsentsu suntsitzailearekin baizik.
Txillardegik behin eta berriro salatu du orain arteko kontsentsu integratzaile horren
arriskua eta behin eta berriro azaldu ditu disentsuko jarrerak, gure kontzientzien bar-
nean ezarri nahi zen kontsentsu hori bere artikulu latzekin arrakalatuz eta sasi-irten-
bideen sendotasun itxurazkoa pitzatuz. Hitz batez, etena ekarri du, eta aurreko egoera-
rekiko etena aldarrikatu du, eten horretan parte hartzera deituz. Zer esanik ez, hori
mingarri gertatzen zaie, teorian egoerarekin konforme egon ez arren praktikan egoera
horretan eroso bizi direnei, nola edo hala sisteman integraturik daudenei. Eta horrek
ekarri du bazterketa ofiziala; baina, aldi berean, horrek sortu du askorengan bere
lanagatiko eta ibilbide osoagatiko estimua.
Bere lanetan, iritzi-sortzaile handia izan da kontsentsuaren aurkako jarrera
horretan, eta horregatik "oker" zebilelako ustea zabaldu da sarritan, gehiengo
instalatuaren ustez "oker" zebilela argi baitzegoen. Nik neuk ere hori uste dut, baina
alderantzizko interpretazioaz. Beti "oker" baina beti norabide berean okertuta, helburu
bererantz zuzenduta: euskal nortasunaren berpizterako bidean okertuta. Zuzen, beraz.
Zer esanik ez, horrez gain, Txillardegiren beste hainbat euskarazko lan azter di-
tzakegu, ekimen positibo eta esnatzaileak, guztien begien bistan daudenak. Nork ez
daki arlo askotan bide-urratzaile izan dela, hala nola nobelagintzan, gramatika-gaietan,
fonetikan, euskararen ahoskeraren problematikan, intonazioaren garrantziaren azter-
ketan, linguistika eta matematikaren arteko erlazioan, soziolinguistikan (zenbat infor-
mazio ez ote digun eman, herri gutxiengotuen arazo linguistikoez, diglosiaz eta
abarrez)... Horietan guztietan beti gordin, beti latz, pesimista antzean, baina zirikatu
eta bultzatu nahian, ekintzaile.
Arlo horietan guztietan, behin eta berriro aurreratu egin zituen bere garaian, bai
problemen planteamendua eta bai geroago etorriko ziren hainbat eta hainbat soluzio.
28 Txillardegi lagun-giroan
Hori ere Txillardegiren ezaugarritzat hartu behar dugula uste dut. Nik uste dut, arlo
horietan guztietan esnatzaile-lana izan duela, geunden lozorrotik ateratzeko ahalegi-
nean. Agian horregatik ez zen ulertua izan.
Kasu bat aipatzearren, nire esperientzia propioari dagokionez guztiz interesgarri
eta motibatzaile suertatu zitzaidalako bederen, egoera diglosikoaren tratamenduan eta
kontsentsu maioritarioak matematikoki dakarkigun desagerpenaren azalpena ekarriko
dut gogora. Diglosia hizkuntza inposatzaile baten kontsentsu sutila baino ez dela era-
kutsiz, hortik gure hizkuntzaren heriotzarako bidea zein laburra izan daitekeen irakatsi
zigun. Eta giza taldearen edozein tamainatan egoera diglosikoak duen eragina argi eta
garbi ulertu genuen, berak argi azaldu ondoren ezen, konbinatoriaren legeen arabera
dena galtzeko genuela, eta aldats beheran gindoazela, kontsentsu sutil hura apurtu
ezean. Egia esanda, lehenagotik ere intuitzen genuen egoeraren asimetria, baina intui-
tzen genuena forma matematikoan ikusi genuen orduan, eta horrek asko areagotu zuen
gure jarrera-aldaketa. Niri asko argitu zidan behintzat, argumentazio eta arrazoitzearen
mailan.
Hizkuntzaren arloko kontsentsuak lortzeko modu bakarra, hizkuntza bakoitzak
bere unibertsoa izatean datzala ulertu genuen Txillardegiri esker, nahiz eta gero horren
formulazioa askoz gehiago landu den, azken urteotan. Geuk ere --euskaldunok,
alegia-- euskararen unibertso horretan soilik lortu ahal izango dugu kontsentsu
praktikoa, edo beste hitz batzuez esateko, gizarteko bizitzaren euskal elebakartasunean
edo gizarte barneko euskal monolinguismoan. Txillardegiri irakurriz argi ulertu
genuen elebitasunaren tranpa, gure egunotan ere oraindik Euskal Herrian argi ez
dagoena, eta egunero entzuten ditugun diskurtso-moduetan gehiegi argitu gabe
dagoena. Elebitasun edo eleaniztasun pertsonala eta elebakartasun soziala elkarrekin
bateragarriak direla ikusten dudan modu berean, eleaniztasun kolektiboan oinarrituriko
proiektuaren gezurra sumatzen dut argiro, eta hori benetan kezkatzen nauen arazoa da.
Jakin baitakit gure herriaren (berr)eraikunta nazionaleko proiektuan argi ez dagoen
puntua dela, lurraldetasunaren eztabaida gero eta argiago dagoen arren. Lurralde-
tasunaren arazoa eta bertako hizkuntzaren arazoa txanpon beraren bi aurpegiak baitira,
hizkuntzak bere lurraldea behar baitu. Hizkuntza ez baitago soilik paperean,
lurraldetasuna osatzen duten pertsonen bar-nean baizik.
Ez naiz gehiago luzatuko, eta neure iritzia esaldi bakarrean laburbilduko dut:
Txillardegik bere marka utzi digu askori. Ez dakit nik oraingo belaunaldi berrikoei utzi
dien, baina zalantzarik ez dut gure belaunaldiko euskaltzaleengan izugarrizko eragina
izan duela aitortzeko. Ez soilik ideiengatik, baita haren lanen irakurraldietan izandako
atseginagatik ere. Horren froga nabaria da, duela hogeita piku urte Euskal Idazleak
gaur libururako Joan Mari Torrealdaik egindako inkestan parte hartu genuenok orduan
emandako iritzia, ez baikenuen alferrik Txillardegi bera aukeratu gure idazle onenen
arteko onentzat, izen handiko beste askoren aurretik.
Aitorpena 29
Horietan guztietan izan du bere eragina nigan. Pozik aitortzen dut, esker onez.
Horixe da niri Txillardegik erakutsi didan ikasgai nagusia eta aitorpen honen muina.
30 Txillardegi lagun-giroan
Jose Luis sortzailekidearen jiteaz hitz bi
Iulen Madariagakoa
Abokatua
Adiskide edota lagun bati buruz zerbait idaztea, zinez, ekintza zaila eta delikatua
ohi da oso. Zentzu horretan ez dakit, benetan, ondo egin nuenentz mandatua onartuz.
Txillardegi --urte pilo batean barna, gure herri xehatuaren naziotasuna berrerai-
kitzeari ekin genionean, gau eta egun--, Jose Luis izena, halaxe, soil-soila, zen haren
lagun ginen guztiontzat.
Jose Luis pertsonaia konplexua da. Izaitez, gizasemeak oro bezala, gu denok
legez. Ez dut, bada, gauza handirik erran; gehienez, topiko bat. Zeren eta, gu denon
artean, zein ez dea "bitxia", "berezia"?
Has gaitezen, bada, hauxe aipatzen: Jose Luis nortasun handiko, pisutsuko gizona
dugu. Alta, ez dut ene lerro xume hauetan hartaz deskribapenik eginen. Honetaz, aldez
aurretik amore ematen dut, helburu ia ezinezkoa deritzodalako. Kasu! Ia ezinezkoa
niretzat, ez naiz bertze inori buruz ari. Ezen, objektibo ez izateaz beldur bainaiz.
Erranikoaren arabera, Jose Luisen aldeko liburu-omenaldi honetan, deliberatu dut
ene parte-hartzea honako hau izanen dela: gure ibilbide komunean (bertze
sortzaileekin batera) gertatu zitzaizkigun zenbait egitate eta episodio aipatzea; bai eta
zelakoa izan zen gure lagunaren jokaera ere haiei dagokienez.
Arras aspaldian ezagutu genuen elkar, Jose Luisek eta biok: 1948-49 urteen
inguruan. Donostiarra ere den ene lehengusu baten bitartez --Xabier Zabalo-- izan
zen gure lehen harremana eta lotura. Garai hartan Xabierrek, Jose Luisek eta bertze
adiskide batzuk --hala nola, Enparantzatar bat edo bi, Rafa Albizu Ezenarro...--,
lagun-arteko elkarte bat antolatua zuten Donostiako Antigua auzoan. "Eup Pelissier!"
zuen izena. Nolabaiteko "klub" pribatua zen, soziokulturala (euskal kultura bereziki),
neska-mutilek bultzaturik. Tropa polita eta atsegina zen. Orduan, ez hark ez nik ez
genekien zenbait urte geroago barriro topo eginen genuela, bainan arrunt bertze alor
batean: EKIN erakunde berria elkarrekin sortzeko (1952-53), bai eta, geroago, ETA
antolatu ere; eta, horrela, batera ari izana urte mordo batean zehar.
Bakoitzak dakienez, EKINen sortzaileen egitarauko lehen pondua, helburua edo
xedea zen --hagitz oroz gain--, Euskal Herriaren independentzia, erran nahi baita,
herrialde guztien arteko batasuna lortzea eta galduriko independentzia berresku-
ratzea. Honekin batera, noski, amildegian zen euskararen ikaste edo berrikasteari ekin
genion.
Ez zen, ordea, sozialismoa gure lehen garaiko egitarauan. Ez oraindik. Gero-
xeago etorriko baitzen. Bi izan ziren gure artean lehenak, edo gehien bat, kezkatu
zirenak hortaz: Mikel Barandiaran Alkorta bata (geroago Iberdueroko Nuklear Saileko
burua izanen zena), eta Txillardegi bertzea. Biak hasi ziren sozialismo klasikoaren
testu nagusiak gu denon eskuetara ekartzen.
Bizitzak, baina, itzuli ugari egiten du; ustekabe franko eta, oro har, amaigabeko
aldaketak eraginik. Alde batetik, Mikel, Euskal Herriko merkataritza-elkarte kontser-
badore eta kapitalistenean buru belarri murgildu zen, 1960an, ETAtik alde egin
ondotik. Egitez, haatik, hein batean berari zor dio izena gure erakundeak: ETA, alegia.
Nafarroako Obano-ko Aitonen semeen goiburua hartuz ("gizakia aske, aberri askean"),
Aberri ta Askatasuna (ATA alegia) proposatua izan baitzen. Baina ATA hori hitz
egokiena ez irudiz (euskalki baten arabera abere baten izena baita), hori ordezkatzeko
Euskadi ipini genuen azkenean, eta Euskadi Ta Askatasuna (ETA) geratuz.
Urteak joan eta urteak etorri, aldiak aitzina jo zuen eta, horrela, erakundearen
Bosgarren Batzar Nagusia iritsi zitzaigun. Honetan jazo zena, maiz eta testu frankotan
agertua da. Dakigunez, bilkura historiko hartan, bertzeak bertze --gaizki edo ondo
samar--, anitz definizio eman genuen hitz askotaz, hala nola, "herria", "nazioa", "bur-
geseria", "proletargoa"... Baita sozialismoaz ere. "Euskadi Ta Askatasuna" erakundea
zer izanen litzatekeen (edo zer izan behar lukeen) orduz gero finkatu genuen.
Noski, ez deritzot egoki, hic et nunc, amaigabeko eztabaidetan berrastea, (orduan
planteiatzen edo proposatzen zen) sozialismoa zer den/zen edo zer ez den/ez zen:
zientifikoa ala ez; iraultzailea ala sozialdemokrata; Moskutar, Pekindar, Habanatar edo
guztiz jator edo etxekoa izan behar zuen...
Edozein gisaz ere, 5. Biltzar Nagusia bururatu eta, handik egun gutitara, lau
etakidek (ez nornahi, haietarik hiru sortzaile baitziren: J. M. Benito del Valle, Agirre
Bilbao eta Jose Luis), hain zuzen ere Txillardegi bera buru zutela, zelanbaiteko
manifestu bat argitara eman eta hedatu zuten. Hauxe zioten: Bosgarren Biltzarrean
onarturiko testua arbuiatzen zutela, ezenez eta ETA erakundea sozialismo zientifikoa
(iraultzailea edota marxista, ez naiz zehatz gogoratzen) bilakatua baitzen. Ondorioz,
alde egiten zutela ETAtik.
32 Txillardegi lagun-giroan
Bai orduan, bai orain, errespetu osoz hartzen dut holako erabakia, ideiak, usteak,
pentsamenduak eta jokaerak oro hagitz zilegiak baitzaizkit. Kasu honetan, ordea,
azpimarratu nahiko nukeena da, ETAren historian gaindi, izandako bi lehen sozialista-
-aitzindarietako bat, berbera izan zela urte batzuk geroago ETAko bertze sozialista
"berantiarrak" --neu barne-- gaitzetsi zituena.
Patuaren itzuliak!
Hori 1967an gertatu zen. Hamar bat urte geroago, ikusiko genuen berriz ere, Jose
Luis ezkerreko abertzaleen artean --beharrik!--, zeinetatik hainbatek eta hainbatek argi
eta garbi aldarrikatzen baitzuten berenak egiten zituztela Marx-en ideiak eta bideak.
Txillardegiren nortasunaren bertze ikuspegi batez ihardunen dut orain. Ez da
soilik ikuspegiren bat, baizik eta, areago, Jose Luisek gehien eman diona gure herri
honi, ene uste apalaz: erran nahi baitut, haren paregabeko dohaina euskararako. Biziki
ontsa gogoratzen naiz, hastapen-hastapenetik --lehenik EKIN, gero ETA barnean--
euskararekin deus ikusteko zuen oro, hots, euskarari buruz zen guzti-guztia, Jose
Luisen eskuetan uzten genuela ex oficio. Hitz batez, gure "euskaralogoa" izendatu
genuen aho batez, lehen minutuaz geroztik.
ETAren sortzaile guztiok erdaldun ginen, Jose Luis bera ere barne (Iñaki Larra-
mendi izan ezik, behar bada). Gauza jakina denez, denok euskaldun bilakatu ginen
--zein edo zein hobeto edo txartoago--, eta, hortik abiatuz, azkar eta etenik gabe ekin
genion erakundearen euskal kultur politikari. Erran gabe doa, gure Euskaldungo eta
Euskararen "Sailburua" (oraingo egunetan erraten denez) Jose Luis genuela.
Kuriosoki, apur bat zentzu berean gertatu zitzaigun bertze alor batzuetan ere.
Errate baterako, ekonomiari buruz, Jose Mari Benito zen gure "magoa" urte frankotan
barna. Eta une batez, "gudu-adarra" eraikitzen hasi ginelarik, etakideek ene eskuetan
kokatu zuten ardura astun hori.
Aipa dezadan orain bertze egintza bat. 1964. urtearen hondarrean, Jose Mari
Benito, E. Irigarai, Jose Luis eta laurok Pariseko gobernuak ohildu edo kasatu gintuen
Iparraldetik. Sobera hertsia zela irudikatu baitzitzaion hari gure harreman edo eta
kolaborazioa lurralde horietako aberkideekin. Oroit Iparraldeko 1963ko (Lehen)
Aberri Eguna eta bertze.
Bi lehen hileetan gorde ginen, han-hemenka, Iparraldeko jendearen artean.
Pariserat joan ginen gero eta bertan geratu ere Jose Mari Benito, ingeniaritza-etxe
batean. Hendaiako adiskide abertzale sutsu zen Paul Legarralde-k, bere autoa utziz,
Brusel-eraino iritsi ginen bertze hirurok. Eta hemen hasi zen "eztabaida" hiruron
artean: Eneko Irigarai-k eta biok Aljeria-ra joan nahi genuen han kokatzeko: lan eta
Jose Luis sortzailekidearen jiteaz hitz bi 33
bizi. Independentzia berri-berri hatzemana eta lortua zuen herri hark kolonialismo
frantziarraren hatzaparretatik eta, ondorioz, komenigarri iruditu zitzaigun han ezartzea
gure herriaren alde ekiteko.
Harrigarria bada ere, Jose Luisek ez zuen deus entzun nahi proiektu hartaz. Hark
Europatik ez zuela irten nahi, "zaharregia"! zela (37 urte inguru zen orduan) eta, beraz,
Brusel-en geratuko zela. Eta hantxe plantatu, izan ere.
Bukaera gisa erranen nuke, betidanik pentsatu eta uste izan dugula ETAren
sortzaileok, gure lankide eta lagun min Jose Luisekiko, gizon hauta izan dela (eta da
beti) Euskararen eta kultur esparruan, XX. mendeko hoberena menturaz ez bada, bai
hoberenetako bat, zalantzarik gabe. Politikagintzan, ordea, ez bada hori bezain egoki
aritu, aitortu beharrekoa dut argi eta garbi hauxe: herriaren une larri guztietan, kinka
latzetan oro, gatazkaren lehen lerroan dugula beti ikusi, gure interesak gartsuki eta
finki defendatuz. Gure herri honek ez du hori ahanzten ahal
Hau dena errana izan bedi, nehor samindurik izanen ez delakoan.
34 Txillardegi lagun-giroan
Txillar, urte askotarako
Laura Mintegi
Idazlea, UEUkidea
Zenbait anekdota kontatuz eta umore-klabean, artikulu honetan kontatzen da zer-nolako
garrantzia izan duen Txillardegiren irudiak, euskara ikasi eta, apurka-apurka,
euskalgintzan eta euskal kulturaren munduan barneratuz joan den euskaldun berri
batentzat. Anekdotak pertsonalak diren arren, euskara nagusitan ikasi eta geroago euskal
letretan barneratu diren beste zenbaitek ere konta lezakete antzeko esperientziarik.
Kaixo Txillar. Lehenengo eta behin, zorionak! Liburu hau ez da behin adin batera
helduta gizon publiko bati zor zaion omenaldi derrigorrezkoa, baizik eta, honezkero
ohartuko zinenez, urtetan jo eta su ibili ondoren lagun batzuek egin nahi izan dizuten
urtebetetze-oparia. Badago aldea! Aukeran, norberak ere bigarren hau nahi izango luke
jubilaziorako unea heldutakoan, boato instituzional eta erakundeen onarpenaren ordez.
Zenbaitzuek hori baino ez dute jasotzen. Seinale txarra. Zertan aritu diren pentsatu
beharko lukete.
Bigarrenik, hemen idazteagatik barkamena eskatu nahi nuke. Azken garaian
(Jakin aldizkarian, etab.) zutaz hemen eta han idatzi dena irakurri ondoren, nahiko
ausarta da artikulua guztiz inpresionista egitea, hau da, ez azterketa linguistikorik, ez
hausnarketa politikorik, ezta ikerketa literariorik ere eskainiko ez duena. Nire honek,
zerbait izatekotan, oinezko euskaldun baten testigantza izan nahi luke. Izan ere,
euskalduna (berria) izanik, euskaltzalea, kulturgintzan aritua eta literaturaren munduan
murgilduta egonik, ezinezkoa izan baitzait hemen edo han zurekin topo ez egitea,
ubikuitatearen sekretua baitzeneukan. Nik topo nola egin dudan kontatu nahi nuke,
nire kasuan bezalaxe beste askorenean ere, zeu izan zarelako bidean behin eta berriz
agertu izan den erreferentzia.
Hirugarrenik eta azkenik, argi esan nahi nuke, ez liburu hau, ezta munduko
omenaldi guztiak ere, ez direla aitzakia nahikoa, pentsatzeari, idazteari eta, beharrez-
koa balitz, kontrakoa esateari ere ekiteko. Bakarrik faltako litzateke, guztion artean
mesedea baino areago kaltea egitea, Txillar kritikoa eta polemikoa isilaraziz. Baina hau
guztia esateko beharrik ere ez dagoela uste dut, oraindik ez baita heldu, zorionez,
Txillarren alde kritikoa apalduko duen zerik.
Eta sarreratxo hau eginda, Txillar, gutariko askorentzat zer izan zaren eta zer
zaren kontatu nahi nuke, hemendik aurrera anekdota pertsonalak erabiliz, baina,
hirugarren pertsonala erabiliz, pudoreak aginduta.
EUSKALDUN BERRI, EKIN EUSKARAZ
Askotxok ez du gogoratuko, ezta ezagutuko ere agian, baina 1971ko udazkenean
euskara ikasten hasi ginenontzat liburu hark izugarrizko balio motibatzailea eduki
zuen: "Euskaldun berri, ekin euskaraz". Xabier Kintana eta Joseba Tobar-en hitzaurre
baten ostean, bertan azaltzen ziren, euskaldun berriak izanik, ordurako nolabaiteko
onarpen publikoa bereganaturik zuten pertsonaiak, eta beraiek kontatzen zuten nola
hasi ziren euskara ikasten, zein metodorekin, zergatik, zerk bultzatuta, zer-nolako
hasiera traketsak izan zituzten eta, azkenik, nola heldu ziren hizkuntza arrotz hura (eta
aldi berean hizkuntza berezkoena, maitatuena) bereganatzera.
Txillardegiren konfidentziekin batera, Txomin Peillen, Gabriel Aresti, Jon
Mirande, Piarres Lafitte, Federiko Krutwig, Carlos Santamaria, Bernardo Estornes
Lasa, Andolin Eguskitza, Jon Juaristi, Natxo de Felipe eta beste hainbat euskaldun
berriren konfidentziak kontatzen ziren.
Liburu hark eduki zuen efektua, umetan gurasoek erosi zizkiguten "Forjadores
del Mundo Contemporáneo" izeneko liburuekin (bilduma osoa genuen etxean, lau
liburuki) izandakoarekin bakarrik konpara dezaket, non "Vidas Ejemplares" titulupean
300 pertsonaiaren balentriak eta aurkikuntzak deskubritu genituen. Orain gogoratu,
bakar batzuk baino ez ditut gogoratzen (Alejandro Handia, Bismarck, Darwin, Gandhi,
Garibaldi, Amundsen, Kafka, Escrivá de Balaguer, Lord Byron, Beethoven,
Bakunin...) baina gazte idealista baten irudimena eta abentura-gosea pizteko, biografia
haien eragina erabatekoa izan zen, eta liburua itxi ondoren luze mantentzen ziren
bertan irakurritako hitzak eta, hitzei esker, nork bere koloreek irudikaturiko imajinak
gogoan zintzilikaturik. Liburuaren helburua, ulertuko denez, hauxe zen, alegia,
norberak bere buruari esan ziezaiola: "beraiek egin badute, nik zergatik ez?".
Esan bezala, beraz, eta euskalduntzearen prozesu gorabeheratsuan hasiberri
ginenoi, eredugarri aurkezten zitzaizkigunen artean, hau da, euskara nagusitan ikasi
zutenen "vidas ejemplares" horien artean, Txillar zegoen, eta bertan egin nuen topo
lehenengoz berarekin.
Bera, euskaldun berria izanik, ez zen soilik euskaldun osoa (orduko hartan gure
lehen ardura zen, totela izan gabe, esaldi osoa amaitu ahal izatea eta, Sabin Egileor
gure irakasleak --mila esker, Sabin!-- esaten zuenez, autobusa heldu aurretik, autobusa
noiz helduko zen geralekuan zegoenari tirada batez galdetu ahal izatea); euskaldun
36 Txillardegi lagun-giroan
berria izanik, berriz diot, gramatikaria ere bazen, hainbat linguistika-libururen egilea,
eta gainera, idazlea, nobelagilea alegia! Hura bai zen norberarentzako aurkikuntza
handia! Berak gorpuzten zuen, oraindik ametsa izatera ere ailegatzen ez zena; hots,
berak frogatzen zuen, hizkuntza estrainioa nagusitan bereganatu arren, inoizko batean
euskaraz ere isur nitzakeela garai hartan zirri-borratzen ari nintzen poema
tontoleszenteak. Txillardegik egin bazuen, nik ere egin nezakeen, zergatik ez?
Txillar izan zen, beraz, euskal idazle-gurako batek islaturik ikusi nahi lukeen
lehen eredua; bera zen ispilu eta xedea, erreferente bat, oraindik bakarra, euskal
munduan sartu berri-berria zen erdaldunarentzat.
Honela ulertuko da zer-nolako emozioa sentitu nuen --berak gogoratu ere ez du
gogoratuko seguruen-- urte asko beranduago (86 edo 87an), eta manifestazio baten
ondoren (edo aurretik, nola gogoratu?) Donostiako Barandiaran tabernako terrazan
zenbait pertsonarekin batera geundela, idazten ari zen nobelari buruz nire iritzia eskatu
zidanean, profesio-kide bati galdera luzatzen zaion naturaltasun berberaz: "Laura, zuk
zein narratzaile erabiliko zenuke nobela honetarako, hirugarren pertsonakoa edo
lehen pertsonakoa?".
Nork eta Txillardegik, nori eta niri!; idazleen arteko elkarrizketan ari ginen eta,
gainera, neure iritzia eskatzen zidan! Eguzkia sartzear zegoen Ondarretaren atzealdetik
eta niri paisaia ederra, ezin ederragoa, iruditu zitzaidan hura.
Nobela hura "Exkixu" izan zen amaitutakoan, eta nik maitasun berezia diot,
bestelako kontsiderazioak alde batera utzita. Bidenabar esan dezadan nobela hori,
beste zenbait arrazoirengatik ere, oso begikoa dudala, liburu horretan beste edozeine-
tan baino gehiago arriskatu zuelako. Kuraiaren irudia antzematen diot alde askotatik
begiratuta.
UZTARITZEKO KLANDESTINITATEAN
Lehen enkontrua (enkontru birtuala esango genuke gaur egun) liburu baten bidez izan
ondoren, bigarrena 1975eko irailean izan zen, urte hartako azaroaren 20 zoriontsurako
(geroago azaroaren 20ak ez du izan zoriontasun-kutsurik, alderantziz baizik) bi
hilabete eskas falta zirenean.
Udako Euskal Unibertsitatean geunden, Uztaritzen, eta gutariko gazteenok
kanpadendan bizi ginen besterik ezean, UEUren egoitzaren ondoko landan. Leku
hartan lehen aldiz dastatu genuen sentsazio berri ugari, eta denak oso gustagarriak
ziren: ikurrina ikusi ahal izatea masta luze-luzearen muturrean inolako debekurik
gabe; bikote berriarekin (gaur arte!) konbibentzia debekatua, euskara hutsezko
harreman etengabea, eta gainera, lehen bilera politiko klandestino zabalak.
Txillar, urte askotarako 37
Bilbon bilera klandestinoak ezagutzen genituen ordurako, baina mila komeria
egin behar izaten genuen denak bildu arte, eta amaitzean tantaka eta disimuluz atera
behar izaten ginen areto (sagutxulo) haietatik. Uztaritzen, aldiz, deiak zabalak ziren,
lekua eta ordua publikoki jartzen ziren txintxeta batekin edozein hormatan eta, gainera,
inork ez zuen kanpoaldean gelditu beharrik, polizia noiz helduko kontrolatzen. Haiek
bai sentsazio kilikagarriak!
UEUn historiaz, literaturaz, arteaz, feminismoaz... eta politikaz mintzatzen ginen,
jakina. Han zeuden, aurrez aurre eta inolako estalkirik gabe (kontuan hartu behar da,
garai hartan unibertsitate espainiarrean aurpegia estalirik mintzatzen ginela asanblade-
tan!), euskal militante errefuxiatuak, eta ETAren estrategia eztabaidatzen zen bilera
haietan. Han ikusi nuen lehenengoz Txillardegi eta, egia esan behar badut, bileretan
hitz egiten zenaren erdiaren erdia ere ez nuen ulertzen. Alde batetik, nire euskara-maila
hausnarketa sakonetan murgiltzeko modukoa ez zelako; beste aldetik, erreferentzia
politiko eta kultural asko falta zitzaizkidalako, eta ez nekien nortaz edo zertaz ari
ziren; eta, azkenik, zenbait gauza hitz erdiaz edo klabez esaten zirelako, gauzak
zehatz-mehatz azaldu gabe. Horiek ziren klandes-tinitatearen morrontzak, eta nire
euskarak oraindik ez zuen hura guztia ulertu ahal izateko finezia nahikorik.
Baina gurera etorriz, garrantzitsua izan zen niretzat Txillardegi han ere aurkitzea,
lehen ilaran. Bigarren ikasgaia eskaini zidan orduko hartan: linguista, gramatikaria eta
idazlea izateaz gain, militante politiko eta pertsona konprometitua ere bazela, nik
oraindik ez nekien norainoko konpromisoaz gainera.
1975eko UEU hura behar baino lehenago amaitu zen. Irailaren 27an Txiki eta
Otaegi fusilatuko zituela esan zuen diktadoreak eta, hura ikusita, Uztaritzen geunde-
nok komunikatu bat egitea eta hegoaldera ahalik eta arinen etortzea erabaki genuen,
hemen sumatzen ziren protestaldietan parte hartu ahal izateko. Muga pasatzea, askotan
bezala, sufrikario luzea izan zen. Motxilaren behealdean Krutwigen "Vasconia"
debekatua generaman, eta Karmele Rotaetxe-ren senarrari bizarra mozteko makina
nola desmontatu zioten ikusi ondoren, San Antoniori errogatibak egin genizkion liburu
hura aurki ez zezaten, aurkituz gero zer gerta zekigukeen pentsatze soilaz hotzikara
sentitzen baikenuen.
EUSKAL BOKALAK
Lau urte beranduago berriz egin nuen topo Txillarrekin, 1979ko udazkenean hain
zuzen. Oraingo honetan, ordea, bera irakasle eta ni ikasle izatea suertatu zitzaigun,
Deustuko Unibertsitateak eskaini zituen doktorego-ikastaroetan, euskaraz lehenengoz.
Beraz, hiru hilabetez, ikastaro bat eman zigun ikasle bakar batzuei. Gutxi ginen, baina
(orain konturatzen naiz hobeto) ikasle-talde hark ez zuen ahuntzaren gauerdiko eztulaz
inolako zerikusirik.
38 Txillardegi lagun-giroan
Ondo gogoratzen ditut doktorego-programa hartan bertan, eta "Euskal nobela
modernoa" titulupean, Txuma Lasagabaster-en taldean geunden ikasleen izenak:
Xabier Kintana, Gotzon Garate, Jon Kortazar, Karmelo Landa, Antton Azkargorta eta
seiok. Luxu hutsa. Lasagabasterrek esaten zigun Txillardegi eta Saizarbitoria zirela
euskal nobelagintza modernoaren aitak (gurasoak, aita-amak...). Eta hori entzun ondo-
ren, Txillarrekin berarekin egoteko aukera izaten genuen ondoko ikasgelan, Txumaren
klasean egondako ikasle berberak gehi beste lauzpabost ikasle gehiago. Ez zegoen
gehiago eskatzerik.
Txillardegiren gaia ez zen literatura, doktorego-ikastaro hartan. Titulua entzun
nuen lehenengoan barrez hasi nintzen, "ez da posible", esan nuen, "horretaz zer esan
daiteke hiru hilabetetan zehar?". Ikastaroaren titulua "Euskal bokalak" zen eta, hasi
aurretik, ez nuen imajinatzen a, e, i, o eta u esateaz aparte (agian ü ere bai) zer gehiago
esan zitekeen. Eta bai, badago esaterik, alajaina. Oraindik dauzkat gordeta apunteak.
IRAKASKIDE UNIBERTSITATEAN
Handik urte batzuetara berriro egin genuen topo unibertsitatean, baina oraingoan ez
UEUn ezta Deustuko Unibertsitatean ere, EHUn baizik, biak irakasle. Berak hurbiletik
segitu ahal izan zuen Ertza taldeak errektore-hauteskundeetarako birritan aurkeztu
zuen kandidatura eta, errektoregaia nintzen aldetik, nahi genuen unibertsitate-ereduaz
luze mintzatzeko aukera izan genuen.
Beti ez geunden ados, baina ezadostasunak ez ziren estrukturalak, koiunturalak
baizik. Gainera, bere etxean biltzean (Donostiako etxea seme-alabei utzita, mendian
galdurik dagoen baserri batean bizi zen ordurako), bera eta bere ingurunea ikusteko
parada ederra eman zigun, bai eta zein pianojole fina den frogatzeko ere.
Nik, bestalde, berriz ere ikusi ahal izan nuen Txillar kritikoa eta zorrotza, Pinillos
irakaslea honoris causa doktorea izendatu zenean. Ikasleekin batera, pankartaren
atzean zegoen irakasle bakarra bera izanik, Pinillos-en izate faxista eta arbuiagarria
salatu zuen, kontuan hartu gabe bere katedra, bere senadore-titulua edo pankartakide
guztien adina bikoiztu eta hirukoiztu egiten zuela. "Chapeau, Txillar" artikuluan esan
nion bezala, giro akademikoan zerbait txarto ikusita badago, ez da ideia-kontrastea edo
eztabaida zientifikoa (ez dago ikusita, ez txarto ez ondo; ia ez dago), formak ez gorde-
tzea baizik. Forma, itxura, planta, eta agerpena sakratuak dira hipokrisia akademikoan,
eta horien aurka egindako egintzak larrutik ordaintzen dira eguneroko konbibentzia
unibertsitarioan. Berak egin egin zuen, eta honela lortu zuen beste domina bat bere
curriculum kontestatarioan.
Gertaera horrez gain, orduko hartan Jazinto Iturbe euskara-errektoreordearekin
batera, Iñaki Alegria-k, Pilartxo Etxeberria-k eta hirurok EHUrako Euskara I. Plangin-
Txillar, urte askotarako 39
tza sortu genuenean, beste euskaltzale askoren babesarekin batera Txillarrena ere suma-
tzen zen unibertsitatea euskalduntzeko egiten ari ginen ahalegin hartan.
NOLA IKUSTEN DUDAN
Ez dagokit niri Euskaltzaindiarekiko aferaz mintzatzea (nahiz eta horren inguruan
denok daukagun geure iritzia), ezta bere aportazio politikoaz, linguistikoaz edo litera-
rioaz. Nik baino gaitasun handiagoa dutenek egingo dute lan hori, lTxillardegi lagun-giroan