IRAKURRIZ IKASI
IRAKURMENA ETA IDAZMENA LANTZEKO
MATERIALAK
UEU
© Abel Camacho
© Udako Euskal Unibertsitatea
ISBN: 84-8438-020-3
Lege-gordailua: BI-2947-01
Imprimategia: RGM, Bilbo
Azaleko diseinua: Iñigo Ordozgoitia
Banatzaileak: UEU. Erribera 14, 1. D 48005 BILBO telf. 94-6790546
e-mail: argitalpenak@ueu.org www.ueu.org
Zabaltzen: Portuetxe 88, 20018 DONOSTIA
AURKIBIDEA
Sarrera...........................................................................................................................................................7. or.
Edukiak ......................................................................................................................................................11. or.
1. Ikasturtea hasi da...............................................................................................................................17. or.
2. Hogeita hamazortzi...........................................................................................................................21. or.
3. Zer jan behar dugu?..........................................................................................................................25. or.
4. Telebista-ereduak ..............................................................................................................................29. or.
5. Bidezko merkataritzaren alde..........................................................................................................35. or.
6. Droga sintetikoen nahaste-borrasteak ...........................................................................................41. or.
7. Aita bananduak..................................................................................................................................47. or.
8. Euskararen bide luzea.......................................................................................................................53. or.
9. Petras txostena...................................................................................................................................59. or.
10. Ikuttu nion, ikuttu nion....................................................................................................................65. or.
11. Internet. Beste ikuspuntua...............................................................................................................71. or.
12. Airearen kutsadura............................................................................................................................77. or.
13. Zein dira zure idazteko ohiturak?...................................................................................................83. or.
14. Ikasleen nahasmendu psikologikoak..............................................................................................89. or.
15. Paragrafoz paragrafo.........................................................................................................................95. or.
16. Informazioa aurrera..........................................................................................................................99. or.
17. Umeak...............................................................................................................................................105. or.
18. Printzesak eta marinelak.................................................................................................................111. or.
19. Zerk kezkatzen zaitu?.....................................................................................................................115. or.
20. Ozono-geruza, babesean ere zuloa...............................................................................................121. or.
21. Azterketak ........................................................................................................................................125. or.
22. Tabakoa ............................................................................................................................................131. or.
23. Futbola eta doping-a.......................................................................................................................137. or.
24. Entziklopedia etorkizunean...........................................................................................................143. or.
Zenbait ariketaren ebazpen-orriak.......................................................................................................149. or.
Sarrera Irakurriz ikasi
7
SARRERA
1. ZER DA IRAKURRIZ IKASI ?
Esku artean duzun liburua ez da euskara ikasteko beste metodo bat, hau da, egunez egun gelara
eramateko prest izango duzun unitate didaktikoen segida.
Bestelakoa da Irakurriz Ikasi-ren asmoa: irakasleari aukerako materiala eskaintzea, ikasgelan
planteatuko dituen ohiko jarduera eta ariketen osagarri izan nahi duena. Irakasleak dituen joera
metodologikoak dituela, zenbait unetan bere programazioan txertatzeko moduko materiala izan
nahi du honek. Honela, bada, material irekia eta bestelako jarduerekin bateragarria izan nahi du.
Azken batean, irakurmena eta idazmenaren lanketarako markoa eskaini nahi izan dugu. Irudia,
edozein kasutan, irakasleek eta ikasleek margotu beharko dute, beren interes, gustu eta beharren
arabera. Hau dela eta, garrantzi handikoa iruditzen zaigu azpimarratzea liburu hau ez dela hurrenez
hurren eta ikas-unitatez ikas-unitate erabiltzekoa, unean uneko egoera eta behar jakinei erantzutekoa
baizik.
Irakurriz Ikasi HEOK-ek (Helduen Euskalduntzerako Oinarrizko Kurrikulua) zehazten duen 3.
mailari dagokion material-sorta da. Edonola ere, beste hainbat arlotan ere erabilgarri suerta daiteke;
baina, oro har, 900 bat ordu jaso dituzten ikasleekin erabiltzekoa izango da.
2. NOLAKOA DA IRAKURRIZ IKASI ?
Material-sorta honen interesgune nagusia hizkuntza idatziaren lanketa da, ezbairik gabe. Bereziki
bi alderdiri heldu nahi izan diegu:
1. Idatzitakoaren ulermena.
2. Idatzizko ekoizpena.
Unitate didaktikoetako ariketak hizkuntza idatziaren lanketan fokalizatuta badaude ere, ez dute,
esan bezala, jarduera itxiak izan nahi: irakasleak aurrean dituen ikasleak dituela, egokien irizten dion
moduan jarraipena emateko modua posibilitatzeko ahalegina egin dugu.
Gure helburua hizkuntzaren erabiltzaile trebeak lortzea izanik, euskarazko hedabideetan
agertzen zaigun euskara erreala islatu dugu. Horrela, liburuan zehar idatzizko testu errealen erabilera
didaktikoaren aldeko apustu garbia egin dugu, dituzten zailtasun eta arauekiko kontraesan guztiekin,
baina baita beren aberastasun eta aniztasunarekin ere. Hori dela-eta, testu gehienak moldatu gabeak
dira, argitara eman ziren bezalakoxeak.
Irakurriz ikasi Sarrera
8
Aipatzekoa ere bada, ikasgelan erabiltzeko materiala dela batez ere: elkarlanean eta
elkarreraginean ikasteko estrategietan oinarritzen dira ia ariketa guztiak. Edozein kasutan, ikasleek
beren kasa ikasteko modua ere izango dute. Honetarako, ikastunitateen hasieran fokua edo
garrantzizkoena zer den izango dute agerian. Bestalde, zereginen kontsigna argiak eskaintzen dira,
bai eta zenbait ariketaren ebazpen-orriak ere.
Edozein kasutan, material-sorta honen ekarri nagusiena alderdi estrategikoan aurkituko dugu:
planteatzen diren jardueren bitartez, ikaslearen prozesu kognitiboak mesedetu nahi izan ditugu.
Honela, ikaskuntzaren ikuspegi konstruktibistaren baitan, ikasleak lehendik dakien horretan
oinarritzen dira jarduerak. Irakur- eta idatz-estrategiei buruz hausnarketa egitera bultzaturik,
estrategia zehatzak aurkeztu eta lantzea proposatzen da gero. Beraz, estrategia metakognitiboek
erabateko garrantzia hartzen dute ikaskuntza-prozesuan, zeren ikasleak kontzienteki aztertu beharko
baitu nola ikasten ari den, hortik aurrera nola hobe dezakeen erabakitzeko.
3. UNITATE DIDAKTIKOEN DISEINUA
Batetik bestera alderik izan badaiteke ere, gehienetan honako egitura eta ezaugarri hauek dituzte
unitate didaktikoek:
! Gai baten inguruan taiututako unitateak dira
! Gaia girotu eta ikasleen aurre-ezagutzak aktibatzeko galdetegitxoa edo zeregin laburra
! Irakurtzean / idaztean dituzten estrategiei buruzko galdetegia
! Euskarri nagusia: idatzizko testua
! Ulermena edo idazmena garatzeko ariketak
! Diskurtsoa eta gramatika lantzeko ariketak
! Ekoizpenerako tartea: mintzamena / idazmena
4. HELBURUEN ZEHAZTAPENA
Honako helburu hauek izan ditugu gogoan:
A. Ulermenerako prozedurak
Idatzizko testu eta ariketen bitartez, ulermena garatzeko estrategia eta prozedura zehatzak
aurkeztu eta landu nahi izan ditugu bereziki, hizkuntza bera lantzeko teknika eta ariketak albo
batera utzita.
B. Ekoizpenerako prozedurak
Mintzamenari bi alderditatik heltzen zaio:
Sarrera Irakurriz ikasi
9
- batetik, ikasleek elkarlanean aritu beharra izango dute, interakzioa bultzatuz,
- eta bestetik, unitate didaktikoen amaieran galdetegi, eztabaidarako puntuak zein
bestelakoak agertuko dira sarritan. Ariketa hauen helburua erroreen prebentzioa eta
gutxieneko ahozko komunikazio-estrategien aurkezpena / garapena izango da.
Dena dela, gogoratu mintzamena eta ahozko hizkuntzaren lanketa ez dela material honen xede
nagusia.
Idazmenari dagokionez, idazketa-prozesua garatzeko ariketez gain, diskurtsoaren analisiari ere
ematen zaio garrantzia.
C. Ikas-estrategiak
Idatziaren ulermena edo ekoizpena garatzeko prozedurez gain, ikasten ikasteko estrategiak ere
planteatzen dira:
- Irakurtzean / idaztean dituzten ohitura, modu edota helburuez hausnarketa egitera
bultzatu nahi ditugu ikasleak.
- Irakur- eta idatz-estrategia zehatzak proposatu eta landuko dira.
- Irakurtzeko / idazteko autonomiaren premia azpimarratzen da.
D. Diskurtsoaren analisia eta gramatika
Hainbat dira diskurtsoa aztertzera etorriko diren ariketa eta teknikak. Honako hauek dira,
besteak beste, aurkeztu eta landu nahi izan ditugun puntuak:
- Testuingurua eta osagaiak: hartzailea, erregistroa...
- Idatzizko testuen ezaugarriak: koherentzia, kohesioa...
- Koherentziarako baliabideak: tema/remaren garapena, paragrafoaren unitatea...
- Bereziki testu-mota hauek: argudioa, azalpena eta narrazioa
- Hainbat gramatika-egitura
Irakurriz ikasi Sarrera
10
ERABILITAKO TESTUAK ETA EGILEAK
Lontxo Oihartzabal: "Ikasturtea hasi da". Euskaldunon Egunkaria, 1996-9-24
Idurre Eskisabel: "38". Euskaldunon Egunkaria, 1997-5-21
Elena Corrales: "Zer jan behar dugu?". Euskaldunon Egunkaria, 1996-1-14
Jose Inazio Ansorena: "Telebista-ereduak". Euskaldunon Egunkaria, 1994-3-23
Joxerra Zabala: "Bidezko merkataritzaren alde". Euskaldunon Egunkaria, 1996-10-13
Martin Barriuso: "Droga sintetikoen nahaste-borrastea". Euskaldunon Egunkaria, 1996-7-27
Amaia Vazquez: "Aita bananduak". Euskaldunon Egunkaria, 1995-3-2
Elhuyar: hainbat definizio. Hiztegi Entziklopedikoa
Koldo Mitxelena: "Euskararen bide luze bezain malkarrak". Euskararen liburu zuria
Jon Eskisabel: "Petras txostena". Euskaldunon Egunkaria, 1996-10-3
Joxerra Garzia: "Ikuttu nion, ikuttu nion...". Euskaldunon Egunkaria, 1996-2-2
Julio Gonzalez Abascal: "Internet. Beste ikuspuntua". Euskaldunon Egunkaria, 1996-11-8
Allande Sokarros: "Airearen kutsadurak heriotza azkartu die ehundaka laguni". Euskaldunon
Egunkaria, 1996-2-8
I. Petxarroman: "Ikasleen nahasmendu psikologikoak". Euskaldunon Egunkaria, 1996-3-20
Hainbat testu-pasarte. UNESCOren Albistaria
Juan Luis Zabala: "Umeak". Euskaldunon Egunkaria, 1995-6-7
Jone Larrañaga: "Printzesak eta marinelak". Euskaldunon Egunkaria, 1995-5-9
Jabier Agirre: "Umeen agresibitatea". Argia, 1997-4-20
Iñaki Irazabalbeitia: "Ozono-geruza, babesean ere zuloa". Jakin, 81 zk.
Peru C. Saban: "Azterketak". Euskaldunon Egunkaria, 1996-5-29
Florentino Alargunsoro: "Futbola eta doping-a". Elhuyar, zientzia eta teknika, 91 zk.
Joxerra Aizpurua: "Entziklopedia etorkizunean". Jakin, 72 zk.
12
EDUKIAK
UNITATE DIDAKTIKOAK ULERMEN-PROZEDURAK EKOIZPEN-PROZEDURAK IKAS-ESTRATEGIAK DISKURTSOA
1 IKASTURTEA HASI DA
17. or
- Irakurtzeko zenbait estrategia
aurkeztea: predikzioak egitea,
informazio jakin bat lortzeko
irakurtzea, hitz ezezagunak
testuinguruaren laguntzaz asmatzea...
- Ahozko interakzioa bultzatzea
- Hitz egin aurretik, zenbait erroreren
prebentzioa egitea
- Irakurketa-prozesuaren osagaiei
buruz hausnarketa egitea
- Autonomiaz irakurtzen trebatzea
- Hipotesiak formulatzea
- Eginiko hipotesiak baieztatu edo
ezeztatzea
- Gai berberari buruzko bi ikuspegi nola
eman daitezkeen aztertzea
2 HOGEITA HAMAZORTZI
21. or
- Testuaren informazio orokorra
aurkitzea
- Hitz ezezagunen esanahia inferitzea
testuinguruaren bidez
- Hitz berri batek beste ezagun batekin
duen lotura (ate atezain) atzematea
- Ahozko interakzioa bultzatzea - Nork bere irakurtzeko ohiturei buruz
hausnarketa egitea
- Nork bere irakur-estrategia okerrak
atzeman eta zuzentzen saiatzea
- Autonomiaz irakurtzen trebatzea
- Zenbait testu-mota aurkeztea:
azalpena, argudioa, narrazioa...
- Testuaren tonua atzematea: serioa,
ironikoa, kritikoa...
3ZER JAN BEHAR DUGU?
25. or
- Irakurri aurreko predikzioak egitea
aurretikako ezagutzetan oinarrituz
- Hitz ezezagunak, ulerkuntzarako
klabeak ez badira, albo batera uzten
ikastea
- Ahozko interakzioa bultzatzea
- Ahoz iritzia adieraztea
- Hipotesiak formulatzea
- Eginiko hipotesiak baieztatu edo
ezeztatzea
- Definizioak irakurtzen trebatzea
- Erregistro formala: teknikoa
4TELEBISTA-EREDUAK
29. or
- Irakurri bitarteko hipotesiak egitea,
testuan ematen den informazio
berrian oinarrituz
- Mezua eraikitzen trebatzea
- Ahoz iritzia adieraztea
- Hitz egin aurretik, zenbait erroreren
prebentzioa egitea
- Ikaskuntzaren planifikazioa: teknika
eta eginbide eraginkorrenak
ezagutzea
- Ulermenaren prozesua nola gertatzen
den ulertzea
- Irakurtzean zenbait erabaki hartzera
bultzatzea
- Argudioa
5BIDEZKO
MERKATARITZAREN
ALDE
35. or
- Irakur-estiloak aurkeztea:
1. nahi gabe egiten dena,
2. irakurketa azkarra (gainirakurketa eta
xehea)
3. irakurketa intentsiboa eta,
4. irakurketa estentsiboa
- Ahozko interakzioa bultzatzea - Nork bere irakurtzeko ohiturei buruz
hausnarketa egitea
- Ikaskuntzaren planifikazioa: teknika
eta eginbide eraginkorrenak
ezagutzea eta negoziatzea
- Irakur-helburuaren araberako estiloa
izatea
- Azalpena
6 DROGA SINTETIKOEN
NAHASTE-BORRASTEAK
41. or
- Irakur-estiloak: irakurketa azkarra
1. Gainirakurketa: testuaren gaia eta
ideia nagusiak atzematea
2. Irakurketa xehea: informazio jakin
baten bila
- Ahozko interakzioa bultzatzea
- Gai gatazkatsu bai buruz adostasuna
/ ezadostasuna adieraztea
- Parafrasiak erabiltzen trebatzea
- Betelaneko formulak erabiltzea
- Komunikazio-egoera batean beharko
dituzten baliabide linguistikoak
aurreikustea (baldintzazko egiturak...)
- Ikaskuntzaren planifikazioa: teknika
eta eginbide eraginkorrenak
ezagutzea
- Elkarreraginean ikastea
- Argudioa
13
7AITA BANANDUAK
47. or
- Irakur-estiloak: irakurketa intentsiboa
1. Edukiaren aldetik: interpretazioa
egitea
2. Formaren aldetik: hizkuntza aztertzea
- Irakurritako testuaren mezua idatziz
laburbiltzea
- Komunikazio-egoera batean beharko
dituzten baliabide linguistikoak
aurreikustea (iritzia nola eman...)
- Ahoz solaskideen erreakzioei
erreparatzea: noiz hartu txanda, noiz
utzi, besteek ulertu dutela ziurtatu...
- Jasotako informazioaren kalitatea
irizpide hartuta, eginiko laburpenak
elkarri ebaluatzen trebatzea
- Irakurtze-prozedura proposatzea:
1. Lehenik irakurketa azkarra egin ideia
nagusiak ateratze aldera
2. Ondoren, irakurketa intentsiboa
burutu:
2.1. Edukia interpretatuz
2.2. Hizkuntzari erreparatuz
- Argudioa
8EUSKARAREN BIDE
LUZEA
53. or
- Irakur-estiloak: irakurketa intentsiboa
1. Edukiaren aldetik: informazioa
interpretatzea
2. Formaren aldetik: hizkuntza aztertzea
- Gai ezagun bati buruz aurre-
ezagutzak aktibatzea
- Irakurritakoaren ebaluazioa egitea
- Gainerako ikaskideei gai bati buruz
daukaten informazioaren berri ahoz
ematea
- Irakurketa-teknika eraginkorrak
ezagutzea:
1. Funtsezko informazioa atzematea
2. Funtsezkoa ez dena albo batera uztea
- Zailtasun handiko testuen sintaxia
hobeto ulertzen trebatzea:
1. Perpaus nagusiak eta menpekoak
identifikatzen trebatzea
2. Perpaus nagusien subjektuak eta
berauen aditzak seinalatzea
- Erregistro teknikodun testuak
irakurtzen trebatzea
- Argudioa
- Sintaxiaren lanketa
9PETRAS TXOSTENA
59. or
- Irakur-helburuaren araberako estiloa
aukeratu eta gauzatzea
- Irakur-estiloak lantzea
- Jarioa lantzea
- Idatzi aurretik, planifikazioa egiten
trebatzea
- Autonomiaren garapena mesedetzea
- Irakurtzean zenbait erabaki hartzera
bultzatzea
- Zenbait osagai diskurtsibo lantzea
(asmo komunikatiboa, testuingurua,
testu-mota...)
10IKUTTU NION, IKUTTU
NION...
65. or
- Irakurketa intentsiboa garatzea
- Mezuaren interpretazioa egiten
trebatzea
- Mezuaren lotura kulturalak atzematea
- Irakurritako testuaren asmo
komunikatiboa zein den atzematea
- Ikaskideen hitz egiteko txanda
errespetatzen ohitzea
- Besteek esan dutena ulertu duela eta
norberari ere ulertu diotela ziurtatzen
trebatzea
- Adierazi nahi den mezua ondo
zehazten trebatzea
- Eskainitako adibideen bitartez
gramatika-araua induzitzea
- Mapa semantikoak zertan diren
aurkeztea
- Diskurtsoa beti ere homogeneoa ez
dela konturaraztea: testu-mota bat
baino gehiago ager daiteke batera
- Ustea adierazteko baliabideak: iritzi
aditza
11INTERNET. BESTE
IKUSPUNTUA
71. or
- Egilearen asmo komunikatiboa
atzematen trebatzea
- Testuaren informazioa aztertzea:
1. Zein da oro har defendatzen den
tesia?
2. Zein dira ikuspuntu honi egileak
aurkajartzen dizkion argudioak?
- Elkarreraginean ikastea
- Aurre-ezagutzan oinarrituta, gai baten
idatzizko definizioa egitea
- Jasoriko informazio berriari esker
hasierako definizioa hobetzea
(ikaskideek edo testuak emanikoa)
- Testu baten asmoa zein den
atzematea ulerkuntzarako gakoa dela
konturatzea
- Aurre-ezagutzen garrantziaz jabetzea
- Jasoriko informazio berria norberaren
ezagutzekin erlazionatu eta alderatzea
- Informazio berria norberaren ezagutza-
-eskemetan txertatzea
- Paragrafo-motak: definizioa
- Testuen asmo komunikatiboa
- Testu-motak
- Testu-egiturak
12AIREAREN KUTSADURA
77. or
- Hitz berri batek beste ezagun batekin
duen lotura (ate atezain) atzematea
- Arazo baten aurrean eragileak eta
soluzio posibleak ahoz zerrendatzea
- Lexikoa ikastean dituzten ohiturei
buruz hausnarketa egitea
- Ikasleak eduki berrien aurrean beren
aurre-ezagutzetatik abiatzea
- Lexikoaren sorkuntza-bideak
ezagutzea:
1. Hitz mailegatuak
2. Hitz sortzaileak: aurrizkiak, atzizkiak
eta hitz elkartuak
14
UNITATEAK ULERMEN-PROZEDURAK EKOIZPEN-PROZEDURAK IKAS-ESTRATEGIAK DISKURTSOA
13ZEIN DIRA ZURE
IDAZTEKO OHITURAK?
83. or
- Irakurritako testu baten koherentzia
ebaluatzea
- Testu baten informazioaren garapena
atzematea
- Zenbait kontzeptu idatziz definitzea - Idatz-prozesuaren osagaiei buruz
hausnarketa egitea
- Nork bere idazteko ohiturei buruz
hausnarketa egitea
- Nork bere idazketa-estrategia okerrak
atzeman eta zuzentzen trebatzea
- Testuen ezaugarriak eta unitate
linguistikoak ezagutzea
- Koherentzia: tema / rema jokoa
14IKASLEEN
NAHASMENDU
PSIKOLOGIKOAK
89. or
- Testu baten informazioaren garapena
atzematea
- Irakurritako artikuluaren alderdi
diskurtsibotik ebaluatzen trebatzea
- Ahozko interakzioa bultzatzea - Nork bere idazteko ohiturei buruz
hausnarketa egitea
- Testu-antolatzaileen funtzioa
atzemanda, gero zer-nolako
informazioa datorren (kausa,
adibidea...) inferitzea
- Testuen ezaugarriak: koherentzia eta
kohesioa
- Koherentzia eta informazioaren
garapena: tema / remaren jokoa
- Kohesio-baliabideak: lokailuak eta
testu-antolatzaileak
15PARAGRAFOZ
PARAGRAFO
95. or
- Irakurketa intentsiboa garatzea - Emaniko baldintzak betez, paragrafoak
idaztea
- Emaniko ebaluazio-irizpideei segituz,
ikaskideen idazkiak zuzentzea
- Lankidetzaren garapena: elkarrekin
zalantzak argitzea
- Koherentzia mesedetzen duten atalak
lantzea
- Paragrafoaren unitatea: ideia nagusia
eta osagarriak
- Ideia nagusiak garatzeko moduak
aurkeztea
16INFORMAZIOA
AURRERA
99. or
- Irakurketa intentsiboa garatzea - Garapen modua emanik, paragrafoak
idaztea
- Emaniko ebaluazio-irizpideei segituz,
ikaskideen idazkia zuzentzea
- Lankidetzaren garapena: elkarrekin
zalantzak argitzea
- Koherentzia mesedetzen duten atalak
lantzea
- Informazioa garatzeko zenbait modu
aurkeztea
- Ideien garapenerako erabil daitezkeen
zenbait testu-antolatzailea lantzea
17UMEAK
105. or
- Idatzizko testu baten informazioaren
garapena atzematen trebatzea
- Ahozko ekoizpenaren zuzentasunean
zentratzea
- Iritzia ahoz adieraztea
- Planifikazioa eginda, idazketa burutzea
- Komunikazio-egoera aurreikustea,
beharko dituzten ideiak lehenagotik
pentsatuta
- Informazioa garatzeko zenbait modu
aurkeztea
- Iritzia adierazteko baliabideak
- Zenbait osagai diskurtsibo lantzea
(asmo komunikatiboa, testuingurua,
testu-mota...)
18PRINTZESAK ETA
MARINELAK
111. or
- Idatziz informazioaren garapen
kronologikoa atzematen trebatzea
- Denbora-sekuentziak bereiztea
- Idatziz, informazioaren garapen
kronologikoa ematen trebatzea
- Ahoz, jariotasuna lantzea
- Denbora adierazteko testu-
antolatzaileak
- Narrazioen balio argudiatzaileaz
konturatzea
- Harridura adierazteko baliabideak
15
19ZERK KEZKATZEN
ZAITU?
115. or
- Hitz egin aurretik, zenbait erroreren
prebentzioa egitea
- Idatzitakoa berrikusten trebatzea:
1. Besteen testuan informazioaren
garapena eta kohesioa
2. Norberaren testuaren alderdi formala
- Idatzi aurretik zenbait erabaki hartzera
bultzatzea
- Ahoz auto-zuzenketa bultzatzea
- Berrikusketa-aldiaren beharraz
jabetzea
- Azalpenezko testuetako ideien
antolaketan trebatzea
- Honako garapen-moduak lantzea:
kausa-ondorioa, arazoa-konponbidea
eta konparazio-antolaketa
20OZONO-GERUZA,
BABESEAN ERE ZULOA
121. or
- Irakurritako testu baten hartzailea,
erregistroa eta gaiaren nolakotasuna
igartzea
- Informazio ezaguna berridaztea
komunikazio-testuinguru berri batek
ezarritako baldintzak errespetatuz
- Idatzitakoaren berrikusketan trebatzea:
testuaren edukia eta egitura
- Irakurriko den testuaren gaiaz aurre-
ezagutzak aktibatzea: dakitenetik
abiatzea
- Berrikusketa-aldiaren beharraz
jabetzea
- Komunikazio-testuinguruaren
osagaiak: hartzailea, igorlea, berauen
arteko harremana, hizkuntz
erregistroa...
- Erregistro formaleko lexikoa lantzea
21AZTERKETAK
125. or
- Helburuaren araberako irakur-estiloa
garatzea
- Informazio jakin baten bila irakurtzea
- Planifikazioa:
1. Idatzi aurretik informazioa biltzea
2. Hainbat erabaki hartzera bultzatzea
(asmo komunikatiboaren araberakoak)
- Iritzia ahoz adieraztea
- Planifikazio-aldiaren beharraz jabetzea
- Ikaskuntzaren planifikazioa: teknika
eta eginbide eraginkorrak ezagutzea
eta negoziatzea
- Idazkien egokitasuna: testuingurua,
erregistroa...
- Idazkien asmo komunikatiboak testu-
mota, egitura, erregistro eta abarri
eragiten diela konturatzea
22TABAKOA
131. or
- Planifikazioa: idatzi aurretik, zenbait
erabaki hartzera bultzatzea
1. Asmo komunikatiboa zehaztea
2. Testu-mota aukeratzea
3. Egitura aukeratzea
4. Aurrekoaren arabera, informazioa
aukeratzea
- Idatzitakoaren berrikusketan trebatzea:
alderdi formala
- Planifikazio-aldiaren beharraz jabetzea
- Idatzitakoaren berrikusketaren
beharraz jabetzea
- Koherentzia lantzea: ideia-multzo
zabala eskainita, planifikazio-aldian
zehaztutakoaren arabera aukeratzea
23FUTBOLA ETA
DOPING-A
137. or
- Argudiozko testu baten tesia
atzematea
- Egilearen tesia defendatzeko
erabilitako argudiaketa-mota
atzematea
- Gai bat ahoz azaltzea, argudiozko
trataera emanez
- Idatziko denaren planifikazioa egiten
trebatzea
- Idatziz, besteen argudioak arbuiatzen
trebatzea
- Komunikazio-zereginak elkarrekin
burutzea
- Argudiaketaren egitura lantzea
24ENTZIKLOPEDIA
ETORKIZUNEAN
143. or
- Azalpenezko testu baten ideia
nagusiak emanik, ideia osagarriak
atzematea
- Aldez aurretik zehaztutako pausuei
jarraiki, idatzizko laburpenak egiten
trebatzea
- Teknika eta eginbide eraginkorrak
ezagutzea
- Idatzizko laburpenen ezaugarriak
lantzea: konposizio berria egin
beharra, jatorriko testutik autonomoa,
koherentea eta argia...
1 IKASTURTEA HASI DA
GAIA: ESKOLA
Unitate didaktiko
honetan:
! Nolako ezagutzak behar
ditugu irakurtzeko?
! Ezagutzak izateaz gain,
estrategiak ere behar ditugu
! Diskurtsoaren ezaugarriak
ezagutzeak ulertzen
lagunduko digu
Irakurriz ikasi Irakur-estrategiak
18
IKASTURTEA HASI DA
ZER BEHAR DUGU IRAKURTZEKO?
! Irakurtzen dugunean nolako ezagutzak aktibatzen ditugu? Ezagutza linguistikoa aski
al da irakurri ahal izateko? Errepara iezaiozue beheko eskemari:
IRAKURMENAREN EDUKIAK
EZAGUTZA ESTRATEGIAK DISKURTSOA
a) Ezagutza linguistikoa: hiztegia,
gramatika-egiturak...
b) Inguruaren ezagutza: gaiari
buruzko aurre-ezagutzak, kultura
eta ohiturak...
c) Estrategiak aktibatzea. Adib.:
testuinguruari esker hitz
ezezagunen esanahia atera eta
hipotesiak formulatzea, irakurri
bitartean baieztatu ala
ezeztatzeko...
d) Mezua eraikitzea: egileak
emaniko pistei esker, mezua
interpretatu beharko du irakurle
bakoitzak. Zenbat irakurle,
hainbat interpretazio
e) Testu-mota eta testu-era
f) Testu-egitura: egitura hori zein
den igartzeak ulermena
erraztuko digu
g) Koherentzia-baliabideak: testu-
antolatzaileak eta lokailuen
funtzioa jakinda, gerora datorren
informazioa zer-nolakoa izango
den aurreikusiko dugu
! Egin dezagun, bada, honen guztiaren adibide bat.
ZER DAKARKIZUE GOGORA TESTUAREN IZENBURUAK?
! Segidan 1996ko irailaren 24an Lontxo Oihartzabalek Euskaldunon Egunkarian
argitara emaniko testu bat irakurriko duzue. Gaia eskola-ikasturtearen hasiera dugu.
Beste ezer baino lehen, gai hau aipatuta, burura zer datorkizuen komenta ezazue: saia
zaitezte ideia bana ahoz adierazten.
IKASTURTEA HASI DA
! Aipatu dituzuen ideien artean, zein uste duzue agertuko dela testuan? Predikzioak
egin itzazue.
ZEIN IDEIA AGERTUKO DA TESTUAN?
IRAKURRI BITARTEAN
! Honako oharrei egin kasu:
1
2
3
Irakur-estrategiak Irakurriz ikasi
19
1. Ez galdetu ezer irakasle edota ikaskideei, hitz batzuk ezagutu barik ere testua uler
baitaiteke.
2. Testuan bi kezka-mota aipatzen dira. Saia zaitez behean eskatzen zaizun informazioa
osatzen.
IKASLEEN KEZKAK IRAKASLEEN KEZKAK
IKASTURTEA HASI DA
Eskolak ekin dio, urteroko ohiturari
berrekinez, bere eginkizuna berriro
bideratzeari. Egunkarietan, irrati-
telebistetan ikasle berrien larridurak
azpimarratu dizkigute lau haizetara egun
osoan zehar etenik gabe. Eta egia da,
txikientzako edo txikienetako askorentzako
larritasunez eta estutasunez betetako eguna
da, familiarekiko zilborrestea bat-batean
eten beharrean aurkitu dira eta. Gertakari
mina asko eta askorentzat. Bizitzako legea,
ordea, gaurko gizartean.
Gutxi gogoratu gara, aldiz, irakasle asko
eta askok egun hauetan bizi behar duten
bestelako larridura-egoera batez. Irakatsi
egin behar, eta bide batez hezi ere bai, eta
egungo eskakizunetara jartzeko gai izango
diren ala ez inolako ziurtasunik ez. Irakatsi
beharrekoak alde batetik: ugariak eta oso
izaera ezberdineko edukiak. Lehengo
eskola-moduetan ohitutako gurasoen
eskakizunean zama neketsua: seme-alabek
gauza asko ikas ditzaten nahi dute, ikasi
beharreko hori gero zertarako baliagarri
izango zaien argi ez badute ere. Ez da
txantxetako zama.
Irakasteko modu berrietara jarri beharra
bestetik. Konstruktibismoa aipatzen da
hitzetik hortzera eskoletako eremu
guztietan. Eduki asko ikasteak baino
garrantzi handiagoa duela ikasten ikasteak
azpimarratzen duen ikuspegi horixe. Eta
hori nola irakasten den ikasi ez duen
(irakatsi ere ez diogu irakatsi eta) irakasle
ugari eskoletan barrena. Irakaste-ohiturak,
askorentzat urte luzeetako ohiturak aldatu
beharrak zalantza, urduritasuna, kezka eta
beldurra eragiten ditu. Giro horretan lan
egin behar duen irakaslearentzat ez da
txantxetako kezka ikasturte hasi berria.
Kontuan hartzekoa da hau guztia ere.
(moldatua)
IRAKURRI OSTEAN
! Egin itzazue honako lan hauek:
1. Bikoteka lan eginez, saia zaitezte ulertu ez dituzuen hitzak edota egiturak elkarri
azaltzen.
4
Irakurriz ikasi Irakur-estrategiak
20
2. Zuzen ezazue irakurri bitartean eginiko ariketa: zein dira ikasleen kezkak? Zein
irakasleenak?
3. Hasieran eginiko predikzioak egiazko gertatu al dira? Zein ideia agertu da eta zein ez?
NOLAKOA IZAN ZEN ZURE LEHEN EGUNA?
! Komenta itzazue ondokoak denon artean:
1. Egun hauek gogoratzen al dituzu?
- Eskolara joan zinen lehen aldia?
- Institutura joan zinen lehen aldia?
- Unibertsitatera joan zinen lehen aldia?
- Euskaltegira joan zinen lehen aldia?
2. Nolako inpresioa hartu zenuen?
3. Zertan aldatu da oraingo eta zure garaiko irakaskuntza? Zertan
jarraitzen du berdin?
4. Zein dira gaur egungo hezkuntza-sistemaren gabeziak? Zertan hobetu
behar luke?
5. Zein dira gaur egungo hezkuntza sistemaren alde onak? Zertan hobetu
da azken urteotan?
6. Nolakoa izan behar luke zure irakasle idealak? Aipa itzazue ezaugarriak
ADIZU!
! Kontuz ibil zaitez
honako errore
hauekin:
1. GOGORATU eta
honelako aditzekin
(e)LA atzizkia
ahaztea.
2. Txikitan nintzela
bezalako erroreak:
txikitan, huts-
hutsez, edo txikia
nintzela.
3. Iraganeko
gertaerak
kontatzean ondo
ezberdindu
aditzaren aspektua.
Adib.: joaten zen /
joan zen edo joan
behar zuen / joan
behar izan zuen
! Erabil itzazu
denbora zehazteko
testu-
antolatzaileak,
Adib.: lehenik,
bigarrenik, harrez
gero, artean...
5
2HOGEITA HAMAZORTZI
GAIA: MODA
Unitate didaktiko
honetan:
! Irakurtzean dituzun ohiturei
buruzko hausnarketa egingo
duzu
! Albo batera utzi irakur-
estrategia okerrak!
! Irakurtzean testuinguruak
duen garrantziaz jabetuko
zara
! Testuinguruak gaia hobeto
ulertzen laguntzen digu !
Irakurriz Ikasi Testuingurua
22
HOGEITA HAMAZORTZI
NOLA IRAKURTZEN DUZU?
! Nola irakurtzen duzu normalean? Nolako estrategiak erabiltzen dituzu? Ariketa egin
aurretik, bete ezazu galdetegi txiki hau bakarka, eta honetaz gogoeta egiteko modua
izango duzu.
ADOS AURKA
1. Nire ama-hizkuntzan testu-mota guztiak irakurtzeko gai naiz.
2. Nire ama-hizkuntzan edozein testu-mota irakurrita ere, den-dena
ulertzen saiatzen naiz.
3. Testu bateko hitz guztiak ezagutu ezean, ez dago ulertzerik.
4. Ezagutzen ez ditudan hitzak ez dira beti ulerkuntzarako oztopo.
5. Testuinguruak hitz ezezagun baten esanahia argitzen lagun dezake.
6. Atzizkiak ezagutu eta erlazionatzeak zenbait hitzen esanahia
ulertzeko balio dezakete.
7. Hiztegi bat ondoan ez dudala, ez naiz ezer irakurtzeko gauza.
8. Hitzez hitz irakurtzen dut, den-dena ulertu nahian.
9. Hitzez hitz edota esaldika baino, hobe da paragrafoka irakurtzea,
honela testuaren esanahi globalari hobeto erreparatzen baitiot.
! Taldeka jarrita, konpara itzazue erantzunak eta, beraz, dituzuen irakur-estrategiak.
Zeini deritzozue eraginkorrago? Zeini ez? Zer dela eta?
IRAKURRI, BAINA GALDETU BARIK!
! Idurre Eskisabelek 1997ko maiatzaren 21ean Euskaldunon Egunkarian argitara
emandako testua bakarka irakurri behar duzu, hiru lan dituzula:
1. Testuaren gai nagusiaz eta informazio orokorraz jabetzea.
2. Testuaren ezaugarriak atzematea: zein testu-mota den eta nolako tonuan idatzita dagoen.
3. Ezagutzen ez dituzun hitz guztiak azpimarratzea. Ez galdetu inori esanahia,
azpimarratzearekin nahikoa da eta. Gero landuko dugu hiztegia!
1
2
Testuingurua Irakurriz Ikasi
23
TESTUAREN GAIA
TESTU-MOTA TESTUAREN TONUA
· Azalpena (gairen bati buruzko datuak eta
informazioa ematen dituena)
· Argudioa (egileak gairen bati buruz bere
iritzia defendatzeko idatzitako testua)
· Narrazioa (gertaerak edo pasadizoak
kontatzen dituen testu-mota)
· Instrukzioa (tresna edo prozesuren baten
funtzionamendua deskribatzekoa)
· Deskribapena (leku, egoera edo
pertsonaren baten nolakotasuna ematekoa)
· Aurre motetako bat baino gehiago bil
ditzake. Zeintzuk?
· Serioa
· Barregarria
· Neutroa
· Ironikoa
· Kritikoa
· Objektiboa
· Subjektiboa
· Exageratua
· Zinikoa
· Dramatikoa
· Aurreko tonuetako baino gehiago nahas
ditzake. Zeintzuk?
38
Goiko horixe zenbaki magikoa da, emakumeontzat bederen. Ez da lotoa irabazteko zenbaki
giltzarria, ezta loteriaren zozketa berezietako amaiera ere... Askoz ere miraritsuagoa da.
Ez zaretela zenbaki horren eragin terapeutikoez ohartu? Lasai, nik ere orain dela gutxi
erreparatu diot. Ia-ia kasualitatez, baina aurkikuntza handia izan da. Joan den astean gertatu zen,
aspaldiko partez arropa erosteko asmoz oso izen modakoa duen denda batera sartu eta hantxe
egin nuen topo 38arekin. Hain zuzen ere, horixe zen denda horretan saltzen zuten arropa tailarik
handiena. 38 zenbakidun praka pare batekin probalekura sartu, eta ezin. Izerditan blai eta ezin
prakak izterretatik gora sartu. Baina ez nuen etsi: prakak bi eskuekin oratu eta izugarrizko jauzia
eman nuen. Eta orduan bai, sartu ziren ipurdia estaltzeraino.
Hori bai, edozein mugimendu egitea eragozten zidaten, eta nire ipurtaldeak txerri-hesteetan
ondo estututako odolki guria ematen zuen. Borrokaldiaren eraginez probalekutik arnasestuka
atera nintzenean, saltzaile fin eta pinpirinak pena handiz begiratu ninduen. Ni bai neska
errukiorra, 38an sartu ezin!
Hasieran, denda horretakoa kasu isolatua zitekeela pentsatu nuen eta horrexegatik ikerketari
ekin nion. Modako dendaz denda ibili naiz, eta 38a dute askotan tailarik handiena (40a
batzuetan). Gainera probalekutik idi-pareek baino ahalegin handiagoa eginda ateratzean, penaz
begiratu naute saltzaile fin eta pinpirin guztiek.
Hortik dator nire erabakia. Gose greba mugagabeari ekin diot 38ari irabazi arte. Horrela
saltzaile fin eta pinpirinek ez naute gehiago erruki aurpegiz begiratuko. 38a edo hil! (anorexiaz
bada ere).
IRAKURRI OSTEAN3
Irakurriz Ikasi Testuingurua
24
! Lehenik eta behin, komenta itzazue denon artean testuaren gai nagusia eta
ezaugarriak (testu-mota eta tonua). Honezkero, bakarka zaudela, ekar itzazu
azpimarratutako hitzak beheko eskema honetara. Saia zaitez horien esanahia
asmatzen testuinguruaz baliatuz.
HITZA ESANAHI POSIBLEA
HIPOTESIAK EGIAZTATZEN
! Egiazta itzazue eginiko hipotesiak: irakasleari galdetu edota hiztegian begiratu. Uste
baino hitz gehiago ulertzen dituzuela ikusiko duzue!
ONDORIOAK
! Itzul zaitez berriro ariketa honen lehenbiziko puntura eta konpara itzazu hasierako
erantzunak ariketa egindakoan atera dituzun ondorioekin. Zure irakurtzeko
estrategiak aldatu behar al dira? Esaldika barik, ba al dakizu paragrafoka
irakurtzen? Hitz ezezagun guzti-guztiek oztopatzen al dute testuaren ulermena?
4
5
3ZER JAN BEHAR DUGU?
GAIA: ELIKADURA
Unitate didaktiko
honetan:
! Irakurri aurretik, predikzioak
egingo dituzu
! Eginiko hipotesiak jasotako
informazio berriari esker
baieztatu ala ezeztatuko
dituzu
Irakurriz Ikasi Hipotesiak formulatzen
26
ZER JAN BEHAR DUGU?
IRAKURRI AURREKO HIPOTESIAK
! Segidan Elena Corralesek 1996ko urtarrilaren 14an Euskaldunon Egunkarian argitara
emandako artikulua irakurriko duzu. Testuaren helburua zenbait janari-mota
azaltzea da. Bertan, beraz, lau janari-motaren ezaugarriak azalduko ditu. Zure
ezagutzan oinarrituta, zer izan litezkeen definitzen saiatuko zinateke? Bikoteka
jarrita, egin itzazue hipotesiak beheko eskemaren bitartez! (Kontuan har ezazue era
honetako predikzioak egiteak geroko irakurketa erraztuko dizuela)
ZUEN USTEZ, ZER DIRA...?
ELIKAGAI NATURALAK ELIKAGAI BIOLOGIKOAK
ELIKAGAI INTEGRALAK ELIKAGAI TERAPEUTIKOAK
IRAKURKETA
! Orain irakur ezazu testua, baina zure helburua elikagai horiek benetan zer diren
konprobatzea eta bikoteka eginiko hipotesiak baieztatzea ala ezeztatzea izango da.
Hitzen bat ulertu ezean, ez galdetu inori. Saia zaitez testuinguruaz baliatzen esanahia
asmatzeko.
1
2
Hipotesiak formulatzen Irakurriz Ikasi
27
ZER JAN BEHAR DUGU?
Gaur egun elikagaiei buruzko kezka handia dago. Kontsumitzailea, ordea, nahasita dabil produktu
naturala, integrala eta biologikoa zer den ez dakielarik, edo elikagai terapeutikoei buruz hitz egiten
zaiolako.
ELIKAGAI NATURALAK
Naturan ekoizten diren landare edo animali
jatorriko substantzia jangarriei esaten zaie.
Haragia, fruta, lekadunak eta arrautzak,
esaterako, elikagai naturalak dira. Hauetariko
zenbaitek substantzia narritagarriak edo
toxikoak, kafearen kafeina eta ardoaren
alkohola kasu, edukitzen dituzte. Ardoa eta
kafea, beraz, kantitate txikitan hartu behar
ditugu nahiz eta substantzia naturalak izan.
Kafea (Coffea arabica) mikrodositan hartuz
gero nerbio sistema kinatzen duen sendabelar
bihurtzen da.
Elikagai bat naturala den neurrian geure
barne sistemarekin bateragarria izango da.
Elikagaiak adulteratzen edo desnaturaltzen
direnean, ordea, ez da hala gertatzen. Alegia,
produktu dietetiko bat ez da inoiz osasungarria,
zeren desnaturalizazioa burutzeko (adibidez,
kafea deskafeinatzeko) erabili ohi diren prozesu
kimikoek produktu toxikoak izaten baitituzte.
Hori dela eta, kafe deskafeinatuak, kaferik ez
(edo oso gutxi) eduki arren logalea kentzen ez
diguten baina intoxikatzen gaituzten produktu
kimikoak edukitzen ditu.
ELIKAGAI INTEGRALAK
Elikagai bat integrala da osorik
kontsumitzen denean, hots, bere zati jangarri
guztiak dauzkalarik kontsumitzen denean.
Beraz, ogi integralaz eta arroz integralaz gain
bere azala (ez oskola) eta guzti jaten den
edozein elikagai ere bada integrala. Adibidez,
intxaurrak, mandarinak, oilaskoa, eta baita
arkumea edo txerria ere, bere erraiak, odola
etab. aprobetxatzen badira.
Zeintzuk dira elikagai integralak
kontsumitzearen abantailak?
Giza gorputzak edozein substantzia
metabolizatzeko elementu babesleak behar ditu,
hots, bitaminak eta mineralak. Elikagaiak
birfintzen direnean osagai horiek galdu egiten
dira eta, ondorioz, gabezia sortzen da. Izan ere,
gaur egun askok eta askok bitamina-
konplexuak, burdin xarabeak, gari hozia edo
magnesio pilulak hartzen dituzte.
Adibide gisa, xaguek gari garaua osorik
(integrala) jaten dute, baina hau birfintzen
denean irin zuri bihurtzen da eta orduan ez dute
jaten. Honek pentsarazi beharko liguke, ezen
gaur egungo populazioaren %90etik gora irin
birfinduaren kontsumitzaile baita.
ELIKAGAI BIOLOGIKOAK
Nola beren ongarriztapenean hala beren
ondorengo prozesaketan produktu kimikorik
erantsi gabe ekoizten diren haiek dira.
Ongarri kimikoak XX. mende hasieran hasi
ziren eskuarki erabiltzen, potasio, nitrato
moduan. Hauek erabiltzearen ondorioz
ekoiztutako elikagaiek bolumen handiagoa
hartzen dute. Honen arrazoia potasioak efektu
espantsibo indartsua duela da. Produktu kimiko
honek magnesioaren zurgapenean ere du
eragina. Horregatik, ongarri kimikoez
kultibatutako barazki edo fruitu bat tamaina
handiagokoa izan ohi da, eta gainera, zapore
gutxiago, ur gehiago eta estraktu lehor gutxiago
izaten du aipatutako ongarriak erabili gabe
kultibatzen denak baino. Maiz askotan,
zaporerik gabeko tomate edo sagarrak aurkitzen
ditugu edo, baita ere, haragi xamurreko baina
zaporegabeko oilaskoak.
Eta honi guztiari, pertsona bakoitzak urtero
kontserbatzaile, koloratzaile, azidifikatzaile,
antioxidatzaile eta halakoen artean
kontsumitzen dituen 4 edo 5 aditibo kiloak
erantsi behar dizkiogu!
ELIKAGAI TERAPEUTIKOAK
Elikagaiak nutrienteen batuketa baino
gehiago dira. Hots, azenarioa ez da soilik bere
baitan dauzkan karbohidrato, zuntz, bitamina,
etab...
Elikagai bat terapeutikoa izan dadin bere
sodio/potasio erlazioak geure barne inguruneak
duenaren ahalik eta antzekoena izan behar du.
Horrela, balantzea, homeostasia, oreka lortzen
da eta hori osasuna da. Elikagai bat oso
diuretikoa (esparragoak, adib.) edo oso
proteikoa (arrautzak) baldin bada eta gaisoari
desoreka bat zuzentzeko ematen bazaio, botika
sintomatiko baten antzera funtzionatuko du:
desoreka zuzenduz baina balantzerik sortu gabe.
Puntu han esentziala da dietaz terapia egin
nahi denean. Arlo honetan hutsune handia dago
gaur egun, bai medizina alopatikoan eta baita
dietetika klasikoan ere.Tratamendu jakin bat
aplikatzea espezialisten kontua da. Irakurleari
zera gomendatzen diogu: erosketak egiten
dituenean elikagai naturalak, integralak eta
biologikoak aukera ditzala.
Irakurriz Ikasi Hipotesiak formulatzen
28
HIPOTESIAK BAIEZTATU ALA EZEZTATU
! Testua irakurri duzuela, jar zaitezte bikoteka berriro eta konproba ezazue zertan
asmatu duzuen eta zertan ez.
ZER DIRA BENETAN...?
ELIKAGAI NATURALAK ELIKAGAI BIOLOGIKOAK
ELIKAGAI INTEGRALAK ELIKAGAI TERAPEUTIKOAK
ZER JANGO ZENUKE ORAIN?
! Jatea gure kulturaren osagai nagusietako bat omen da. Zuri, baina, zer gustatzen
zaizu eta zer ez? Egizu gustuko jakien zerrendatxoa. Hau egindakoan, taldeka jarri
eta zeuen gustuen berri emango al diozue elkarri?
GOGOKO JAKIAK GOGOKO EZ DITUZUNAK
! Komenta itzazue puntu hauek:
1. Egia al da dietaren araberako osasuna izan ohi dugula?
2. Zertan da dieta orekatua? Zer jan behar genuke eta zer ez?
3. Elikagai naturalak, biologikoak... zer deritzezu honelakoei?
3
4
4TELEBISTA-EREDUAK
GAIA: TELEBISTA
Unitate didaktiko
honetan:
! Ulermena nola gertatzen
den hausnartuko duzu
! Irakurri bitarteko
predikzioak egiten arituko
zara
Irakurriz Ikasi Irakurri bitarteko hipotesiak
30
TELEBISTA-EREDUAK
NOLA GERTATZEN DA ULERMENA?
! Beheko eskeman irakurriaren ulermena nola garatzen den laburbildu nahi duen
eskema aurkituko duzu. Kontuan har ezazu urrats guztiak ez direla beti ordena
berean gertatzen. Gainera, geure ama-hizkuntzan inkontzienteki garatzen ditugun
prozesuak dira. Ezagutu eta euskaraz ere erabil itzazu!
ULERMENAREN PROZESUA
ZER USTE DUZU?
! Komenta itzazue honako puntu hauek:
1
2
zer irakurri
erabaki
zertarako irakurri
erabaki: helburua
zehaztu
Irakur-helburuaren
araberako estiloa
aukeratu
testua irakurtzen hasi:
- ezagutza linguistikoak
aktibatu
- informazio ez-
linguistikoez baliatu
- testu-mota igarri
- testu-egitura igarri
- egilearen asmoa igarri
- Irakurri aurretiko
hipotesiak egiaztatu /
ezeztatu
Irakurri
aurretiko
hipotesiak
formulatu
Gaiari buruzko
aurre-ezagutzak
aktibatu
Irakurri bitartean
hipotesi berriak
formulatu
Zailtasunei aurre egiteko
estrategiak erabili:
- Lehendabizi gaia
orokorrean ulertu eta
gero xehetasunetara jo
- hitz gakoak bilatu
- testuingurutik hitz
ezezagunak asmatu
- Kontsulta-materialak
erabili: hiztegia...
Mezua eraiki:
esanahia interpretatu
Ulermena ebaluatu:
- Interpretatutako mezua
koherentea al da?
Erreala al da?
- Nolako pasarteak dira
oraindik ilun?
Irakurri bitarteko hipotesiak Irakurriz Ikasi
31
1. Behar baino denbora luzeago ematen ote dugu telebistaren aurrean?
2. Ba al dakigu telebista ikusten, hau da, gogoko ditugun saioak aukeratu eta interesik ez
dutenak albo batera uzten?
3. Nolako eragina du telebista hainbeste orduz ikusteak? Kaltegarria ote da? Zergatik?
IRAKURRI BITARTEKO HIPOTESIAK
! Segidan Jose Inazio Ansorenak (Mirri pailazoa) Euskaldunon Egunkarian argitara
emandako iritzi-artikulu baten hasierako zatia irakurriko duzu (1994-3-23). Zenbait
testu-pasarteren amaieran galdera batzuk aurkituko dituzu. Saia zaitez bakarka
erantzuten, eta gero komenta itzazu alboko ikaskidearekin.
TELEBISTA-EREDUAK
Mafaldak bere txiste batean, honela
galdetu zien eskolako umeei: «Aparteko
zomorroa al naiz ba telebistarik ez
edukitzeagatik?». Eta erantzun borobil eta
dudarik gabekoa eman zioten berehala
haien begiek: baietz.
1. Paragrafoaren lehen zatia irakurrita,
txistearen zein amaiera (erantzuna) espero
zenuen? Asmatu duzu?
2. Sarrera irakurrita, nola segituko du artikuluak,
hau da, zein ideia etorriko da orain?
3. Zein trataera egingo du gaiaz? Telebista dela
eta zein jarrera defendatuko duela uste duzu?
4. Bikoteka komentatu aurreko puntuak.
Azterketa soziologikoek garbi azaldu
dute. Mendetako tradizioak galdu edo
makaldu diren urte hauetan, ohitura berri
eta ondo errotua sortu da: telebistari begira
egotea. Etxe gehienetan, automatikoki,
erabakirik hartu gabe, ordu jakin batzuetan
(bazkal ondoren, afal ondoren, lehenago... )
telebista pizten da. Eta beste askotan ez da
kasik inoiz itzaltzen. Umerik bada, oraindik
gutxiago.
1. Paragrafo honetan garatu duen ideia
aurreikusi edo asmatu al duzu?
2. Telebista kritikatuko ote du segidan?
3. Bikoteka komentatu.
Zaharrek kontatuta dakit. Garai batean,
direla berrogeita hamar urte edo,
automobila gidatzeko baimena modu
errazean lortzen zen: Estatuaren bulego
ofizial batean eskaera egin, hainbeste diruz
ordaindu eta akabo. Ez zen ikastaldirik
behar, ezta azterketarik ere.
Gure egunetan zailago jarri dute kontua.
Azken batean automobila torpedo baten
antzekoa izan daiteke, oso arriskutsua. Eta
gure agintariek erabaki asko hartu dituzte:
nolako azterketak, eta nolako ikasketak egin
azterketa aurretik, pertsonaren adinaren
arabera zenbatean behin berritu behar diren
baimenak, multak eta kontrolak
errepideetan, gazte eta umeentzako trafiko
arauak ezagutarazteko kanpainak eskoletan,
komunikabideetan, eta abar.
Eta arriskutsuak diren edo izan
daitezkeen beste arlo askotan ere tankera
bereko neurriak ezarri dizkigute: tabakoa,
alkohola, drogak...
1. Aurrekoa irakurrita, nolako ondorioa atera
nahi duela iruditzen zaizu? Zer proposatu
edo iradokiko du artikuluak?
2. Bikoteka komentatu.
Orain telebista zein arriskutsua izan
daitekeen ere konturatzen hasiak gara. Isil-
misilka, txirrina jo gabe etxean sartu eta
ustekabean eta pijamaz jantzita, harrapatzen
gaituen etsaia bihurtzen ari da telebista. Eta
audientzien borroka abiatu zenetik gainera,
etsai amorratua, kupida eta lotsarik
gabekoa. Zer egin behar da etsai honen
aurrean? Orain gutxi Aita Santuak arazo
askotarako balio dion kontseilua eman du:
abstinentzia, «Telebista familiaren etsaia
da. Onena itzaltzea». Ez da aholku txarra.
Baina honetan ere inork gutxik jarraituko
3
Irakurriz Ikasi Irakurri bitarteko hipotesiak
32
dionez, beste bideak aipatzea ona izango da.
1. Artikuluak nola segituko zuen asmatu al
duzu?
2. Orain zein bide uste duzu proposatuko
duela?
3. Bikoteka komentatu.
Eskoletan irakatsi behar da telebista
ikusten. Gai sakona da eta askotarako bide
ematen duena. Txikitandik eta urtero-urtero
landu beharreko arloa. Eta astero bere
denbora eskaini behar zaio honi.
1. Bide hau asmatu al duzu?
2. Besterik proposatuko duela uste al duzu?
Telebista guztiek izan beharko lukete
etika kodea eta hori betetzen den ala ez
neurtzeko erakunderik ere antolatu beharko
litzateke.
Eta telebista guztiek beraiek, tabako
paketeetan egiten den bezala, gastigatu
beharko lituzkete ikusleak (Ez zigortu. Hori
maiz egiten dute) eta egunero hainbat aldiz
gogorazi telebista gehiegi ikustea
kaltegarria dela, ikusten den bitartean tonto-
tonto eta etengabe jatea txarra dela, onena
programa zehatzetara jotzea dela eta ez
besterik gabe egunero eta pentsatu gabe
botoia sakatzea... Alegia, gaur egun egiten
dutenaren kontrakoa juxtu-juxtu.
1. Asmatu al duzu?
2. Nola amaituko da artikulua?
Behar bada, inori autobonboa irudituko
zaio. Baina Txirri, Mirri eta Txiribitonen
kanta batek oso ondo adierazten du hau
dena:
1. Aurreko guztia irakurrita, zein izango da
kantaren mezua?
Klikla, klikla / piztu telebista. / Klakli,
klakli / telebista itzali. / Telea ikusteko /
baina ez tontotzeko./ Egin ezazu aukera: /
ez ikusi sobera. / Lagunekin ibili / maiz
samar irakurri / programa onak hautatu /
eta ez hipnotizatu.
Irakurri bitarteko hipotesiak Irakurriz Ikasi
33
TELEBISTA-SAIORIK IKUSIENAK
! Zein dira azken boladan ikusle gehien duten telebista-saioak? Kalitate hoberenekoak
al dira? Zein dira txarrak baino txarragoak? Taldeka zaudetela, egin ezazue telebista-
saioen sailkapena:
SAIO IKUSIENAK
1. __________________________________________________________
2. __________________________________________________________
3. __________________________________________________________
4. __________________________________________________________
5. __________________________________________________________
6. __________________________________________________________
SAIO NAZKANTEENAK
1. _________________________________________________________
2. _________________________________________________________
3. _________________________________________________________
4. _________________________________________________________
5. _________________________________________________________
6. _________________________________________________________
SAIO ONENAK
1. _________________________________________________________
2. _________________________________________________________
3. _________________________________________________________
4. _________________________________________________________
5. _________________________________________________________
6. _________________________________________________________
ADIZU!
! Sailkapena
egiteko baliabide
linguistikoak
beharko dituzue.
Honako hauei
errepara:
1. Superlatiboekin
sarri gertatzen den
nahasketa hau:
ikusiena /
ikusiagoa.
2. On hitzaren
konparazioa hobe
litzateke, ez
*hobeago.
3. -egi eta -ago
atzizkiak ere
sarritan nahasten
dira.
4. Berdintasuna
adieraztean,
bezain eta beste
partikulak nahastu
ohi dira.
! Komunikazioa
arintzeko keinuak
ere beharrezkoak
dira.
! Zeure ideia
adieraztean
zailtasunen bat
baduzu, laguntza
eskatu ikaskideei:
Adib.: "...zera,
nola deitzen
da...?"
! Adierazi nahi
duzun ideia atera
ezinean
bazabiltza,
parafrasia zein
bestelako
erreferentziak
egin daitezke.
4
5BIDEZKO MERKATARITZAREN ALDE
GAIA: BIDEZKO MERKATARITZA
Unitate didaktiko
honetan:
! Eguneroko bizitzan zertarako
irakurtzen dugun pentsatuko
duzu
! Irakurtzean dugun
helburuaren arabera, modu
edo estilo zehatza aukeratzen
dugula konturatuko zara
! Irakur-estilo ezberdinak
ezagutuko dituzu
Irakurriz Ikasi Irakur-estiloak
36
BIDEZKO MERKATARITZAREN ALDE
ZERTARAKO IRAKURTZEN DUZU?
! Zertarako irakurtzen duzu normalean? Beti irakurtzen al duzu helburu
berberarekin? Helburuaren araberako irakur-estiloa izaten al duzu? Ariketa egin
aurretik, bete ezazu galdetegi txiki hau bakarka eta honetaz gogoeta egiteko modua
izango duzu.
ADOS AURKA
1. Zer eta zertarako irakurtzen dudan arabera, modu bat ala bestea
aukeratzen dut.
2. Irakurtzen dudanean, nire helburua beti izaten da antzekoa: den-
dena ulertzea eta ñabardura guztiei erreparatzea.
3. Modu ezberdinetan irakurtzen ditut, adibidez, aldizkari bat,
sukaldaritzako errezeta bat edota azterketa baterako apunteak.
4. Irakurle ona, asmoaren arabera irakur-estilo jakin bat aukeratzen
dakiena da.
! Hona hemen irakur-estiloak eta helburuak laburbildu nahi dituen eskema laburra.
Lehen zutabea, zein testu eta nolako egoeratan zehaztekoa, alegia, hutsik utzi dugu.
Beteko al zenuke? Nahi izanez gero, bikoteka egin.
ZEIN TESTU IRAKURRIKO GENUKE HONELA?
Zein testu / zein egoera? Nola irakurri (estiloa) Zertarako (helburua)
1. Nahi gabekoa 1. Irakurketa inkontzientea da: ikusi
eta irakurri aldi berean gertatzen
direlako.
2. Irakurketa azkarra
2.1. Gainetik irakurri
2.2. Zerbaiten bila irakurri
2. Irakurleak nolako testua den jakin
nahi du, baina oso azkar irakurriz.
2.1. Testua zeri buruzkoa den jakiteko
irakurketa.
2.2. Testuan informazio konkretu bat
bilatzeko irakurtzea.
3. Arretaz irakurri 3. Testutik informazio oso zehatza
eskuratu nahi du irakurleak:
testuak zer dioen jakin nahi du,
baina baita nola dioen ere.
4. Atseginez irakurri 4. Irakurleak atseginez eta plazerrez
irakurtzen du.
1
Irakur-estiloak Irakurriz Ikasi
37
ZER DAKIZUE GAI HONETAZ?
! Komenta itzazue honako puntu hauek ahoz:
1. Ezagutzen al duzue elkartasuneko produktuak saltzen dituen dendarik?
2. Zer saltzen dute denda horietan?
3. Inoiz ezer erosi al duzu horrelakoetan?
4. Zertarako dira horrelako ekimenak?
5. Munduko merkataritza justua al da?
IRAKURTZEKO MODU EZBERDINAK
! Euskaldunon Egunkarian 1996ko urriaren 13an argitara emandako artikulu hau
irakurriko duzue segidan. Edonola ere, behean zerrendatzen diren urratsei jarraitu
beharko diezue.
Estiloa Helburua Denbora
1. Nahi gabe egiten dena Ez dago irakurtzeko arrazoi
kontzienterik.
Segundo bakar batzuk, oso
arin.
! Galdera hauei erantzun:
1. Zein da testuaren titulua?
2. Zein da egilea?
3. Zein izango da egileak aurkeztuko duen gai nagusia?
4. Zenbat paragrafo edo atal nagusi ditu testuak?
Estiloa Helburua Denbora
2.1. Gainetik irakurri Testua nolakoa den jakin nahi
dugu, arin-arin irakurriz.
Bizpahiru minutuz
! Bila ezazu testuari buruzko informazio orokorra:
1. Zein da gaia?
2. Ahal izanez gero, ideia nagusiak azpimarratu
! Kontura zaitez askotan ideia nagusia paragrafoaren hasieran doala.
2
3
Irakurriz Ikasi Irakur-estiloak
38
Estiloa Helburua Denbora
2.2. Zerbaiten bila irakurri Testutik informazio jakin bat
lortu nahi dugu.
Hiruzpalau minutuz
! Galdera hauei erantzuna eman:
1. Zein eratako produktuak ari dira gehienbat komertzializatzen?
2. Horrelako zenbat denda dago gaur egun Europan?
3. Zein hiritan zabaldu zen lehen denda? Zein urtetan?
4. Zer gertatu da jateko ohiturekin orokorrean?
5. Zein dira produktuak komertzializatzeko erabilitako markak?
6. Zenbat erakunde ari dira gurean bidezko merkataritzan lanean?
Estiloa Helburua Denbora
3. Arretaz irakurri Testutik informazio jakina
eskuratu nahi dugu, formari
erreparatuz eta ideien
interpretazioa eginez.
Bost minutuz
! Galdera hauei erantzuna eman:
1. Nolako sufrimendua dago eguneroko kafetxoaren atzean?
2. Zergatik dakar miseria kakaoaren murrizteak?
3. Zein da bidezko merkataritzak ustez dakarren beste kontzientzia hori?
4. Zergatik dira elkartasunezko dendak gaur egungo ordena ekonomikoaren alternatiba?
Zertan da, bada, ordena ekonomiko hori?
5. Komertzio arruntarekin konparatuta, zer hobetu behar du bidezko merkataritzak?
Irakur-estiloak Irakurriz Ikasi
39
BIDEZKO MERKATARITZAREN ALDE
Denda alternatiboek elkartasuneko produktuak eskaintzen dituzte
Nondik dator kafea? Zein egoeratan bizi
dira kakao edo te produktoreak? Ordaintzen
dugun dirutik zenbat gelditzen zaie pertsona
horiei? Askotan ez dugu ezagutzen
eguneroko kafetxoaren atzean dagoen
sofrimendua, edo txokolatea egiteko
erabiltzen den kakao kantitatea murrizteak
dakarren miseria. Galdera hauei erantzuteko
eta gai honen inguruan beste kontzientzia
bultzatzeko bidezko merkataritza sortu da,
Gobernuz Kanpoko Erakundeen (GKE)
lana zabaltzen duen ekimen bat.
Poliki-poliki denda mota berri bat
sortzen ari da, bai Euskal Herrian bai
inguruko herrietan: elkartasunezko dendak
dira, eta horietan saltzen diren produktuak
Hirugarren Munduko produktoreei
zuzenean erositakoak dira, hau da,
multinazionaletatik aparte. Horren helburua
Hegoaldeko hau da, munduaren
hegoaldeko produktore eta nekazariei
prezio egokiak ordainduz, oinarrizko
segurtasuna ematea da. Era horretan,
konpentsazio ekonomiko justua lortzen dute
pertsona horiek, munduko merkatuen
aldaketetatik kanpo.
Produktoreek bizimodu duin bat izateko
adina izan dezakete horrela. Eta ez da gutxi,
kontuan hartzen badugu produktu askoren
salneurriaren aldaketek askotan gosea eta
pobrezia sortzen dutela. Lehengaien
prezioak aldakorregiak izaten dira, eta
ustekabean jausten dira sarritan. Nolabait,
denda horien bidez, gaur egungo ordena
ekonomikoaren aurrean alternatiba txiki bat
eskaintzen saiatzen da mugimendu berri
hau.
Bidezko merkataritza izenarekin
ezagutzen den aktibitate hau gero eta indar
handiagoa ari da hartzen. Datuek ondo
erakusten dute joera honen garrantzia:
1994. urtean bakarrik bidezko
merkataritzaren salmentak 200 milioi ecu-
koak izan ziren (32.200 milioi pezeta edo
1,3 miliar libera inguru). Produktu horiek
44 herritako 800 produktore-erakundeen
bidez eskuratu ziren. Gutxi gorabehera bost
milioi pertsonari lagundu zaie.
Une honetan Europa osoan hiru mila
denda daude, gehienak sareetan elkarturik.
Horrekin batera, produktu horiek 30
merkatu kate konbentzionaletan banatzen
dira. Zabalkunde hau 27 urteren buruan
lortu da, lehenengo denda 1969. urtean ireki
baitzen Holandako Breukele hirian.
Dena den, zifra baikorrak izan arren,
alde handia dago oraindik komertzio
arruntarekin konparatuz gero. Gehienbat,
sare honen bidez zabaltzen direnak
artisautzako produktuak dira, eta janari
jakin batzuk: batik bat kafea, txokolatea,
tea, rona, marmelada... Denda guztiak
EFTA izeneko erakundean antolatzen dira
(Bidezko Merkataritzaren Erakunde
Europarra), eta hiru marka erabiliz
komertzializatzen dira: Transfair, Max
Havelaar eta FairTrade. Beste kasu
batzuetan, Hegoaldeko herriek berek
komertzializatzen dituzte produktuak kanal
hauek erabiliz.
Hego Euskal Herrian dagoeneko
badaude horrelako dendak martxan. Esate
baterako, ondoko talde hauenak: Bizkaiko
Rezikleta (Erletxe poligonoa. 5. pabilioia.
48960-Galdakao. 94-4571447 telefonoa);
Iruñeko Emaus Traperuak (San Martin
kalea 5. 948-126678 telefonoa); Donostiako
Traperuak (Bizkaiko pasealekua 13, 943-
470826 telefonoa). Merezi du hauetara
hurbiltzea laguntzeko prest bazaude.
Joxerra Zabala
6 DROGA SINTETIKOEN NAHASTE-
BORRASTEA
GAIA: DROGAK
Unitate didaktiko
honetan:
! Testu baten irakurketa
azkarra egingo duzu:
1. Gainetik irakurriko duzu
2. Informazio jakin baten
bila irakurriko duzu
Irakurriz Ikasi Estiloak: irakurketa azkarra
42
DROGA SINTETIKOEN NAHASTE-BORRASTEA
ZUK ZER USTE DUZU?
! Taldean zaudetela, arin-arin, komenta itzazue honako puntu hauek:
1. Nola definituko zenuke droga kontzeptua? Zer dira drogak?
2. Drogak betidanik existitu dira. Zer dela eta dute horrenbesteko gaitzespena gaur egun?
3. Drogak legalizatu behar ote lirateke? Zergatik?
4. Gurean alkohola droga legala den bitartean, herri arabiarretan debekatuta dago. Zein
dira legalak / ilegalak izateko arrazoiak?
IRAKURRI AURRETIK
! Erantzun iezaiezue galdera hauei bikoteka jarrita.
1. Irakurriko duzuen artikuluaren egilea Martin Barriuso deitzen da. Ezagutzen al duzue?
2. Martin Barriuso Bizitzeko, Drogak Askatzearen Aldeko Plataformako kidea da.
Ezagutzen al duzue plataforma hori? Ezagutu ez arren, zeren aldeko ekimena egingo
duela uste duzue?
3. Artikuluak, beraz, zer defendatuko du?
4. Nolako aldea dago droga sintetikoen eta diseinuzkoen artean?
GAINETIK IRAKURRI
! Orain testua azkar irakurri behar duzu (iturria: Euskaldunon Egunkaria, 1996-7-27)
baina aurreko atalean egin dituzuen predikzioak egiaztatu ala ezeztatzeko. Ez duzu
zehaztasun handirik jaso behar. Behekoak baino ez.
1. Zer defendatzen du artikuluak?
2. Nolako aldea dago droga sintetikoen eta diseinuzkoen artean? Bete ezazu beheko
eskema:
DROGEN ARTEKO EZBERDINTASUNAK
DISEINUZKO DROGAK DROGA SINTETIKOAK
DROGA SINTETIKOEN NAHASTE-BORRASTEA
1
2
3
Droga kontuetan beti gertatzen da
berdin. Arazoak benetan hasi baino lehen,
adituak larri-larri agertzen zaizkigu, geroak
ekarriko dituen desastreak iragarriz eta
gizartea horren aurrean mobilizatzera
deituaz. Ostean, informazio kanpainak
hasten dira, benetako informazioa inondik
ere ez dela ageri. Segituan, edo
aurrekoarekin batera, neurri errepresiboak
ezarri edo areagotu egiten dira. Eta
azkenean benetako arazoak datoz,
hasieratik ekidin nahi omen zirenak, alegia.
Horrela gertatu zen droga gogor deituak
izan zirenekin eta horixe bera ari dira egiten
sintesizko drogekin, droga hauek zer eta
nolakoak diren jende gutxik dakien arren.
Eta beste inork baino gutxiago
komunikabideetan hain berritsu azaltzen
den hainbat aditu eta arduradun politikok.
Ondorioz, jakina, astakeria galantak
irakurtzeko parada ematen digute.
Hasteko, diseinuzko drogak eta droga
sintetikoak oraindik bereizten ere ez dakite
askok. Nahaste horiek komunikabideetako
hizkera kutsatu eta gizartera zabaltzen da.
Baina kontzeptu biek ez daukate
zerikusirik. Diseinuzko droga, izenak dioen
bezala, propio eta nolabait neurrira
sortutako sustantzia da: ezaugarri jakin
batzuk bilatzen dira eta horretara bideratzen
da ikerketa. Askotan, debekua, urritasuna
edo efektu txarren bategatik ezin erabil
daitekeen beste droga ezagun bat
ordezkatzeko sortzen da. Adibide
ezagunena metadona dugu. Hitler-en
garaian Alemanian sortua, blokeoa zela eta
lortzeko zaila zen morfinaren ordez
erabiltzeko, hain zuzen. Droga sintetikoak,
laborategian sintesi kimikoz lortzen direnak
dira, naturan landare batean, adibidez
ematen den lehengai batetik abiatu beharrik
gabe. Hemen alarma piztu duena, MDMA
edo estasia sintetikoa da baina inola ere ez
diseinuzkoa, laborategi farmazeutiko batean
kasualitatez aurkitu zuten eta.
Kasualitatez aurkitu eta gutxi ezagutu,
hori da droga sintetikoen errealitatea. Duela
30 bat urte, Shulgin doktore amerikarra hasi
zen MDMAren efektuak eta ondorioak
aztertzen. Bi hamarkada beranduago,
oraindik behar bezain ezaguna ez zenean,
eta tratamendu psikiatrikorako aplikazioan
aurrerapausu interesgarriak ematen ari
zirelarik, estasia debekatu egin zen. 1987az
geroztik, guztiz galerazita dago. Ikerketa
zientifikoak ere oso mugatuta daude,
animaliekin besterik ezin daitezkeela egin.
Honek ezjakintasun ikaragarria ekarri du:
ez dago ez psikiatrian, ezta ondorioen
azterketan ere, aurrerapausurik ematerik.
Egindako esperientzia bakarrak animaliekin
egin dira, baina lortutako emaitzek ez dute
apenas bailorik, pertsonei aplikatzerik ez
dago eta. Inork ez dauka argi zein ondorio
eduki dezakeen estasia luzaroan
kontsumitzeak. Beno, baten batek bai.
EAEko Droga-menpekotasun Kontseiluak
badaki. Zehatz-mehatz ez dakiten arren,
ziur daude ondorioa «larria, arriskutsua eta
atzeraezina dela». Hain informazio fidagarri
eta zalantzagabeko honen iturria ez dute
aipatzen, baina bertoko sasiadituren batek
hankapetik atera duen inpresioa daukat. Eta
bertoko baten hankapekoa ez bada, seguru
kanpoko jakintsuren bati kopiatu diola
astakeria hori. Aurreikuspenak egitera ere
ausartzen dira, estasiak ekarriko dituen
gaitz psikiatrikoak nolakoak izango diren
esplikatuz.
MDMAri buruz, dena dela, badakigu
zerbait seguru: Legearen barruan egon zen
bitartean, hogei urte inguru, ez zen mundu
osoan hildakorik bat bera ere gertatu haren
kontsumoagatik, ez zen adikto edo
menpekorik deskubritu eta ez zen osasun
ondorio txarrik antzeman. Legetik at jarri
zutenean hasi ziren hildakoak, merkatu
beltzak ekarritako adulterazioaren eskutik.
Dena dela, deigarria da hain kontsumo
handia duen sustantzia adulteratu honek
zein heriotza gutxi ekarri duen, botiketan
saltzen den hainbat eta hainbat
sustantziarekin konparatuta eta leporatzen
zaion hainbat heriotza oso zalantzazkoa
dela oharturik. Oraingoz inor gutxi agertu
da adiktoa dela aitortuta, baina gehiago
izango direlako susmoa daukat. Ez da
Irakurriz Ikasi Estiloak: irakurketa azkarra
44
harritzekoa, zerbaitek adikzioa dakarrela
komunikabideetan behin eta berriz
errepikatuz gero, azkenean adiktoak
agertzen baitira, sustantzia adiktiboa ez izan
arren. Gainera, Hiritarren Segurtasunerako
Legean leku publikoetan drogak edukitzea
edo kontsumitzeagatik aurreikusitako
isunak barkatuak izateko modu bakarra
adikzioaren aurkako tratamendua hartzea
dela kontutan hartuta, gero eta jende
gehiagok onartuko du engantxatuta dagoela,
ez bakarrik estasiarekin, baita hiru mila
urtetan adiktorik sortu ez duen
kalamuarekin ere. Ehun edo berrehun mila
pezeta ordaintzetik libratzeko bidea adiktoa
zarela onartzea bada, asko pasatuko dira
uztaitik. Hala ere, oraingo errepresioa
nahikoa ez denez, antza neurri koerzitibo
gehiago mahairatu dute. Betikoa.
Beste leku batzuetan benetako
informazio kanpainak egiten dira,
gaurregun dakiguna azalduz edota, estasia
hartzea erabakiz gero, zer den kaltegarria
eta zer komenigarria erakutsiz. Hau da,
kontsumoa hor dagoela jakinda, behintzat,
ez dadila osasunaren kalterako izan.
Holandan, hogei hogerlekoren truke,
diskategietako sarreretan pilulak
momentuan analizatzeko zerbitzua
eskaintzen dute osasun erakundeek, baita
propio prestatutako anbulantzia jarri ere.
Baina Herbehereak herri atzeratua dira,
denok dakigunez, eta han egindakoak ez
omen du honako balio. Hango gazteak ez
dira pozoinduta hiltzen, hemengoak ez
bezala, baina hilotzen batek, noizean behin,
alarma sozialari eutsi eta gure agintari txit
argien kanpainei jaramon handiagoa egiten
laguntzen du. Inor hilko edo gaisotuko ez
balitz, «droga sintetikoak hartuta ezer
gertatzen ez delako mitoa» haustea eta
gizartean hain beharrezkoa duten alarma
piztea ezinezkoa litzateke. Eta hori
kaltegarria litzateke, ezta?
Martin Barriuso
Bizitzeko, Drogak Askatzearen Aldeko
Plataformako kidea
(moldatua)
INFORMAZIO JAKIN BATEN BILA
! Berriro irakurri testua baina orain behean eskatzen zaizun informazioa jasotzeko
bakarrik. Alde batera utzi gainerako informazio eta datu guztiak.
1. Nolako prozesua deskribatzen du testuak droga kontuetan?
2. Nolako izenaz ezagutzen dugu MDMAD?
3. Noiz debekatu zuten estasia?
4. Medikuntzako zein alorretan ari ziren estasia erabiltzen?
5. Noiz hasi ziren estasiak sorturiko hilketak gertatzen? Zergatik?
6. Leku publikoetan drogak eduki edo kontsumitzeagatik, legeak ba ote du zigorrik?
7. Kalamuak adikziorik sortzen al du?
8. Zer egiten dute Holandako diskoteketako sarreretan?
4
Estiloak: irakurketa azkarra Irakurriz Ikasi
45
LEGALIZAZIOARI BAI ALA EZ?
! Taldeka zaudetela, zerrenda itzazue zuen ustez drogen legalizazioak ekar litzakeen
abantailak eta kalteak. Gero, komenta ezazue egindakoa denon artean.
LEGALIZAZIOAREN ABANTAILAK
1. ________________________________________________________
2. ________________________________________________________
3. ________________________________________________________
4. ________________________________________________________
5. ________________________________________________________
6. ________________________________________________________
LEGALIZAZIOAREN KALTEAK
1. ________________________________________________________
2. ________________________________________________________
3. ________________________________________________________
4. ________________________________________________________
5. ________________________________________________________
6. ________________________________________________________
ADIZU!
! Ustezko egoera dela,
baldintza adierazi
beharrean izango
zarete behin baino
gehiagotan. Erabil
itzazu honako
baliabide hauek:
1. z gero: erreala zein
irreala izan daiteke.
2. t(z)era : erreala zein
irreala izan daiteke.
! Hitzen bat
gogoratzen ez
baduzu, saia zaitez
konparazio edo
deskribapenez ideia
hori adierazten, baina
ez isildu edo ez utzi
denbora gehiegi
pasatzen.
! Halaber, ideia
nagusiak errepikatu
edo laburtu ahal
dituzu, pentsatzeko
denbora hartuz.
! Erabil itzazu
betelaIrakurriz ikasi (2. argitalpena)