*
amaia
II.6.2. Programazio-estiloa
Programak irakurterrazak izan daitezen :
· Erabil itzazu iruzkinak lasai, programaren funtzioa adierazi eta zati ba-
koitzaren funtzionamendua azaltzeko. Iruzkinak "-" gidoi-parearen ondoan
idatziko ditugu. Lerro bukaeraraino dauden gainontzeko karaktereak, ohar
gisa hartuko dira.
· Aukera itzazu ahalik eta identifikadore deskriptiboenak.
· Erabil maiuskulak edo minuskulak identifikadoreetan, baina beti era berean!
Liburu honetan minuskulaz idatzi ditugu baina lehenengo letra beti maius-
kulaz. Objektuen identifikadoreak izenak izaten dira; prozedurenak, aditzak.
· Ez idatzi algoritmo luzeegiak. Saia zaitez problema nagusia azpiproblema
errazagotan banatzen eta, geroago, hauek aparte definitzen.
Programatzaile askok sententziak bikoiztea ekiditeko tresna erabilgarri huts
gisa ikusten dituzte moduluak. Ikuspegi honek, ordea, moduluak erabiliz lortzen
diren onurak gutxiesten ditu. Hemen duzu horien laburpen bat:
· Modulu bat, nola funtzionatzen duen jakin gabe izan daiteke deitua;
moduluaren erabiltzaileak moduluak zer egiten duen bakarrik jakin behar
du. Modulu bat zertan erabiliko den jakin gabe irakur eta uler daiteke. Gai
hauek bereizteari abstrakzio deritzo eta tresna intelektual ahaltsua da
problema konplexuak ebazteko.
· Azpiprogramek zati askeez osatutako programa bat eraikitzeko balio dute,
non modulu bakoitzak xede bakun bat izango duen. Horrela programa luze
baten eraikuntza asko errazten da modulu bakoitza bereizita idatz eta azter
baitaiteke.
· Azpiprogramek izenak ematen dizkiete programen zatiei. Azpiprogramen-
tzako (eta objektu eta datu-motak moduko hainbat entitateentzako) izen
zentzudunak aukeratuz gero, programa "testu" gisa irakur daiteke. Modu-
Eredu algoritmikoa. Algoritmoen osagaiak 43
luarentzat izen egokia aukeratzea errazagoa da, moduluak xede bakun eta
sinpleren bat baldin badu.
· Modulu bati toki desberdin askotatik dei dakioke, nahi izanez gero parame-
tro erreal desberdinekin. Oinarrizko programazioa: Ariketa bilduma