Bilaketak
Bilduma
Gaiak
Gehitutako azken liburuen argazkiak
Azken berriakKondaira aldizkaria elektronikoa, UEUko historia sailak martxan jarri zuen 2003. urtean. Geroztik 9 zenbaki kaleratu dira.
Kondaira aldizkariaren azken zenbaki honetan Historian lizentziatuak diren egileren bi artikulu argitaratu dira:
Mugimendu bakezaleta eta euromisilak
Globalizazioaren aurkako mugimenduen bat-bateko sartzeko
Halaber "Historia materiala" atalean, material berriekin osatu da, eta orain testu eta mapa historikoekin batera, aurkezpenak ere badaude. Aurkezpenak Kondaira aldizkariko Erredakzio Kontseiluak landu dituen materialak dira, eta historia arloko klaseak zein hitzaldiak prestatzeko erabil daitezke.
Uztaroren azken zenbakia kalean da, zazpi artikulu berri eskaintzen ditu. Aldizkaria paperean argitaratzen da eta UEUren Dendan eskura liteke.
UEUk unibertsitate-mailako euskarazko ikasmaterialak sustatzeko hiru diru-poltsarako deia egiten du. Poltsa bakoitzaren iraupena gehienez urte betekoa izango da, eta diru-zenbatekoa 3.000 eurokoa. Jakintza-arlo guztietara irekita dagoen deialdia duzu hau. Laster www.ueu.org webgunean egongo dira eskabideetarako arauak.
Urriaren 15etik azaroaren 14ra arte aurkeztu ahalko da dokumentazioa!!!
UEUren argitalpenen katalogoa hementxe eskuratu dezakezu (PDF formatuan). Katalogoko liburuak erosteko bi bide dituzu: bata, UEUko denda, eta bestea UEUren egoitzaren batera hurbiltzea. Ez ahaztu dendara zein egoitzaren batera joz gero, katalogoko prezioaren gainean beherapena izango duzula.