Bilaketak
Bilduma
Gaiak
Azken berriak (RSS)
Bildumak: "Liburuak"Hemen duzu gure katalogoa. Bertan hainbat jakintza-alorretako argitalpenak eskuratu ditzakezu eta ikasturte hasiera honetan egindako erosketak oparia izango dute:
otsailaren 1etik 15era egindako erosketei liburu bat gehituko diogu dohainik.
UEUren ibilbidean zehar ondoan izan dugun lagun bat joan zaigu, Txillardegi. Hizkuntzalaritza Sailean lanean buru-belarri ibiltzeaz gain, sailburu ere izan zen. Gizon polifazetikoa: ingeniaria, politikaria, hizkuntzalaria, irakaslea, euskararen aldeko militante nekaezina, abertzalea txapeleraino.
2000. urtean bere omenez liburu bat argitaratu zuen UEUk: Txillardegi lagun-giroan. Berak hainbat idatzi izan zuen gurean, berari zor geniona eskertzeko berataz aritu ginela.
Liburua euskaldun miresgarri bati egindako omenaldia da, maitasun handienarekin gauzatua. Lagunek lagunari opatua, adiskideari adiskideek eskainia. Eskerrik asko guztiagatik!
Abenduaren 15ean bildu zen epaimahaia eta 16an berretsi Talde Eragileak; ondoko hauek izan dira aukeratutako proiektuak:
Unai Fernandez de Betoño Saenz de Lacuestak aurkezturiko Hirigintzaren oinarriak (Arkitektura Sailekoa)
Iker Etxano Gandariasbeitiak aurkezturiko Ekonomia iraunkorra: printzipioak, tresnak eta aplikazio praktikoak (Ekonomia Sailekoa)
Aitor Aritzeta Galanek eta Goretti Soroa Martinezek aurkezturiko Emozioa eta gaitasun sozio-emozionalak (Psikologia Sailekoa).
Beraiei esleituko zaie laguntza, hurrengo egunetan.
Durangoko Azokaren 46. edizioa
Abenduaren 4tik 8ra egingo da Azokaren 46. edizioa.
Ordutegia (10:30 - 20:00)
Udako Euskal Unibertsitatea bere standa izango du Durangoko Azokan, ez ahaztu bisita egitea.
Artekale 36an egongo da kokatuta gure standa.
Bertan hainbat nobedade izango dira salgai!!!!
Unibertsitateko ikasmaterialak sustatzeko X. diru-poltsen deialdia amaitu da
11 LAN AURKEZTU DIRA eta hilabeteko epean irabazleak nortzuk izan diren ebatziko da.
Arlo desberdinetako lanak aurkeztu dira: Arkitektura, Ekonomia, Filosofia, Pedagogia, Psikologia, eta Soziologia.
Lana aurkeztu dutenen artean unibertsitate desberdinetako irakasle eta ikerlariak daude.
UEUk unibertsitate-mailako euskarazko ikasmaterialak sustatzeko hiru diru-poltsarako deia egiten du. Poltsa bakoitzaren iraupena gehienez urte betekoa izango da, eta diru-zenbatekoa 3.000 eurokoa. Jakintza-arlo guztietara irekita dagoen deialdia duzu hau. www.ueu.org webgunean daude deialdiaren arauak. eta eskabide orria.
Urriaren 1etik azaroaren 15era arte aurkeztu ahalko da dokumentazioa!
Gaur egungo munduaren historia 1945-2009 ikastaroa Eibarren
Bi orduko saio bakoitzean gai bat jorratuko da, testuen eta mapen laguntzarekin.
Irakaskuntza ertaineko irakasleei eta gaian interesa duen orori.
Historian doktorea. EHUko irakaslea eta UEUko kidea.
Historian doktorea. EHUko irakaslea.
Gaur egungo mundua ulertzeko klabeak ezagutzea.
Hemen duzu gure katalogoa. Bertan hainbat jakintza-alorretako argitalpenak eskuratu ditzakezu eta ikasturte hasiera honetan egindako erosketak oparia izango dute:
Liburu berria aurkitu dezakegu UEUko webguneko dendan, “EITB aro digitalean. Kudeaketa estrategikoa konbergentziara bidean”. Hainbat egileen artean idatzitako liburua da eta EITBko hedabideen (telebista, irratia eta internet) egungo konbergentzia-maila aztertzen da.