Bilaketak
Bilduma
Gaiak
Azken berriak (RSS)
Bildumak: "Liburuak"Uztaroren azken zenbakia kalean da, sei artikulu berri, bi tesi-laburpen eta liburu aipamena eskaintzen ditu.
Aldizkaria paperean argitaratzen da eta UEUren Dendan eskura liteke.
Aldizkariaren artikulu guztiak kontsultatzeko Uztaro.com-en sartu....
Aldiri Arkitektura eta abar bloga Bilblogari lehiaketaren lehenengo edizioan saritu dute. Bilboko Udaleko Euskara Sailak eta nontzeberri.com kultura atariak antolatu dute sariketaren lehenengo edizioa. Ekimenaren helburua da Interneten eta euskarri digitalean euskararen erabilera egonkortzea eta sustatzea.
Aldiri. Arkitektura eta abar bloga, Unibertsitatea.net-eko blog komunitateko kidea da, 2009an sortua UEUko Aldiri arkitekturako hiruhilabetekariaren osagarri elektronikoa izateko. Blog kolektiboen atalean onena izendatu dute ondorengo arrazoiengatik: Testua eta argazkiak bata bestearen osagarri gisa uztartuz, blog honek arkitektura lezio bikaina ematen digu, hurbiltasunez eta modu egokian, artikulu dibulgatiboen bidez eta euskara txukunean. Denoi dagokigun gai bat, denon hizkuntzan adierazia.
ZORIONAK ALDIRI!!!
Kondaira aldizkaria elektronikoa, UEUko historia sailak martxan jarri zuen 2003. urtean. Geroztik 10 zenbaki kaleratu dira.
Kondaira aldizkariaren azken zenbaki honetan Historian lizentziatuak diren egileren bi artikulu argitaratu dira:
Ekialde Hurbileko nekazaritza-morrontza.
Erreinuaren bihotzean. Euskaldunek Madrilen osaturiko elkartea (XVIII.-XIX. mendeetan)
Aro Berri Ameriketako nafar emigrazioaren irudiaz: bere buruaren eta bestearen inguruko ikuskera
Ameriketara joandako emigrantearen irudia Euskal Herriko prentsan (1876-1936)
Pariseko Euskal Etxea eta Euskal Nortasuna
Halaber "Historia materiala" atalean, material berriekin osatu da, eta orain testu eta mapa historikoekin batera, aurkezpenak ere badaude. Aurkezpenak Kondaira aldizkariko Erredakzio Kontseiluak landu dituen materialak dira, eta historia arloko klaseak zein hitzaldiak prestatzeko erabil daitezke.
N. Piskunov-en Kalkulu Diferentziala eta Integrala lanaren euskarazko bigarren bertsioa da. Analisi Matematikoaren oinarrizko gai klasikoak agertzen dira lan honetan. Horrek handitzen du liburu honen balioa; izan ere, ingeniaritzako ikasketa eta zientzia-lizentziatura guztietan erabilia izateko parada eskaintzen du.
Bigarren bertsio honi buruz esan, lehenengo bertsioarekin alderatuz, aldaketa asko egin direla, bai akats tipografikoak ezabatuz, bai euskararen eguneraketak sartuz, bai itzultzaileen testuak bateratuz, eta estiloa zainduz. Hori dena liburu hau ikasle euskaldunen artean ere klasiko bihurtzeko asmoz.

Arkitekturaren inguruan euskaraz arituko den lehen aldizkaria dugu "Aldiri. Arkitektura eta Abar", UEUren hiruhilabetekari berria. Helburu didaktiko zein kritikoarekin argitaratuko dugu, gai jakin baten inguruko monografiak osatuz eta Euskal Herriko gaietan arreta berezia jarriz. Papereko aldizkariarekin batera, http://www.unibertsitatea.net/blogak/aldiri bloga ere ikusgai duzue.
Datorren ostegunean, azaroaren 5ean, aurkezpen publikoa egingo dugu Donostian, eta eguerdiko 12:00etan mahai-ingurua antolatu dugu Arkitektura Goi Eskola Teknikoan.
Harpidetzak egiteko: aldiri@ueu.org edo (00 34) 94 679 05 46
UEUk unibertsitate-mailako euskarazko ikasmaterialak sustatzeko hiru diru-poltsarako deia egiten du. Poltsa bakoitzaren iraupena gehienez urte betekoa izango da, eta diru-zenbatekoa 3.000 eurokoa. Jakintza-arlo guztietara irekita dagoen deialdia duzu hau. www.ueu.org webgunean daude deialdiaren arauak. eta eskabide orria.
Urriaren 5etik azaroaren 15era arte aurkeztu ahalko da dokumentazioa!!!
Udako Euskal Unibertsitateak argitaratutako
azken liburuak UEUren dendan eta
UEUren liburutegi digitalean aurki ditzazkezu
Zer dira idazkera, ortografia eta puntuazioa haurrentzat?
• Egilea: Irune Ibarra Lizundia
UEUren argitalpenen katalogoa hementxe eskuratu dezakezu (PDF formatuan). Katalogoko liburuak erosteko bi bide dituzu: bata, UEUko denda, eta bestea UEUren egoitzaren batera hurbiltzea. Ez ahaztu dendara zein egoitzaren batera joz gero, katalogoko prezioaren gainean beherapena izango duzula.