BilaketakBilaketak

BildumaBilduma

Jakintza ArloakJakintza Arloak

GaiakGaiak

RSSAzken berriak (RSS)

08/02/08

Uztaro aldizkariaren 63. zenbakia plazaratu da

Uztaroren azken zenbakia kalean da, sei artikulu berri eskaintzen ditu. Aldizkaria paperean argitaratzen da eta UEUren Dendan eskura liteke.

Aldizkariaren zuzendaria den Jokin Apalategik bere editorialean zera dio:"Sei artikuluz osaturik dator Uztaroren 63. zenbakia. Antropologiatik feminismoaren inguruko eztabaidak aztertzen dira. Historiatik Sabino Aranaren euskaraz mintzatzeko ahalak zenbaterainokoak izan ziren argitzen zaigu. Hizkuntzalaritzatik euskarazko oharmen-aditzen osagarrietako perpaus jokatugabeak zer-nolakoak diren erakusten da. Informazio Zientzietatik irrati eta telebistara lehen aldiz hurbiltzen direnen beldur eszenikoa gainditzeko beharrezkoa den hezkuntza aipatzen da. Psikologiatik emozioen tratamendua nola aldatu den denborarekin puntualizatzen da. Jakingarriak eta prestuak ageri zaizkigu egiten diren ikerketak. Ekonomia

aplikatutik garapeneko parte-hartzeak adierazten duena arakatzen da. Aipatu lanak banan-banan sakonagotik aurkezten saiatuko gara gure ohiko ekimenari jarraiki".

Aldizkariak web gunea ere badu: www.uztaro.com. Web gunean aldizkariaren hemerotekan hain zuzen, 1990-2007 urteen artean kaleratutako artikulu eta liburu aipamen guztiak bilatu eta zuzenean kontsultatu daitezke.
Babesleak:
Armarria Aldundia GipuzkoazEusko Jaularitza
2006 © Udako Euskal Unibertsitatea - Ohar Legala - Bisitari kopurua: 214.987
Irontec :: Valid CSS!! Irontec :: Valid XHTML 1.0 Irontec :: W3C WAI AA Irontec :: Powered by PHP RSS Powered by Irontec Irontec :: All Browser Compatible