Bilaketak
Bilduma
Gaiak
Azken berriak (RSS)Aldizkariaren zuzendaria den Jokin Apalategik bere editorialean zera dio: Zazpi dira Uztaroren 64. zenbakian argitaratzen ditugun artikuluak. Jorge Oteizaren Quousque tandem…! liburuak euskal kulturari ekarri dionetik hasi, eta “parte-hartze proiektu anbiguoaren azterketa”, “gaitasun komunikatiboa eta euskara, gaztelania eta ingelesaren arteko eraginak gaztetxoen hezkuntzan”, “konbergentzia mediatikoaren aurrerapenak Goiena kooperatiban”, “emakumezko autobus-gidarien balizko gaitasun-transferentziak eta portaera berritzaileak” gaiak jorratzen dituzten artikuluetatik pasatuta, “Uruguaiko etorkinei aplikatu beharreko zuzenbidea” aztertuz amaituko dugu. Zazpiotatik seik euskal gizartea daramate zuzeneko gaitzat; zazpigarrenak, aldiz, interes handieneko gertatuz, zeharka ukitzen gaitu autonomia-erkidegoen jokabidea artean dugulako. Badute guztiek berdintasun-punturik: ikerketa zientifikoaren arauetatik eraikiz garatuak izatearena, alegia. Banan-banan helduko diegu, irakurleari aurkezpen-sintesi bat eskaintzeko asmoz.
Aldizkariak web gunea ere badu: www.uztaro.com. Web gunean aldizkariaren hemerotekan hain zuzen, 1990-2007 urteen artean kaleratutako artikulu eta liburu aipamen guztiak bilatu eta zuzenean kontsultatu daitezke.